Inon izatekotan

Metaturismoa

Turistentzat turistak dira askotan ikuskizunik turistikoena.  2015/04/02 - 02:25:01

Tia Anita eta Londresko goilaratxoa

Martxoaren 8an hil zen, 101 urte zituela (gizarte zibilaren aitortza eta omena jaso eta urtebetera), Ana Alberdi Artetxe, gure etxean beti Tia Anita izendatua, nahiz eta etxeko inoren izeko ez izan. Gure aitona Inazio zenaren iloba zen, haren arrebaren alaba zehazki. Ni jaio aurretik, edo ni koxkortu aurretik behintzat, Tia Anitak, artean gazte eta sasoiko zela, 30 urte eman zituen Londresen lanean, haraino halabeharrak eramana, ez apetak, gogoak edo plazerak. Garai hartan, 70eko hamarkadan, estranjeire (estranjeriara, atzerrira) ez zen nornahi noiznahi eta nolanahi joaten, eta niri lanak ematen zizkidan sinisteak Londresen bizi izandako eta han ingelesa ikasitako ahaide bat genuela familian; ez oso gertukoa ere, baina ahaide bat azken batean, gure familia Urola bailarako abizen zentro-eskaldunez esklusibitate osoz hornituan. Oso gutxitan egon nintzen aurrez aurre Tia Anitarekin, eta ez daukat haren aurpegiaren akordu handirik. Baina nire ume garai osoan, eta gero ere urte askoan, Tia Anitak guri oparitutako ontzi txiki batetik hartzen genuen beti azukrea etxean, heldulekuaren goiko muturrean Londresen jatorrizko izena (London) eta ezkutua zituen goilaratxo batekin (honen antzekoa, baina askoz ere soilagoa). Goilaratxo haren kosmopolitismoa txokantea gertatzen zen inguruko guztiaren bertakotasun nabarmenaren ondoan (salbuespen bakarra Reader's Digest aldizkariaren ale bakan batzuk ziren). Tia Anita aipatzen didaten bakoitzean goilaratxo hartaz gogoratzen naiz beti; baita orain hurrengoan ere, Tia Anita hil zela jakin nuenean. Goilaratxoaz gogoratzeaz gain, pentsatu nuen gustura zelatatuko nukeela zirrikitu batetik azukrea zerbitzatzeko kit txiki eta apain hura erosi zuen unea, Londresko denda batean I suppose, eta gustura jakingo nukeela zer kezka, asmo eta itxaropen zeuzkan buru-bihotzetan egun hartan.  2015/03/10 - 23:43:05

Ospearen zama

Askotan pentsatu izan dut norberari buruz sortzen diren askotariko uste oker saihetsezinak izango direla ezagun, mediatiko eta opetsu izatearen ondorio deseroso eta petralenak, mingarrienak ere bai askotan; inoiz edo behin dibertigarriak ere izan daitezkeen arren, eta eskrupulurik gabekoentzat arazorik gabeko probetxu iturri. (Ikus, 2013-10-03.)  2015/02/11 - 12:41:39

Ondo-ondoan, bestaldea

Haien aldamenean autoz pasatzen ari nintzela, errumaniarrak... barka, errumaniar jatorriko euskal herritar berriak ikusi ditut Astigarragako Ergobia auzoko Balta Txuria eta Balta Berdea txabola-auzoen esparruetatik irteten, erosketetarako gurditxo zahar zarpailak eskuetan, eguneroko lanari ekiteko prest: inguruko zaborrontziak miatu eta bazter mortuetan txatarra bildu. Inoiz baino kaltegabeago sentitu ditut lehen kolpean, otzan, etxeko. Denetara ohitzen omen gara, are gehiago entzuten direnak entzunda eta zabaltzen diren beldurrak zabalduta; are gehiago begi-belarriak azkenaldian hedabideetan etengabe agertzen ari zaizkigun ustezko jihadista ustez ezinago gaizto eta arriskutsuen eraginpean izan eta gero. Ez gara errumaniarren... barka, errumaniar jatorriko euskal herritar berrien beldur dagoeneko. Baina ezta haien adiskide ere, lagun, hurko, gertuko. Muturreko txirotasuna gure eguneroko paisaiaren parte guztiz ohiko, normal eta aseptiko bilakatu da, hortxe bertan, pare-parean, ondo-ondoan, inongo hesi fisikoren beharrik gabe profilaktikoki eta hermetikoki bereizitako bestalde batean.  2015/01/23 - 16:33:04

Argitaratu gabeko nobela bat beti poltsikoan

Nobela baten idazketa lana erabat amaitu arte aurrekoa ez argitaratzea erabaki zuen. Erabaki hori hartu zuenez geroztik, argitaratu gabeko nobela bat du beti poltsikoan gordetzen duen pendrive batean. Autoestimua zauriturik sentitzen duen bakoitzean, eskua patrikara eraman eta pendrivea oratzen du, mundua astindu behar duen sekretu harrigarri bat gordetzen duenaren poz harroa bereganatzeko.  2014/12/18 - 00:03:06

Autoestimurako autoemandako autolaguntza

Lasai, Pipi, esaten diot neure buruari goizero, ohetik jaiki berritan, munduari aurre egiteko kemenik gabe sentitzen naizenean. Neil Young baino gazteagoa haiz, Stephen Hawking baino osasuntsuagoa, Cristiano Ronaldo baino apalagoa, Iigo Urkullu baino txisposoagoa, Jordi Pujol baino onestagoa, Carlos Iturgaitzek baino hobeto egiten duk euskaraz, Ana Botellak baino hobeto ingelesez Ezerk ezin hau geldiarazi. Aurrera!  2014/11/03 - 09:38:01

"The Smithsekin jaitsi nintzen astotik"

Vctor Lenore gure artean hizpide izaten ari den honetan, gogoratu naiz duela urtebete inguru bi galdera bidali zizkidala e-mailez, ez dakit nork niregana bideratuta, nire erantzunak The Smiths taldeari buruzko liburu kolektiborako (The Smiths. Msica, poltica y deseo, Errata Naturae, 2014) idatzi behar zuen testua taxutzeko baliagarri izango zitzaizkiolakoan. Gero, antza denez, nire erantzunek ez dute islarik izan Lenoreren testuan, eta seguru asko zilegia ez ezik normala, logikoa eta zentzuzkoa izan da egilearen erabakia. Dena den, Internetek horretarako ematen duen aukera aprobetxatuz, nik eman nizkion erantzunak hemendik zabaltzea pentsatu dut, agian norbaiti interesatuko zaizkiolakon. Bitxia da baina, nondik begiratzen zaion, beharbada nire erantzun horiek zerikusi zuzenagoa dute Lenoreren liburu berriarekin (Indies, hipsters y gafapastas, Capitain Swing, 2014) The Smithsenari buruzkoarekin baino: "Hola, Vctor: "A ver si te valen mis recuerdos: "1) En aquella poca ("vinilo tempore" que dira el escritor Joxerra Garzia), yo escuchaba mucho Psychedelic Furs, acababa de descubrir Magazine, y Joy Division era, por decirlo de modo prosaico y casi infantil, mi grupo favorito. Conocer y escuchar esos grupos y otros semejantes que me siguen gustando, claro me haca sentir bien, me proporcionaba un mundo propio situado aparte de la realidad que me rodeaba. En esto llegaron en 1984a, supongo los Smiths con su Heaven Knows I'm Miserable Now y arrasaron. La cancin se convirti, durante meses, en la ms escuchada no slo en el gaztetxe, sino tambin en otros bares de mi pueblo, Azkoitia (Gipuzkoa), y gente que no haba apreciado hasta entonces el after-punk se peg a aquella cancin, y tambin, aunque en menor medida, al primer disco largo del grupo. Creo que con los Smiths me baj del burro. Me di cuenta de la banalidad de mi aficin musical; de que descubrir, en un entorno no muy favorable para ello, a Psychedelic Furs, Magazine, Joy Division y dems, no me haca ni mejor persona, ni ms interesante, ni ms guapo. La ecuacin era clara: 'Si en mi entorno cientos de jvenes de todo pelaje escuchan a los Smiths, y los Smiths' tena que reconocerlo aunque no quisiera, era imposible negarlo 'son tan buenos o mejores que algunos de los grupos que yo escucho, eso quiere decir que no soy tan especial como crea'. Eso aprend yo con los Smiths. "2) Los Smiths no tuvieron, que yo recuerde, ningn asomo de influencia poltica ni en mi ni en mi entorno. No recuerdo que a nadie le gustaran los Smiths por sus letras, sus declaraciones o sus reivindicaciones. Yo creo que en Azkoitia por lo menos nadie lo consideraba un grupo poltico, como s podan considerarse polticos, por ejemplo, The Durrutti Column, Elvis Costello o Neil Young, aunque normalmente no prestbamos mucha atencin a ese tema. Lo que nos interesaba de todos ellos era, junto a la msica, el sentimiento rebelde y libertario que emanaban ms all de lo que pudieran decir en sus canciones o en sus entrevistas; la sensacin de libertad que transmitan en un entorno cerrado y culturalmente ahogado. Cuando lleg Meat Is Murder en 1985, supongo supimos que los Smiths eran vegetarianos o algo as porque lo sugeran en el ttulo del LP, que sino ni nos enteramos, pero nadie prest atencin a eso, ya que no haba mucha conciencia sobre el tema. Del carcter poltico y reivindicativo de los Smiths me he enterado yo mucho ms tarde, y tambin de su lucha contra la homofobia y dems manifestaciones del fascismo en general".  2014/10/20 - 00:39:07

Literaturaren loturak

Ez da Okupazio historikoa nire lehen hiru nobeletan deskribatzen dudana , azaldu zuen Patrick Modianok elkarrizketa batean. Nire jatorrien argi zalantzazkoa da. Dena kordokatzen deneko eta dena behera datorreneko giro hori . Nik Modiano irakurri nuen lehen aldian, orain dela 25 urte baino gehiago, giro horrek harrapatu ninduen, argi zalantzazko horrek. Guztiz bat egiten zuen garai hartako nire aldartearekin. Ez nintzen Okupazioaren garaiko Frantzian bizi, baina gizon bat ari zen ordura artean mutil batenak izandako nire barne lurraldeak bereganatu nahian.  2014/10/17 - 01:14:01

Modianoren pasarte hautatu batzuk

Jokin Zaitegi beka eman ezinik geratu zen iaz AED, Kutxa Fundazioak horretarako ematen zion diru-laguntza bertan behera utzi eta gero. Beka horren bidez Nobel saria irabazi zuen idazlearen liburu baten euskarazko itzulpena sustatzen zen. Dena den, Modianoren kasuan, badira bi liburu eskarara itzulita ( Udaberri alua , Pello Lizarraldek itzuli eta Igelak 2008an argitaratua; eta Villa Triste , Joseba Urteagak itzuli eta Igelak 2011n argitaraatua). Hemen Modianoren hainbat liburutako pasarte hautatuak paratu ditut, euskaraz: Livret de famnille (1977) Besoetan neraman alabatxoa. Lo zegoen, bere burua nire sorbaldan atsedenduta, Deusek ez zion loa galarazten. Ez zuen, artean, memoriarik . (Anjel Lertxundiren itzulpena, 2014-10-10eko Berria -n) Vestiaire de l'enfance (1989) Bizirik irtendako pertsonen iraupenaren gaia da, iraganean galdutakoak egun batean berraurkitzeko itxaropenarena . Urteekin hazten ari zen zama batez arintzeko erbesteratu naiz hona, eta nire liburuetan adierazten saiatzen nintzen erruduntasun batez. Zeren errudun? Bolada luze batean amets bera izan nuen askotan: gau batez, auto bat hondoratzen zen Marne ibaiaren uretan. Nik doi-doi lortua nuen onik irtetea, nirekin zegoen pertsona abandonatuta. Ibaiertzeko pontoi batean geldirik, auto hura poliki-poliki uretan nola murgiltzen zen begiratzen nuen, zirkinik egin gabe. Gaur egun ez dut ametsik egiten . Gaua epela zen. Alsazia-Lorenako parkeraino paseatuz joan eta banku batean eseri nintzen, zabuen eta hondarrezko laukiaren atzean. Maite dut leku hau larizio-pinuengatik eta zeruaren aurka hain garbi ebakitzen diren eraikinengatik. Arratsalde batzuetan hona etortzen nintzen Sylviarekin esertzera. Seguru sentitzen ginen beren haur txikiei adi zeuden ama haien guztien artean. Inori ez zitzaion bururatuko gure bila parke hartara etortzerik. Eta jendea, gure inguruan, ez zen gutaz arduratzen. Guk ere, azken batean, izan genitzakeen txirristan behera labaintzen ari ziren haurrak, edo hareazko gazteluak egiten ari zirenak . Uda hartan bero handia izan zen eta ziur ginen han ez gintuela inork aurkituko. Arratsaldean lubeta zeharkatu eta jendetzarik handiena biltzen zuen hondartza zatia bilatzen genuen. Orduan hondartzara jaisten ginen geure bainu oihalen gainean etzateko tarte libre bat aurkitu arte. Inoiz ez gara une haietan bezain zoriontsu izan, Ambre Solaire usaineko jendetza tartean galduak. Umeek, gure inguruan, beren hondarrezko gazteluak eraikitzen zituzten eta saltzaile ibiltariak gorputz etzanen gainean pasatzen ziren beren izozkiak eskainiz. Mundu guztia bezalakoak ginen, ezerk ez gintuen besteengandik bereizten, abuztuko igande haietan . Chien de printemps, 1993 Jardin horretan desagertu behar nuen. Bazko asteleheneko jendetzaren artean. Memoria galtzen ari nintzen eta ez nuen jada oso ongi ulertzen frantsesa, nire ondoko emakume haien hitzak onomatopeiak baino ez baitziren nire belarrietan. Azken hogeita hamar urteetan egin nituen ahaleginak lanbide batean jarduteko, nire bizitzari koherentzia emateko, hizkuntza bat ahalik eta hobekien hitz egiteko eta idazteko nire nazionalitateaz erabat ziur egon nendin, tentsio hura guztia desegina zen bat-batean. Kito. Jada ez nintzen deus. Handik gutxira jardinetik aterako nintzen metro geltoki baterantz, eta hortik tren geltoki batera eta gero portu batera. Burdinazko hesiak itxitakoan, niretik nik neraman zira baino ez zen geratuko, bola bat eginik, jarleku baten gainean . (Pello Lizarralderen itzulpena, Udaberri alua itzulpenean, Igela, 2008) Dora Bruder (1997) Orduko Parisen eta gaurkoaren artean lotura bat ezartzen duen bakarra izateko irudipena daukat, xehetasun txiki hauetaz oroitzen den bakarra. Batzuetan lotura hori mehetu egiten da ia-ia eteteraino; baina gau batzuetan atzoko hiria isla isiletan agertzen zait gaurkoaren atzean . Bat-batean ulertu nuen Okupazioaren garaiko ikusleen begiradek kutsatuta zegoela pelikula hura: klase guztietako ikusleak, gerratik bizirik irten ez zirenak haietako asko. Ezezagunerantz eraman zituzten arrastaka, menia bat baino izan ez zen larunbat gau batez filma ikusi eta gero. Gerra eta kanpoko mehatxua ahaztu egiten ziren emanaldiak irauten zuen bitartean. Elkarren aurka estutzen ziren aretoaren iluntasunean, pantailako irudien olatuari jarraituz, eta orduan ja ezin zen ezer gertatu. Eta begirada haiek guztiek, prozesu kimiko moduko baten bidez, pelikularen mamia bera eraldatua zuten, argia, aktoreen ahotsak. Horixe da Premier rendez-vous filmeko irudi itxuraz garrantzirik gabekoei begira, Dora Bruderrengan pentsatuz, sentitu nuena . Badira betiko oharkabean geratuko diren kasualitate, topateka eta bateratzeak . Addenda. Elkarrizketa batetik Ez da Okupazio historikoa nire lehen hiru nobeletan deskribatzen dudana, nire jatorrien argi zalantzazkoa da. Dena kordokatzen deneko eta dena behera datorreneko giro hori .  2014/10/11 - 02:22:06

Inoiz huts egiten ez duen heroi antiheroikoa

( Berria egunkariaren Nasan gehigarrian argitaratua 2014ko uztailaren 6an) Poza ematen du Mari Sol Bastidaren Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat liburuaren irakurketak. Niri behintzat poza eman dit. Poza da batik bat liburua irakurri ahala sentitu dudana. Alderdi mingotsei uko egin gabe Mari Sol Bastida zorrotzegia da, bere buruarekin batez ere, tranparik txikiena ere egiteko, eta ez du funtsezkoa, garrantzizkoa edo pertinentea iruditu zaion ezer ezkutatu , liburuak Mikel Laboa pozik bizi izan zelako ideia utzi dit, gaixoaldi ugari eta sarritan luzeak pairatu, eta bestelako arazo eta krisi zailei ere aurre egin behar izan zien arren. Hortik nire poza. Mikel Laboaren lana eta bizitza ezagutarazteko ahaleginean, batzuetan aztoragarria ere gerta daitekeen gertutasun bateraino eramaten du liburuak irakurlea. Orduan, irakurleari berdin dio Mikel Laboa oholtzan baino ezagutu ez bazuen , gertutasun horretan, samurtasunez oroitzen den aspaldiko lagun bat iruditzen zaio Mikel Laboa, eta hura berriz ikusteko gogoa pizten zaio, eta hura kantuan entzutekoa, eta oholtza gainean Mikel Laboa izateko haren modu partikularra zuzenean mirestekoa. Liburuari esker, azken 50 urteotako euskal musikagintzaren historia hobeto ezagutzeaz gain, beste geruza bat erantsi diogu gure izaeraren PARTE bihurtua dugun kantari, musikari, musikagile eta oholtza gaineko artista horren ezagutzari. Are maiteago dugu aspaldidanik gure barruan bizi den eta inoiz huts egiten ez digun heroi antiheroiko erraietaraino apal eta harrokeriarako genetikoki ezindu hori. Huts egiten ez duen heroi antiheroikoa baita Mikel Laboa. Lehendik ere banuen irudipen hori, eta indartu egin dit Mari Sol Bastidaren Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat-en irakurketa pozgarriak.  2014/07/10 - 02:30:12

Nabigatu euskaraz