(titulua)

Urte berria, etxe berria!

Zuetako hainbatek jakingo duzue web gune eta bulego aldaketa egin dugula, bai, etxez aldatu gara, modurik onena gure berri izateko www.egizu.org gunean izango duzue, baita Martikoena kaleko bulego berrian ere. Egizu Getxo Euskaldun elkartea Martikoena kalea 16, 2. solairua - 3. bulegoa 48992 Algorta - Getxo Gure telefono zenbakiak ondorengo hauek dituzue: Garazi: 616 885 165 / Lander: 685 73 29 63 / Rozio: 619 935 541 Ondo segi eta aldatu zuen rss jarioak!  2011/01/03 - 22:28:23

"Baserritik mahaira" edo jaten duguna gara

Sonia Ingunza EHNEko baserritarrak agroekologiaz, salerosketa zuzenaz, bertako produktuen kalitateaz, baserritarren etorkizunaz eta elikadura-subiranotasunaz berba egingo du datorren astean Algortan. Gure gonbidatu berezia izango da urriaren 21ean, 20:30ean, Aldai Patronatuan. Aspaldian etortzen da Sonia bere produktuekin Areatzatik Algortara, eta guk kontsumo-talde euskalduna sortu nahi genuenez, bada, bera ezagutzeko aukera izan genuen irailaren amaieran. Hitzaldian NEKASARE ekimena hobeto ulertzeaz gain, taldearen funtzionamendua eta gure zalantza guztiak azalduko ditu. Interesa baduzu honetan, idatziguzu: info@bizarralepoan.org. Gure hitzordua: Aldai Patronatuan, Karitate kalea 1 (Ugartena jatetxearen aurrean) Algorta, 20:30ean. Kontsumo arduratsuaren taldea  2010/10/12 - 15:13:04

Bilbo bi albo: bizikleta-taldearen lehen irteera

 2010/10/05 - 18:15:09

Yoga taldea martxan da

Gure taldearen zazpigarren urtea da eta, zoritxarrez, bakarrak gara Getxon yoga euskaraz lantzen. Atzo arrastian Hasier irakaslearekin eta taldeko kideekin elkartu ginen Aldai Patronatuan, ikasturteari hasiera emateko. Zerrendan 18 lagun daude, oraindik ez baduzu izena eman, arin ibili, leku bi besterik ez daude taldean. Parte hartzeko informazioa: Urritik ekainera bitartean Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 - 21:00 Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan) Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. (Urriaren 4, 6 eta 13an klaseak Aldai Patronatuan izango dira)  2010/10/05 - 18:15:09

Euskara hilerrian?

Argazkia: Gorka Palazio Bai, lagunok, euskara hilerrian. Batzuek euskara hilda ikusi nahi badute ere, geuk egunero bizia ematen diogu eta hilerrira ere eramango dugu. Ondarearen Europako Jardunaldiak urtero antolatzen dira Bizkaiko hainbat herritan, eta aurten, Getxoko ondarearen irakurketa desberdina egin nahi izan dute. Horregatik, lehengo protagonista nagusien, sortzaileen, bizi izan zutenen, legatuan eman zigutenen eta abarren pentsaerara hurbildu gaitezke eta, baita, gure herriaren historiara ere. Bi bisita gidatu egongo dira Getxoko kanposantura: Urriaren 12an (asteartea) eta 29an (ostirala), arratsaldeko 18:00etan Elkargunea: hilerriko sarrera (Bostgarrena kalea, metro-irteera: Bidezabal) Iraupena: 90 minutu gutxi gorabehera Bisitari-kopurua: 25 lagun Aldez aurreko erreserba turismo bulegoan egin: 94 491 08 00 Sarrera: doan Oharra: Bisitak dirauen bitartean ezingo da argazkirik atera.  2010/10/05 - 13:13:06

Egizuren bizikleta-taldea jaio da!

Atzo egin genuen bizikleta-taldearen lehen bilera-merienda eta 20 lagun batu ginen Aldai Patronatuan (pena ez genuela lehen talde-argazkia egin): batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoiko daudenak eta berde gabiltzanok, gehienak getxoztarrak baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin, eta baten bat bizikletaz ere agertu zen (oso ondo!). Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une honetan 36 lagun gaude zerrendan; dena den, eta atzo esan bezala, zeernda irekita dago eta zuen inguruko besteren bat gehiago animatzen bada, esan eta zerrendan jarriko dugu . Taldearen filosofia, helburua eta dinamika zein den oraindik ere ez dakizuenok, labur esanda hauxe da: lehiarik gabeko taldea, euskaraz, jendea ezagutzeko eta kirol apur bat egiteko hilean behin trafiko gutxiko Getxo inguruetan. Irteeren egutegia denon artean osatzen joango gara, lehena urriaren 2an izango da, eta ibilbidea kontsultatu daiteke hemen: http://www.bikemap.net/route/683565 1. bizikleta-irteera: Algorta-Bilbo-Algorta Noiz: urriak 2 Noiz: 9:00etan Telletxeko aparkalekutik irten Kaskoa buruan bertan lotuko gara  2010/09/23 - 19:11:07

Irriz irri, herriz herri, irrien lagunak Areetan!

 2010/09/15 - 14:08:05

Bizikletak prest?

Proposamen bikoitza dugu bizikleta maite duzuenontzat: bizikleta-taldea eta bizikleta-asteburua. Dakizuenez, ikasturte berriarekin batera bizikleta-taldea ere martxan jarriko dugu. Jende asko animatzen ari da eta oraindik garaiz zabiltzate interesa izanez gero. Aurkezpen-bilera irailaren 22an egingo dugu, 20:00etan, Aldain , eta bertan azalduko dugu den-dena. Hala ere, interesa baldin baduzue, idatzi edo Landerri deitu (685 732 963). Bizikleta-asteburua Ungari mendi-taldeko lagunek antolatu dute irailaren 24tik 26ra eta Bardeetara joango dira. Animatu eta izena eman!  2010/09/09 - 11:19:05

Adi gurasolagunak!!

Irailaren 14an Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango ditugu Areetako Xake Plazan. Bi saio eskainiko dizkigute; lehenengoa, 16:30tan eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak salgai egongo dira irailaren 2tik aurrera. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (Bizarra Lepoaneko bulegoan bakarrik); lagunek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko. Hasi abestiak buruz ikasten eta irri egiten!!! Sarrerak salgai: Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa ; Algorta 688 687 826 Ordutegia : egunero 10:00-11:30 & 12:00-13:30, astearte & ostegunetan ere 17:00-18:30 UKtest txalaparta elkartearen bulegoan: Basagoiti kalea z/g, behea; Algorta 656798622 Ordutegia : irailaren 2an 17:00etatik aurrera Lauaxeta AEK euskaltegiaren bulegoan: Iparbide 6, behea; Algorta 94 430 47 34 Ordutegia : irailaren 2tik aurrera 11:00etatik 13:00ak arte & 17:00etatik 19:00ak arte (ostiraletan arratsaldez itxita) Kukupraka ludotekan: Areetako Eskoletako Plaza; Areeta 94 466 03 55 Ordutegia : irailaren 3an 10:30-13:30; 7tik 13ra 10:00-12:00; irailaren 7an ere 17:00etatik 19:00etara  2010/09/03 - 12:24:06

Paella eguna, ñam ñam

Aurten ere berbalagunak Bizarra Lepoan euskara elkartea ren toldoan ibili gara. Garbi paella sukaldari sonatua eta Josu pintxea aritu dira paella erraldoia prestatzen. Oso gustura egon gara bertan: euskararen tribialean, umeen jolasekin, Tor magoaren ikuskizunarekin, kantuan Josu eta Gabirekin... Datorren urterako ideia pare bat dugu martxen jartzeko, ea hurrengoan ere elkar ikusten dugun! Eskerrik asko denoi eta oso ondo ibili jaietan.  2010/07/27 - 10:38:05

Nabigatu euskaraz