(titulua)
This domain is expired. If you're the owner, you can renew it. If you're not the owner, search for your next domain and then build your website for free on Dynadot.com! | Buy this domain |
Be water, my friend
Bruce Leeren hitzak aurrenekoz telebistan ikusi/entzun nituenean txundituta geratu nintzen. Badu indarra, edo misterioa, edo magia, edo zer edo zer aktoreak BMW-ren anuntzioan esaten duenak. Don't feel like water, BE water my friend. Eta uretik asko dugu gizakiok. Eta horrek uste baino gehiago eragiten ei digu gure izaera eta jarreran. Dokumental baten ikusi nuen (eta, ja,ja, ez dut interesantearena egitearren esaten, benetan ikusi nuen dokumental bat!) eta horrek ere txundituta utzi ninduen: konprobatuta omen dago, urari modu batera edo bestera hitz egin, erreakzio bat edo bestea edukitzen omen du. Zientzialari batzuk froga kimikoak erakusten zituzten dokumentanlean: haserretu eta mindutako pertsona batek uraren molekulak gaiztotu egiten zituen. Atsegin eta alai daudenek berriz, urari eragin ona egiten zion. Bitxia iruditu zitzaidan. Ez nuen guztiz sinestu, baina zer pentsatua eman zidan. Eta proba egitea erabaki nuen. Haserre negoen lagun bati ezer esan gabe atsegin hitz egiten hasi nintzaion, eta di-da, berehala desagertu zen haren malaostia. Goxo ari zitzaidan beste bati buila bat atera nion eta berehala hasi zitzaidan purrustaka. Kasorik egiten ez zidan bati kaso egiten hasi nintzen eta oso sinpatiko bihurtu zen berehala, eta kaso egiten zidan beste bati ixildu egin nintzaion eta jada ez dit hitz egiten. Kasualidadea? Ba igual bai. Edo igual ez. Be water, my friend 2007/05/14 - 19:17:04
Danbor hotsak
Danbor hotsak entzun eta danborrada etortzen zait burura. Eta gaur San Sebastian bezpera izanda, are gehiago. Baina gaur, zoritxarrez, bestelako tanbor hotsak ere entzun dira Donostian, Azpeitian. Eta Euskal Herri osoan ere bai. Danbor hotsak gerra hotsa ere esan nahi baitu, gatazka hotsa. Orain baietz, orain "talde terroristako kide" direla. Ibon Meñika ere bai. Kafe ere bai. Eta beste hogegi gazte baino gehiago ere bai. Hala entzun dut irratian, eta Sarriegiren doinuak tanbor hots bortitz bihurtu zaikit. Buruko mina ematen duen horietako tanbor hotsa, bihotzeko mina ere eragiten duten horietakoak. Eta danborra ikusi dut gure etxeko gela batean. Eta Amnistiaren Aldeko taldeko traje bat. Eta kontraesanak jan nau. Aldarrikapenerako danbor hots alaiagoak espero nituen gaur gauerako. Tristeak imaginatu ditut albistea entzun bezain pronto. Ez, ez dira goizean imaginatu bezain alaiak izango gaur gaueko danbor hotsak. Buruko eta bihotzeko mina eragiten duten danbor hotsak ere isilduko ez direlako, eta entzun nahi ditudan danborjole baten danbor hotsak entzungo ez ditudalako. Bidegabea, injustoa... ez dut betikoa esan nahi, baina esan egin nahi dut. Esan beharra daukadalako. San Sebastian bezperako danbor hotsak soilik entzun nahi ez ditudalako, eta horiek bakarrik entzun nahi dituztenei bestelako danbor hotsak ere entzun arazi nahi dizkiedalako. "Jaiak bai, baina borroka ere bai". Hala zioen garai bateko lemak. Ez dut hainbeste eskatzen, ez dut hainbeste nahi. Baina ezingo nuke sinestu batzuk bestaldera begiratu eta ezer gertatu ez balitz bezalako danborrada egingo balute gaur. Ez disimulatu, gaur, Azpeitin, denok dakigu ez dela San Sebastian bezpera soila. Danbor hots ilunak ere denontzat dira. Muxu bat Ibon. Kafe. Beste guztioi ere bai. Besarkada bat. Bide batez, zorionak Iker. Ez dira betiko garai onenak... Baina argituko du eguzkiak. Danbor hots gozoenak gailenduko dira, noiz edo noiz. Testu hau gaur idazten dudan bigarren aldia da. Beste hogei aldiz ere idatziko nuke. Ezertarako balioko balu... Laster arte Ibon. Berriro ere agur. 2007/05/14 - 19:17:04
"Zurioneko" mundua
Oraindik aterrizatzen ari naiz. Senegalen izan naiz oporretan, hilabete inguruan, eta han ikusi eta bizitakoak hiru egun eskasetan ahaztekoak ez direnez, zurien zibilizaziora berriro ere ohitzen lanak ditudala onartu behar. Asko dago kontatzeko Afrikaz, asko gozatzeko, eta, bai, asko salatzeko. Lasai, ez naiz banan-banan hangoak kontatzen hasiko. Badakit zein gogaikarria izaten den ondokoa bidaiako argazkiak hartu eta esplikazioa gora eta esplikazioa behera entzutea. Baina gaur, bazkal ostean Malariaren kontrako pastilla hartu dudanean jakin dudana behintzat kontatzen utziko didazue. Han ginela Quebec-eko mediku eta erizain gazte birekin topo egin genuen. Malariaren kontrako kanpaina batean ari ziren lanean, hango ospital batean. Gogorra dela, oso. Umeak hiltzen direla, batik bat, berandu iristen direlako, sendagairik ez dutelako, prebentzio neurriak hartzeko baliabiderik ez dutelako. "Joe, gogorra", esaten genuen, hemengo medikuak errezetatuko pastilla hartzen genuen bitartean. Gu, zuriok, bai eroso. Gurekin zebilen senegaldar batek pastilla bat kendu eta nola tragatu zuen ikusteak ere grazia egin zigun. Pastilla batek ez du ezer egiten, bi hilabeteko tratamendua behar da Malaria prebenitzeko. Eta gaur zer jakingo eta berez Malariaren kontrako txertoa asmatuta dagoela. 1995 inguruan Patarroyo delako zientzialari kolonbiar batek asmatu zuela. Baina Patarroyok ez ziola inongo multinazionali saldu nahi izan txertoa, ez baitzuen nahi gutxi batzuren esku geratzea, alegia, horrekin inork negoziorik egin eta benetan behar zutenek eskuratu ezinik geratzea. OME Osasunerako Mundu Erakundeari eman omen zion txertoa Patarroyok, musutruk. Baina negoziorik ez ezean txertorik ez, eta inork ez omen zuen garatu txerto hori. Mundua zein bidegabea den ikusi dut berriro ere. Gu oporretan hara eta haiek hona etortzeko bizia arriskatzen. Malariaren kontua adibide bat besterik ez da. Nik poltsikoan dut pastilla, eta halaxe izango dut ondorengo egunetan ere. Duela astebete nere ondoan zeuden zenbaitzuk gaitza harrapatzeko bidean izango dira agian. Munduaren alde batean edo bestean jaiotzearen zoria. "Zurioneko" mundua egin duguna zuriok. Bai, "zurionekoa" eta ez zorionekoa. 2007/05/14 - 19:17:03
Danbor hotsak
Danbor hotsak entzun eta danborrada etortzen zait burura. Eta gaur San Sebastian bezpera izanda, are gehiago. Baina gaur, zoritxarrez, bestelako tanbor hotsak ere entzun dira Donostian, Azpeitian. Eta Euskal Herri osoan ere bai. Danbor hotsak gerra hotsa ere esan nahi baitu, gatazka hotsa. Orain baietz, orain "talde terroristako kide" direla. Ibon Meñika ere bai. Kafe ere bai. Eta beste hogegi gazte baino gehiago ere bai. Hala entzun dut irratian, eta Sarriegiren doinuak tanbor hots bortitz bihurtu zaikit. Buruko mina ematen duen horietako tanbor hotsa, bihotzeko mina ere eragiten duten horietakoak. Eta danborra ikusi dut gure etxeko gela batean. Eta Amnistiaren Aldeko taldeko traje bat. Eta kontraesanak jan nau. Aldarrikapenerako danbor hots alaiagoak espero nituen gaur gauerako. Tristeak imaginatu ditut albistea entzun bezain pronto. Ez, ez dira goizean imaginatu bezain alaiak izango gaur gaueko danbor hotsak. Buruko eta bihotzeko mina eragiten duten danbor hotsak ere isilduko ez direlako, eta entzun nahi ditudan danborjole baten danbor hotsak entzungo ez ditudalako. Bidegabea, injustoa... ez dut betikoa esan nahi, baina esan egin nahi dut. Esan beharra daukadalako. San Sebastian bezperako danbor hotsak soilik entzun nahi ez ditudalako, eta horiek bakarrik entzun nahi dituztenei bestelako danbor hotsak ere entzun arazi nahi dizkiedalako. "Jaiak bai, baina borroka ere bai". Hala zioen garai bateko lemak. Ez dut hainbeste eskatzen, ez dut hainbeste nahi. Baina ezingo nuke sinestu batzuk bestaldera begiratu eta ezer gertatu ez balitz bezalako danborrada egingo balute gaur. Ez disimulatu, gaur, Azpeitin, denok dakigu ez dela San Sebastian bezpera soila. Danbor hots ilunak ere denontzat dira. Muxu bat Ibon. Kafe. Beste guztioi ere bai. Besarkada bat. Bide batez, zorionak Iker. Ez dira betiko garai onenak... Baina argituko du eguzkiak. Danbor hots gozoenak gailenduko dira, noiz edo noiz. Testu hau gaur idazten dudan bigarren aldia da. Beste hogei aldiz ere idatziko nuke. Ezertarako balioko balu... Laster arte Ibon. Berriro ere agur. 2007/01/20 - 11:57:05
Be water, my friend
Bruce Leeren hitzak aurrenekoz telebistan ikusi/entzun nituenean txundituta geratu nintzen. Badu indarra, edo misterioa, edo magia, edo zer edo zer aktoreak BMW-ren anuntzioan esaten duenak. Don't feel like water, BE water my friend. Eta uretik asko dugu gizakiok. Eta horrek uste baino gehiago eragiten ei digu gure izaera eta jarreran. Dokumental baten ikusi nuen (eta, ja,ja, ez dut interesantearena egitearren esaten, benetan ikusi nuen dokumental bat!) eta horrek ere txundituta utzi ninduen: konprobatuta omen dago, urari modu batera edo bestera hitz egin, erreakzio bat edo bestea edukitzen omen du. Zientzialari batzuk froga kimikoak erakusten zituzten dokumentanlean: haserretu eta mindutako pertsona batek uraren molekulak gaiztotu egiten zituen. Atsegin eta alai daudenek berriz, urari eragin ona egiten zion. Bitxia iruditu zitzaidan. Ez nuen guztiz sinestu, baina zer pentsatua eman zidan. Eta proba egitea erabaki nuen. Haserre negoen lagun bati ezer esan gabe atsegin hitz egiten hasi nintzaion, eta di-da, berehala desagertu zen haren malaostia. Goxo ari zitzaidan beste bati buila bat atera nion eta berehala hasi zitzaidan purrustaka. Kasorik egiten ez zidan bati kaso egiten hasi nintzen eta oso sinpatiko bihurtu zen berehala, eta kaso egiten zidan beste bati ixildu egin nintzaion eta jada ez dit hitz egiten. Kasualidadea? Ba igual bai. Edo igual ez. Be water, my friend 2007/01/02 - 12:52:00
Maleta baten moduan
Irratian entzun dut gaur. Aperitifa programan. Kotxean sartutakoan piztu dut irratia, ari zen jada elkarrizketa, eta ez naiz elkarrizketatuaren izenarik akordatzen, baina gurpildun aulkian dagoen neska bat zen. Gurpildun aulkian egon arren bizitza normala egiten saiatzen dela kontatu du. Eta besteak beste, Kubara bidaiatu duela orain gutxi. Hegazkinean bidaiatzeko oztoporik ba ote den galdetu dio esatariakk eta oztopo bat baino gehiago dituela azaldu ditu. Besteak beste, pilotuak nahi izanez gero 24 ordu lehenago egindako mediku agiri bat eskatzeko eskubidea duela. Baina hori baino gehiago kezkatu nau ondorengoak. Honela esan dio neskak: - Zuk hegazkin istripu bat edukiz gero, zure familiakoak zure balioaren arabera milioi batzuko kobratuko ditut. Niri zerbait gertatzen bazait, maleta baten adinakoa soilik ordainduko dute. - Benetan? Aho zabalik utzi nauzu âesan dio esatariakâ - Ba sinestu ezazu, halaxe da eta. Ez dut araudirik kontsultatu, baina sinestu egiten dion neska horri. Eta benetan larria iruditzen zait esan duena. Benetan larria gertatzen dena. Kezkatuta ez ezik, haserretuta ere geratu naiz ni, bidegakeria hori burutik ezin kenduta. Maleta baten adinako balioa duela gurpildun aulkian dagoen pertsona batek. Hegazkin konpainientzat bai behintzat. 2006/10/17 - 14:39:02
"Zurioneko" mundua
Oraindik aterrizatzen ari naiz. Senegalen izan naiz oporretan, hilabete inguruan, eta han ikusi eta bizitakoak hiru egun eskasetan ahaztekoak ez direnez, zurien zibilizaziora berriro ere ohitzen lanak ditudala onartu behar. Asko dago kontatzeko Afrikaz, asko gozatzeko, eta, bai, asko salatzeko. Lasai, ez naiz banan-banan hangoak kontatzen hasiko. Badakit zein gogaikarria izaten den ondokoa bidaiako argazkiak hartu eta esplikazioa gora eta esplikazioa behera entzutea. Baina gaur, bazkal ostean Malariaren kontrako pastilla hartu dudanean jakin dudana behintzat kontatzen utziko didazue. Han ginela Quebec-eko mediku eta erizain gazte birekin topo egin genuen. Malariaren kontrako kanpaina batean ari ziren lanean, hango ospital batean. Gogorra dela, oso. Umeak hiltzen direla, batik bat, berandu iristen direlako, sendagairik ez dutelako, prebentzio neurriak hartzeko baliabiderik ez dutelako. "Joe, gogorra", esaten genuen, hemengo medikuak errezetatuko pastilla hartzen genuen bitartean. Gu, zuriok, bai eroso. Gurekin zebilen senegaldar batek pastilla bat kendu eta nola tragatu zuen ikusteak ere grazia egin zigun. Pastilla batek ez du ezer egiten, bi hilabeteko tratamendua behar da Malaria prebenitzeko. Eta gaur zer jakingo eta berez Malariaren kontrako txertoa asmatuta dagoela. 1995 inguruan Patarroyo delako zientzialari kolonbiar batek asmatu zuela. Baina Patarroyok ez ziola inongo multinazionali saldu nahi izan txertoa, ez baitzuen nahi gutxi batzuren esku geratzea, alegia, horrekin inork negoziorik egin eta benetan behar zutenek eskuratu ezinik geratzea. OME Osasunerako Mundu Erakundeari eman omen zion txertoa Patarroyok, musutruk. Baina negoziorik ez ezean txertorik ez, eta inork ez omen zuen garatu txerto hori. Mundua zein bidegabea den ikusi dut berriro ere. Gu oporretan hara eta haiek hona etortzeko bizia arriskatzen. Malariaren kontua adibide bat besterik ez da. Nik poltsikoan dut pastilla, eta halaxe izango dut ondorengo egunetan ere. Duela astebete nere ondoan zeuden zenbaitzuk gaitza harrapatzeko bidean izango dira agian. Munduaren alde batean edo bestean jaiotzearen zoria. "Zurioneko" mundua egin duguna zuriok. Bai, "zurionekoa" eta ez zorionekoa. 2006/08/28 - 20:06:02
Iritsiko da eguna
Eskerrak emanez. Jaso dituen elkartasun mezuei. Idazteko gogoz. "Letrika batzuk". Ondo dagoela esanez, larri pasatu duen arren. Hala idatzi digu Ibonek. Ibon Meñikak. Gutunez iritsi zaigu bere hitza, eta arazorik izan ezean, hemendik aurrera ere bere burutazioak blogea islatzea nahi duela esan digu. Baietz erantzun diogu, nola ez, bidaltzeko nahi duena. Zain gaudela. Horixe ba. Laster izango direla Meñikaren hitzak gurean berriro ere. Bera ere hala izatea desio dugula esan diogu. Hemen eta laster. Ea hala den. Bitartean, bere esana noiz iritsi zain geratuko gara. Beno, eta bere izana noiz helduko den ere bai. Iritsiko da eguna. 2006/07/29 - 15:08:04
Puntuak kendu edo poltsikoak hustu
Lau bat puntu. Edo agian, zazpi. Hala galduko nituen nik gaur, lanera bidean ertzainak atzetik izan banitu. Eta hori nere intentzio guztiarekin "gidari zuzen" izaten saiatu naizela. Markagailuari adi-adi begira eta "zienien Esti, zienien jun ber den " ibili naiz autobian. Hori bete dut, noiz edo noiz orratzak 110era ihes egin badit ere. Baina aurretik, Urrakiko portua igotzen ari nintzela, sagar bat jan eta muntxikina leihotik zelai batera bota dut konturatzeke, hango baserritarraren zelaia ongarritu nahian. Eta telefonoak jo didanean ere, hartu egin dut "ezin det hitzeiñ" esateko, baina hartu. Ederra beldurra sartu didatena puntutako karneta dela eta ez dela. Goizero irakurtzen dut Espainiako Ministro jaunaren izenean etxera iritsi zaidan aholku sorta, kontzientziatzeko, eta hala ere, larri. Kotxearen aseguru etxetik deitu didatenean ez dut zalantzarik eduki: "Aseguru berezi bat dugu, urtean 24 euro, noiz edo noiz karneta kentzen dizutenerako edo". Bai, esan diet, hartu egingo dut, badaezpada. Eta 24 euro kendu dizkidate. Izan ere, horixe da, azken finean, lege berri honek ere berarekin dakarrena: NEGOZIOA. Dirua erruz jasoko dute gobernuek multak direla eta ez direla; dirua erruz jasoko dute autoeskolek ikastaroak direla eta ez direla; eta dirua erruz jasoko dute aseguru etxeek, aseguru berria dela eta ez dela. Europako beste herrialdeetan lege honi esker istripu kopurua murriztu egin dela entzun dut irratian. Eraginkorra dela, alegia. Hala izatea nahiko nuke. Eta balio badu, ongi etorria izan dadila. Ez nago legearen kontra, ezta gutxiago ere. Nire inguruan auto istripuz hildako batzuk ezagutu ditut, zoritxarrez, eta hori ekiditeko edozer egitearen alde dago. Baina denari etekina atera behar hori... ditxosozko negozioak. 2006/07/01 - 17:43:02
Sexua jaki ontzietan
Tupper sex: saltzailea lauzpabost emakumerrekin etxe batean bildu, eta sexuarekin zerikusia duten produktuak saltzea. Hala omen da, hala irakurri dut. Duela zenbait urte, etxetz etxe tupperrak âjanaria gordetzeko platiskozko ontziakâ saltzeko erabiltzen zen filosofian oinarrituta dagoelako jarri ei diote izen hori, eta emakumezkoei zuzenduta omen dago. Sex shopetan sartzen diren bezeroen %90a gizonezkoa delako, eta emakumezkoak oso gutxi joaten omen direlako gisa horretarako dendetara. Modan omen dago AEBetan, eta Europako hainbat herrialdeetan ere bai. Gurean, ez dakit. Baina nahiago nuke horren ordez emakumeak sex shopetara joaten hasi direla jakitea, gizonak baino gutxiago ez garelako, eta joan eta lotsatzeko arrazoirik ez dugulako. Neska edo emakumeok sexuari baino garrantzi handiagoa ematen omen diogu maitasunari. Topiko tipikoa iruditzen zait. Neskok ez omen dugu sexuaz hitz egiten. Topiko tipikoa hori ere. Edo bestela ni eta nire inguruko asko mutilak garela pentsatzen hasi beharko dut. Ez dut uste genero kontua denik. Izaera kontua akaso. Baina sexuaz hitz egiteko lotsa orokorra dela esango nuke nik. Benetan hitz egitekoa bai behintzat. Bestela gure aldizkariko sexu testak eman dizkidan buruko minak ez ditut ulertzen. MATRAKAko sexu testa lortzeko zenbat ezezko jaso ditugun kontatzen hasiz gero⦠buffa⦠asteroko desesperazioa bihurtu da. Baiezkoa emango zigutela uste genuen askok ezezkoa eman digute, eta ezezkoa espero genuen beste askok baiezkoarekin ezustea eman digu. Eta a ze sorpresa, emakumezko guztiek baietz esan digute, eta gizonezko askok ezetz. Aitortu beharra daukat duela lau urte neuri proposatuz gero ez dakidala zer erantzungo nukeen, baina orain hain inuxentea iruditzen zait gure sexu testaâ¦! Ba hori, tupper saltzaileren bat etxera etorriz gero haizea hartzera bidaliko dudala. Bere bibradore, bola txino eta guzti. Baina ez dut uste etorriko denik. Eta imaginatze hutsarekin parrez hasten naiz: a ze eskandaloa! âEnterau al haiz, hirugarren pixokuena etxeaño etortzeitun zikinkeyek saltzeaâ¦â. Edo agian bestelako ezustea ematen didate nire bizilagunek, tinbre joka: âTupper billerie eiñgoñau, gizonak soziedade jun ditun eta aproetxatzekoâ¦â . Ez ez, aukeran, nik nahiago neu joan eta neuk erostea. 2006/06/09 - 22:41:01