KlikBikoitza.eus » ibook
Klik eta klik
Zurrumurrua: iBook Beltza
The Brig-en arabera, iPod Nano eta iPod Video -etan beltzak izan duen arrakasta ikusita datorren iBook berria bi koloreetan kaleratzeko asmoa duela diote. Iturria: Forever Geek Black and White iBooks 2015/08/23 - 07:52:02
Aturriko zaindaria
Aturri bazterrean dago ubarroia, hegalak zabal-zabalik, Baionako barratik datozen barkuen zaindari, kaioak jostatzen ari diren bitartean. Geltokiko dorrearen punta dago gibelean, bidaiaren abiapuntua, edo herritik joatera behartuak direnena, ubarroiaren begirada pean. 2008/09/01 - 20:09:04
Baiona elurpean
Elurra ez da ohikoa Lapurdi kostaldean. Eta bazuen aspaldi ez genuela hainbeste elur ikusi Baionan. Gaur goizeko argazki bat ezarri dizuet hemen. Gehiago badituzue eskuineko zutabean, edota flickr.com helbidean. 2008/09/01 - 20:09:04
Baiona elurpean
Elurra ez da ohikoa Lapurdi kostaldean. Eta bazuen aspaldi ez genuela hainbeste elur ikusi Baionan. Gaur goizeko argazki bat ezarri dizuet hemen. Gehiago badituzue eskuineko zutabean, edota flickr.com helbidean. 2008/01/17 - 15:40:21
Aturriko zaindaria
Aturri bazterrean dago ubarroia, hegalak zabal-zabalik, Baionako barratik datozen barkuen zaindari, kaioak jostatzen ari diren bitartean. Geltokiko dorrearen punta dago gibelean, bidaiaren abiapuntua, edo herritik joatera behartuak direnena, ubarroiaren begirada pean. 2008/01/17 - 15:40:18
Baiona elurpean
Elurra ez da ohikoa Lapurdi kostaldean. Eta bazuen aspaldi ez genuela hainbeste elur ikusi Baionan. Gaur goizeko argazki bat ezarri dizuet hemen. Gehiago badituzue eskuineko zutabean, edota flickr.com helbidean. 2007/01/26 - 00:16:04
Aturriko zaindaria
Aturri bazterrean dago ubarroia, hegalak zabal-zabalik, Baionako barratik datozen barkuen zaindari, kaioak jostatzen ari diren bitartean. Geltokiko dorrearen punta dago gibelean, bidaiaren abiapuntua, edo herritik joatera behartuak direnena, ubarroiaren begirada pean. 2007/01/08 - 02:35:02
Sua eta elkartasuna
Gure Irratiko estudioak erre zituen suak atzo. Triskantza izugarria, lazgarria. Duela zortzi hilabete sartu ziren estudio berri-berrietan, euskarak merezi zituen baldintzekin (azkenean!), eta kanpaina luze baten ondotik, diru biltzea beti zaila dela jakinik, orain, suak egin du beretarik. Gure Irratiak euskalzale guztien elkartasuna beharko du orain, lehenbailehen berriz has daitezen lanean, baldintza txukunetan. Garretatik salbatu direnak euskarazko hiztegiak eta Seaskaren egutegia dira, ordea. Euskarak suari ere buru egiten diolako sinboloa. Sinboloak ez bazaizkit gustatzen ere, argazki sinboliko bat proposatzen dizuet, goizean Gure Irratiko erredakzio gelan egina. 2007/01/02 - 13:54:01
Bakea
Bakea eta bi sos. Aspaldi ikasi nuen erranaldia. Zenbat aldiz ez dugu entzuten hori, edo bestela âbakea emazuâ, âegizue bakeaâ¦â. Bakea! Bakea! Mundu honetan, inportantena bakea balitz bezala. Haur ttipi bat negarrez hipaka ari denean eta aitak edo amak, bake beharrez, isilarazteko ipurdian zartako bat ematen dionean, ez dakit ohartzen den ez dituela hola isilaraziko haurraren orroak. âBakea emazueâ edo âBakea behar duguâ, erraten diote Euskal Herriari. âBakeak ez du prezio politikorikâ. Hara esaldi giltza. Bi sos ere ez ditu balio? Bakea nahi dute. Baina Euskal Herriak eman diezaiela bakea. âZaude isilik haurra, ez egin negarrik, munduak ez du eta malkoen beharrikâ. Euskal Herria haur negarti bat baizik ez balitz bezala⦠Haurra goserik baldin badago, ez du bakeak aseko. Bakea nahi dute? Orduan zer ari dira hainbeste polizia, guardia zibil eta CRS bideetan? Hori da haien bakea? Ez nazazula traba, haurra, futbol partida ikusten ari naizen mementoan. Sua piztu zen iaz Frantziako hiri handien bazterretan. Bakea polizia gehiago igorriz, bazterrak gehiago zainduz, etxeratze deia ezarriz lortu zuten. Haurra ezar dezakezu armairu zokoan zigorturik, ea zenbait denboraz bakea ematen dizun, baina goseak jarraitzen badu, ez dizu luzaz emanen bakea. Orain berriz kezkatuak dira hiri bazter horietan istiluak gertatzen ari baitira⦠Nagusiak bakea nahi du, preziorik ordaindu gabe. Zapaltzaileak bakea eskatzen du. Zapalduak justizia. Justiziarik gabeko bakea, bake ahula da. 2006/11/07 - 13:20:06
Idaztea kostatzen denean
Badira egunak non anitz idatz dezakegun, laster eta argi. Gure ofizioan inspirazioa ez da egunerokoa. Lanpetuak gaudenean idatz dezakegu arazorik gabe, indarrik egin gabe. Eta beste batzuetan, ezin. Esaldi bakarra idaztea bera kostatzen denean, ezin da pentsatu zein pisu egiten den artikulu osoa bukatzea. Mendi tontorra urrun ikusten eta urrats bakoitza nekez egiten dugunean bezala. Uf! Baina ez dugu horregatik kokaina hartuko⦠2006/10/27 - 19:05:03