Añorga â Irutxuloko Hitza
Donostiako albisteak, auzoz auzo
Añorga Txikin euskal kantak izan dira nagusi
Eguraldi ona lagun, Añorga Txikiko Amassorrain ikastolako ikasleak kantu jira egin dute, Euskararen Egunaren baitan. Auzoan zehar ibili dira, Euskal Herriko herrialde bakoitzeko abesti bana abesten. Irakasleak eta gurasoak ere laguntzen ibili dira. Maila bakoitza herrialde bakoitzeko armarriarekin joan da. The post Añorga Txikin euskal kantak izan dira nagusi appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/12/03 - 19:33:06
Añorgako Gazte Asanblada: «Oso pozgarria litzateke gure seme-alabek lekukoa hartzea»
David Arozena (Añorga, 1974) eta Ane Urkia (Añorga, 1991) elkartu ditu Irutxuloko Hitzak, Añorgako Gazte Asanbladaren 25. urtemugaren harira. Lehena asanbladako kidea izan zen lehen urteetan; bigarrena, hastapen haietan jaiotakoa, asanbladako kidea da gaur egun. Larunbatean ospatuko duten urtebetetzean parte hartzeko gonbitea luzatu dute batak zein besteak. Duela 25 urte, nola sortu zen Añorgako Gazte [] The post Añorgako Gazte Asanblada: «Oso pozgarria litzateke gure seme-alabek lekukoa hartzea» appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/11/20 - 00:45:07
Hasiera besterik ez da izan
Luzeak bezain indartsuak dira Añorgako jaiak. Festari joan den larunbatean eman zioten hasiera, Zementonen jaitsierarekin. Bukatu, igande honetan amaituko dira. Aurretik, Umeen Eguna eta Gaupasa Eguna izango dituzte aukeran añorgatarrek ostiralean eta larunbatean. Joan den asteburuan berotu besterik ez zuten egin, azken txanpari begira. Karmenak aurreko larunbatean hasi ziren ofizialki, 19:10ean. Frontoiko teilatutik jaitsi bezain [] The post Hasiera besterik ez da izan appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
Añorgako jaiak, iruditan
Kuadrilen eguna ospatu dute gaur Añorgan, Karmengo jaiei hasiera emanez. Jaiak ofizialki arratsaldean hasi diren arren, goizeko lehen ordutik festa giroan eman dute añorgatarrek. Oilasko biltzaileekin hasi dituzte jaiak, eta ondoren, Gazteen Krosa eta III. Añorgako Kross Herrikoia egin dituzte. Eguerdian bazkari oparoa egin dute kuadrilek, paella jateko guztiak elkartu eta elkarrekin bazkalduta. Bazkalostean, ohi [] The post Añorgako jaiak, iruditan appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
âAñorgaren historia jasotzen du, bertakoek kontatutaâ
Amaia Llorente âañorgatarrakâ liburuaren koordinatzailea Museum Cemento Rezolako langilea da Amaia Llorente (Lazkao, 1979). Berez lazkaotarra den arren, hamar urte daramatza Añorgako museoan lanean, eta bertakoentzat añorgatar bat gehiago dela dio; «oso eskuzabalak dira». Añorgatarrak, Kontakizunak oroimenetik liburua koordinatzeaz arduratu da. Nolatan sortu duzue añorgatarren kontakizunak jasotzen dituen liburu bat? Museoak 2010ean hamar urte bete [] The post Añorgaren historia jasotzen du, bertakoek kontatuta appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
Zementon: âAstebetean josi dezagun datorren urtera arte askatu gaituen Añorga!â
Hasi dira Karmenak Añorgan. Arratsaldeko 19:10ean, Zementonen jaitsiera bizi dute añorgatarrek, eta ondoren, Añorgako pertsonaiak pregoia irakurri du, jaiei hasiera emanez. Pregoi alaia eta indartsua irakurri du aurten Zementonek, eta Gure Esku Dago, Grezia, Iruñako ikurriña eta noski, añorgatarrak izan ditu gogoan denen aurrean bota duen hitzaldian. Ondoren, musikarekin eta jai giroan kultur etxera hurbildu [] The post Zementon: Astebetean josi dezagun datorren urtera arte askatu gaituen Añorga! appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
Amassorrain ikastolaren jaialdia ospatu dute
Ikasturte amaieraren atarian, Añorgako Amassorrain ikastolaren egun handia izan zen ostiralean. Ekitaldi ugariz jositako jaialdian, haurrek, gurasoek eta ikastolako langile guztiek une ahaztezin zein hunkigarriak bizi izan zituzten. Goizean, 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurren artean olinpiadak egin zituzten. Sei kolorezko taldetan banatu eta hainbat proba egin zituzten: lokotx bilketa, Ikastolaren izena osatzeko jolasa, zaku [] The post Amassorrain ikastolaren jaialdia ospatu dute appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
Lehen urratsa egin dute
Maiatzaren lehena berezia izan ohi da urtero, baina aurten are eta bereziagoa izan da Añorga eta Donostialdeko hainbat herritarrentzat. Hain zuzen ere, Langileen Nazioarteko Egunean Firestone lantegia berreskuratu zuten Añorgan, joan den asteburuan, Eraldia izeneko proiektua abian jartzeko helburuarekin. Egitasmoaren xede nagusia lan, harreman eta bizimodu eredu alternatiboak sortzeko ekimenak garatzeko espazio bat eraikitzea da, [] The post Lehen urratsa egin dute appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
Añorgako pilotalekua berritzeko hitzarmen bat sinatu dute
Donostia Kirolak eta Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Añorgako pilotalekuaren berritze lanak egin ahal izateko. Kirol elkarteak 160.000 euroko inbertsioa egiteko asmoa du: estaliko eranskin bat jarriko du harmailen gainean, kantxara ura sar ez dadin eta, modu horretan, pilotalekuaren erabilera optimizatuko da. Donostia Kirolak lanaren behin-betiko kostuaren %50 jarriko du, [] The post Añorgako pilotalekua berritzeko hitzarmen bat sinatu dute appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07
Añorgako atetik irten da Korrika Donostiatik
Lau ordu baino gehiago izan da Korrika Donostian. Bidebietara 8:33an iritsi da, ordutegiak ezarritako unean; irten, aldiz, atzerapenarekin irten da, 13:00ak inguruan. Izan ere, Grosen eta Parte Zaharrean bildutako jendetzak, batez ere, atzeratu du euskararen aldeko tropelaren ibilia. Azkenean, Añorgara iritsi da, hirian 32.000 metro egin eta gero, eta lekukoa 107 eragileren eskuetatik pasa ondoren. [] The post Añorgako atetik irten da Korrika Donostiatik appeared first on Irutxuloko Hitza. 2015/09/03 - 15:02:07