(titulua)

Celaa, that clever person

Tesia idazten dudan bitartean atsedenalditxoak hartzen ditut burua guztiz ez erretxeko. Egiten ditudan gauzan artean Twitter irakurtzea da eta, hara, zerekin topatzen naizen, zabaldura [es] Zelaa: "Euskara da Zientzietako emaitza txarren erruduna" berria igo dutela. Bertan boteprontoan idatzi dut iruditzen zaidana. Baina tesia idazten jarraitu dot eta barneko amorrua baretu ezinik daukat.Hara, benetan, tesia euskaraz idazten zabiltzanean, tesi-lana eta kolaborazioetan lan egiterakoan kide guztieekin euskaraz mintzatu zarenean, DEA euskaraz aurkeztu duzunean eta, laburtuz, zientzia euskaraz egiten duzunean, halako astakeri-tontakeri-ergelkeri-eta nahi dituzuen keri guztiak irakurtzeak amorratzen zaitu. Ez dakit parre ala negar egin. Ikerkuntza sailburuak halako ezjakintasun maila edukitzeak, alde batetik beldurtzen nau eta, bestetik, bere dimisioa eskatzera bultzatzen nau. Ezin daitezke hitz potolo horiek bota eta karguan mantendu. Ezinezkoa da.Maybe, for Celaa, that clever person, Engish should be the main lenguage in Science. Or is this only another attack againts Basque? Why, in her expert opinion, is Basque an obstacle for the Scince? In what way? Because, if it is a communication or visibility problem, Spanish would be to blame for Spanish Science bad results. What a clever person! All of us researching in english! Ban the Basque and Spanish from research.Kontxo, orain pentsatzen dudala... euskara erruduna? Ez al da ba ikerkuntza Espainiako Gobernuaren konpetentzia? Espainiako Gobernuak euskara hobesten al du ikerketan? Ze mierda dio pertsona argi honek?Para que lo entiendas: has despreciado mi trabajo y estás jugando con mi pan. Solo te queda una salida: Celaa, dimite.pd espero dot nire tesitik atera behar diren artikuluak eta euskaraz mintzatuz kolaboratu dudan artikuluak kontutan ez hartzea zuen estatistika, prentsaurreko eta mangoneoetan. Ezin daiteke lan bat mesprezatu eta gero horretaz baliatu. Technorati: celaa • euskara • ikerkuntza • zientzia  2015/03/05 - 17:42:02

Iruzurkundeak 09 bis: putxerazoa

Hautesontzia espainiar erara.Europear hauteskunde hauetan iruzurkundeen segida utzi beharko nuela uste nuen. Aurrekoetan bezala propaganda kritikatzea ez zitzaidan "zintzoa" iruditzen nire aukeraren alde egingo nuelako. Baina, hara, berriro ere iruzurkunde batzuen aurrean gaude, ez besteetan bezala bozkaketa baino lehenagoko iruzurra, baizik eta bozkak kontatzerako orduan egindako iruzurraz.Ez dakit putxerazoa, akatsa edo txapuza baten ondorioz den. Hala ere bozken kontaketan gauza (oso) arraroak gertatu dira. Eta Internet-i esker jakin izan ditugu. Sare sozialen benetako indarra eta baliogarritasuna hemen ikusi da. Twitter bidez putxerazoa jarraitu daiteke. Hainbat blogetan iritziak eta kontuak egin dira, oso interesgarria kalkulu hau. Nirea matematikak eta manipulazio-soziala ez direnez, bakarrik hiru gauza esan nahi ditut:1) Ezin gaitezke emaitzetaz fidatu, beraz, hauteskundeak errepikatzeko eskatzen dut, nazioarteko erakunde batek antolatuak eta nazioarteko begiraleekin.2) Barne ministerioko arduradunen dimisioak eta epaitegietan putxerazo/akats/txapuza honegatik erantzutea.3) Espainiako Erresuma monarkia bananero bat dela agerian gelditu da, país de chichinabo.Guzti hau ez da alderdi bategatik edo besteagatik. Hau gure eskubideengatik da. Gure ordezkariak guk hautatu ditugulaz ez daukagu segurtasunik. Eta hori larria eta tamalgarria da. Technorati: eu09 • europa09 • putxerazo • txapuza  2015/03/05 - 17:42:02

Eskubide guztiak...

... herrik gabe. Hori da batzuek pentsatuko dutena. Guri bost. Guk gurera. Diotena diotela, larunbatean, Bilbon, hitzordu bat daukagu. Aurrera egiteko beharra dugu. Adierazi EH  2010/09/08 - 21:49:04

Txokoko armiarma

Hamar hilabete eta hamalau egun pasa dira txokora azkenengoz hurbildu nintzenetik.Hau armiarma-sarez bete da eta hor parean armiarma erraldoi bat daukat begira.Ez dio axola. Lagunak gara. Nire kotxeko erretrobisorean bere lehengusuak izan ditut okupa eta ondo eraman gara.Horrenbeste donborak askotarako ematen du. Denetarik gertatu da, baina, hala ere, niretzat dena helburu batean laburbiltzen da. Indar guztiak, gogo guztiak helburu hori lortzeko erabili ditut.Baina, tira, hori bukatu egin da. Tesia irakurri dut, "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan" izenburu duena. Halaxe da, euskaraz, genetikaz-genomikaz eta lanabes bioinformatikoen bidez. Triple salto mortal edo, hobe esando, hiru aldiz ausertegi.Eta, bai, pelmada emoteko etorri naiz. Herri honetan gertatzen direnak joko asko ematen baitu.Ongi etorriak berriro ere Txokora.  2010/06/20 - 15:55:10

A gripea: lasai gaitezen

Azken egunetan A gripeari buruzko berri asko agertu dira. Eta gehienak katastrofea eta horiaren artean. Munduko Osasun Erakundearen arabera, uztailaren 31ko errekontuan, ofizialki 162380 kasu eta 1154 hildako daudela dio (http://www.who.int/csr/don/2009_08_04/en/index.html) . Honek %0,71-ko hilkortasun tasa ematen digu. Gripe arruntak, egin nituen kalkulu batzuen arabera, %0,151-%0,051 arteko tasa du. Egia da A gripeak gripe arruntak baino hilkortasun tasa handiagoa duela dirudiela. Baina bi gauza kontutan hartu behar dira: lehena, A gripearen kasu kopurua azpiestima bat dela (Munduko Osasun Erakundeak berak esanda) eta, bigarrena, A gripearen eraginez hildako pertsona kopurua gripe arruntarena baino zehatzagoa dela, dagoen presioa dela eta hobeto egokitzen da heriotzaren jatorria. Datuak eskuan hartuta, horrenbeste arduratzekoa da? Ez. Argi eta garbi. Bakunazioarena eta botikak hartzearena gehiegizkoa iruditzen zait. Mamu baten aurreko balizko defentsa arrazoitik baino histeriatik datorrela dirudi. Gainera, gaurkoan jakin denez, bakuna aurreratu nahi dute eta, hor nonbait, segurtasun eta fiagarritasun arazoak sor daitezke. Korrika, presaka eta zentzugabe egiten diren gauzek ez dute bukaera onik. Argitaratutako iritziaren eta iritzi publikoaren arabera hartutako erabakiek ez dute bukaera onik. Agian, hamen, benetako arazoa bilakatuko dana ez da A gripearen birusa. Beste mota bateko birusak baizik, histeria, merkantilismoa, interes ekonomikoak eta politikoak,...  2009/08/06 - 21:29:03

Ez maitasunik ez elkartasunik

Marian gartzelara eta herriak emandako karguan ezin jardutera behartua torturatutako bi pertsonei (Igor, Mattin) maitasuna adierazteagatik. Hego Uribeko hainbat herriko tabernetatik Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu. Ibilaldian egindakoagaz jarraituz. Ezin daiteke maitatu. Ezin daiteke elkartasunik adierazi. Ezin daiteke, ezin daiteke. Dena debekatuta dago. Domekan, kateak apur ditzagun. Technorati: notimeforlove  2009/06/05 - 20:25:08

Greba Orokorrari buruzko gogoeta

Greba Orokor eguna bukatzear dago eta nire iritzia ematen ausartuko naiz.Jarraipena lekuz-leku ezberdina izan da. Inbidia handiagaz irakurri/ikusi ditut greba benetan jarraitu dituzten herriak. Niri, aldiz, grebarik egin ez duen herri batean bizitzea suertatu zait. Eguerdian Basaurin ez zegoen greba girorik, dena zabalik zegoen: dendak, tabernak, merkatua,... Mercabilbaoraino hurbildu naiz eta han normaltasuna. Gauza bera alboan dagoen Artundoagako poligonoan. Baita ere herrian egiten ari diren obra ezberdinak aurrera jarraitu dute. Arrastian manifa egin dugu. Jende nahikotxo joan gara baina dendak eta beste guztia zabalik jarraitzen zuen.Egun honetan, nire ustez, hiru puntu dira aipagarrienak.Lehena parte hartu ez dutenak. Atzokoan idatzi nuen eta gaurkoan mantentzen dut: euren erabakia da baina euren ekintzen erantzule izan behar dira. Nik argi daukat, inor krisiaz, gauzak ze txarto doazen kexaka hasten baldin bazait edo inork ez duela ezer egiten esaten baldin badu "greba egin zenuen?" galdetuko diot, eta erantzuna "ez" bada, "orduan zertaz kexatzen zara?" esan eta gaiez aldatu.Bigarrena poliziaren presioa izan da. Jazarpen poliziala. Ez dituzte piketeak "kontrolatu", zuzenean eurekin joan dira euren lana oztopatzeko. Inoiz ikusi diren zerbitzu minimo handienak ezarri dira eta egoera polizial batean bizi izan gara. Gaurkoan poliziaren helburu bakarra greba zapuztea zen, grebari buruz informatzea ekiditea eta ahalik eta jarraipen gutxien izatea lortzea. Lotsagarria, guztiz lotsagarria. Inpunitatean bizi dira eta horretaz baliatu dira piketeen lana oztopatzeko.Hirugarrena komunikabide herrikoien garaipena. Greba honetan norbaitek irabazi badu herria izan da. Herriak herriarentzat informatu du internet-ek ematen dituen baliabideei esker. Adibiderik onena www.grebaorokorra.info ekimenean izan dugu. Falsimedia eta komunikabide ofizialen paper zerbitzailea gaindituz grebari buruzko benetako informazioa lortu izan dugu. Ez bakarrik zer gertatzen zen jakin dugu, baita ere irudi eta bideoen bidez ikusi dugu. Etiketa batekin eta pertsona askoren aportazioarekin edozein komunikabidek baino informazio gehiago plazaratzea lortu du. Eta horrek oso pozik egoteko arrazoiak ematen ditu. Sakontzen eta garatzen jarraitu behar den ekimen bikaina.Eta, azkenik, gogoeta bat baino, desio bat: bihartik aurrera lanean jarri behar gara egoera eraldatzeko. Gaurkoak dinamika/prozesu baten abiapuntua izan behar du gizarte duinago eta berdintsuago bat lortzeko zeinean aberastasuna denon artean banatzen den.Guztiok lanera! Technorati: grebaorokorra  2009/05/21 - 20:45:08

Greba Orokorraren atarian

Greba Orokorra hasteko ordu bat pasatxo falta dela, grebari buruzko gogoeta txiki bat egin gura nuke. Nire inguruan greba girorik ez dago. Bai lantokian zein autobus/metroan nindoala jendeak lanera joan behar duela entzun dut, piketeen eragina salbu.Norbera bere ekintzen erantzule da. Eta norberak, barnetik, greba batean parte hartu ala ez erabaki. Baina, baita ere, erabaki horrekin koherentea izan. Ez da posible bihar grebarik ez egitea eta gero lan baldintza kaxkarretaz kexatzea, edo gure diruarekin krisia ordaintzen dutela esateaz. Bihar gure eskubideen aldeko eguna da, borrokatzeko eguna, baina parte hartzen ez duenak, bere eskubideen alde burrukatzen dionari traba egiten dionak, gero kexatzeko edo eskuak burura eramateko zilegitasunik ez dauka.Gainera, hamen, Bizkaian, hipokrisia pairatu behar dugu. Pasaden astean jende asko ez zen lantokira joan kriston atxurra/ajea zeukalako eta ez zuen dudan jarri lantokira ez joatea. Baina, bihar, ufa, tentu handiz asko dabiltza. Badirudi futbol talde batek ez egindakoa ospatzea norberaren eskubideen alde borrokatzea baino garrantzitsuagoa dela.Penaz diot, baina ez dut uste biharkoan arrakasta handirik egongo denik. Jendea, orokorrean, ez da bakarrik salduta dagoela, iada garaituta dago. Langileak garela onartzea kostatzen zaigu. "Klase-erdia" berba asmatu zen langile kontzientzia puskatzeko, eta, hara, lortu dute.Hala ere, besteek egiten dutena, niri bost. Nik greba egingo dut, nire (gure) eskubideak oso garrantzitsuak dira. Baina gure burrukaz eskirolak eta salduak be irabaztea, geu zangotrabatzen, ez zait batere gustatzen.Bihar elkar irakurri dugu greba nola doan kontatzen.Greba on!Technorati: grebaorokorra  2009/05/20 - 23:32:04

Darwin urtea (I): Zorionak Darwin!

Gaur, orain dela 200 urte, Charles Robert Darwin jaio zen. http://eu.wikipedia.org/wiki/Charles_Darwin Jaio zenean inork ez zuen susmatzen sortuko zuen iraultza, jaio eta 50 urteetara bere lanik ezagunena, "Espezieen jatorriaz", argitaratu zuen, horrexegatik aurten Darwin urtea da. Liburu horretan hautespen naturala aurkeztu zigun, zientzatik haratago joan den teoria eta iraultza. Gaurkoan hainbat artikulu interesgarri aurkitu ditut pertsona handi onen homenez http://www.gara.net/paperezkoa/20090212/121388/es/El-hombre-que-desterro-Adan-Eva http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-02-12/054/007/Gizakia_bere_tokian.htm Eta Nature aldizkariak, ikerketan garrantzitsuena, ale bereziak argitaratzen dabil urte berezi honetan http://www.nature.com/news/specials/darwin/index.html Zorionak Darwin!  2009/02/12 - 16:33:02

Lemureak, GIBa eta bestelakoak

Atzo oso harrituta gelditu nintzen meneame-ren portadan "El genoma de los lémures en peligro de extinción podría tener la clave contra el sida" ikusi nuenean (El Mundo-ren berri batera lotuz).Harrituta diot herenegun albiste hori oinarritzen den paper-aren abstract-a irakurri nuelako eta ez zitzaidalako horrenbesterako iruditu.Hasierara noa, bestela harraro geldituko da dena. Nire tesi-gaia dela eta paper-a ikusi nuen, gabonetarako irakurgai moduan utzi nuena. Bere oso interesgarria da erretrobirus endogenoak ikertzen ditugunontzat, bai egin duen lan-taldea oso potentea delako, bai egindakoak erretrobirus endogenoen garrantzia azpimarratzen duelako. Ez nuen uste, eta horregatik harrigarria suertatu zitzaidala diot, prentsa orokorrera helduko zenik.Euskal blogosferan batez ere informatikariak daudenez, esan, esango dizuet, ikerketa honen lehen pausua teknika bioinformatikoen bidez egin zela. Ordenagailuak oso erabilgarriak dira biologian. Nik, adibidez, ez dut laborategiko lanik egin, ez dut bata jantzi ezta eskularruak jarri, dena in silico egiten nabil. Algoritmoek, lan automatizatuek eta kalkulu matematiko konplexuak ti-ta batean egin ahal izateak onura handia ekarri diot biologiari. Zaila da bioinformatika edo biologia konputazionalaren definizioak ematea eta ezberdintasunak zeintzuk diren zehaztea. Niri galdera biologikoak ordenagailuen bidez erantzutea dela esatea gustoko dut.Harira bueltatuz, paper-a irakurri dut eta, egia esan, ez du ihesari buruz ezer esaten. Gaia beste alde batetik doa eta, niretzat, interesgarriagoa. Erretrobirusak birus mota bat dira, ezagunena HIESa sortzen duen GIB-a izanik. Erretrobirusak genero ezberdinetan sailkatzen dira eta euren egituraren arabera bi motetan: sinpleak eta konplexuak. Euren funtzionatzeko (hots, ostalaria infektatzeko duten) modua dela eta ostalariaren material genetikoan txertatuta gelditu daitezke, funtzionatu gabe. Txertatze hau belaunaldietan txertatuta gelditzen bada eta populazioan txertaketa hau orokortzen bada, erretrobirus endogeno bat lortzen da. Orain dela gutxi arte bakarrik erretrobirus sinpleen ondorioz gertatutako txertaketak detektatuak izan dira (gizakiotan erretrobirus endogenoak gure material genetikoaren %8-%10a suposatzen dutela estimatu da). GIB-a lentivirus generoko erretrobirusa da, konplexua, eta ostalari primate eta ez-primate duten lentivirusen artean ezberdintasunak daude. Paper honetan bi lentivirus hauen erdibidean egongo litzatekeen balizko erretrobirus bat aurkitu dute lemureetan. Horretarako erretrobirus endogenoak erabili dituzte "fosilak" baliran. "Fosil" hauek ikertuz erdibideko erretrobirus hori nolakoa izan zen estimatu dute. Euren esanetan txertatutako erretrobirus hauek antzinean gertatutakoa jakiteko eta ulertzeko baliogarriak dira, hau da, ez-primate lentivirusak nola aldatu diren primate lentivirusak sortzeko. Eta prozesu hau ulertzeak lentivirusei buruz gehiago jakitea eta ulertzea baliagarri zaigula, oinarria hobeto ulertzeko.Lemureko erretrobirus endogeno honek HIES-aren konponbidea ekarriko du? Ez. Oinarrizkoagoa den zeozer ulertzen laguntzen du: lentivirusen eboluzioa. Esaten den moduan oraina ulertzeko historia ezagutu behar dugu. Eta lan honek, nire ustez, gauza oso interesgarriak usten ditu: erretrobirus konplexuak txeratu daitezkela, lentivirusen sakoneko historioa ezagutzen laguntzen digula eta erretrobirus endogenoak (nire eremura ekarriz) oso erabilgarriak diren elementu interesgarriak direla.Eguberri on.  2008/12/20 - 14:52:03

Nabigatu euskaraz