G&A (Gauez eta Azpikeriaz)
G&A (Gauez eta Azpikeriaz) artikuluen jarioa
Sautrelan, Florentzia
Atzo, urtebetetze opari gisa, seinale on bat jaso eta ETBko kanal guztiak ondo ikusten hasi nintzen. Ez zen noski hori izan oparirik onena (ejem) baina horri esker neure burua Sautrelan ikusteko gauza izan nintzen. Hilean behin hor agertuko naiz, hiri baten inguruan irakurraldi motz bat eginez. Atzo, Florentzia. Eta bertara 14 urterekin joan nintzeneko oroitzapen bat. Autoz ailegatu ginen Florentziara. Gure aitak gidatzen zuen eta zuzenean igo gintuen San Miniato begiratokira, Florentziaren ikuspegi osoa izan genezan. Irudia ederra zen. Aitak argazki zahar bat atera zuen orduan diru-zorrotik. San Miniato begiratokian bertan ateratako argazkia zen.Gaztea zen aita argazki hartan, hogei urte baino gutxiago, pastako betaurrekoak, keinu serioa. Egunkari bat zeraman eskuetan. Pena di morte per i patrioti baschi, irakur zitekeen egunkariaren azalean, begirada zorroztuz gero. Eta atzealdean, data bat: 1970ko Gabonak. Aitak argazkia gorde zuen arte, begira egon ginen. Gero amak kamera atera eta beste argazki bat egin zigun, han bertan, San Miniato behatokian, Santa Maria del Fioreko kupula gure bizkarraldean. 2016/03/15 - 16:03:06
J. Muñoz
2016/03/15 - 16:03:06
Good Karma
Espainieraz ezagunena Menéame da. Euskaraz Zabaldu daukagu. Eitbk Aupatu delakoa bultzatu zuen. Eta ingelesez ospetsuena Digg da. Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik zehar irakurritako albisteak bidaltzen ditugu. Jendeak bozkatzen baditu, lehenengo orrialdera pasako dira. Eztabaida sutsuak ere piztu daitezke iruzkinen atalean. Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik zehar irakurritako albisteak bidaltzen ditugu. Jendeak bozkatzen baditu, lehenengo orrialdera pasako dira. Eztabaida sutsuak ere piztu daitezke iruzkinen atalean. Erabiltzaile guztiak ez dira berdinak, baina. Karma delakoak markatzen du bakoitzaren kategoria. Botoak lortzeko moduko albisteak zabaldu, iruzkinetan boto positiboak lortu⦠horrek guztiak erabiltzailearen karma puzten du. Ideia interesgarria da, egunkari tradizionalak ere sistema kopiatzen ari dira. Zutabegileentzat, ordea, amesgaizto hutsa. Berrien jarioa etengabea da eta horrela ez dago modurik: berehala zimurtzen dira albisteak. Hainbeste, non, momentu honetan (14 ordu pasa dira Obamaren garaipena konfirmatu denetik) haren inguruko berriak trufaz hartuak diren. "Eta Heath Ledger? Hil egin da, ala?" "Obama? Nor da Obama?" Kontu zaharkitua dagoeneko. Zutabe baterako gai bila dabilenak, beraz, jai dauka: albistea aukeratu eta beste hamaika berri berriago agertuko zaizkio ate-joka. Uxue Apaolazak ETAk albiste izateari utziko ote zion galdetzen zuen pasa den larunbateko zutabean, ikusita zeinen azkar igo ziren Greziako Sofiaren deklarazioak gehien irakurritako albisteen rankingera, ETAk unibertsitate batean eta abisua eman gabe bonba bat jarri zuela ahantzurara kondenatuta gelditzen zen bitartean. Baina Sofiarena ere pasa zen, eta orain Obama hizpidera ekartzea trufaka hartzen da Meneamen. Berri berriagoen zain gaude guztiok. Badakigu etorriko direla. ETAk ez dio akaso albiste izateari utziko, berria ordea, ez dakit izan daitekeen. Meneatzeko gogorik ere ez du pizten ia inorengan. Jendeak bere karma zaindu nahi du. Bi eguneko aurrerapenaz lan egin behar duen zutabegileak bezalaxe. 2016/03/15 - 16:03:06
You know I'm no Good
Orain arte ez diot Amy Winehouse-i merezi duen arreta eskaini. Rehab abestiarekin sufritutako bonbardeoak atzera eragiten zidan. Bere politoxikomaniak ere ez zidan berebiziko zirrararik eragiten. Aurrekoan, ordea, merke topatu nuen bere bigarren diskoa, Back to Black, eta erosi egin nuen. Eta erabat txoratuta nago neska honekin. Ahots izugarria du, hori gauza jakina zen, eta gainera disko honetako abesti guztiak iruditu zaizkit aipagarriak (Rehab-ekin adiskidetu naiz eta guzti), retro ukitu horrekin. Laguntzen duten musikariek ez dute apenas protagonismorako aukerarik, hori egia da, Amy ez baita isiltzen lehenengo konpasetik bukaeraino. Baina ahots horrekin, normala ere bada. Nire kuttunenarekin utziko zaituztet. You know I'm no Good. Eta hirugarren diskoaren zain gelditzen naiz. 2016/03/15 - 16:03:06
Gauza arraro bat
Zer da, ba, maitasuna? Batek daki. Hala ere, ezin esan galdera interesatzen ez zaidanik. Nori ez zaio interesatuko ba, hainbeste zor diogunean? Maitasunari buruz irakurtzen ibili naiz. Gauza arraroak. Floridako zoo batean tximino-eme bati amatasun sena piztu zaio eta bi tigre-kume zaintzen dabil. Besoetan kulunkatzen ditu, lo har dezaten, biberoia ematen die. Amy Winehouse kantaria bere hirugarren diskoa konposatzen dabil. Bere senarrarentzako Maitasun Tributua izango omen da disko berria, egun kartzelan baitago gizajoa; kondena luzatu egin diote gainera, ez baita oso ondo portatu barruan. Japonian bikoteek larrua jotzeari utzi diote. Osasun Ministerioaren ikerketa batek errebelatu duenez, ez da bikote-kideek elkar maitatzeari utzi diotela, ez, baizik eta nekatuta daudela, akituta lanaren erruz. Espainian, krisialdi ekonomikoa dela eta, dibortzioak murrizten ari dira, eta ez da gehiago maitatzen dela orain, ez, baizik eta desmaitatzea garestia suertatzen dela. Zer da, ba, maitasuna? du izena Miren Agur Meabek idatzi duen azken liburua. Liburu arraroa. Nobela bikoitza, album ederra, poema liburu goxoa. Zer da, ba, maitasuna? Esan dizuet: nik, ideiarik ez. Baina Miren Agurrek galdera horri tiraka poemak, marrazkiak, Frida Kahlo, ume-soldaduak, Chagall eta Sylvia Plath ekartzen dizkigu. Nerabeen ikuspuntua aukeratu du Meabek maitasunari buruz galdezka aritzeko. Mister X eta Berezi, elkar maitatuz, elkar maitatzen dutela jakin gabe. Eta benetan berriz nerabe izateko gogoa ekartzen du liburuaren irakurketak. Nerabezaroan galdera hori egiten baitiogu geure buruari, erantzuna topatzeko esperantzaz, gainera. Zer da, ba, maitasuna? Liburua zabaldu eta Miren Agurrek eskuz idatzi didan eskaintzarekin egin dut topo: "Gauza arraro bat, K., zer esango dizut bestela". Horixe ba, arraroa zinez: berdin zooan zein Japonian. 2016/03/15 - 16:03:06
Beltza eta zuzena
Pasa den astean best seller baten aurrean egin nuen men. Ez naiz lotsatzen, hau ez da absoluzio eske egindako aitortza. Egia esanda, sano disfrutatu dut Stieg Larsson-en Los hombres que no amaban a las mujeres nobelaren irakurketa. Di-da irentsi nituen 700 orrialdeak. Digestioa, ordea, oso bestelakoa izan da. Zeren eta nobela beltz bat hain politikoki zuzena izan daiteke? Onargarria al da? Postmodernitatearen ajeak? Zuek ere irakurriko zenuten akaso. Eta ez zaizue iruditu zuzentasun gaindosi itzela duela? Esaterako, emakumeen kontrako biolentzia. Nobelaren zati bakoitzaren hasieran Suediako estatistika izugarriak agertzen dira: emakume gehienak mehatxatuak, erosotuak, bortxatuak edo/eta erailak izan dira gizonen eskuetan. Traman ere pisu handia dauka biolentzia mota honek. Gizon gehienak, nobela honetan, psikopatak edo bortxatzaile sadikoak dira (baita naziak ere!). Eskerrak emakume protagonista super-heroia dela, hacker porrokatu bat, modem konexio batekin eta bost minututan izorratu duten gizonen kontrako bengantza antola dezakeena. Enpresa-ustelkeriak ere ku-ku egiten du nobelan. Baina, berriro ere, hacker abilidadeek eta gizon protagonistaren zintzotasunak agerian uzten laguntzen dute suediar enpresari zenbaiten zikintasuna. Iritzi publikoak lardaskeria hauen berri duenean, asaldatu egiten da, ustelkeriaren kontrako iraultza zibiko eta baketsu bat igarri daiteke ia. Istorioa Suedian kokatuta egonda ere, zaila horrelako zerbait sinestea, ezta? Nobelak, gizon protagonistaren dilema moral ñimiño eta guzti, happy end totala dauka, eta ez da inoiz gertatzen irakurleak (nik) espero duen kolpe odoltsua. âSistemaren kloakak agerian uztea da nobela beltzaren betebeharraâ dio Juan Madridek. Larsson-ek ere sistema suediarraren kloakak erakutsi nahi izan ditu, baina kloaka horiek erabat garbitu ditu segituan. Irakurraldiaren ostean ere, sentsazioa hori da: garbitasunarena. Lixiba eta PatoWC. Ez dut nik halakorik espero nobela beltz batetik. Ezta beste edozein literatur lanetik ere. Konpensatzeko, James Ellroyren nobela bat ari naiz irakurtzen egunotan. 2016/03/15 - 16:03:06
Sautrelan, Habana
Chicagoko ehiztari eta nobel saridun batek etxe bat erosi zuen Habanan, Espainiako gerraz idatzitako nobela bati esker jasotako diruaz. Zera egiten zuen gure ehiztariak Habanan: edan, idatzi, itsasoari begira geratu, arrantzan ibili, dirua galdu jai-alaiko posturetan. Garai batean, submarino nazien ehizan ere ibili zen, Camagüey inguruetan. Gustatzen zitzaion Habana Chicagokoari, freskoa baitzen goizaldean eta gainera tragotarako lagunak ez zitzaizkion falta hirian. Habanako bere etxean hartzen zituen bisitariei beti azaltzen zien nola akabatuko zuen bere burua. Eskopeta lurrean jarri, behatza katuan eta pum. Agindutakoa bete zuen azkenean, noski, baina ez Habanan. Eskopeta lurrean jarri aurretik, Habanatik ihes egin zuen ehiztariak. Bideoa ere, hemen ikus daiteke. 2016/03/15 - 16:03:06
Facebook demonioa
Gauza iraingarriak baino ez ditut irakurtzen: âFacebook pornografia sozial hutsa daâ. Edo irrigarriak: âFesta bat antolatu zuen Facebook-eko bere 700 lagunentzat, eta bakarra agertu zenâ. Alarmistak bestela: âFacebook-eko laguna etsai bihurtzen denean: zer egin kasu honetanâ. Edo konspiratiboak: âFacebook-ek zure datuen pilaketa egiten du mega-korporazioei saldu ahal izatekoâ. Erabiltzaile sutsua naizen aldetik, ezin ados egon. Batek âpornografiaâ ikusten duen tokian, nik âkomunikazioaâ ikusten dut. Bestalde, nire Facebook lagun gehienak ez nituzke inoiz etxera gonbidatuko. Lagun bat etsai bihurtzen bazait, nire sare sozialetik botako dut, eta mundu errealean etsai izaten jarraitzen badu, ez da Facebook-en arazoa izango. Datuak ere, nik nahi ditudanak bakarrik emango ditut, beti ere nire onuran pentsatuz. Sare sozial honen bitartez ikusi ditut urrun dauden horien argazkiak, kontaktua errekuperatu dut institutuko kide zenbaitekin, enteratu naiz, ia momentuan bertan, lagun bat aita izan dela, eta beste bat single geratu dela, eta ez zait nire lagunen urtebetetze bat bera ere ahaztu. Promoziorako ere balio izan dit: idazten ditudan artikuluen estekak zintzilikatu ditut (halaxe egingo dut honekin ere), eta feed-back txukuna ere jaso izan dut askotan. Aste honetan bertan, nire hurrengo libururako izenburuaz eztabaidatzen egon naiz, Facebook demonio honetan. Denetariko iritziak jaso ditut, eta guztiak estimatu ditut. Gakoa beti bezala, erabileran datza, eta ez tresnan. Facebook zer den eta zer eskaintzen digun jakin beharra dugu, eta horren arabera erabili. âLagunâ hitza testuinguru zehatz honetara moldatzen ikasi behar dugu. Ematen ditugun datuak zergatik ematen ditugun geure buruari galdetu behar diogu. Gure intimitatea noraino erakutsi nahi dugun erabaki. Facebook-eko lagunentzat festa bat antolatu eta bakarra agertzen bazaizu, barkatu baina errua ez da Facebook-ena. 2016/03/15 - 16:03:06
Gaizki hasi da abendua
Gaizki hasi da abendua. Mikel Laboaren agurrarekin. Bitxia da pertsonalki ezagutzen ez duzun norbaiten heriotzagatik pena sentitzea, baina hala izan da. Eta badakit ez naizela bakarra izan. Harrotasunez betetzen gaituzten sinboloak desagertzen diren bitartean, bada munstro bat desagertzen ez dena. Gaur, Azpeitian berragertu da. Beste heriotza-zigor bat, pertsona babesgabe bati ezarria. Beste kausa kakaztu bat. Dekadentziaren irudia. Discover Mikel Laboa! 2016/03/15 - 16:03:06
"Como una historia de terror" gaur, Bilboko Fnac-en
Horixe ba. Aurkezle lanetan ibiliko naiz Como una historia de terror (Jon Bilbao, Salto de Página, 2008) ipuin-liburuaren aurkezpen bilbotarrean. Liburu honek 2008ko Ojo Crítico saria irabazi du. Fnac-en egongo gara egilea, editorea eta hirurok, arratsaldeko 7etatik aurrera. Bertan ikusiko ote dugu elkar? 2016/03/15 - 16:03:06