Goierriko hitza

Hitzako albiste zerrenda goierriko

Aerobik eta pilates ikastaroak egiteko aukera

 2010/09/01 - 23:31:01

Jakintzak zehaztu ditu jada ikasturtea hasteko egunak

 2010/09/01 - 23:31:01

Ampo-Beasain taldeak ez du atsedenik izan udan

 2010/09/01 - 23:31:01

Oinezkotze lanak azken fasean da

 2010/09/01 - 23:31:01

Irailaren 17ra arte udako ordutegian da liburutegia

 2010/09/01 - 23:31:01

Odol emaileen zenbatekoa igo egin da

 2010/09/01 - 23:31:01

Urretxu-Bergara errepidearen proiektua onartu du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urretxu eta Bergara lotuko dituen errepidearen proiektua onartu du, atzo jakinarazi zuenez. Beasain-Bergara (Gi-632) ardatza amaitutzat emango dute lan horrekin. Obrak burutzeko hogeita hamar hilabeteko epea jarri dute, eta 170 milioi euro inguruko aurrekontua. Aldundiak Bidegiri lanak «lehenbailehen» has ditzan eskatu dio, izan ere Deskargako tunelaren eraikuntza dago tartean, ardatzeko lanik konplexuena hain justu. Lanen enkantea «aurki» egingo dutela diote Aldunditik, «lanei aurten bertan ekiteko». Beasain-Zumarragaren jarraipena izango den Zumarraga-Urretxu zatia datorren urtean irekiko dutela iragarri dute. ...  2010/09/01 - 23:31:01

Elgoibarren aurka hiru puntuak lortuz hasi du denboraldia Beasainek

Ezin hobeto hasi du 3. Mailako denboraldia Beasain futbol taldeak. Elgoibarren aurka jokatu zuen asteburuan Iñaki Polak zuzentzen duen taldeak, eta hiru puntuak lortuta itzuli zen Mintxeta futbol zelaitik, Elgoibar talde «handiari» 0 eta 1 irabazi ondoren. Partidaren lehen zatian Oxelek sartutako golak eman zion garaipena Beasaini, eta lehen jardunaldiaren ondoren seigarren postuan dago sailkapen nagusian. Igandean etxeko lehen partida Bigarren jardunaldian Arenas Club izango du aurkari Beasainek. Portugaleteri 2 eta 1 irabazita etorriko da Arenas Loinatzera, sailkapeneko laugarren postuan kokatuta. ...  2010/09/01 - 23:31:01

Mikel Urdangarinek eta bere taldeak etzi saioa egingo dute Idiazabalen

Mikel Urdangarin musikariak eta bere taldeak kontzertua emango dute etzi, 22:00etan Idiazabalgo Zelaa kiroldegian. Bertan Zubia bere azken diskako abestiak entzuteko aukera izango da. Ahotsa Mikel Urdangarinek berak jarriko du eta kitarra ere joko du. Zazpi sokako biolinarekin Bingen Mendizabal arituko da. Kitarra elektrikoa, banjoa eta kitarra akustikoa Rafa Ruedak joko ditu, bateria Sahielak, pianoa eta teklatuak Koldo Uriartek eta biolina Nika Bitchiashvilik. Diska berrian hamar abesti ditu Mikel Urdangarinek. Kanta guztien hitzak eta musika bereak dira, lau abestitakoak izan ezik. Itzi geuntsan abestiaren hitzak Unai Iturriagak idatzitakoak dira. Infinitua kantaren hitzak Karmele Jaiorenak dira. Izartu ez banintz kantarenak Kirmen Uriberenak eta Mikel Urdangarinenak dira eta Munduari begiratzeko modu bat abestiarenak berriz, Kirmen Uriberenak. ...  2010/09/01 - 23:31:01

Udan inoiz baino bisitari gehiago pasa da aurten zazpi turismo bulegoetatik

Idiazabal, Lizarrusti, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zegama eta Zeraingo turismo bulegoek inoiz baino bisitari eta turista gehiago hartu dituzte aurtengo uztailean eta abuztuan, iaz baino %7,1 gehiago. Uztailean 4.321 lagun pasa dira Goierri behean dauden zazpi bulegoetatik, eta abuztuan 5.985. «Aurreneko aldiz 10.000 bisitarien kopurua gainditu dugu, eta nahiz eta Euskadiko datuak bere osotasunean kontuan hartuta zenbaki apala izan, Goierriko turismoa gorantz doala adierazten du datuak, eta sektore ekonomiko hori ere aurrerantz doala», adierazi du Goiturreko Niko Osinaldek. Datu horiei Larraizko informazio gunetik pasatu direnenak gehitu behar zaizkie. Bi hilabete horietan 2.191 lagun igaro dira bertatik (iaz mila eskas izan ziren). Informazio gune hori Goierriren eta Tolosaldearen ekimenez jarri da aurten bigarren aldiz, eta jasotako datuek gunearen balioa nabarmentzen dute. «Mendiarekin lotutako turismoa igo egin da, bai Aralarren eta baita Aizkorrin ere». ...  2010/09/01 - 23:31:01