Kalamuatik Txargainera
"Koldo"
Koldo izena modan jarri da, ez jaio berrien artean, ordea. Esango nuke erregistro zibilean azken hamarkadan, behintzat, ume gutxi inskribatu dituztela horrela gure inguruetan. Baina Espainiar estatuko komunikabidean etengabe erabiltzen dabiltza azken boladan. Koldo ala Koldobika da? Luis izan zena, berbataiatua ote, Mitxelena lez? Sabino Aranak asmatua, beste hamaikatxo moduan. Clodovicus-etik sortu zuen. Halere, Koldo hitza ez da zabaldu hedabideetan besterik gabe, ustezko ustelkeria kasu batekin lotuta dagoen pertsona baten ponte-izena delako baino. Koldo. eta âKoldo auziaâ izendatu dute. Estatu espainarrean makina bat ustelkeria kasu egon izan dira, baina ez dut ezagutu bat ere Antonio, Juan edo Maria izendatu dutenik. Bai, ordea, Gurtel, Malaya, Noos⦠Enpresen izenak edo gaitzizenak jarrita, baina izen propiorik ez. Koldo. Zergatik? Exotikoa egingo zaielako grazia hori. Seguru nago horretaz. Lehenengo aitatu zuenari bitxia egingo zitzaion, eta hala idatzi zuen lehenengo titularra. Kontua da espainoltzat gaituztela, baina gure âzeraâ guztiak arrotzak egiten zaizkiela. Graziak grazia eragin, Garzia bada ere. 2025/02/14 - 09:11:03
Osasungintza
Gipuzkoako Hitzako 2022ko Urtekarian argitaratutakoa 2022ko abenduaren 16an 2025/02/14 - 09:11:03
"Ta zer ez da berdin"
Gipuzkoako Hitzan 2023ko urtarrilean argitaratua 2025/02/14 - 09:11:03
Banaiz, banago
Askotan uste dugu aldaezinak garela, zahartu ahala gorputza aldatu bai, aldatuko zaigula, baina gure barruak, esentziak hor segituko duela. Ez da guztiz egia, ordea. Ilezuri eta zimurrekin batera esentzia hori ere moldatu egiten da, eta duela 25 urte pentsaezina zitzaiguna errealitatea izan liteke. Prozesu hori graduala izaten da, baina denbora baten buruan zeharo alda liteke errealitatea, egunerokoa. Horregatik entzuten da hain sarri "gaztetan nik X egiten nuen, baina orain...". Horrela abandonatzen ditugu ohiturak, afizioak eta lagunak. Horrela eraldatzen ditugu errutinak. Atzera begiratu, eta mundua eta ingurua aldatu zaigu, askotan jakin barik zelan gertatu den. Niri ere pasatu zait; izan ere, heldu bihurtzeak konplikazioak dakartza. Zoragarria izan liteke heldua izatea arlo batzuetan, baina beste batzuetan arazo eta zama psikologikoa baino ez datozkigu gainera. Bizitzan aurrera egitea, ia beti, izaten delako esploratu bako oihan baten sartzea, aihotz kamutsa eskuetan, eta mapa galduta ditugula, ahal dena eginda, jakin gabe egiten gabiltzanak benetan zentzua duen, balio ote duen edo inprobisazio hutsa den. Oso profesionala dena. Hori da bizitza: amateurra (maitalea) izatea beti eta betiko. Nik abandonatuta neuzkan zenbait kontu lanagatik eta bizitzak eman dizkidan bide bihurri eta malkartsuengatik. Lagata nituen ohitura ziren ekintza batzuk, liburu asko irakurri barik, batzar eta elkartze interesgarrietara joan gabe nenbilen, kontzertu txikietan ere ez.. Halakoetan ikusten eta ezagutu izan dudan jendearkin ere elkartu barik. Oskolean sartu nintzen, astiro-astiro, konturatzeke. Sosiguz itzuli naiz, gauza gehiagotan parte hartzen hasita, eremita bizitza pixka bat utzita. Aldatuta, baina ni oraindik. Bueltatu naiz, eta bueltze prozesuan nire barruan poz zahar bat sentitu izan dut lehengo gauzak egitean, gozatu txiki baina atsegingarria, ezaguna, gainera. Hori ni nintzela sentitzen dut, eta abandonoaren korronteak luzaroegi kulunkatu eta eroan nauela ere igarri dut. Hemen nago, halere. Banaiz, banago! 2025/02/14 - 09:11:03
Pozak eta konplexuak
Gipuzkoako Hitzan 2022ko azaroaren 25ean argitaratutakoa 2025/02/14 - 09:11:03
Euskal Olinpiar Jokoak
2022ko abenduaren9an argitaratutakoa Gipuzkoako Hitzan 2025/02/14 - 09:11:03
Profilak, soslaiak eta eskakizunak
Gipuzkoako Hitzan 2022ko ekainaren 24n argitaratua 2025/02/14 - 09:11:03
Egunerokotasunean
2022ko uztailaren 8an Gipuzkoako Hitzan argitaratua 2025/02/14 - 09:11:03
Swahiliz
2022ko uztailaren 22an Gipuzkoako Hitzan argitaratua 2025/02/14 - 09:11:03
Aitaren eskopeta
Gipuzkoako Hitzan 2022ko irailaren 2an argitaratutakoa 2025/02/14 - 09:11:03