Busturialdeko HitzaMorga – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Morgako baselizetatik ibilaldia egingo dute domekan

Bederatzigarren urtez, udalerriko baselizetatik ibilaldia antolatu du Morgako Udalak, domekarako. Parte hartu nahi dutenek ibilaldi bi izango dituzte aukeran: laburra zein luzea. Ibilbide luzea 23,4kilometrokoa izango da, eta hori egitearen hautua hartzen dutenek 08:30ean egon beharko dute Andra Marin. Honakoa izango da egingo duten bidea: Andra Mari Talleri- Bizkargi- Eskerika- Gerekiz Erroteta-Meakaur- Meaka- Altamira [ ]  2018/06/18 - 07:41:03

Morgako Athletic Kalean klubaren mendeurreneko logotipoa jarri dute

Athletic Kalean Athletic Clubaren mendeurreneko logotiboa jarri zuten domeka eguerdian, Morgan. Mari Tere Artetxe Barrena alkatea buru zela, udal ordezkariekin eta herritarrekin batera, Athletic Clubeko ordezkariak ere bertaratu ziren; Karlos Gurpegi jokalari ohia eta Izaskun Larrieta zuzendaritza taldeko kidea egon ziren. Jon Eguren morgarrak egin du aipatu logotiboa. Orain dela 20 urte inauguratu zuten Athletic [ ]  2018/06/09 - 07:10:05

Oihane Perez garaile Morga Trail-ean, 20 kilometroko proban

Kategoria guztiak kontuan hartuta 583 pertsonak burutu zuten domekan Morgan egin zen proba, eta 20 kilometroko trailean Oihane Perezek irabazi zuen. Gernikarrak ordubete, 56 minutu eta 57 segundotan burutu zuen traila. Trail Team Bizkaiako Lorena Guinaldo sailkatu zen bigarren, Perezengandik hiru minutu eta hamasei segundora. Egurre K3 taldeko Ainhoa Garnika helmugaratu zen hirugarren, bi ordu, [ ]  2018/05/25 - 21:12:02

Bizkaia Kopa Trailaren hirugarren proba lehiatuko dute Morgan, domekan

Martxoaren 18an Arrietan hasi zuten aurtengo kopa, eta apirilaren 29an Lemoizen lehiatu zuten bigarren proba. Trail luzea eta laburra, BTM eta txakur-krosa lehiatuko dituzte, eta horrez gain, martxa laburra zein luzea egiteko aukera izango da, beste urte batez. Antolatzaileek zehaztu dutenez, iazko parte hartzaile kopuru antzekoa espero dute. Izan ere, 650 pertsona baino gehiago espero [ ]  2018/05/25 - 21:12:02

Kantuz eta dantzez bizirik mantentzen duten herria

Ume, gazte zein helduak bildu zituen zapatuan Morgan Dantza Loraldia jaialdiak. Eguraldiak lagunduta, kalean egin zituzten goizetik gauerdira bitarteko ia jarduera guztiak, jai giroan. Kantatzen eta dantzatzen duen herri bat ez da inoiz hilko. Hala dio esaerak, eta Morgak ere, bizirik dagoela erakutsi zuen, herrira dantzak eta kantuak ekarriz. Jai giroa dakartzaten jarduerak aukera aproposa [ ]  2018/05/25 - 21:12:02

Dantza Loraldia jaialdiak egun osoko egitaraua ekarriko du bihar Morgara

Egun osoko egitarauagaz egingo dute bihar, Morgan, Dantza Loraldia jaialdia. Denek parte hartzeko moduko eguna izango da, eta ekitaldia nagusia, trikipoteoa, bazkaria, bingo kanta jolasa, gaztaporra, dantza plaza gidatua, txokolate jana eta erromeria egongo dira aukeran. Bost dantza talderen parte hartzea izango da biharko jaialdian; tartean, herrikoena: Morga dantza taldea eta Dantzari Kantari taldea. Haiekin [ ]  2018/05/25 - 21:12:02

Europako titulua eskuan, beste amets bat beteta

Welter pisuko Europako Txapelketa irabazita, amets bat bete duela adierazi duen Kerman Lejarragak zapatu gauean, borroka amaitu berritan. Bradly Skeete ingelesa KO teknikoz mendean hartu zuen, bigarren borrokaldian. 9.000 ikusletik gorak giro itzela sortu zuten Bilbao Arenan. Britainiarraren aurkako borrokaldiak lau minutu eskas iraun zituen. Lehen asaltotik, Skeetek defenditzeko lan handia izan zuen, eta bigarren [ ]  2018/05/08 - 21:09:02

Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Morgan

Gernikako Arbolaren kimua landatu zuten domekan Morgako Oñarte auzoan. Mari Tere Artetxe Morgako alkatea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta Ana Rosa Olea eta Alazne Abrisketa udalerriko zinegotziak izan ziren Oñarte auzoko aisialdira bideratutako gunearen inaugurazio ekitaldian. Ez da Bizkaiko udalerrian landatzen den Gernikako Arbolaren lehenengo kimua, izan ere, orain dela urte batzuk Morgako [ ]  2018/03/12 - 14:17:02

Kerman Lejarraga Espainiako Txapelketa irabazteko borrokatuko da bihar

Morgarra Welter Pisuko Espainiako Txapelketa irabazteko borrokatuko da bihar, Bilboko Miribillan (20:00). Ikusmin handia sortu du Morgako errebolberraren eta Jose del Rio El niño Mallorkako boxeolariaren arteko norgehiagokak. Horren adierazle da orain dela hilabete sarrerak agortu izana. Boxeo zaleek zein adituek lehia estua bezain bizia espero dute biharko. Mallorkarra da gaur egungo Espainiako txapelduna, eta [ ]  2017/11/30 - 18:08:02

Espainiakoa eskuratuta, Europara begira

Kerman Lejarraga morgarrak Welter pisuko Espainiako Txapelketa irabazi zuen zapatu gauean, Bilbao Arenan. Jose del Rio El niño Mallorkako boxeolariari titulua kentzea lortu du Morgako errebolberrak. Borroka gogorra izan zela nabarmendu zuen Lejarragak, eta orain Europako titulua lortzea da bere helburua. Jendetza batu zen Miribillan; ia 11.000 sarrera saldu zituzten. Hamar borrokaldiko borrokan nagusitasun osoz [ ]  2017/11/30 - 18:08:02

Nabigatu euskaraz