Busturialdeko HitzaArratzu – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Euskal Herriko herri kirol txapelketaren lehen saioa jokatuko da Arratzun

Abenduko lau asteburutan jokatuko da Euskal Herriko herri kirol txapelketa eta lehen jardunaldia Arratzun jokatuko da domekan. Asteburu bakoitzean kirol jakin bat egin beharko dute eta domekan Arratzun jokatuko dena Euskal Herriko lokotx bilketa txapelketa izango da. 13:00ean hasiko da herriko pilotalekuan kirol ekitaldia eta zortzi parte hartzaile arituko dira 1,25 metrora eta bi lerrotan [ ]  2018/12/05 - 02:24:04

Aitor Blanco nafarrak irabazi du Arratzun jokatutako Euskal Herriko lokotx biltze txapelketa

Atzo [abenduak 2] jokatu zen Arratzuko frontoian Euskal Herriko lokotx biltze txapelketa eta bi segundo eta 29 ehunenekorengatik jantzi zuen txapela Aitor Blanco nafarrak. 6 minutu 14 segundo eta 44 ehuneneko behar izan zituen. Bigarren sailkatu zen Fernando Etxegarai nafarrak, ostera, 6 minutu 16 segundo eta 73 ehuneneko behar izan zituen. Nafarren atzetik sailkatu ziren [ ]  2018/12/05 - 02:24:04

Barre algara artean afaldu dute Belendizen, bertsolarien konpainian

Urtero legez, bertso afarian elkartu ziren Belendizko txokoan. Zapatuan zuten hitzordua jarrita 21:00etan. Guztira, 53 bat lagun bildu ziren, eta horiek guztiek barre algara artean igaro zuten gaua. Herritarren artean izan ziren gonbidatu bi, bertsolari bi: Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal eta Algortako Xabi Paya. Afaria oso dibertigarria izan zen horiei esker; jendeak barre asko egin zuen, [ ]  2018/11/13 - 00:26:04

Manu Leginetxeren 34 ale hartu ditu dohaitzan Arratzuko Udal Liburutegiak

Arratzuko Udal Liburutegiak Manu Leginetxe kazetari arratzuarraren 34 ale hartu ditu dohaitzan. Leginetxeren artxibo pertsonala Euskadiko Artxibo Historikora eramateko egin den bigarren jardunaldia izan da honakoa. Belendiz auzoan jaiotako kazetariak bere lan batzuk eskaini zizkion Arratzuri bizirik zegoenean, baita Gernika-Lumori ere. Manu Leginetxek eskainitako artxibo pertsonal hori Euskadiko Artxibo Historikora eramatea kudeatu zuen orduan Arratzuko Udalak, eta [ ]  2018/07/18 - 23:30:09

Lagun eta auzotarrekin, jai giro onean ibili dira Belendizko sanpelaioetan

 2018/07/01 - 17:24:07

Sanpelaioek jarduera ugari ekarriko dituzte Belendiz auzora

Herriko jai nagusiak diren sanisidroen ostean iritsiko dira asteburuan sanpelaioak Arratzuko Belendiz auzora. Ohiko jarduerak izango dituzte aukeran herritarrek, eta, beraz, jatekorik, musikarik eta kirolik ez da faltako auzoan. Pelaio Deunaren eguna datorren martitzena bada ere, motorrak berotzeko aitzakiarik ez da faltako Belendizen. Arrakasta berezia izaten du auzotarren artean txapel jaurtiketak; ume, gazte zein helduek [ ]  2018/06/24 - 18:19:08

Borja Nieto izan da onena Arratzuko Enduroan

Nieto eta Markos Beraza ziren senior txapelketa kategoriako lasterketa irabazteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin. 22 minutu, 20 segundo eta 176 ehuneneko denboragaz nagusitu zen Nieto, zapatuan. Josu Artola sailkatu zen bigarren, hiru segundo pasatxora, eta Beraza hirugarren geratu zen, 22 minutu, 31 segundo eta 784 ehuneneko denboragaz. 23 urtez azpikoen txapelketan, berriz, Urko [ ]  2018/06/04 - 19:39:06

Arratzuko Enduroan 100 bat moto gidarik parte hartzea espero dute

Zapatu arratsaldean motor hotsak hartuko du Arratzu. Beste urte batez, Gernika OFF Roaden eskutik, eta udalaren zein aldundiaren laguntzagaz, Arratzuko Enduroa lehiatuko dute. Euskadiko zein Nafarroako txapelketetarako puntuagarria den proba honetan parte hartzeko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 72 pilotu daude izena emanda. Pilotu nafarrak ere etorriko dira, beraz, parte hartzaile kopuru zehatza zapatura arte ez [ ]  2018/05/31 - 14:24:05

Iritzi artikuluari buruz aritu gara Barrutialde institutuko ikasleekin

Institutura goizean heldu eta ordubeteko saioan kazetari lanaz eta iritzi artikulua nola egiteaz jardunean ibili gara Barrutialde Institutuko ikasleekin. Iritzi generoak zeintzuk diren aipatzeaz gain, iritzi artikuluaren egituraz, estiloaz eta prozeduraz hitz egin dugu. Horrez gain, webgunea aztertzeko aukera izan dugu. Bertan, elkarrizketatuei egindako bideoak ikusi ditugu. Espero dugu landutako praktika baliagarria izatea, eta iritzi [ ]  2018/04/26 - 07:58:06

Busturialdea: aniztasun eta konfiantzaren bilgune

Urtebetean gauza ugari egin daitezke: bizipen asko elkarbanatu; asko ikasi eta asko irakatsi. Eman egin daiteke, eta, era berean, jaso. Hainbat pertsona ezagutu daitezke, eta horiekin adiskidetasuna sortu. Konfiantza ere lor daiteke, eta, guztien artean, aniztasuna eraiki. Busturialdeko Ongi etorri errefuxiatuak plataformak badaki zer den hori; urtebeteko ibilbidean, bizi izan dituelako horrelako asko. Azkenaldian, zerbait [ ]  2018/04/13 - 11:13:04

Nabigatu euskaraz