(titulua)
Zer da Sautrela?
Gezurra dirudi, baina 11 urteren ondoren ere, jendeak galdetu egiten dit zer demontre esan nahi duen Sautrela izenak. Eta harrigarria egiten zaidan arren, aitor dut poztu egiten naizela galderarekin. Inoiz edo behin hitz egin dugu hemen bertan 1999ko udazkenean sortu zen telebista saio honen historia kontatzeko. Baina saioaren nondikakoez baino gehiago âinork ikusten ez duen [ ] 2015/03/05 - 17:37:03
Uste zoro baten intuizioa
Ez naiz ausartzen esatera teoria bat izan daitekeenik, baina âsnob guztiek dioten moduanâ, intuizio bat badaukat behintzat. Nire ustez, hitz edo izen baten hotsak eta formak, izugarri markatzen du memoria. Uste dut, izena oroitzen ez badugu, gertaera edo pertsona ahaztu egiten ditugula. Esperimentu txiki bat hasi nahi nuke hemen, horren guztiaren frogatzeko. Eta zeu behar [ ] 2015/03/05 - 17:37:03
Hemendik aurrera
Hemendik aurrera, helbide berri honetan aurkituko dituzue hemen behar luketenak. Edota argazkian ziztatuta. Eskerrik asko. 2011/03/31 - 19:19:03
Uste zoroa
Eskerrik asko aurreko sarreraren iruzkinetan esan dituzuenengatik. Txikia da nik hemen idatziko dudanaren ekarria eta handia zuek hartu duzuen lana: ganbarako zirrikituetan hondamendien izenak gogoratu eta haiek idatziz izendatzeko astia hartu. Blogetan gabiltzanok badakigu zein izaten den zail harremana sortzea irakurlearekin. Mertzi, beraz. Hondamendi hauexek izendatu dituzue: Urtuella (Explosivos Riotito eta eskolaren leherketa), Bilbo (uholdeak, [ ] 2011/03/29 - 19:26:05
Pedro Ugarte hizkuntzaren pisuaz
Zuzeu.com albistari digitalak, PAPEREKO ZUZEU aldizkaria argitaratu zuen joan zen Abenduan . Ale hartan bazen artikulu bat oharkabean iragan dena edo, bederen inori ez diodana entzun aipatzen. Nire ustez gauza berri asko esaten ditu bertan Pedro Ugarte erdal idazle euskaldunak, arras interesgarri egin zitzaidan niri, behintzat. Horregatik iruditzen zait, egokia dela hona ekarri eta ostera [ ] 2011/03/12 - 20:30:05
Madonna baino hobea da Juaristi
Ez dakit norena den esaldia, baina nik Eider Rodriguez lagunari entzun nion estreinako: Gaur euskararen alde gehien egin dezakeena, Madonna da . Esaldiak kalanbre handia eman zidan eta gogoeta egin behar izan nuen bere sakoneran ulertzeko. Eiderrek esan nahi zuen, gauzak eta mundua dauden eran egonda, modako kantu batek gehiago egin dezakeela euskaren izen onaren alde, [ ] 2011/02/28 - 21:16:03
Ez dago itzultzerik
Lagun ar, heterosexual eta bihotzeko batekin bazkaldu dut gaur, neu baino urte batzuk zaharxeagoa bera. Eta nola ez, ba, geure bizitza sozial eta afektiboaz hitz egiten amaitu dugu, nolabait, geure familiak, bikoteak eta abarrak ekarri ditugu ezpainetara, ohi dugunez, horretarako ere bai baikara lagunak. Baina bai bera eta bai ni, ez gara jada lehenagokoak, ez [ ] 2011/02/22 - 21:40:03
Bizarginarena
Bidaia guztietan betetzen dudan liturgia partikular bati segika, atzo bizarra egitera joan nintzen Via Graccia kaleko bizargin batengana, alokatuta geneukan apartamentutik gertu, Erroman. Berritsua egokitu zitzaidan 60 urte inguruko bizargilea eta, azkenean, horretarako asmorik ez eroan arren, ilea ere mozteko eskatu nion, hain bainengoen gustura berarekin berriketan, nahiz eta hitz egiten zuenaren erdia ere nik [ ] 2011/02/18 - 21:55:05
Tabakalera dela eta
Aspaldian elkarrekin egon ez bagara ere, laguna dut Iñaki Beobide. El Mundo, Egunkaria, Berria eta Garan zutabegile nintzen garain, berak ikusarazi zidan oharkabean pasatua zitzaidan gertaera bat, alegia, nire zutabeetan egurrik gehien eta handiena Joseba Arregi koitaduari emana niola. Eta egia zen Iñakik esaten zidana, ez bainion batere kupidarik erakutsi Arregiri, nahiz eta garai hartan [ ] 2011/02/09 - 22:25:05
Irakurri ala hil (2)
[Aurreko sarreratik gatoz: Irakurri ala hil (1)] Gazteago banintz, krisi existentzialak joa nengoke idazle ospetsu batekin eduki dudan aurrez-aurreko takatekoa dela medio. Baina adin honetan, antza, bizitzaren kontu gehiegirekin bezala, gogoetarako eta teoriak egiteko baino ezin nezake probestu esperientzia. Ematen du pasioz bizitzeko tenorea ihesi joana zaigula eta gauzak benetan nola diren geuk esateko txanda [ ] 2011/01/07 - 00:33:08