Joana Albret
Artxiboen Legea
Gobernu-kontseiluak Euskadiko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Sistemaren Lege Proiektua onartu du. 2016/02/10 - 13:09:01
KREA
Gasteizko BetoƱoko KREA leku aproposa Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko jarraitzen dugu ikusten 2016/01/29 - 15:15:03
Iruineko San Frantzisko Liburutegia
Iruineko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Iruineko liburutegirik enblematikoaren alde egin du. 2016/01/15 - 23:48:19
ALBRETkideak
Aurten Arantzazun bildu gara. 2015/05/17 - 16:52:04
ESAIT - JOANA ALBRET 0-0
Zer lortuko dugu lehenago selekzioa edo liburutegia? 2015/04/15 - 16:20:03
ESAIT - Joana Albret 0-0
Duela 10 urtetik hona nire buruari galdetzen diot ea Euskal Herrian zer lortuko dugun lehenago Futboleko Euskal Selekzioa edo Euskal Liburutegi Nazionala. Urte azken hauetan horrela ibili gara, erronkan, jokatzen, baina epaileak ez dizkigu utzi golak sartzen, eta sartu ditugun gol guztiak baliorik gabe utzi ditu. Batzuetan iruditu zait kultura kirola baino aurrerago ikustea, askoz hobeto jokatzen, eta gola sartzeko zorian ikusi dut behin baino gehiagotan. Baloia ere behin baino gehiagotan sare barruan ikusi dut, baina alferrik, epaileak balio gabe utzi ditu sartutako gol guztiak. Unerik beroena Liburutegien Legea Euskal Legebiltzarrak onartu zuen izan zen. Epailak ere gola ontzat eman zuen, baina Lehiaketa Batzordeak partida bertan behera utzi zuen. Euskadiko Liburutegia Liburutegien Legeak Euskadiko Liburutegia sistemaren ardatza eta burutzat hartzen du, baina lastima justu Euskadiko Liburutegiari dagozkion artikuluak ez dira garatu, ez dira jarri indarrean. Hutsaren hurrengoan geratu dira. Laburbilduz, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta Euskal Liburutegi Nazionalaren sormena parean daude! ESAITek desagertzea erabaki du, Joana Albretek, berriz, minimoetan jarraitzea erabaki du. Azken finean, berdin! Gerardo Luzuriaga 2015/04/15 - 10:26:04
Euskal Liburutegi Nazionala (2015)
Noizean behin inguruetara begiratzea ondo legoke. 2015/04/14 - 16:32:02
Arrazoi gehiago Euskal Liburutegiaren alde
Eusko Jaurlaritzak 11/2007 Legea, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa, ez du betetzen 2015/03/26 - 19:45:05
Zergatik Kulturari buruzko legeak ez dira betetzen?
Jaurlaritzak 11/2007 Legeak, Euskadiko Liburutegiei buruzkoak, dioena ez du bete eta ez dauka asmorik betetzeko. 2015/03/26 - 19:45:05
Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa (azkena)
Oraingo zirriborroak egindako ekarpen gehienak onartu ditu. 2015/03/24 - 20:08:02