Nire etxeko leihoa

Egunero ikasten da zerbait

Oņatiko duatloia bihotzetik

Agian post honek zeresan handia emango du. Agian norbait jarraian azalduko dudan iritziaren kontrakoa egon daiteke. Baina hurrena idatziko dudana bihotzetik aterako da. Ez da nire intentzioa inori min egitea... Atzo, martxoaren 13a larunbata, Oņatiko XIX. duatloia ospatu zen. Oņatiko duatloia agian beste duatloi bat gehiago izan daiteke bertan parte hartzen dutenentzat. Oņatiko duatloia agian beste duatloi bat izan daiteke Euskadiko Triatloi federazioko epaile eta arduradunentzat. Oņatiko duatloia again oņatiarrentzat herrian ospatzen den beste kirol proba bat izan daiteke... (aipatutako aurreko taldeetan egongo da norbait ziurrenik pixka bat berezia egingo zaiona Oņatiko duatloia). Oņatiko Triatloi Taldea osatzen dugunontzat Oņatiko duatloia urteko egunik garrantzitsuenetakoa da. Duatloi bat baino gehiago da talde honetan gaudenontzat. Hilabeteak prestatzen, hamaika bilera egin, ehundaka korreo elektroniko azken finean ordu gutxitan eta egun bakarrean amaitzeko. Ez nuke jakingo esaten zenbat ordu gastatzen diren lasterketa hau prestatzen. Ezta ere zein den urteko momenturik estresagarriena. Dakidana da azkeneko aste hau lan askokoa izan dela, gauza gehienak eginda bagenituen ere. Donostia ingurura federazioak uzten digun furgonetaren bila, komunikabideekin harremana izan, azken bilera antolatu eta lasterketa eguneko lan guztiak. Harrigarria badirudi ere, lasterketa honek 40 laguneko talde bat elkarlanean jartzea lortzen du. 40 lagun horiek urtean zehar harreman gutxi izaten dugu, elkar ez gara ia inoiz elkartzen ez bada taldeko zerbait gauzatzeko. Hori da taldekoentzat duatloi honek duen dohainik azpimarragarriena. Krisi egoera izan edo ez izan, atzo larunbatean goizeko bederatzi eta erdietatik gaueko zortziak pasa arte Oņatiko Triatloi Taldekook lanean aritu ginen Oņatiko duatloiko edizio berri bat aurrera atera zedin. Zorionez lasterketa hau prestatzen hasterakoan urtarrileko hilabetean ikusi daiteke oinarria oso ondo dagoela eginda eta sendoa dela. Horrek gauzak asko errazten ditu. Horri esker ere atzoko eguna biribila izan zen antolatzaileontzat. Ziurrenik hutsegiteren bat edo beste egin genuen baina urtetik urtera hobetzen goaz eta hori ez da batere erraza. Baita ere esan beharra dago ezingo genukeela ezer egin laguntzaileen diru laguntzarik eta lasterketan izaten diren 80 boluntariorik gabe. Horiei guztiei ere gure eskerrik beroenak. Kirol ikuspegiari dagokionez aipatu lasterketa oso polita bizi izan genuela. Zoritxarrez gaurko egunean Murtzian Espainiako duatloi txapelketa ospatzen zen komunitateen artean eta horrek partaideen maila pixka bat jaitsi zuen, hala ere puntako duatletak bildu ziren Oņatiko foru enparantzan. Gainera aurten nobedade bezala Gipuzkoako duatloi txapelketa distantzia motzean ere izan zen. Sailkapen guztiak eta lasterketaren gora beherak www.triatloi.org webgunean aurki ditzakezue. kezue.  2010/03/14 - 19:34:03

Oņati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oņati II

Budapest (jarraipena) Iritsi zen gaua eta horrekin batera festa. Baina ez edozein festa larunbatero gure inguruko herri edo hirietan aurki dezakeguna. Festa berezi bat. Terma batzuetan hain zuzen ere. Budapest ezaguna bada, bere terma azpiegituretatik da besteak beste. Gaueko hamaiketan sartu ginen eta goizaldeko lauak aldera irten. Bertan igerileku bat gutxi gora behera 34 gradutara egongo zena eta bainu turkiar bat 40 gradutik gora zuena ura aurkitu genuen. Lehenengo igerilekuan ondo egoten zen baina denbora asko pasa ondoren gorputzeko tenperatura pixka bat hoztu egiten zen. Orduan izaten zen garaia bainu turkiarrera igarotzeko. Esperientzia polita eta ezberdina aldi berean, oso ondo igaro genuen guztiok bertan. Hurrengo eguerdian nekatuta nengoen baina hegazkina irribarre batekin hartu nuen. Bartzelona izango zen hurrengo geldialdia bidai honetan. Bartzelona (biziraupenaren eta abenturaren hasiera) Bezperan lagun bati abisatu nion (larunbat eta igande arteko ordu txikitan) Bartzelonara joango nintzela. Arratsaldean iritsiko nintzen eta gaueko hamaikak aldera autobusa hartu Oņatin dudan etxera bueltatzeko (hainbeste bidaiekin azkenean dudatan jartzen dut nire burua ea nongoa naizen). Maratoiaren ospakizuna eta nire bisita hirira bat egin zuten. Hala ere korrikako proba amaitu zenean ni T1era iristen ari nintzen. Frankfurteko handitasunarekin harrituta gelditu banintzen, Bartzelonako aireportuarekin ere horrelako zerbait sentitu nuen. T1etik T2ra joateko barneko autobus batean, eta hortik hirira Renfeko trenean. Sants-eko estaziora iritsi eta lagunaren etxera. Pixka bat deskantsatu, freskagarri bat hartu eta erdi gunera kafe bat hartzera. El Raval auzora hurbildu ginen oinez, pasio bat ematen. Egunak laguntzen baitzuen. Aterki gabe irten ginen, zirimiri pixka bat ari zen baina ez genion kasu handirik egin. Kafea hartu ondoren, leku benetan atsegina eraman ninduena lagunak eta asko eskertu behar diodana arratsaldea nirekin igarotzeagatik, komeriak izan genituen etxera iristeko. Busti-bustita, ez genuen espero. Pizza bat afaldu, telebista pixka bat ikusi eta berriro Sants-eko geltokira han bainuen autobusa. Hori bai, oraingoan aterkiak eraman genituen. Autobusaren bidai horren amaiera Donostian nuen baina Tolosatik igarotzen zela abisatu zidaten eta hurrengo goizean han geldituko nintzen. Tolosa-Zumarraga-Oņati Euria egin bazigun bezperan, goizeko seietan elurra zen Tolosa aldean. Ez nuen espero horrelako klima aurkitzea Euskal Herrian eta ostiralean kirola egiteko zapatila batzuekin irten nintzen. Pentsa dezakezue nolako hotza nuen hanketako behatzetan. Trena hartu eta Zumarragara, han situazioa ez zen hobea. Arrebari deitu behar izan nion jakiteko ea zer moduz zeuden errepideak eta zer ordutan nuen autobusa (Udanan eta Deskargan kontuz ibiltzeko eta autobusa 7:40etan). Oņatira ordubete beranduago iritsi nintzen orduan hasi baitzen elurra jausten eta autobusak Udanako portutik joan beharrean itzuli erdi eta Deskargatik joan behar izan zuen. Azkenean etxera iritsi nintzen. Pozik. Biloba eta ilobei kontatzeko moduko istorio batekin.  2010/03/10 - 23:01:04

Oņati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oņati I

Tituluan aipatzen ditudan hirietatik bidaia bat burutu dut astebukaeran. Ostiralean goizeko 7:30etan irten nintzen eta gaur arte ez naiz iritsi etxera. Aste bukaera oso intentsua, bidai ordu ugarirekin, baina oso polita eta ederra. Oso ongi pasatzeko aukera izan dut hiru egun horietan zehar lagun onekin alboan. Veneziara bidean Bilbon hartu behar nuen hegaldia, Frankfurten geldialdia egin eta ostiral eguerdirako iritsiko nintzen Veneziara. Veneziako ondoko hiri batean ikasten dabilen lagun bat izango nuen esperoan. Bidaia momentu on ugariz beteta egon zen. Hasteko esan Stewie, Bugs Bunny, Triki eta Donald ahatea nirekin batera igo zirela Bilboko hegazkinera. Triki izan zen famatuena egin zena bidarien artean (agian bakarra zelako jatekoa ematen zuena?). Frankfurtra iritsi nintzenean terminaleko txoko batean ikusi nituen eta kuriositatez galdetu nien nora zihoazen. Kontatu zidaten Amsterdam zutela helmuga lagun bat zutelako han eta horrelako sorpresak gustatzen zitzaizkiolako. Bidai ona izan zen. Turbulentzia eta geldialdien artean irakurtzen eta proiektu bati birak ematen hasi nintzen. Ez dut uste denbora alferrik galdu nuenik. Gainera hegazkin batetik bestera asko ibili behar izan nuen izugarri handia baita Frankfurtko aireportua. Bertako langileek bizikletak erabiltzen dute alde batetik bestera joateko. Golfean erabiltzen diren bezalako ibilgailuak ere ikusi nituen. Venezia Laguna aireportuan zegoen itxaroten. Eguerdiko hirurak inguru izango ziren lur hartu nuenean. Zuzenean Veneziara hurbildu ginen. Ohituta gauden hirietatik oso desberdina da hau. Ez dago trafikorik, ez ibilgailu motordunenak ezta ere ez motordunenak. Era guztietako kaleak aurki daitezke: estuak, zabalak, luzeak, laburrak... Eraikuntzan anarkia da nagusi eta agian horrek egiten dio erakargarri hiri honi. Kaleetan zehar galtzen uzten zaitu eta bitartean izugarrizko eraikin ederrak ikus ditzakezu. Oso hiri turistikoa da eta arratsalde batean bisitatzeko denbora ematen du. Padova Veneziatik 40 minutura egon harren hiri hau oso bestelakoa da. Jendearen mugimendua alde batetik bestera oso altua da. Unibertsitate hiria izanda gazte asko ikusten dira kaleetan zehar. Bizikleta ugari ikusten dira, festara ateratzeko garraio ezinbestekoa dirudiena (hala ere oraindik pentsatzen dut bizikletak eta alkoholak ez dutela amaiera polita). Gainera ibili nintzen koadrilen bizikletak soilik urte hau iraun behar zutenez, ez zeuden oso ongi zainduta (horrelako bizikletetan ohikoa izaten da galga gabe ibiltzea). Budapest Aurreko hiriak beraz esan bezala ostiralean bisitatu nituen. Hurrengo geldialdia Budapest izango zen. Urtebete beranduago berriro itzultzen nintzen asko gustatu zitzaidan hirira. Ez zegoen batere aldatuta (agian hango moneta pixka bat garestiagoa bilakatu zen, baina aldaketa handirik ez). Joan nintzen taldearekin gida bezala egin nuen. Kasualitatea izan zen baina zeuden ostatuan egon nintzen baita eta erraz aurkitu genuen. Afaldu ondoren gozatu genuen festaz hitz egiteko okasioa da. Hori bigarren zati batean kontatuko dut.  2010/03/08 - 22:44:04

Ekaitzaren ostean

Aste bukaera hau askok gogoratuko dugu larunbatean egin zuen haizetearengatik. Zintia delakoak, ekaitz perfektua batailatutako izenez ezagutua, estatu espainiarreko probintzia ugari alerta gorrian utzi zituen. 140 km/h-ko haizeteak neurtu ziren gure lurraldean. Aste bukaerako plan ugari bertan behera gelditu zitzaizkidan Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriengatik ostiral eguerdian. Larunbatean Mungian Euskadiko duatloiko zirkuituko lehenengo proba ospatu behar zen, herri honetako II. duatloia, baina bertan behera gelditu zen eta epaile lanak egin behar nituen. Beraz etxean gelditzea tokatu zitzaidan. Ostiral gauen, larunbatean ez nintzenez goiz jaiki behar lagunen lokalera hurbildu nintzen. Han ordu pare batean eguneratu eta barre itzelak egin genituen. Larunbatean egun pasa Bizkaira joan beharrean Oņatin gelditu nintzen. Goizean kafea hartu eta egunkaria irakurri nuen, aspaldiko ohitura bat berreskuratuz. Arratsaldean familiarekin egoteko aprobetxatu nuen eta unibertsitateko etxeko lan gisa artikulu pare bat irakurri eta analizatu nituen. Egun honetako bigarren zatian izan zen haizearen indarra nabaritu genuenean. Gauean etxean argi gabe geratu ginen eta zorionez aitak irrati bat dauka pilekin doana. Bartzelonako partidua entzuteko erabili nuen (oraindik puntako teknologiak ez diren gailuak bizitzan aurrera egiteko balio digute). Gaur goizean jarduna izan dut Bergarako igerilekuan Gipuzkoako igeriketa txapelketako epaile gisa. Baretuta zegoen jada haizearen indarra eta egun gozagarriaz gozatzeko aukera izan dugu kalera irten garenok. Zorionez igerilekuan goiz amaitu dut eta udatiar giro honetaz gozatzeko aukera izan dut. Esaera zaharrak dio ekaitzaren ostean datorrela barealdia. Agintariek burututako prebentzio lanak nahiko onak izan dira haizeteak eragindako kalteak ikusita (ziur asko kasuren bat edo beste egongo da salbuespena izango dena, baina orokorrean lan ona egin dute oraingoan). Orain balantzea egiteko garaia da. Komunikabide digitaletan ikus daitezke balantze batzuk, ez dizkiet kasu askorik egin ez dudalako orain arte astirik izan baina ziurrenik bihar Asteleheneko Goienkaria hartuko dut eta bertan irakurriko dut gurean haizete honek eragindako kalteak.  2010/02/28 - 18:04:03

Hamaika ideia

Gizakiak dugun aberastasunetako bat ideien sormena da. Azkenaldi honetan burua ideiez blai daukat. Proiektuak, unibertsitateko lanak, kirol jarduerari lotutako gaiak, etorkizuna...  2010/02/25 - 16:49:02

Ametsen leihoa (III)

- Daukadan guztia emango dut parte hartuko dudan zazpi probetan ( Mark Spitz, Munich 1972, urrezko zazpi domina lortu zituen udako joko olinpiko horietan )  2010/02/23 - 12:46:02

Ametsen leihoa (II)

Joko olinpiar hauetan puntuaziorik altuena lortuko dut nire ariketekin ( Nadia Comaneci, errumaniako gimnasta, Montrealgo 1976ko joko olinpikoetan historian lehen aldiz hamarreko bat lortu aurretik barra asimetrikoetan gimnasian. Zazpi hamarreko lortu zituen urte horretan ).  2010/02/15 - 09:55:01

Atzeratuak

Egun hauetan hotzaldi bat igarotzen ari da gure lurraldea. Elurra, izotza, tenperatura hotzak... ohikoak izaten dira gure geografian garai honetan. Horregatik Oņatiko Beteranoen Herriko Futbol Txapelketako partiduak bertan behera gelditu dira. Harrituta hartu nuen atzo berria ez nuelako espero. Nork erabaki du? Zergatik erabaki du? Arrazoia pairatzen dugun eguraldia baldin bada, erabakia ezin dut zuzentzat hartu. Badirudi erakundeen artean psikosi moduko bat zabaldu dela iazko urtarrilean haur batzuk zendu zirenetik Sant Boi herriko kiroldegi batean . Eguraldi txarraren ondorioz aterpera joan ziren haurrak eta honek ezin izan zituen haizete indartsuak jasan. Eraikina behera etorri zen eta guztiok dakigu zeintzuk izan ziren ondorioak. Hori kontuan izanda gero eta maizago gelditzen dira asteburutako kirol programak bertan behera. Ez zait gaizki iruditzen asteburutako eskola kirolen eta kirol jarduerak bertan behera gelditzea arriskua baldin badago pertsonen osasunean (adibidez kirol jarduerek desplazamendu bat derrigortzen baldin badute). Esperientziak argi uzten dit lehenengo bizitza dela eta bigarren maila batean kirola dagoela. Baina kontutan izanda Herriko futbol txapelketari buruz ari garela hitz egiten eta parte hartzaileak gehienak herritarrak direla eta Azkoaingo zelaira oinez hurbildu daitekeela edonor erabakia gehiegitzat dela iruditzen zait. Honekin esan nahi dudana da lehen Ibarran jokatzen zenean, ziur egoera okerragoetan bizi izan ditugula beteranoen partiduak. Gogoratzen naiz behin zelaiko gune bat izotz plakak zituela baina horregatik ez zen atzeratu partida bat bera ere ez. Beraz gogoeta hauek egin ostean iruditzen zait faktore asko kontutan izanda azken urteetan akomodatu egin garela eta eguraldi txarrarekin (edo egoera klimatikoak ez dutenean laguntzen kirol jarduerak ospatzera) birritan pentsatzen ditugula gauzak orokorrean kalera irten baino lehenago.  2010/02/14 - 16:33:03

Ametsen leihoa (I)

Hemendik aurrera astelehenero fikziozko amets baten berri emango dut apirilaren 26ra arte. Ziurrenik kirolaren munduan historia egin zutenek horrelako elkarrizketaren bat izango zuten beraien erronkak gauzatu baino egun batzuk lehenago. Ziurrenik gertakari hauen protagonistek jarraian idatzitakoa esaten zutenean askok zorotzat hartuko zituzten baina izan zuten hamaika oztopoei aurre egin zieten eta ametsak egi bilakatu zituzten. Apirilaren 26an esango didate ea aukerarik izango dudan Gasteizko distantzia luzeko triatloian parte hartzeko. Egun horretan Oņatiko 24 urteko gazte baten ametsa egi bihurtzen hasi daiteke. - Bihar oin hutsik irtengo naiz eta lehena izango naiz helmugara iristen ( Abebe Bikila , Erromako maratoiaren bezperan 1960ko udako olinpiar jokoetan)  2010/02/08 - 12:03:02

Ghana Vancouverren izango da

Calgaryn gertatu zen Jamaikar bobsleig talde batek parte hartu zutela 1982ko neguko olinpiar jokotan. Kontutan izanda Jamaika nolako herrialdea den, Karibean kokatua dagoen uharte bat eta urtean elurrik ez duena egiten. Kirolaren historiara igaro den gertakari bat izan zen hura. Urte hartan argi gelditu zen kirolean ez zegoela mugarik. Edozeinek edozer egiteko gai da, dituen oztopoak dituelarik. Lau urte beranduago Jamaikako bobsleig taldea, talde bat gehiago bezala hurbildu zen hurrengo olinpiadetara. 2010ean Vancouverren berriro gertatuko da historiara igaroko den gertakizun bat. Afrika kontenteko Ghana herrialdeko eskiatzaile batek aurtengo neguko olinpiadetan parte hartuko du. Kirola zorioneko egongo da berriro. Argi geratuko da mundu honetan edozein amets posible dela egi bihurtzea.  2010/02/02 - 09:32:02