Izioqui dugu... guec ajutu ez dugu

Edozein lekutan

Agurra

Urteak dira txoko honetan idazten nabilela, hainbatetan konplidu dot, beste hainbatetan, ostera, ailegatu ezinean ibili naz. Tarte baten idazteari be itxi neutson, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan Koordinazinorako zuzendaritzea hartu nebanean, hain zuzen. Urte honen hasieratik, barriz, ez erdizka ez osorik, ez dot agindutakoa bete, eta halakoetan, emondako berbea bete ezin dozunean eta denporeak horretarako aukerarik [...]  2011/05/17 - 10:20:01

Unescoren hizkuntzei buruzko atlasa

2009. urtean argitaratutako atlasaren bertsio elektronikoa (atlasa 2014. urtean barriztatuko da) kaleratu barri da. Jakina denez, atlasak 2.473 hizkuntza jasoten ditu. Horreetatik 229 hizkuntza 1950. urtetik hona desagertu egin dira. Hizkuntza-aniztasun handiena Melanesian, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Hego Amerikan dago, eta bertan dago aniztasun hori galtzeko arriskurik handiena. Euskereari jagokonez, aurreko ikerketan azaldutako egoereak bere [...]  2010/12/27 - 16:04:09

Hizkuntza gitxituen lege proposamena Frantziako Parlamentuan

Hizkuntza gitxituen aldeko lege proposamena Frantziako Parlamentura ailegatuko ete zan dudea egoan. Izan be, orain dala urte bi hainbat alderdik eta eragilek abiarazotako prozesuak bidean hainbat zailtasunakaz egin dau estropezu. Halandabe, Armand Jung diputaduak, Frantziako Parlamentuko Eskualdeetako Hizkuntzen Ikerketa Batzordeko presidenteak aurkeztu dau lege proposamena aste honetan bertan, batzordeko kide guztiek lege proposamena izenpetu eta gero. Lege [...]  2010/11/26 - 12:21:04

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen garapen dekretua indargabetzeari buruz

Eusko Jaularitzak herritarrei autortutako hizkuntza-eskubideetan atzera egin dau, isunen atxakia baliatuz, herritarrak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak be diran neurrian, nahi daben hizkuntzan -gaztelaniaz edota euskaraz- jarduteko daukien eskubidearen gauzapena ezerezean itxita eta horretara etorren Dekretuaren aplikazinoa geratu eraginez. Izan be, zehapenei buruzko atala ez eze Dekretuaren gainerako atal guztien aplikazinoa be gelditu dau. Herri-aginteei indarrean dagoan araubidea [...]  2010/10/29 - 12:56:02

Hizkuntzak eta estatuaren ikuspegi zentralista

Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzea eta sustatzea mehatxua da estatuaren ikuspegi zentralista eta aldebakarrekoa dauen edonorentzat. Halan da ze, kosta ahala kosta hizkuntza hegemonikoaren erreinua arrakalatzen dauen edozer baztertu behar da edo, gehienez be, bere eragin-eremua mugatu, ahalik hedadurarik txikiena izan daian. Hizkuntza nagusiek bitarteko ugari eta bide leuna daukie denporearen joanean euren ezarpena ahalbidetzeko; hizkuntza [...]  2010/10/19 - 17:10:05

Euskadi Gaztearen goizeko saioan, hala-moduzko euskerea

Lan kontuak behartuta milaka eta milaka kilometro egin ohi dodaz urtero leku batetik bestera. Horreek holan, bidaietan emoten dodan denporea arintzearren irratia biztuta eroaten dot. Goizean, gure herrian horrenbeste alditan errepikatzen diran barrietatik ihes egin nahian edo, Euskadi Gaztea izaten dot bidelagun. Ez dakit, egia esan, Joxeinak, Jon Gotzonek eta enparauek zer hizkuntza-erizpide darabilten, ez eta [...]  2010/09/21 - 11:10:08

Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak

Euskalkiak edota tokian tokiko hizkerak bultzatu behar dirala eretxita, birus antzeko bat ari da zabaltzen -eta indartzen- gure artean. Birus horrek ez dau euskerearen oinarri batua errespetatzen ez eta, euskerearen ortografia bakarra eregiteko asmoz, azken hamarkadetan egindako ibilbidea kontuan hartzen. Horreek holan, Z eta S hizkiak ez bereizteaz gan, zorioneko H-a desagertu ohi da, bustidurez [...]  2010/09/17 - 08:39:08

Eredu hiru eledunak ez dau aparteko interesik biztu

Euskal irakaskuntzearen etorkizunean eredu hiru eleduna sendotu eta egungo hizkuntza ereduak gainditzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak abian jarri dauen esperimentazino faseak ez dau aparteko interesik biztu. Izan be, ikastetxe publikoen aldetik izan dauen harrerea oso hotza izan da, eta egitasmoan parte hartzeko egindako deialdian aurkeztutako ikastetxe publikoen kopurua aurreikusitakoa baino dezente [...]  2010/09/09 - 11:20:04

2010-11 ikasturtean euskerazko irakaskuntzeak gorantz jarraitzen dau

Ikastetxe eta ikastoletan asteon emon jako hasierea 2010-11 ikasturteari. Horreek holan, alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren arteko hitzarmenaren ondoren euskerazko irakaskuntzea berbagai izan danez gero, komenidu da herritarrek egindako aukeraz zenbait datu plazaratzea. 2010-11 ikasturtean D ereduak gorantz egiten jarraitzen dau irakasmaila guztietan, B ereduaren eta A ereduaren kaltetan. Gorantz egin dau D ereduaren aurre-matrikulazinoak [...]  2010/09/09 - 11:20:04

Jaurlaritzaren euskerearen aldeko jarduna moteltzen ari da

Ezker abertzalearen zati baten eraginpean dagoan gizarte-mobimentuak, ahal dauen guztietan, eten barik azpimarratzen dau Lopezen gobernua euskera indarbarritze kontuetan aurrekoek egindakoa ez besterik egiten ari dala. Baina errealidadeak bestela dinosku. Nafarroako eta Iparraldeko ikastolek ez eben dirulaguntzarik jaso 2009. urtean, eta aurten ikusi beharko da; lan munduan euskerearen indarbarritzea sustatzeko ekimenak ikaragarri ahuldu dira; administrari-lanpostu [...]  2010/07/21 - 09:38:04

Nabigatu euskaraz