Mundua konpondu guran...
Edozein lekutan
Ikusitako pelikulea besterik ez da ondino
Ez dot gura izan Ezker abertzalearen hausnarketearen inguruan eretxirik emon lasai irakurri eta astiro pentsau arte. Orain bai, benetakoa dala dinoste. Aurrekoetan be benetakoa ei zan, ETAk Lizarra-Garaziren ilusinoa zapuztu ebanean, T-4an denpora luzean preparautako prozesua hil zanean, Inaxio Uriaren hilketeak polo soberanistea -ren lehenengo ahalegina pikutara bialdu ebanean eta abar luze bat. Hamaikatxu akats historiko, [...] 2010/02/22 - 15:27:02
Langabeziaren kontra burrukatzeko, egin daigun otoitz
Orain urte bete, hauteskunde autonomikoen aurrekanpainan zehar idatzi neban sozialistek ez eukiezala ideia onik krisialdi ekonomikotik atarateko. Honexegaitik uste neban ez jakula uritarroi komenidu Alderdi Sozialisteak liderautako gobernu bat Euskal Autonomi Erkidegoan (tire, beste arrazoi batzuk be baegozan, baina hau be aitatu egin neban). Joan dan astea gogorra, oso gogorra izan da Espainiako ekonomiarentzat. Eta okerragoa [...] 2010/02/08 - 01:39:17
Irekia itxita daukat
Tira, badirudi hau bloga garrantzi gitxikoa dala. Ez, ez nago konbidauta. Jaurlaritzakoek ez nabe deitu. Euskeraz idazten daben blogero batzuk konbidauta dagoz. Erderaz idazten daben batzuk be bai. Lehendakariaren alde dagozanak eta kontra agertzen diranak. Bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta arabarrak. Baina ni ez nago konbidauta. Akaso ez dabe lortu nire helbide elektronikoa, eta nik pentsetan neban mundu [...] 2010/01/25 - 05:43:02
Egoerea errepetidu egiten da?
Egunak joan dira eta oraindino ez dakit zer pentsau egunotan pasau danaren inguruan. Azken egunotako jazoerek gogora ekarri dauste ETA p-mko buruzagi izandako batek orain urteak kontau eustana. Ez dakit inoz idatzi ete dodan baina kontau hamaikatxu aldiz kontau dot. Honek azaldu eustan urte batzuetan zehar burruka armatuan ibili eta gero lagun batzuek planteau ebela borrokeak [...] 2010/01/15 - 02:44:02
Rubalcabakeriak eta marrubizko muxua
Oraindino itauntzen dautsat nire buruari zertan arraio ebilen Rubalcaba ministroa bere abisua luzatu ebanean. ETA oihartzun handiko atentadua egitekotan egoala esatea ez da, gero, jokabide arduratsua, baina gure gizarte honetan seguridade kontuetan dabizanei behar baino gehiago parkatuten jakela uste dot. Nire lagun batek esaten eustan babes barik dabilen jentea egon behar dala bildurtuta, azken urteotako historiari [...] 2010/01/03 - 17:59:07
Urnaren berbea
Catalunyan independentziaren inguruko kontsultak egiten dabilz. Ez daukie indar legalik, baina bai ostera balio politikorik. Espainiako Epaitegi Konstituzionalak Estatut barriaren kontrako sententzia atarateko dagoanean, Catalunyako gizartearen sektore handi batek Estatut haretan esaten zana baino harantzago joan gura dau. Sarritan esa izan da Euskadiko egoerea eta Catalunyakoa ezin dirala parekatu. Baina parekotasunak badagoz. Han eta hemen sozialistak dagoz [...] 2009/12/14 - 23:46:01
Konstituzinoaren eguna
Espainiako Konstituzinoaren eguna da gaurkoa. Eta Domekea bada be, Estadu mailako politikariak batuta ikusi doguz ospakizunetan. Horreen artean Patxi López lehendakaria. Lehenengo bider ikusi dogu lehendakari bat Konstituzinoaren aldeko ospakizunean. Orain artekoak ez dira sekulan joan, euren ustetan 1978ko Espainiako Konstituzinoak ez ditualako euskaldunak ordezkatzen. Patxi Lópezek adierazo dau gaurko ekitaldian Konstituzinoak ahalbidetuten dituala Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa [...] 2009/12/06 - 20:07:02
Ez kirola, ez erlijinoa. Hau politikea da.
Inok esango ete deust zergaitik ez dan aurten jokatuko Euskal selekzinoaren futbol partidua? Urtean behin aldarrikatzen zan nazinoa garela eta nazinoaren ezaugarriak gura doguzala izan, besteak beste, gure selekzino nazionalak. Joan dan asteko prentsan jazotakoaren inguruko eretxia eskatzen jaken kirol munduko horrenbeste laguni. Horreetako batzuek esaten eben pena zala politikea sartzea kontu honetan. Ados, seguru nago [...] 2009/12/01 - 03:49:02
Kudeaketea eta komenientzia
Gasteizen dagoan Gobernuak herria txarto baino txartoago kudeatzen dauela esateko ez da oso itsua izan behar. Uritar piloa bat dator eretxi horregaz. Kalean dagoan inpresinoa da. Egia da Lopez Lehendakariak esan dauen modura Alakrana ontziaren arrantzaleek sufridu dabenaren errua piratena dala. Baina egia da, bestalde, urteak pasau dirala armadoreek ontzientzako babesa eskatuten eta Lopezen alderdiko nagusiek [...] 2009/11/25 - 23:18:01
Alakrana ontziarena beste Zapaterokeria bat
Ez da erraza eretxi sendorik emotea Alakrana itsasontzian jazo danaren ganean. Pentsetan dot etorten jakuzan informazino gehienak interesauta izan ta izango dirala eta uste dot denporea pasau beharko dala esan beharrekoak esateko modua izan arte. Hasteko, eretxiak emoten gabilzanok kontu handiz ibili behar ei dogu emoten doguzan informazinoak eta eretxiak erabiliko ei dabezalako bahitzaileek edo bere [...] 2009/11/16 - 14:01:03
