(titulua)
Urte berri on
âAuxe dok bizitza modu:Neska zarrok danza egin da mutillok dirua pagadu.Ibini bidi, Alkate Jauna, ibini bidi legea:Mutilak libre, neskatxak eurak paga dezela danzea.âP. I. Barrutia: Acto Para la Nochebuena. s. XVIII. mendeaFeliz 2015/03/05 - 15:54:02
Adio Joxemi
Joxemiel Bidador joan zaigu. Ostiralean eri zelako berria jakin nuenetik ezinago urduri eta deseroso egon naiz, telefonoari begira, edozein berriren esperoan. Esperantzak eskasak ziren, baina auskalo... halere, joan da.Momenturik okerrenean, beti bezala, bere beharra inoiz baino gehiago somatzen nuen unean. Gauza asko nituen berari esateko, berarekin diskutitzeko. Bere gogoa eta bihotza betetzen zuten kultura eta hizkuntzak nireak ere betetzen ditu: pentsa zenbat eztabaidagai...Baina aurreragorako utziko ditugu.Ikusarte adiskide 2010/03/02 - 16:32:05
Aizkibeli buruzko lana Artxikerren
Ricardo Gómez irakaslearen Euskal Lexikografia ikasgairako egindako lana Artxikerrera igo dut. Hala dio Artxikerreko laburpenak:Lan hau EHU-ko Ricardo Gómez irakaslearen Euskal Lexikografia ikasgairako egin da. Bertan, José Francisco Aizkibelen Euzkeratik Erderara Biurtzeko Itztegiaren (Diccionario basco-español) eskuizkribua eta urte zenbait igarota Eusebio Lópezek 1883-84 urtean egindako argitalpena konparatu ditugu. Eskuizkribuaren deskribapena egin dugu. Bestalde, Lópezek Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen den eskuizkribua baliatu zuela frogatzeaz gain, hainbat gauza moldatu, erantsi eta zuzendu (okertu ere bai) zituela erakutsi dugu. Azkenik, hiztegiaren edizio kopuruari eta euren arteko desberdintasunei buruzko datu zenbait agertu ditugu.Aizkibelen Euzkeratik Erderara Biurtzeko Itztegia: eskuizkributik argitalpenera 2009/09/07 - 09:32:04
2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzak atera ditu jada 2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak, master ofizialak barne. Hemen diuzue webgune lotura:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib2/eu_2033/becas_universitarias_e.htmlEskaerak aurkezteko epea Urriaren 16an amaitzen daMila esker Javier Ormazabali informazioagatik. 2009/07/15 - 11:06:03
Ahotsak.com langile bila
http://www.ahotsak.com/news/1244470219 Badihardugu elkartearen Ahotsak proiektuak hiru langile behar ditu, honakoa egiteko:Ahotsak proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin herririk herri, bideo eta audio pasarteak editatu...Elkarrizketetan jasotako materiala landu, kodifikazioak eta transkripzioak egin...Horrekin batera, euskalkien inguruko informazioa bilduko duen Interneteko datu-base bat antolatu eta hornitu.Gidabaimena beharrezkoa da eta hizkuntzalaritza edo kazetaritza ikasketak hobetsiko dira, horrelakoez gain:Euskara maila ona.Euskalkiren baten ezagutza.Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.Urtebeterako kontratu luzagarria eskaintzen dute eta kurrikulumak ekainaren 26a arte ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal daitezkeIturria: Ahotsak.com 2009/06/09 - 17:37:06
Hualderen bisita txistukarien inguruan aritzeko
Datorren ekainaren 15ean, Deustuko Unibertsitatean, Bilbon, 12:00 José Ignacio Hualdek hitzaldia emanen du, Eusko Ikaskuntzak antolaturik. Izenburua, honakoa: Euskal Txistukarien neutralizazioa eta gaztelaniako sisipasa. Informazio gehiago hemen: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=17773 2009/05/14 - 17:34:03
Lazarraga hizpide Iruñean
Datozen maiatzaren 12tik 14ra bitarteko egunetan Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Juan Perez de Lazarragaren inguruko jardunaldiak prestatu dituzte. Izenburua: Ernazimendua eta euskarazko literatura. Jarraipenik izan ez zuen saiakera. Joan Perez Lazarragakoa.Lekua eta ordua: Erraldoien Txokoa (Descalzos kalea 72), 19:30etan. Programa: Asteartea, maiatzak 12Ernazimendua eta euskal literatura. Iñaki AldekoaJende susmagarria. Axular eta bertze. Aingeru Epaltza Asteazkena, maiatzak 13 XVII. mendeko sorginkeria auzien balio etnografikoaz: De Lancre irakurriz. Aitzpea LeizaolaZazpi gauza jakin beharrekoak Joan Perez Lazarragakoari buruz. Pruden Gartzia Osteguna, maiatzak 14 Lazarragaren eskuizkribua: artzain nobela eta poema-bilduma. Gidor Bilbao Lazarragaren Testuen irakurketa aukeratua. Gidor Bilbao eta Gerardo Markuletal>Informazio gehiago:Iruñeko Udalaren prentsa oharra PDFn (gaztelaniaz BAKARRIK) Nafar Ateneoa (PDF)Diario de Noticias de Navarra 2009/05/08 - 10:15:02
Maiatzaren 5ean Henrike Knörr zenari omenaldia
Ricardoren blogean irakurri dut dena prest dagoela: maiatzaren 5ean 18:00etan EHU-ko Letren Fakultatean Henrike Knörri omenaldia egionen zaio. (Ricardorenetik hartu dut kartela. Gora Creative Commons! ) 2009/04/30 - 21:25:07
Iruña-Veleiari buruzko hitzaldia Iruñean (Nafarroakoan)
Gaurko Berrian irakurri dut:Asteartean, 20:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Iruña-Veleia: Razones y sinrazón hitzaldia emango du Blanca Urgell EHUko hizkuntzalariak.Aspaldiko horrelako zerbait Iruñean ez genuela! Hitzaldiaren edukia ez dakit zehazki, baina Blanca ezagututa, seguru nago aski ongi azalduko duela Veleiako "aurkikuntzak" zergatik diren iruzur, filologiaren zientziak eskaintzen dituen argudioak baliatuta. Hitzaldia Hizkuntz Eskolak antolatutako 4. Eustal Tulkur Askea (sic) zikloaren barnean txertatzen da. 2009/04/26 - 22:11:03
Hezkuntza ministerioak ez daki oraindik ongi euskaraz
Ikusi esteka hau, gunean nabigatu, eta ulertuko duzue zergatik:http://www2.mepsyd.es/educacion/que-estudiar/educacion-primaria.html(Mila esker, Aitor) 2009/04/21 - 13:03:04