(titulua)

Kaixo Mundua!

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!  2008/07/18 - 01:55:46

edan ase arte

Iaz eman zidaten Irun Hiria olerki saria Edan ase arte izeneko poema bildumarengatik. Aintzane Galardiren Zirrikituak lanarekin batera eduki zuen epaimahaiak esku artean eta, azkenean, boto bakarragatik, niri ematea ebatzi zuten, gehiengo sinplez. Halaxekoa da literaturgintzaren diktadura. Sikiera BBK saria eman zioten gero Galardiri, beraz kontzientzia lasai antzean gelditu zait. Beti zalantza izango nuke, bestela, [...]  2007/11/07 - 22:53:11

haziak

Gehiagori ere irakurri edo entzun diot geroztik, baina lehen aldiz amonari entzun nion esapide zorrotz hau, entzun eta berehala ulertu ez nuena: Hemen hazitarako ere ez da inor gelditzen . Hazitarako gelditze hori ulertzeko baserritar samarra izan behar da eta, klaro, guri kosta egiten Adibidez, patatak biltzen direnean, lurpetik atera eta lehortzen uzten dira. Guk hala egiten genuen [...]  2007/11/01 - 18:45:25

JTB III

Inpartzialtasunaren bi adibide zehatz jaso ditugu aurreko astean JTB komunikazio aparatuaren bueltan: Urriaren 9an, Radio Euskadin, gaueko 10:00etan, Dani Álvarezek, Ganbara saioaren gidariak (hitzez hitz ez bada ere) honela agurtu gintuen gutxi gora-behera: < < Ayer EHAK se quejaba de que el resto de formaciones políticas se habían limitado a sacar notas de prensa denunciando la detención de [...]  2007/10/17 - 18:19:34

freebatasuna

Ez dakit gurekin ados egongo ote zen, baina Jorge Luis Borgesen bi aipu neuzkan aspaldian koaderno batean jasota, eta gaur egokitu zaie koaderno pribatutik publikora salto egiteko eguna: Egiteko latz bat aurrera atera nahi duenak, hura jadanik burutua duela imajinatu behar du, iragana bezala aldaezina den etorkizun bat inposatu behar dio bere buruari . haren errefusapen jakinduriaz eta [...]  2007/10/09 - 18:08:20

Santua

Haurra nintzela hiruzpalau musika kasete izaten ziren gure aitaren autoan atzera eta aurrera bueltaka: Pantxoa eta Peioren bat, Benito Lertxundiren lehena, spaghetti western baten soinu banda, Morriconerena uste dut, grabatutako kantu zahar samar batzuk zituen beste bat eta Mikel Laboaren Bat Hiru. Nik gogoan dauzkadanak horiek dira behintzat. Aspaldi beharrez Laboa entzuten aritu naiz orain berriro, [...]  2007/10/08 - 18:06:09

ipuin berriak

Utzikeriaz, aspaldi berritu gabe utzia neukan narrazioen atala, baina aurrekoan 8 narrazio berri sartu nituen. Hemen dituzue guztiak. Gehienak literatur sariketaren batera bidali ditut, baina saririk jaso gabe gelditu dira, ez dira oso onak izango, beraz; zer egingo diogu ba? Hobetzen saiatu.  2007/10/04 - 18:00:11

edan ase arte

 2007/02/21 - 14:35:04

begirunea

Ezin dio begirunerik izan ardiak artzainari, baina ezta alderantziz ere. Artzainak kezka izango du ardiarengatik, ardiak beldurra edo zorra sentituko ditu agian. Begirunerik ez behintzat. Ibarretxe deklaratzera deitu duen epaileak, begirunez, bost egun eman omen dizkio aukeran. Horrela esan du etebebiko kazetariak, eta horrela atxiki dut memorian, pilotariak atxikia egitean pilota nola, ba berdintsu. Agian deklaratzera [...]  2007/01/18 - 11:55:07

lotsa

Berak lotsik ez eta besteak lotsarazi, amonak, gutxi gora-behera, horrela adieraziko lukeela iruditzen zait. Hori da behintzat nik atzo gauean sentitu nuena Radio Euskadi entzuten, ikusten den hori, alegia. Zer ikusi nuen nik? Lotsik gabeko kazetari bat, nahi duena egitera ohitua, kafea hartzen duen bitartean, aurikularrak belarri zuloetaraino sartuta nahi dituenak eta bi esaten. Venezuelako [...]  2007/01/02 - 12:58:04

Nabigatu euskaraz