denetik - borthuzai
denetik - borthuzai artikuluen jarioa
El Español de la Historia
2016/03/15 - 16:01:05
Cannes 2007
2016/03/15 - 16:01:05
Pintura eta Zinea (Dalí eta Lynch)
2016/03/15 - 16:01:05
Sexty Sexers
Atzo, larunbata, Urretxuko gaztetxera inguratu ginen lagun kuadrila bat (badakizue, tres son multitud esaten dute :-) Sexty Sexers-en kontzertua ikusteko. Izan ere, bigarren lana duten Urkamendi Blues diska zuzenean aurkezten ari dira azken aldi honetan batean eta bestean. Nik ez dut Rock&Roll-a oso gertutik jarraitzen eta beraz, beraien musikaren inguruan ezer esan baino, nahiago nuke indezents-en post hau irakurriko bazenute :-) Eta kontzertua zer moduz egon zen? Bi hitzetan: IKARA-GARRIA!! :-) Hemen duzue eitb-kultura saioak talde beratar honi eskeiniriko erreportaia. Sexty Sexers Uploaded by borthuzai youtube-n ere Sexty Sexers-en video gehiago aurki ditzazkezue, baina benetan esanda, ez dute zuzenean duten indarraren izpirik ere. Zuzenean oso-oso indartsuak dira. Nik behintzat flipatu egin nuen! Eta aprobetxatu orain gazte hauek ikusteko, kontzertuak jo eta jo baitdabiltza batetik bestera. 2016/03/15 - 16:01:05
ETAk su etena bertan behera utzi duela eta
Eta-k su etena hautsi du hauteskundeak pasa eta astebetera. Kontuz! ETAk berriz ere norbait hil behar du eta! Eta auto-bonba batez bada agian zu ere harrapa zaitzake! Berriz ere hiletak, HBri atentatuak kondenatzeko eskaerak, HBk ordea, ez duela kondenatuko horrekin ezer lortzen ez delako (eta ez kondenatuz zer lortzen da ba?)... betikoa. ETAk dio Ajuria-Enea, paktu antiterrorista eta horiek antzinako formulak direla eta bakea lortzeko ez dutela balio argi geratu dela (beno, ados egon gintezke agian) baina eta bonbak? Ez al dira bonbak ere antzinako errezetak? Bai, estatu espainiar eta frantsesak euskal herria mespretxatzen dute (lege antiterrorista, tortura, presoen aurkako politika (bai, bai, azken urte hauetan erail duten ekintza bakarrak hauek), euskararen egoera...) baina armak ez dira erantzuna. Errezeta hori ere ez dela egokia argi geratu da. Ikuspuntu estrategiko batetatik (eta ETAri hoztasun hori gustatzen zaio) aproposagoa litzateke bake-borroka bat aurrera eramatea, biolentziarik gabe, argi eta garbi uztea jende guztiaren aurrean (espainiarren aurrean, frantsesen aurrean...) biktimak euskaldunak direla, espainiar gobernuak zentzurik gabe komunikabideak ixten dituela, euskal hiztunak baztertuta daudela... BAKEZKO-BORROKA ETA PROPAGANDA bide aproposagoa da beraien helburuentzat. Armen bidez ordea, biktimak espainiarrak dira, eta euskaldunok borreroak. ETAk su etena hautsi du hauteskundeak pasa eta astebetera. (eta ETAri zuzenduz) Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek orain bost urteko eszenategi berberera itzuli nahi zutela. Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek ETAk su etena haustea nahi zutela. Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek ETAk berriz ere jendea hiltzea nahi zutela. Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek Josu Jon Imazi bidea erraztu nahi ziotela, espainiako gobernua PP-k hartzea, soka gehiago tenkatzea, sufrimendua beste urte mordo batez luzatzea... EZ NIRI POTROK UKITU LA HOSTIA! 187000 pertsonen zein erabilera lizuna! Eta horrenbeste sufrimendu zertarako? PRESOEN INGURUAN eta DESARMEAREN INGURUAN HITZEGITEKO!?!?!?!?!? ETA EZ BESTE EZERTARAKO!!! Horretan alderdi guzti-guztiak ados baitatoz! Euskal herriaren etorkizunean ez duzue zeresanik! Onartu! Hori alderdi politiko GUZTIEK adostua izango da! (PP eta HB barne) Eta emaitza ETAtik gustukoa baduzue bale, baina ez baduzue gustuko berriz, sentitzen dut ba! Izorratu egin behar! Eta bale, azken urte hauetan gobernu espainiar eta frantsesak ez dituzte gauzak ondo egin, baina zuek ere ez. Benetan, egin beste su eten bat lehenbailehen, hitz egin presoen eta etakideen etorkizunaren inguruan, desarmeaz eta beste zenbait kontutaz eta amaitu zuen orain arteko ibilbidearekin. Hartu biolentziarik gabeko bidea. Ez bihurtu hurrengo urte hauek aurreko 40ak bezalakoak, mesedez. Eta bestela berriz, benetan, joan zaitezte denok niregatik por culo hartzera! Hostia puta! (Batzutan badirudi ETAk eta PPk masokismo puntu bat dutela, biek ahal den gizarterik bortitzena nahi dutela, horrela biktimena egiteko eta beraien jarreretan etengabe berresteko. Eta tartean, PNVren biktimismoa âNi, hemen, batzuen eta besteen erdian, eta gauza bat egiten badut, batzuk kontra agertzen dira eta kontrakoa egiten badut berriz, besteak. Nola asmatu hauekin?â etengabe, etengabe, etengabe, PNVren a dos bandas jokatzearen biktimismo etengabea... Eta norbaitek esango dit âhi, eta zeatik ez dek post-ik idatzi estatuaren biolentziaren aurrean?...â bale, arrazoia daukek, baño etzuan nere intentzioa blog politiko bat ittea, lo único gaurko honek, nizkian barne esperantza guzti-guzti-guztik akatu zizkiakela. Oain arteko beste eozin ekintzak lortu ez dikena. Hoixe arrazoia) 2016/03/15 - 16:01:05
Hezkuntza Sistema
Ezagutzen nautenek jakingo duten bezala, behin eta berriz, etengabe errepikatzen dudan esaldi horietako bat da honako hau: âHezkuntza sisteman ez dago hezkuntzarik. Hezkuntza sistema, gainditu beharreko oztopoz osatua dago, ez hezkuntzaz" edo horrelako zerbait. Oztopoak noski, esaminak dira. Esaldi hau, nire ikasle bizipen pertsonaletan oinarritua dago âsoilikâ, eta ez inongo azterketa, edo irakasle esperientziatan⦠baina hala eta guztiz ere, erabat konbentzitua nago horretaz :-) Gogoan dut oraindik, orain urtebete edo, nire umetako ikastolako notak topatu nituenean hartu nuen ustekabea. OHOko 2. edo3. mailako notez ari naiz, ikastaroak ikasgaiez ez, baizik eta bestela antolatuta daudeneko garaiaz, eta notak, zenbaki bitartez ez, baizik eta andereñoak idatziriko testuen bitartez ematen direneko garaiaz. Eta barrenak irauli zizkidan ustekabea zera izan zen, ni, erabat identifikatua sentitzen nintzela textu haietan!!! Andereñoaren zenbait ohar, hauek ziren esate baterako: (egia esan orokorrean nota onak nituen, baina ez dut uste oso zaila denik OHOko 2. mailan nota onak ateratzea, ezta? :-) hortaz, nire akatsak erakutsiko ditut) - ...zenbait momentutan oso urduri agertu da eta bere lanetan agertu du. - ... zerbait ulertu ez badu, oso urduri jartzen da. Lasaitzea komeni zaio. - ... tio! Ke kaña! Ume hori ni naiz! Benetan! Ez naiz batere aldatu! Orokorrean umetako abilitate, afizio, eta beldur berdinak ditut!! Beti, beti, beti irakasleari zerbait galdetzeko beldurra! Halako inseguritate kroniko bat. Oso kuriosoa izan zen umetako notetan islatua ikustea. Denei gomendatzen dizuedan esperientzi bat da. Azken batetan, orain 25 urte, orain bezelakoxea baino metro bat gutxiagorekin zinela konturatzen baitzara! :-) Benetan! Eta guzti honetatik noski, ondorio nagusi bat atera liteke erraz asko: - Hezkuntza sistemak ez ditu nire akatsak zuzendu. Noski, badakit haur baten hezkuntza ez dela ikastolaren zeregina soilik, baina beno, aceptamos pulpo como animal de compañÃa, ezta? :-) Gainera, badakit hezkuntza sistema kritikatzeko nire adibidearekin soilik ez dela nahikoa, eta Fidel Castrok jesuiten artean ikasi zuela esatearekin nahikoa ez bada gainera, honatx bestelako adibide batzuk: - Bere kasara ikasten zuen eta ez zituen examinik errazenak gainditzen. "Ikasteko arazoak" omen zituen irakasleen aburuz, baina Kant irakurtzen zuen. 16 urterekin institutotik bota zuten. Hamar urtetara, 26 urterekin, erlatibitatearen teoria garatu zuen. Einstein --------------------------- - 13 aldik bota zuten ikastolatik eta maisuak "atzeratua" zela uste zuen. Bera arazo bakarra, gortasun partzial bat. 1300 patente egin zituen. Thomas Alva Edison --------------------------- - Harrow ikastetxean ikaslerik txarrena zen. 1880. urtean maisu batek "Gauzak ahazten zaizkio eta irregularra da. Sekula ez du arrakastarik lortuko" idatzi zuen. Ingalaterrako lehen ministro eta Nobel sariduna izan zen. Winston Churchill ---------------------------- - Ikastolan zen bitartean, gurasoak berataz ahaztuko ziren ideiak beldurtzen zuen, eta beraien erropak edo eskatzen zizkien. Hartara, berriz ere erropa hori jaso nahi bazuten, bere bila joan beharko zuten ikastolara. Picasso ---------------------------------- (informazioa hemendik hartua) Aiiiiiiiiiiii!!!! Hezkuntza sistemak ez zituen gure akats agian zuzendu ezinak konponduko, baina noizbait zoriontsuak izan ginela bai!! 2016/03/15 - 16:01:05
The Basque - Simpsons Connection
2016/03/15 - 16:01:05
Bigarrena - Segundua
2016/03/15 - 16:01:05
Warhol-en 'Brillo Kaxa', Arthur C. Danto-ren arabera
Beste behin ere aipatu nuen FilosofÃa del Arte Moderno liburutik Arthur C. Danto-ren beste zatitxo bat: (Danto-ren arabera, artelan hau mugarri zen mendebaldeko artean) Andy Warhol-en Brillo Box lana "La Caja de Brillo parece plantear una reivindicación revolucionaria y ridÃcula en la medida en que no pretende tanto derrumbar la sociedad de las obras de arte como ser reconocida por ella, y exige la misma posición que los objetos sublimes. Por un momento nos irritamos y suponemos que serÃa una humillación para el mundo del arte ceder a esta exigencia. Que un objeto tan mezquino y miserable se vea elevado mediante su admisión en el mundo del arte, parece estar fuera de toda cuestión. Pero entonces advertimos que hemos confundido la obra de arte Brillo Box con su vulgar réplica en la realidad comercial. La obra proclama su reivindicación de ser arte en tanto que propone una metáfora a ultranza: la âcaja de Brillo como obra de arteâ. Y al cabo, esta transfiguración de un objeto corriente no transforma nada en el mundo del arte. Se limita a hacernos conscientes de las estructuras del arte, que ciertamente requirieron de un cierto desarrollo histórico antes de que esta metáfora viniera a ser posible. Pero en el momento en que ya fue posible, tal cosa como la Caja de Brillo vino a ser algo inevitable y sin sentido. Inevitable porque habÃa que hacer el gesto, bien con este objeto, bien con cualquier otro. Sin sentido porque en el momento en que pudo hacerse, ya no habÃa motivo alguno para hacerlo realmente. [â¦] Pero como obra de arte, la Caja de Brillo no sólo enfatiza que en virtud de atributos metafóricos sorprendentes es una caja de Brillo. Hace lo que las obras de arte han hecho ya desde siempre: exterioriza un modo de contemplar el mundo, expresa el interior de una época cultural y se ofrece como un espejo para poner en evidencia a nuestros reyes." Andy Warhol bera Brillo kaxa artean 2016/03/15 - 16:01:05
Argazki batzuk
2016/03/15 - 16:01:05