Telezaborra
Goenkale
Ezagutuko al dut Goenkale ren amaiera, ala ni hilko naiz bera desagertu baino lehen? Orain urte batzuk nire euskalduntze prozesua hasi zen. AEK n sartu nintzen, eta urte hartan bertan Goenkale abiatu zen. Gauero afal ostean Lasatarren itzalera hurbiltzen nintzen, hasieran euskara entzuteko asmo bakarrarekin. Handik gutxira, Goenkale-menpekotasuna nuen. Denborak aurrera egin zuen. Gina ren hiltzailea deskubritu nuen. Denborak gehiago egin zuen aurrera. Goenkalek gogaitu egin ninduen eta ikusteari utzi nion. Nire euskalduntze prozesuak jarraitu zuen eta EGA atera nuen. Nire bizitzaren zati haundi bat euskaraz egitera iritsi naiz, baina Goenkalek hor jarraitzen du. Batzutan pentsatzen dut nire gainean dudan maldizio bat dela. Eguneko 24 orduak euskaraz bizi arte ez dudala Goenkale desagertaraztea lortuko. Hau da nire Marmotaren Eguna . 2013/10/18 - 18:44:16
Betikoa da, baina eske....
Badakit betikoaz ari naizela, baina norbaitek noizbait zerbait egin beharko du, ezta? Igandeko albistegien audientziak begiratzen ari nintzela, zera ikusi dut: KATEA SAIOA IKUS-ENTZULEAK AUDIENTZI KUOTA (%) T5 "INFORMATIVOS T5 20:30" 150.000 24.3 ETB2 "TELEBERRI 1" 118.000 23.3 ETB2 "TELEBERRI 2" 117.000 18.7 A3 "ANTENA 3 NOTICIAS 2" 115.000 18.2 TVE1 "TELED. FIN SEMANA 2" 108.000 16.7 T5 "INFORMATIVOS T5 14:30" 104.000 22.7 A3 "ANTENA 3 NOTICIAS 1" 92.000 18.4 TVE1 "TELED. FIN SEMANA 1" 89.000 17.6 ETB1 "GAUR EGUN 2" 16.000 2.6 ETB1 "GAUR EGUN 1" 6.000 1.9 6.000 ikusle!!!!!!!!!!!!!!!! %1.9a!!!!!! 2013/10/18 - 18:44:16
Jacko Wacko berriro ere libre
Bai lagunok, Michael Jackson errugabea dela ebatzi dute!!!! Albiste ona eguna ondo bukatzeko. 2013/10/18 - 18:44:16
Vamos a cocinar
Sukaldaritzari buruzko saioa da, baina gustura ikusten dut. Dibertigarria, entretenigarria eta berritzailea. Ordu erdi eskaseko saioa izanda ere, gauzak oso azkar gertatzen dira, eta egunero plater bat baino gehiago prestatzen dute. Aurkezleak ondo azaltzen ditu egin beharrekoak. Ikusleok ondo ulertzeko moduan. Hala ere, nire amonak Argiñano nahiago du, hau oso zikina dela esaten baitu. Karlosek berriz, dena txukun-txukun omen dauka. Eta hau guztia gutxi balitz, saioak berritasun bat ekarri du: Jakingo duzuenez, sukaldaritza-saioan oso ohikoak dira kortinillak, denbora-elipsia egiteko. Txitxarroa labean sartu behar dela abisatzeko, kortinilla bat jartzen digute, eta hor "Txitxarroa labean 45 min." idatzita. Ba programa honetan oso ideia orijinala eduki dute hori ez egiteko. Programaren sintoniarekin -rumba bat- egiten dute. Eta letra aldatuz egin beharrekoa iragartzen dute. Zerbait frijitu egin behar dela, ba "vamos a freirlo, vamonos, vamonos". Letxuga garbitu? "vamos a lavarlo, vamonos, vamonos". Laburbilduz, ez dut uste sekula plater horiek prestatzera animatuko naizenik, nire zabor-janaria nahiago dut, baina oso ondo egindako saioa da. Arratsaldero 7.30etan La Primera n ikus daiteke. 2013/10/18 - 18:44:16
Raulek ez du andamiora joan nahi
Bai lagunok, Raul itzuli egin da. Ez ez, futbolaria ez.... abeslaria..... ez zarete akordatzen? Azken urteotan Gasteiztik atera den artistarik unibertsalena disko berriarekin datorkigu. Proyecto Hombre edo sektaren batean egongo zela uste nuen, baina ez, bizirik dago. Txapa emateko prest. Bere karrera bukatuta dago, inoiz hasi al zen? Baina honek ez du andamiora igo nahi, nahiago omen du musika munduan jarraitu lan egiten hastea baino. Bere aurreko diskoak batere arrakastarik ez zuen izan. Oker ez banago, bere amak eta Chuecako mutil batek besterik ez zuten erosi. Ez dut jakin nahi zer egin dion produktoreari ziria sartzeko... edo agian produktorea izan da berari zerbait sartu diona..... Hori bai, elkarrizketetan esaldi sakonak botatzen ditu :D ¿La edad le ha hecho ser más sensible? Mi punto de vista ahora es el de un adulto. Hablo de mis sentimientos pero hay cosas que han cambiado. Elkarrizketa osoa . 2013/10/18 - 18:44:16
Tienes pareja para el baile de primavera?
Gaur San Juan gaua. Jai hauen harira beti akordatzen naiz USAko institutuekin. Bizitzan bete ezin izango dudan amets horietako bat, USAko High School bateko jaian egotea. Seguru gaur gauean jai haundiak egongo direla hango institutuetako kiroldegietan. Nire plana: 1) Jaia baino astebete lehenago lagun batek galdera egiten dizu: "Ba al duzu bikoterik San Juan jairako?" 2) Cheer-leaders taldearen nagusiari nire bikotea izateko eskatzen diot, baina ezetz esaten dit, futbol taldeko kapitainarekin joango dela. 3) Institutuko egunkariko neska polit bati eskatzen diot, eta baietz esaten dit. 4) E eguna iritsi da. Aitak bere autoa uzten dit Katteren bila joateko. Egun berezia da, eta ez dut amaren kotxe zatarra eraman beharko. 5) Katteren etxean nago, bere gurasoei oparitxoa eman, eta Katte eskaileretatik bajatzen ikusten dut.... polita baino politagoa da. 6) Kiroldegira goaz, jaia han ospatzen baita. 7) Dantza eta pontxeekin gaua pasatzen da. 8) Kotxea hartu eta parking batera joaten gara txirriak egitera. 9) Amodioa egitera goaz, baina biok konturatzen gara oraindik ez gaudela prestatuak hori egiteko. Prest gaudenean jakingo dugu, eta orduan egingo dugu. Bitartean ez dago presarik. 10) Bukatu da istoria. Txorrada bat da? Bai, baina 5000 euro pagatuko nituzke 18 urte eduki eta hori egin ahal izateko. 2013/10/18 - 18:44:16
Tienes pareja para el baile de primavera?
Gaur San Juan gaua. Jai hauen harira beti akordatzen naiz USAko institutuekin. Bizitzan bete ezin izango dudan amets horietako bat, USAko High School bateko jaian egotea. Seguru gaur gauean jai haundiak egongo direla hango institutuetako kiroldegietan. Nire plana: 1) Jaia baino astebete lehenago lagun batek galdera egiten dizu: "Ba al duzu bikoterik San Juan jairako?" 2) Cheer-leaders taldearen nagusiari nire bikotea izateko eskatzen diot, baina ezetz esaten dit, futbol taldeko kapitainarekin joango dela. 3) Institutuko egunkariko neska polit bati eskatzen diot, eta baietz esaten dit. 4) E eguna iritsi da. Aitak bere autoa uzten dit Katteren bila joateko. Egun berezia da, eta ez dut amaren kotxe zatarra eraman beharko. 5) Katteren etxean nago, bere gurasoei oparitxoa eman, eta Katte eskaileretatik bajatzen ikusten dut.... polita baino politagoa da. 6) Kiroldegira goaz, jaia han ospatzen baita. 7) Dantza eta pontxeekin gaua pasatzen da. 8) Kotxea hartu eta parking batera joaten gara txirriak egitera. 9) Amodioa egitera goaz, baina biok konturatzen gara oraindik ez gaudela prestatuak hori egiteko. Prest gaudenean jakingo dugu, eta orduan egingo dugu. Bitartean ez dago presarik. 10) Bukatu da istoria. Txorrada bat da? Bai, baina 5000 euro pagatuko nituzke 18 urte eduki eta hori egin ahal izateko. 2013/10/18 - 18:44:16
TVE saskibaloiarekin
TVEn saskibaloia nola ematen duten jakin nahi baduzue, galdera eta erantzun batzuk: -Zeozer gertatzen ari, baina ez dugu ikusten, zer gertatzen da? Batere interesik gabeko jokaldi bat errepikatzen ari dira. -Nor joan da gaur Vista Alegrera? Florentino Pérez, hamaika aldiz erakutsi digute. - 2. laurdena bukatzeko 2 segundu falta dira.... zer egingo dute TVEn? Publizitatera joan. -3. laurdena hasi da, non daude La 2ekoak? Publizitatean... -Ivanocich mahaira joan da zeozer protestatzera, zer ikusten dugu gure pantaila txikian? Malckovichen lehen planoa. -Scolak saskiratzea lortu du, zer ikusiko dugu? Bere aurpegia 10 segunduz, gertatzen ari den jokaldi berria ez. -Zenbat aldiz agertzen dira kortinillak gero errepikapenik egon gabe? 678 aldiz. -Realizadorea mozkortuta al zegoen? Ez, seguruenera ez du kirol hau ezagutzen, futbola ematen oso ona izango da, baina futbolerako bailo duenak hemen ez du balio. Tristea da gero horrelako gauzak jasan behar izatea! Kate pribatuak al dira gauzak ondo egiten dituzten bakarrak? Futbola Canal+en iksutea plazerra da. Tele5n 1 Formularen eskubideak erosi zituzten eta etekina ateratzen diote. Lehen inork ez zuen kirol hori jarraitzen, eta egun Tele5ri esker itzelezko audientziak lortzen ditu. Igandeko arratsaldeko 7tan Baskonia eta R Madriden arteko 5. partidua, non? LA 2en :( 2013/10/18 - 18:44:16
Ez ez ez, bolantarik ez!
Antxoak bukatuko zaizkugula eta, gai honek Futurama telesaileko atal bat ekartzen dit gogora. Futurama ezagutzen ez duzuenontzat: Fry 1999. urteko gabon zahar gauean nahi gabe kriojenizazio makina batean sartzen da. Izoztuta geratzen da eta 3000. urtean esnatzen dute. Matt Groening-ek sortu zuen Futurama. Simpsondarrak berarenak ere dira. Lehen denboraldiko 6. atala, Unos Valiosos Pececitos: Fry bere banketxera doa, dirua ateratzera. 3000. urtera etorri baino lehenago pobrea zen, eta banketxean ezustekoa ematen diote. 1000 urtetan pilaturiko interesei esker aberatsa da. 1999. urteko zentimoak milioiak dira 3000, urtean. Aberatsa da, baina 2 arazo ditu: * Bere lagunak berarekin haserretu dira. Diruak aldatu duela diote. * Antxoak 2200 urtean desagertu ziren. Antxoa-pizza bat jan nahi du, baina ezin. Egun batean enkante batera joaten da, eta han aspaldiko antxoa-lata bat ateratzen dute subastatzeko. Pujan sartzen da, eta bere milioi guztiak gastatzen ditu lata hori lortzeko. Bere lagunekin bakeak egiteko, antxoa-pizzara jatera gonbidatzen ditu. Hasten dira pizza jaten... ahoan sartu eta berehala bota egiten dute. Ez zaie zaporea gustatzen. Eta Frayk: sí, al principio las anchoas no gustan, son muy saladas, ya os iréis acostumbrando al sabor. 2013/10/18 - 18:44:16
uda aurreratzen da
Potrotaraino nago tipo honen albisteekin. Albiste zentzugabeak gero eta zentzugabeagoak dira, lehen ur-motoen istripuak izan, gero txakur hiltzaileak, beranduago emakumeen aurkako indarkeria.... Gauza jakina da honelako berriak behar dituztela munduko telediarioak bete ahal izateko. Urrutiko unibertsitateek eginiko ikerketa arraroak bukatu zaizkie eta pianojole amnesikoarena sartu digute. Baina albiste honek ez hankarik ez bururik ez du. Eta gainera aspergarria da. 2013/10/18 - 18:44:16