(titulua)
2009/02/16 - 15:34:04
Toponimia Histórica de Barakaldo
2007/07/12 - 14:08:09
Etxebarriko Toponimia
Aurreko astean, azaroaren 30ean hain zuzen ere, Labayru Ikastegiak argitaratutako " Etxebarriko Toponimia " izeneko liburua aurkeztu zen. Liburuarekin batera, herri horretako mapa toponimikoa ere eman zen ezagutzera. Ekitaldia Etxebarriko Udaleko osoko bilkura aretoan burutu zen eta bertan Pedro Lobato – Etxebarriko alkatea – , Adolfo Arejita – Labayru Ikastegiko zuzendariordea – , Gotzon Lobera – Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia – eta Asier Bidart – ikerketaren zuzendaria – egon ziren. Bertan ikerketaren berri eman zen eta liburu eta maparen ezaugarriak aurkeztu eta ostean, on-line prestatu den informazioaren erakuspena egin zen. Aretoa bete-beteta egon zen informante, laguntzaile eta herritarrekin; guztira, 50 lagunetik gora batu zen. Entzuleak pozik lotu ziren mahaikideak emandako azalpen eta erakuspenarekin. Ekitaldiaren amaieran liburu bana eman zitzaien ikerketan lagundu duten informante, laguntzaile eta bertaratu zirenei. 2007/07/12 - 08:54:03
Gorobel eta Sálvada
Beharbada Aiarako eskualdearen irudirik ezagunena dugu Gorobel mendia. Mendebaldetik ekialdera luze-luze zabaltzen da eta Gaztelako lautadarekin dugun muga naturala da, kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak modu bortitzean banatuz. Ikusgarriak dira bertako amildegiak, harkaitzak, lautada zabalak, basoak... baina berezitasunak ez dira soilik naturalak, toponimoak berak ere badu bere mamia, eta noski, blog xume honetan horri lotuko gatzaizkio. => Gehiago irakurri! 2007/02/13 - 15:46:04
Demandako euskal toponimoei buruzko tesia
El Pais egunkaritik hartua VIII. mendearen hasieran, musulmanek ia penintsula oso menderatu dute. 740 eta 741 urteen artean, inbasoreen aginduetara ari diren bereberrak haien aurka matxinatu dira, guda-zelaian isuritako odolaren truke garaipenen hondarrak besterik jasotzen ez dutela-eta kexu baitira. Matxinadak kalte handia egin die Islamaren soldaduei. Penintsulako ipar-mendebaldeko koadrantea jabe jakinik gabe geratu da, ez inbasoreek ez iparrerago gotortu diren kristauek ez baitute oraindik lur horiek bereganatzeko adinako indarrik. Testuinguru historiko hori baliatu dute gaur egungo Arabatik joandako hainbat etorkinek (gehienbat abeltzainak eta artzainak ziurrenik) Burgos aldean lur berriak bereganatzeko, Demanda Mendilerroko harkaitz babesgabeetan. Heldu berriek jatorrizko hizkuntza daramate berekin, euskara. Eta euskaraz izendatu dituzte asentamendu berriak. Ezkarai => Gehiago irakurri! 2007/02/05 - 14:54:03
EGILUZETIK EL REGATORA
Ezkerraldea aspalditik izan da askorentzat industria, kutsadura eta erlauntza itxurako etxeez betetako erreinua. Gaur egun, lantegi handietako suak amatatuta, bestelako megaparkak, BECak eta enparauak bihurtu dira hango erakusgarri. Baina horren ondoan, barruan eta aldi berean aparte, lehenagoko izaerari zelan edo halan eutsi dion inguru berezi bat dago, Barakaldon bertan: gaur egun El Regato izenaz ezagutzen den haran berde eta estua. Leku eder eta mendien artean gordea. Urtegia => Gehiago irakurri! 2007/01/02 - 14:15:03
Laudioko mapa toponimikoaren aurkezpena
2007/01/02 - 14:15:03
Oporretatik bueltan
Blogak opor luze batzuk hartu ostean, berriz ere hemen dago toponimia kontuei heltzeko prest. Eskolara bueltan! 2006/09/07 - 18:16:03
Bizkaiko Onomastika Datutegia
2006/07/18 - 08:29:11
"Euskara Okondon" hitzaldia
2006/06/16 - 14:48:02