Literatur Emailuak

Argitalpenen eta ekimenen albistegia

Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes

Literatura Unibertsala bilduman, Merce Rodoreda Ispilu hautsia eta Antonio Lobo Antunes Gauzen ordena naturala liburuak aurkeztuko dituzte maiatzaren 22an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.  2013/05/22 - 12:53:10

Victor Hugoren Claude Gueux

Sistema penalaren eta kartzelen kritika egin zuen Victor Hugok 1834an Claude Gueux nobelan, eta bidenabar heriotza zigorraren kontrakoa. Champagneko Saint Bernard abadia 1808an Clairvauxko kartzela bilakatu zen; han kokatu zuen Victor Hugok kontakizuna, benetako gertakarietan oinarriturik. Eta Zorion Zamakolak espetxe horrexetan preso zelarik euskaratu zuen Claude Gueux, 2007an AtaramiƱek argitaratua eta orain osorik sarean eskaintzen [...]  2013/05/22 - 09:03:02

Irati Jimenezen hitzaldia

Irati Jimenezek hitzaldia egingo du maiatzaren 21ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Modesto tabernan.  2013/05/21 - 19:11:10

Ehun metro Las Karrerasen

Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobela aztertuko dute maiatzaren 21ean (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.  2013/05/21 - 19:11:10

Kristalezko begi bat Bolibarren

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute maiatzaren 21ean (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarren.  2013/05/21 - 17:11:13

Egia esan, Peru Magdalena

Peru Magdalenak Egia esan nobela aurkeztuko du maiatzaren 21ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.  2013/05/21 - 11:15:07

Errezitaldia Oreretan

Miren Agur Meabek, Castillo Suarezek eta Arantxa Santestebanek errezitaldia egingo dute maiatzaren 18an (larunbata) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.  2013/05/18 - 20:24:12

Itxaro Bordaren errezitaldia Hendaian

Medearen iratzartzea liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Itxaro Bordak maiatzaren 18an (larunbata) 18:30ean Hendaiako Mediatekan. Musika: Maddi Oihenart eta Jeremie Garat.  2013/05/18 - 18:25:14

Ezer ez Bermeon

Jeanne Tellerren Ezer ez nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 16an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.  2013/05/16 - 21:00:05

Kristalezko begi bat Larrabetzun

Kristalezko begi bat nobelaz hizketan ariko dira Miren Agur Meaberekin maiatzaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko kultur etxean.  2013/05/16 - 19:01:03

Nabigatu euskaraz