Euskalsource.net

Euskara eta software librea

HTML5: Datozen berrikuntzak

Batzuk html5 berandu datorrela irizpidea dute beste batzuk ordea; denbora luzeko kontua dela. Egia esan, nire ikuspuntua bestelakoa da, html5 egungo teknologia bat da, indar haundia duena eta inongo dudarik gabe izango duena. Bi hitz bakarrikan, nagitzaile nagusien atzean dauden enpresek pantilaren ehuneko haundia bat html5 inplementatzen jarri dute. Enpresa nagusiek beren orduak teknologia honen inguruan sartzeak, bi esanahi nagusi ditu, batetik proiektu pila sortuko direla bere inguruan eta bestetik plataforma gehiengotara zabalduko dela. Beraz, animatu eta hackeatu ezazu html5-a !! Izango dituen berrikuntzak (Lehentasunean oinarritua): - Bideo eta audio integratuak - Websocketak - Hariekin lan egiteko aukera - Input eta senzore ezberdinekin jolasteko aukera (webcam,mikroa, orientazio sensorea). - Geolokalizazioa. - 2D eta 3D byte lan egiteko aukera.  2011/11/24 - 14:46:01

Gmail Posta elektronikoa: makina bat ezizen

Googlek eskeintzen duen posta elektronikoak ezizenak era erraz batean sortzeko aukera eskeintzen digu. Ezizenak posta eletronikoak iragazi eta ordenatzeko erabiltzen dira batitpat. Gure posta elektronikoaren ezizen ezberdinak sortzeko "+" ikurra gehitzea besterik ez degu, beti ere gure erabiltzailearen amaieran. Demagun, nire posta elektronikoa espagetuies@gmail dugula, ezizen ezberdinak sortzeko aukera honela izango litzateke: espagetuies+proiektuak@gmail espagetuies+debian@gmail espagetuies+lagunak@gmail Helbide horietara idatziko duten guztiak, espagetuies@gmail posta elektronikora joango dira, izan ere gmail-ek "+" ondoren doan guztia ez du kontuan hartzen.  2008/09/20 - 11:55:43

Bug-ak nola konpondu ?

Bug-ak maiz amets gaizto bihurtzen dira aplikazio ezegonkorrekin "jolastea" atsegin zaigunei. Orohar, bug-ak zuzentzeko GNU/Linux-en patch sistema erabiltzen da; kontrolatzaile eta jokoetan batipat. Aplikazioaren akatsa zuzentzeko era bat honako hau dugu: Imaginatu Gaim-en beta bertsio bat probatzen ari garela, ohartu gara ikonoak ez dabiltzala ondo , eta bug-a baten bila hasi gara. Google-n bilatu ondoreng honako web orriarekin topo egin dugu: http://kengruven.com/programs/gaim-patches/ , orduan ohartzen gara benetako bug-a dela. diff fitxategia eskuragarri topatzen dugu, baina zer hori ? Akatsa zuzentzeko egin beharreko aldatekak gordetzen duen fitxategia da, zer kendu eta zer jarri esaten duena, zein fitxategi aldatu behar den era berean. Ikonoekin akatsa dugunez ; http://kengruven.com/programs/gaim-patches/gaim-icons-patch.diff fitxategia jaitsiko dugu. Akatsa zuzendu ahala izateko honako hau idatziko dugu kontsolan : patch -p1 < gaim-icos-patch.diff Aldaketak desegin nahi izan ezkero honako hau idatziko genuke : patch -R < gaim-icos-patch.diff Informazio gehiagorako : man patch  2008/03/30 - 08:38:05

intel pro wireless 3945 kernel berrian barneratua

Bada denbora tutorial bat idatzi nuela nola intel pro wirelessa nola instalatu azaltzen zuela. Oharrazi behar dizuet 2.6.23 kernelatik aurrera kontrolatzaile hau barneratua dakarrela eta ez dela ezer erez instalatu behar. Egin behar den gauza bakarra hardwaren firmawarea instalatzea izango da : apt-get install firmware-iwlwifi  2008/03/30 - 08:38:03

Usb-an oinarrituriko hardwarea instalatzen

GNU/Linux-en usb-ean oinarrituriko hardwarea instaltzeko ez dau prozedimendu jakin bat. Hurrengo lerroetan maiz erabiltzen dudan pausuak usten dizkizuet lagungarria zaizuelakoan: 1.- Kontsolan lsusb idatzi .Interesatzen zaizuen ID-a nonbati apuntatu 2.- Webgune honetan aurretik aipaturiko ID bilatu. 3.- Sortea baduzue zuen usb-aren kontrolatzaileak topatu ahal izango duzue. 4.- Ezer instalatu baino lehen weborrian azaltzen informazioa fijatu, izan ere batzuetan kontrolatzaileak ez dira guztiz konpatibleak.  2008/03/30 - 01:37:02

Euskaltribialaren diseinu berria

Euskaltribiala gero eta gertuago dugu. Gotzon Belokik eginiko diseinuari ezker ; euskaltribialak behar bezelako interfase grafikoa izango du. Diseinu aldaketak programazioaren atalak ber konfiguratzea eraman gaitu eta ondorioz uste baino beranduago argitaratuko dugu. Oraingoz taularen itxura ikusteko aukera duzue, espero gustuko izatea :  2008/01/10 - 04:27:14

Google Pirate

Google pirate torrent,liburu,rom,musika eta beste hainbat gauza bilatzeko balio digu. Googleren motor bera erabiltzen du, nahi duena filtratuz. Honezkero probatu dut eta egia esan nahiko emaitzak egokiak eman dizkit. Bisitatu ezazu hemen  2007/11/15 - 01:05:02

Euskaltribialean parte hartu ezazu !

Euskaltribiala jokuak osatuko dituzten galderak osatzen parte hartu nahi izan ezkero ondoren aipatzen den aplikazioa erabiliz lortu dezakezu. Erabilpena oso erraza eta intuitiboa da. Galderak lau gai ezberdinetan banatzen dira : Historia,Kirola,Kultura eta Geografia . Nahi haina galdera bidali ditzazkezu, hala ere gaizki osatutako galderak edota erantzun zuzenak ez dituztenal baztertuak izango dira. Aplikazio exekutatu ahal izateko java-ren makina birtuala instalatua izan behar duzu: Debian-en (ubuntu baita ere) JMB-a instalatzeko : apt-get install sun-java6-jre . Beste sistema eragileetan instalatu ahal izateko: Javaren Makina birtuala Behin Java-ren makina birtuala instalatuta dugula , galderak gehitzeko erabili beharreko aplikazioa jaitsiko dugu: EusKaltribiala-editorea Aplikazioa exekutatu eta galderak bidaltzea ! Nahi duenentzako Euskaltribialaren editorearen iturburua deskarga-gai daukazue (datu pertsonalak ezabatuak izan dira). Dauden galderak ikusteko sakatu hemen Azkenik aipatu beharra daukat euskaltribiala ez dela azaroan argitaratuko, izan ere disenu berri bat gauzatzen ari gara , honek dakarren lan guztiarekin. Ahal bezain laister argitararuko dugu ! Bitartea galderen datu basea osatzen lagundu iezaguzu ! Proiektuaren inguruko informazio gehiago hemen  2007/10/31 - 23:05:02

Kontsola bidezko bilaketak: locate

Orain bi hilabate kontsola bidezko bilaketen inguruko bideo-tutorial jorratu nuen. Bertan, funtzezkoa den aplikazio bat aipatu gabe utzi nuelarik, garai hartan ezagutzen ez bait nuen. Locate izena du eta ondorengo hau da erabiltzeko era: Locate aplikazioa, sisteman dauden fitxategiak datu base batean indexatuz lan egiten du. Behin fitxategi guztiak indexatuak ditugula, locatek datu basean bilaketa azkar baten bidez bilatutako fitxategiaren kokalekua aditzera emango digu.Beraz, lehen pausua gure sisteman dauden fitxategi guztiak datu basean indexatzea izango da : root bezela exekutatuko dugu: # updatedb Datu basea sortu edo eguneratu dugula, nahi dugun bilaketa egin dezekagu : # locate index.html Bilaketa honen bidez index.html fitxategiaren kokalekua itzuliko digu, bat baino gehiago egongo balira , kokaleku ezberdin haina itzuliko dizkigu  2007/10/30 - 04:55:22

Begiratu nere mugikor berria

Nahi duzu telefono mugikor berri bat? iPhone-ri zain? edo itxaroten ikusteko zer den Googleren azken asmakizun hori Gphone-a? Ba hemen daukazu beste hautagai bat. Guztiz librea, ez bakarrik operadorengandik baita softwaren aldetik. Hona hemen OpenMoko . OpenMoko lehen mugikor sistema eragile librea da. Bere helburua, mugikor guztietara heltzea da. Momentuz aurki dezakugu zenbait mugikor partzialki jasanda esate baterako Treo 650, Palm TX eta Motorola E680i, A780 eta A1200E modeloak. Baina badago bat bere osotasunean jasanda FIC enpresako Neo1973 modeloa. FIC enpresak miloi bat telefono saltzen ditu Txinan. Enpresa honek OpenMoko-ko garatzaile talde nagusia eratu du. Neo1973 modeloa garatzaileentzako da, bere ezaugarri buruz aipatu dezakegu bere 2.8" ukimenezko pantaila bai atzamarrez bai stylus-ekin erabiltzeko, bluetooth eta micro SD slot bat, hurrengo modelotan wifikin etorriko da. Tamalez oraindik ez dago data bat azken erabiltzaileentzako modeloa ateratzeko. Interesaturik bazaudete OpenMoko-ko dendan bi aukera duzue erosteko, mugikorra soilik edo garatzailearen kit-a . Kit hau maletatxo bat da non aurki dezakegu debugatzeko zirkuitu plaka bat, Neo1973a irekitzeko erremintak eta nola ez Neo1973 mugikorra.  2007/10/21 - 22:07:14

Nabigatu euskaraz