uztarria, aktualitatea: Euskara

Euskaraldia antolatzeko lehen urratsak egiten hasi dira

Euskaraldia antolatzeko herritarrak nahiz eragileetako ordezkariak biltzen hasi dira. Hurrengo bilera irekia martxoaren 6an egingo dute, 18:00etan, Basazabal jauregian.  2025/02/20 - 12:05:02

Aitziber Besga: "Azpeitia herri oso euskalduna izan arren, oraindik badago zer egin"

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta euskararen erabilera sustatzeko ariketa xede duen egitasmoaren antolaketarako lehen bilera gaur egingo dute Azpeitian. Bilkuraren atarian Euskaraldiaren Azpeitiko koordinatzaile Aitziber Besgarekin (Azkoitia, 1996) hitz egin du Azpeitia Gukak.  2025/02/19 - 10:40:01

Euskaraldia antolatzeko lehen bilera egingo dute etzi

18:00etarako jarri dute hitzordua Basazabal jauregian. Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa.  2025/02/17 - 15:59:01

(👎) Ez, atzeko aldean ez du euskarazko bertsiorik

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia (👎) / Herritar batek honako gutun hau jaso du Azpeitiko zentro psikotekniko batetik, gaztelania hutsean. Ez, atzeko aldean ez du euskarazko bertsiorik. Euskararen arnasgune handienean, gure hizkuntzari lehentasuna ematetik urrun, oraindik ere badira komunikaziorako gaztelania soilik erabiltzen dutenak.  2025/02/13 - 13:53:01

Euskaraldia antolatzeko lehen batzarra otsailaren 19an egingo dute

Basazabal jauregian jarri dute hitzordua, 18:00etan hasita. Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren Euskaraldia, Elkar mugituz egingo dugu lelopean. Aitziber Besga izango da Azpeitiko arduraduna. Aurtengo berrikuntza nagusia Euskaraldia Hika egitasmoa izango da; Azpeitiak badu gisa horretako egitasmoetan eskarmentua, duela bi urte Hikaldia egin zutelako herrian.  2025/02/13 - 13:53:01

Zer zara: Anbotoko Mari bezain euskalduna, trapezista bat ala kamaleoi bat?

Nolakoa duzu euskararen erabilera? Sendo al dugu kontzientzia?... Zaparraiek test bat prestatu du . Bete ezazu; ea zer emaitza lortzen duzun.  2025/02/13 - 13:53:01

Arrazoiak hamaika

Aurtengo ikasturtean "nabarmen gora" egin du euskalduntzera edota alfabetatzera Azpeitiko Udal Euskaltegira jo duten ikasleen kopuruak. Maila desberdinetan ari dira euskara ikasten eta hobetzen Puri Garcia, Laura Bravo, David Prandoni, Olatz Elorza eta Eider Aranburu ikasleak. Abenduko Azpeitia Guka aldizkarian kontatu dituzte beren esperientziak.  2025/02/13 - 13:53:01

(👎) Herritarren aurrean "euskaraz bai sano", mesedez!

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek honako kexa helarazi digu, anbulatorioko bi erizain euskaldun itxarongelako haurren aurrean jo eta su gaztelaniaz entzun ondoren.  2025/02/13 - 13:53:01

(👎) "Ez al da ba kabitzen bide bazterrean?"

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek honako kexa helarazi digu seinale hauek denbora asko daramatelako erdara hutsean, Loiolako Gogarte etxetik gorantz doan bidean, harrobia baino lehenxeago. Irakurri herritarrak idatzitako bertsoa!  2025/02/13 - 13:53:01

Badator gaztetxoen Xapokeitan lehiaketaren bigarren edizioa

Hilaren 8an grabatu zuten telebista saioa Sanagustin kulturgunean, eta aurki izango da ikusgai Guka Telebistan. Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgi ikastetxeetako LH6. mailako hiruna ikaslek parte hartu dute Mireia Galarza eta Ignacio Arakistain aurkezleek gidatutako saioan.  2025/02/13 - 13:53:01

Nabigatu euskaraz