Albisteak - 53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 5tik 9ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia.

Abenduak 6: Gogoetaren Plaza, Esne Beltza, Gure oroitzapenak, Gamer Gela, Alaine Agirre...

- Azokako lehenengo eguna ikaslez lepo egon ostean, Azokak egitarau potoloarekin hasiko du gaur bere bigarren eguna. Areto Nagusian hitzordu garrantzitsu bi egongo dira: Sormen Bekaren irabazlea nor izan den iragartzeko prentsaurrekoa eta Gogoetaren Plazako lehenengo saioa.  2018/12/18 - 13:43:03

Azokako azken egunean, ipuin maratoia, "Margolaria", Inun, Edorta Jimenez, yoga saioa...

Gaur Durangoko Azokako azken eguna izango da eta, azokazaleek jarduera ugari izango dituzte gune guztietan. Areto Nagusian, lau egunetako maratoia eta gero, patxadaz hasiko dute Azokako azken txanpa, yoga saio batekin, Maite Eizmendiren eskutik. Horren ostean hainbat aurkezpen antolatu dituzte: Euskal Udalekuen historia eta istorioak, 2019. urteko Loraldia, irakurketa errazeko Kalafate bilduma eta abar.  2018/12/18 - 13:43:03

Abenduak 8: Gatibu, "Soinujolearen Semea", Nogen, Katixa Agirre, mikroantzerkiak...

- Egitaraurik zabalena izango du gaur Durangoko Azokak: "Soinujolearen Semea" eta "Muga deitzen da pausoa" pelikulen aurre-estreinaldiak Irudienean; mikroantzerkiak Szenatokian; Gatibu, Hesian, Nogen, Bad Sound, Txapelpunk eta Leihotikan (Ahotsenea zuz.), Idurre Eskisabel, Katixa Agirre, Unai Iturriaga (Ahotsenea sol.), Anestesia Plateruenan...  2018/12/18 - 13:43:03

Euskaraz sortutako lehenengo rol jokoak irabazi du Azokako Sormen Beka

- "Etzi Portu Maritimoa" taldeak aurkeztu du. Talde horretako kide dira Xabier Landabidea Urresti, Galder Gonzalez Larrañaga, Beñat Irasuegi Ibarra, Ohiana Calparsoro Forcada, Yerai Gascón Sánchez, Unai Gorrotxategi Sabino, Gorka Salces Alcalde eta Eneko Olazabal Arruabarrena. - Gerediaga Elkarteko ordezkariak pozik agertu dira Durangoko Azokaren lehenengo Sormen Bekak euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoaren liburua ahalbidetuko duelako.  2018/12/18 - 13:43:03

Durangoko Azokako 53. edizioa anitza, baikorra eta arrakastatsua izan DA!

Anitza, baikorra eta arrakastatsua. Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dira. Azoka borobila izan da, alderdi kuantitatibo eta kualitatiboan". Bost egun hauetan Landakon, gainontzeko guneetan eta Durango osoan egon den giro ona azpimarratu dute Azokako antolatzaileek: "Azoka beste behin ere euskal kulturaren plaza izan da. Sortzaile, ekoizle eta bisitariak elkartzeko gunea: proiektu berriak sortu, plazaratu edo erosteko plaza, hausnarketarako eta euskal kulturaz gozatzeko".  2018/12/18 - 13:43:03

Pako Aristi, Hezurbeltzak, Ene Kantak, "Baserri", Nerabe... badator hirugarren eguna!

- Durangoko Azokako zazpi guneak bor-bor egongo dira hirugarren egunean: Wikipedia Eguna, "Oreina" filmean oinarritutako hiru laburmetrai, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda, Iker Lauroba, Errementari, Modus Operandi...  2018/12/18 - 13:43:03

Euskal kultura bisitari guztiei gerturatzeko urratsak emango dituzte Azokak eta BBK-k

- BBK Fundazioaren stand berezi bat egongo da Landako Gunean, eta bisita gidatuak egingo dira gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleekin. - Abenduaren 8an kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da Areto Nagusian. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Moiuak, Telmo Iruretak eta "Auritz, laino eder hori..." proiektuko bultzatzaileak.  2018/12/05 - 07:14:03

Milaka ikaslek hasiera eman diote Durangoko Azokako 53. edizioari

Durangoko Azokako 53. edizioa hasi DA! Goizeko 10:30ak heldu direnean ikasle uholde batek hasiera eman dio aurtengo edizioari. Bost eguneko kultur maratoia izango dugu aurretik: 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua, 247 erakusleiho, 439 nobedade (304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...).  2018/12/05 - 07:14:03

53. Durangoko Azokako kontzertu guztien zerrenda eta ordutegiak

Hona hemen 53. Durangoko Azokako kontzertu eta zuzeneko guztien zerrenda eta ordutegiak:  2018/12/05 - 07:14:03

Ipar Euskal Herriko 9 stand, 48 berritasun eta 12 kultur ekitaldi aurtengo edizioan

Nobedadez eta ekitaldiz josita helduko DA aurtengo Durangoko Azoka. Guztira, 439 produktu izango ditugu 247 stand ezberdinetan banatuta. Horrez gain, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira Azokako gune ezberdinetan.  2018/12/05 - 07:14:03

Nabigatu euskaraz