Nafar periferiatik
Abisua
Gaurko hau ez da aforismorik, ez artikulurik. Abisu bat da: hemendik aurrera Berriako blogarien bertze gunean (http://www.berria.eus/blogariak/nafarperiferiatik/) kokatuko ditut. Hor duzue gaurkoa. 2016/01/12 - 14:22:16
Enpoderatu ezinean.
Euskaraz, 'ahaldundu' delakoa, baleko, adierazkor. Baina 'empoderar' horrek, 'empoderamiento de las mujeres' alegia, kakofoniko suertatzeaz gain, ez dakit ez ote dakarzkidan burura Adarbakarrekoaren inguruko kondairak. Freuden giza-burua, organo sexualez osaturiko hura, ote, nirea? Baliteke, baina ekarri, hori ekartzen dit burura 'empoderamiento' hitzak. Eta asaldatu egiten nau termino horrek iradokitzen didanak, akademiek-eta onarturik izan arren. Ahaldun bezate emakumeek euren burua, bai horixe! Ezin dut onartu, ordea, ez nik ez bertze inork emakumeak 'enpoderatzea', berauen gorputz osoa ahaldun (eta nahi libredun) ez izan artean. 2016/01/11 - 14:35:01
Egun bakoitzak berea
Inon lorturiko ezer edan/erre/ziztatu gabe ere, egunero zorabiaturik ohera. Egunerokotasunak haluzinatua ote? 2016/01/10 - 14:44:15
Pobrezia non-nahi
Espainiako kazetaritza hegemonikoaren miseria deontologikoa, haren jabeek sorturiko krisiaren ondorioak bezain gorria. 2016/01/09 - 14:55:01
Logikaren bihurguneak
Ezin nire egin zure ondorioa, zure premisekin bat natorrelako. 2016/01/08 - 15:02:01
Irakurle sufrituok.
Badaude, jakina, idazleak euren testuetan parte-hartzaile izatera gonbit egiten digutenak irakurleoi, baina masokista gisa. 2016/01/07 - 15:12:05
Amets biblikoa
Hura poza nirea, esan zidatenean: "Goazen jaunaren etxera!" Hona orain gure oinak banku jaun berriak bahitu zigun etxea berreskuratzen. 2016/01/06 - 15:24:01
Pentsamendua eta ezdeusa
Den-denari begira bazaude, ezin pentsatu ezertaz; ezerezari begira egon behar, ote, zerbaitetaz pentsatzeko? 2016/01/05 - 15:35:04
Bizitza edan
Bizitza osoaz gozatu trago txar bakar batean. 2016/01/04 - 15:47:01
Lanaren prezioa
Lanetik lorturiko dirua, beti garesti. 2016/01/03 - 15:58:01