Eskuorri galdua
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene elkarrizketak
Aizu aldizkariaren azaroko alean irakurri nizkion Ainara Gurrutxaga sortzaile eta bidaideari askok sinatuko genituzkeen hitz hauek: "Kultur politikek bultzatuta, orain antzerki konpainia batek bi aukera ditu: edo enpresa bihurtzen da (diru-laguntzak eskatzeko eta abar) edo amateurra da. Ez dago tarteko biderik, baina gu ez gara eroso sentitzen ez eredu batean, ez bestean. Biziraun nahi dugu, baina merkatuaren arau basatien mende egon gabe, arau horiek irudimena guztiz txikitu eta konpainiak oso egoera larrian utz ditzaketelako. Beti gabiltza lana nola antolatu pentsatzen, oso laborategia gara, etengabeko aldaketan, ez gara forma zurrunetan sartzen". Gogoeta batzuek kolpatu egiten zaituzte, pauso bakoitzean norbere bailiran txertatzeraino. Gurrutxagaren hitzek atzera eraman ninduten, amateurtasunaren inguruko beste berba batzuetara, Antton Lukurenak kasu honetan. Aspaldikoak (Berria, 2005-IV-18) baina gaurkotasun bizikoak: Batere maite ez dudan dikotomia batera biltzen da usaian: amateurra, profesionala, antzerki jasoa edo herrikoia, ahozkoa eta idatzia... gauza horiek ez dute deus erran nahi niretako. Badira zerbait erraten duten antzerkiak eta besteak. Funtzionatzen du ala ez. Eta hori ez da nire teoria, aski da antzerkigile handiak leitzea. Peter Brook da horretan nire maisua. Garai bertsuan argitaratu zen erdaraz Conversaciones con Peter Brook elkarrizketa liburua, Margaret Croyden kazetariak apailatua. Bertan topa daitezkeen gogoeta ugarien artean honakoa: Talde batekin egiten duzunean lan, guztia da ezberdina. Taldearen batasuna da garrantzitsuena. Norberak horrelakoetan bilatzen duena interpretaziorik gardenena da: beste modu batean esanda, birtuosismoaren kontrakoa aktuatzeko orduan. Interpretazio mota bat da zeinean, azkenean, dagoeneko ez zauden ziur pertsona hori aktuatzen ari den ala ez. Brook-ek dramaturgia garaikide askotan gakoa den kontu bat azaleratzen du hor: benetako komunikazioa eman dadin eta ez entretenimendu hutsa, aktuatzerakoan gardentasun baten, benekotasun baten bilaketa. Teatroan gauza gutxi izango dira zailagoak. Maialen Lujanbiori irakurri nizkion gomuta eszenikorako baliagarri zaizkidan hitz hauek, aurtengo txapelketaren atarian Berriak egin zion elkarrizketan: Bertsogintzak baditu garaiotara ongi egokitzen diren ezaugarri batzuk? Uste dut bertsolaritzak badituela ezaugarri batzuk jendearentzat erakargarriak direnak. Dialektikatik beretik hasita, elkar entzutearen eredu txiki bat izan liteke gizarte honentzat. Arrazoiketan oinarritzea ere izan liteke beste bat. Ikuskizun bezala ere oso-oso soila da: ez dauka parafernaliarik, ez dauka ezer faltsurik. Momentuan eta egun horretan gertatzen da, eta egia da horrek ematen diola sinesgarritasun edo benetakotasun bat. Askotan bertsoaren inperfekzio guztiak ematen dio benetakotasun bat. Ez dauka tranparik. Egin ahal da, egin ahal dena. Oso jardun hurbila ere bada, oso eskuragarria edozeinentzat. Oso testuinguru desberdinetan gertatzen da, eta horrek ere ematen dio lotura bat jendearekin, lotura bereziki hurbila. Badira zerbait erraten duten sormen lanak eta besteak. Funtzionatzen du ala ez. 2014/06/30 - 12:12:02
Teatro ezegonkorrean murgiltzeko hiru liburu
La Zaranda: Teatro Inestable de Andaluca la Baja. 30 urte baino gehiago daramatza La Zaranda taldeak eszenatokiak arakatzen. Ibilbide horretan sortu dituen azken bi lanak ikusi ahal izango dira aurki Donostian, Viktoria Eugenia antzokian: Nadie lo quiere creer. La patria de los espectros otsailaren 27an, eta El rgimen del pienso lanik berriena martxoaren 1ean. Ez da El regimen del pienso Euskal Herrian ikusteko aukera bakarra izango: apirilaren 4an Leioan izango dira, 5ean Elorrion, 6an Durangon. Erreferentzia garrantzitsua da La Zaranda, teatroa egiteko eta ulertzeko moduagatik: testua eta irudi fisikoen arteko oreka neurtua, gizartearen gainbehera islatzen duen estetika propioa, teatroarekiko maitasunean erraietatik sustraitutako egikera... Haien teatro-ikuskeran murgiltzeko hiru liburu-proposamen dituzue hemen: -La Zaranda, rastros del olvido (2003): argazkiz osatutako liburua. Argitaratu zen unea arte taldeak jarraitutako estetikaren isla, erabilitako objektuei, eszenografiei, jantziei Jose Tamayok ateratako argazkiak. Tadeusz Kantorren lanak ekartzen dituzte gogora: memoriaren isla diren objektuak teatrorako birziklatuak, egurrezko obrak, traje hutsak, manikiak... -Orientaciones en el desierto; Eusebio Calonjerena (Artezblai, 2012). Taldeko idazleak paperean islatu zuen haien teatro-ikuskera, saiakera moduan, bizimodu oso baten isla ere badena. Teatroari buruz argitaratu ohi diren lanen artean ez ohiko altxorra da liburu hau: teatroa paperean jasotzeko modu garaikide bat islatzen du, pertsonaiek darabilten "hitza" idatziz jaso baino gehiago, oholtzarako bidean eduki dituzten motibo estetiko eta ideologikoak transmititu ditu idatziz. Ikus lanari buruzko iruzkina Hitzen Uberanen. -Homenaje a los malditos/Los que ren los ltimos/Futuros difuntos (Hiru, 2012). Asko zor dio inguru hauetako teatroak Hondarribiko Hiru argitaletxeari. Inork gutxik argitaratuko lituzkeen jatorrizko testuak eta itzulpenak plazaratu izan ditu gazteleraz. Haien artean La Zaranda taldeak Eusebio Calongeren eskutik idatzitako obra batzuk, hirunaka argitaratuak. Zaila da oso taldearen poetika atzematea liburuotan, baina kasu askotan testuak oso ondo funtzionatzen du irakurgai gisa, Los que ren los ltimos: doce nmeros para payasos con tripe salto mortal da horren adibide garbia. 2014/06/30 - 12:12:02
Iltzea, hatxez
Idazleak esan ohi zidan, batzuetan letra larriz eta besteetan xehez, gogoan sartutako iltzea beti: hiltzea, zerbait gertatu eta hari buruz ezin idaztea da. 2014/06/30 - 12:12:02
Auskalo
Inporta duenaren atarikoa (spam intelektuala): Zailtasunari esker sortzen da lan artistikoa. Zailtasun horiek gainditzeko unean sortzen dira sarri gauza interesgarriak: sormenaren parte den porrotaren bidetik, konponbide artistikoak gehiegitan ezgai izango direla jakinik, hala ere, haien bila arriskuak hartzean omen datza sormenaren gakoetako bat. Jardunbide artistikoa inguratzen duten zailtasunetan sortu behar lirateke lan bat zabaltzeko, ezagutzera emateko, ikusgarri bilakatzeko unean ere bide berriak. Lan eszenikoetan, obra bat labur geratzen denean kasu, nahiz eta laburrean osoa izan. Neurgailu komertzial-salgarrien arabera zabaldu behar dugu beti pieza artistikoa? Ez dadila izan antzerkia beti ezpal bereko, iraupenari-antzeztokiari-ezagutzera emateko erari dagokion horretan ez dadila izan lan oro -soilik, beti- produkto. Lan bat sortzen denean haren testuingurua izan daiteke oztopo bat, edo behin betiko estetika emango dion konponbidea. Inporta duena: Horrelakoak etortzen dira burura Teatro Que Madura-ren lan berriari erreparatzean. Como como poco me descoco poco lanarekin eman zuten ezagutzera talde berria, eta baita lan horren bertsio ezberdinak taularatu ere. Auskalo du izena haien lan berriak. Obra laburra izanik hura aurkezteko moduan eragozpenak aldeko bilakatu dituzte, plazaratzeko ez ohiko bide bat topatuz: egun berean antzeztuko dute bost aldiz Errenteria/Oreretan, saio bakoitza taberna ezberdin batean; saio batzuk euskaraz, besteak gazteleraz. Noiz eta maiteminduena dela dioten egun horretan, zer eta harremanei buruz hitz egiteko: Bikote bat, auto bat eta esan gabeko hamaika hitz, drama erromantikoaren alde barregarria agerian utziko dute. Hauxe da egitaraua osorik, honako orduetan ondorengo tabernetan: 18:45 De Cyne Reyna (gazteleraz) 19:15 Arkaitza (euskaraz) 20:00 Zuzen (gazteleraz) 20:45 Landare (euskaraz) 21:30 Mikelazulo (euskaraz) 2014/06/30 - 12:12:02
Porrotaren alegrantzia
Xentimorik gabe lanarekin batera sortu zituzten Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak Ray eta Nik, Nik eta Ray pertsonaiak, artista-musikari-aktore bohemioak, askoren alter ego. Koka kola eta barea izeneko lanean taulara ekarri dituzte berriz ere, umorea eta kantua antzeztera. Plaza ugari ezagutu zituen Xentimorik gabe lanak, formatu minimoaren moldagarritasuna lagun: bi aktore, musika tresna batzuk, eta batez ere, haien komunikatzeko artea. Egun hasiak gara gogoratzen ez dela ezinbestekoa medioen ikusgarritasuna, ikusgarrikeria, antzeztokitik hunkitzeko, jendeari zer edo zer esateko, emanaldiak energiaz betetzeko. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, ibilbide luzeko eszenanimaliak dira, Ray eta Nik diren moduan, publikoarekin sortzen duten harremanean berehala sumatzen da hori. Maitatuko dituzu haien istorioak, zeure egingo dituzu. Funtsean haiek ere beren lana maite dutelako, lanbide izateko beti larri dabilen ofizioa, taula gainekoa. Haien abentura gehienak aldrebestu arren porrotaren alegrantzia transmititzeko gai dira, eszenanimalien tradiziorik gertukoenean. Koka kola eta barea lan berrian Ez dok amairu-ren baitan bizi izan zituztenak izango dituzte hizpide, euskal kantagintzaren historia benetakoa kontatzeko eta kantatzeko gogoz. Mitoaren parte izateko orduan ere porrot egin zutelako, haiek aitortzen dutenez. Ikusleak izango dituzte porrota alegrantziaz betetzeko orduan lagun, urrian Donostiako Jareon sarrerak agortuta egin zuten estreinaldia lekuko. Laster edukiko ditugu Koka kola eta barea ikusteko aukera berriak: igande honetan bertan 19:00etan Oiartzunen; laster berriz ere Donostian, Antzoki Zaharrean oraingo honetan, urtarrilaren 23, 24 eta 25ean. 2014/06/30 - 12:12:02
Auskalo
Inporta duenaren atarikoa (spam intelektuala): Zailtasunari esker sortzen da lan artistikoa. Zailtasun horiek gainditzeko unean sortzen dira sarri gauza interesgarriak: sormenaren parte den porrotaren bidetik, konponbide artistikoak gehiegitan ezgai izango direla jakinik, hala ere, haien bila arriskuak hartzean omen datza sormenaren gakoetako bat. Jardunbide artistikoa inguratzen duten zailtasunetan sortu behar lirateke lan bat zabaltzeko, ezagutzera emateko, ikusgarri bilakatzeko unean ere bide berriak. Lan eszenikoetan, obra bat labur geratzen denean kasu, nahiz eta laburrean osoa izan. Neurgailu komertzial-salgarrien arabera zabaldu behar dugu beti pieza artistikoa? Ez dadila izan antzerkia beti ezpal bereko, iraupenari-antzeztokiari-ezagutzera emateko erari dagokion horretan ez dadila izan lan oro -soilik, beti- produkto. Lan bat sortzen denean haren testuingurua izan daiteke oztopo bat, edo behin betiko estetika emango dion konponbidea. Inporta duena: Horrelakoak etortzen dira burura Teatro Que Madura -ren lan berriari erreparatzean. Como como poco me descoco poco lanarekin eman zuten ezagutzera talde berria, eta baita lan horren bertsio ezberdinak taularatu ere. Auskalo du izena haien lan berriak. Obra laburra izanik hura aurkezteko moduan eragozpenak aldeko bilakatu dituzte, plazaratzeko ez ohiko bide bat topatuz: egun berean antzeztuko dute bost aldiz Errenteria/Oreretan, saio bakoitza taberna ezberdin batean; saio batzuk euskaraz, besteak gazteleraz. Noiz eta maiteminduena dela dioten egun horretan, zer eta harremanei buruz hitz egiteko: Bikote bat, auto bat eta esan gabeko hamaika hitz, drama erromantikoaren alde barregarria agerian utziko dute. Hauxe da egitaraua osorik, honako orduetan ondorengo tabernetan: 18:45 De Cyne Reyna (gazteleraz) 19:15 Arkaitza (euskaraz) 20:00 Zuzen (gazteleraz) 20:45 Landare (euskaraz) 21:30 Mikelazulo (euskaraz) 2014/02/13 - 16:09:04
Teatro ezegonkorrean murgiltzeko hiru liburu
2014/02/03 - 18:39:01
Teatro ezegonkorrean murgiltzeko hiru liburu
2014/02/03 - 18:39:01
Teatro ezegonkorrean murgiltzeko hiru liburu
2014/02/03 - 18:39:01
Teatro ezegonkorrean murgiltzeko hiru liburu
2014/02/03 - 18:39:01