Xaboizko poemak ispiluan

Galderak erantzunen gainetik dabiltzanean

Ez neukan idazteko intentziorik otsailaren 18rarte, behin azterketak amaituta arnasik hartzeko izan arte. Baina gaurkoak merezi dau arreta une bat, geldiune bat egitea, lasai gelditzea eta pentsatzea. Palestinan, parlamenturako hauteskundeetan, Hamas mugimenduak 132 aulkietatik 76 lortu dauz. Gehiengoa, politikaren bidea bakardadean ibiltzeko nahiko. Palestinan gertatzen ari dana beti goibelu egin nau, inoiz ez dodalako ulertu erraldoia umearen kontrako borroka hau, inoiz ez dodalako ulertu nondik datorren estatu juduaren zilegitasuna eta palestindarrak noz eta zelan bilakatu ebezan historia honetako txarrak. Baina aitortu behar dot gaurkoak kezkatzen nauala. Asko. Hamas-ek armak itzi behar dauz bere gobernuaren zilegitasuna onartu daiten, baina, baztertuko dau Israelek errepresioaren bidea? Baztertutko dau “hilketa selektiboen” politika? Aspaldi nabil ulertuezinean mosaiko honetako txokoren baten astoratura, nonoiz ibili izan banaiz ulertzearen bidetik libre. Larritzen nau. Al Fatah-k eskaintzen eban aukera -jarraipena, baita borondate eskasa ere hainbat arlotan- ez zan onena, baina ezer gitxi dakigu Hamas-ek jarraituko dauan norabideari buruz. Mundu mailako arduradunak, arrazoi ezberdinengatik ziuraski, kexkatuta dabiltza oso. Ez da ahazteko bezalakoa Europar Batasunak Palestinako funtzionarioen soldatak ordaintzen dauzanaren datua. Normalean jendeak kazetariengandik erantzunak espero dauz, errealitatea modu apalago baten irensteko modua. Baina gaurkoan ez dakart zorroa erantzunkin; burua eta bihotza galeraz beteta doaz. Zeintzu dira aldaketa honetarako arrazoiak? Zer nahi dau palestinar herriak eta norarte heltzeko dagoz prest? Noz onartuko dabe munduko agintariek palestindarrei euren herria kendu deutsiela? Noz irakurriko da historia gertakariei so, eta ez iritzi-zutabeei? Noz ulertuko dogu herri baten ardatza ez dala estruktura ekonomikoa, jendearen sentimenduak baino?  2015/03/05 - 17:15:02

Gorrotoaz eraikitako alanbradak bihotzetan, nonahi

Inbidia unibertsala eta, uste dot, behin betikoa da. Badirudi sentimendu on guztiak – poza, maitasuna, adiskidetasuna - laburrerako izatera kondenatuta dabiltzala, lausoki hiltzera, eta bizitzaren alde txarra baino ez dala geldituko. Badirudi gorrotatzea berezko gauza dala, betidanik izkutuan dabilela eta, behin agertuz gero, adikzioa sortzen duela. Egun txarrak joan dira, eta txarragoak datorkiguz; heldu da unea noz gauetan lo hartzeko modu bakarra leihotik at ez begiratu eta egunerokotasuna opil handi eta goxo bihurtzen duten ñabardurekaz gelditzea dala.  2015/03/05 - 17:15:02

Elkarrizketa Pérez Reverterekin

(parentesia londresekiko) Duela aste parea, irtetzeko gogorik ez baina lo egitekorik ez dauen gau horretako batean, derrepentean aurktu neban TVEk ezustean berpiztutako saio bat: El Loco de la Colina. Aurkezleari, Jesus Quintero handiari, gustura igertzen zitzaion aurrez aurre zeukanarekin: Arturo Pérez Reverte. Begir une handirik ez dut b erarengan, baina dudarik gabe arintasin eta hitzegiteko orduan argitasun oso handiko tipoa. - “Los mecanismos para llegar al poder tienen ciertos filtros que impiden a los honrados llegar al mismo”. - “Creemos que todo tiene solución, pero a veces no la hay.” - “Mientras haya desesperación (...) el terrorismo seguirá existiendo.” Hor daukazuez hiru lerroak, danon gozamenerako. Honi buruzko hitzak, beti bezala, gustura onrtuak izango dira. NOTA: Berez gaztelaniaz idatzitako sarrera.  2015/03/05 - 17:15:02

Udabarriko kontuak

Hanpatuta dabiltza gazteak. Ator barriak, kolore bizietakoak, eta denbora luzean -gomina hatzamarretan- orraztutako uleak. Alkohol usaina irribarren erpinetatik at darie, goiz da ondino, garagardo parea, izkinako botigan erositako vodka merkerik apika. Mailadiak irentsi egiten dauz, jantokian barna eroanez. Badoaz. Argi laranjak begien kontra leher, musika bihotzeraino, hanketara, ahora. Erritmoa hartu, bam, bam,bam, bam, badoaz. * * * Neska lirain bati eskatzen deutso ron-kola. “Tio no mezcles, que es malo” lagunak, barreka. Pi pi pi titititiri, pipipi pipi titititiri.... Neskak botilan lotzen dau begirada - “sabes que, que no ha sido capaz de mirarte a los ojos, así que algo...”- eta Coca Colaz blai eginda isiltzen dabez biok izerdi nahiak. Beti errepikatzen dabe jolas bardina, umeak dira, gara, no problem. Tuturu tu tutu tututururu... * * * Goizaldean, badoa, eskaileretan gora, jantokiak botaka egiten dau, gazteak logeletara, egunsentia bakardean, biluzik ikusi nahi dau kristalezko bitxoak. Ganbarara sartu eta ohearen parean daukan egutegian, maiatzeko lehen egunak ilunduta dagoz. Azaroa, txoriena litzatekean jolas honi hasiera emondako garaia, zakarrean itotako egutegian dago. Beste egutegi baten: argazki ezberdinak, esperantzaren partez oroitzapenak. Urrunean entzuten dan musikaren -tiritiriii- azken hasperenaz, etzundu egiten da. Akaso, azkenean, hainbeste joatearren, ez da helduko.  2015/03/05 - 17:15:02

Erlojuen bateriak ere agortzen direlako

Ez dakit nire paranoia horretako bat izango dan, baina uste dot gizakiok oroimenarekin dogula arazo larria, beste askoren artean. Badirudi gauza askotarako oroimen amaigabea dogula, ia ia mekanikoa, artxibo baten bezalakoa, eta beste batzuentzat tukuaz edo gabiltzala. Zorigaitzeko animaliak eta oro har ezkorrak garela esaten den arren, ezinezkoa egiten jaku gure errealitatea onartzea eta oroimena erabiliz sistematikoki idealizatzen dogu iragana, oraina apaintzeko asmotan. Hurbiltzen dabil Asiako hego-ekialdeko kostaldea suntsitu zuen zorigaitzeko tsunamiaren lehen urteurrena, eta ziurrenik ospakizun piloa egongo da dirua batzeko, oroimena pizturik mantentzeko eta horrelako asmo jatorrekin, baina... zer gertatu izan da urte osoan zehar? Zeinek lagundu dau ahal zeuen heinean? Eta gatazka hau EEBBtako ekialdeko kostan edo Europan gertatutakoak balira? Badirudi gizartea errukiz baino ez dala mogitzen, epe laburreko errukiz gainera, zeozelango denbora pasa balitz moduan. Baina mundua ez da errukiz eta limosnaz eraikitzen. Gure emozioak eta oroimena komunikabideekin estuegi lotuta dauz, eta komunikabideek, beste edozein enpresa moduan, diruaren sentsibilitateari baino ez deutsie entzuten. *Argazkia World Photo Press erakundearen 2005eko lehiaketaren irabazleetako bat da. Datozan aste edo hileotan aurtengo lan irabazleetako batzuk komentatuko dodaz, martitzenero.  2007/06/27 - 05:47:29

Balkanetara

Bai, Balkanetara goaz. Apirilean joan behar dogu, eta blog eder bat prestatu dogu nahi dauanak irakur eta ikus dezan. Gonbidapen zibernetikoa da hau; sarrera dohan. BALKANAK 06  2007/04/16 - 02:13:06

Paradisua aurkitu dabe!!

Gaur munduko komunikabide nagusietara ohituta gauzkaten gatazka normalizatu eta sasi-istorioetatik ezberdina zen berria heldu da. Paradisutik hurbilena aurkitu omen dabe, gizakiak inoz ez zapaldutako lekua; animaliak ez dira gizakien beldur eta inoiz ikusi gabeko espezieak dagoz. Berria BBCren eskutik helu a, baina ordu gitxitan ya komunikabide nagusi guztiek errepikatzen eben. Ni izan banintz hara heldutakoa, ekintza bakar batean batu izango nituzkean aukerarik berekoi eta eskuzabalena. Astiro zeharkatu ostean, paradisuko hegaztiak nire gainean gelditzea itxi ostean, begiak itzi eta soinu guztiak bereganatu ostean, behin nire begiek kolore guztiak gordeta izan, kaminu beretik egin izango nuen buelta eta babesleari esan "sentitzen dogu, erratuta genbilen, ez dago gauza barririk". Paradisua paradisu da amaitzen dan unerarte. Gizakiok oparo dakigu hortaz. Goi Amazoniako erkidegoak paradisu ziren gizaki txuriak txurien gaixotasunak sendatzeko txurien sendagaiekaz heldu ginen arte, eskatu gabeko aberrien eraikitzaile. Afrikako lautadak paradisu ziren sutautsak airea bete eta enclosure-ak elefanteari lekua kendu zioten arte. Gabon, Gineako oihanak paradisu ziren iparraldeko txupopteroak, petroleoak mugiduta, dana suntsitu genuen arte. Machu Picchu paradisu zan, Peru Rail heldu zan arte. Yucatango lautada paradisu zan errepideak zabaldu eta denborak oztondu nahi eta jakin izan ebazan tenpluak aurkitu genuzan arte. Leku guzti horrek eta beste asko paradisu ziren nonor, bere jakitura egarriak, diruaren hotsak edo ezjakintasun baldarrak mogiduta leku horrek paradisu izatetik iraganeko entziklopedietan paradisuaren adibide izatera eroan ebazan arte. Gizakiok, gero eta argiago ikusten dot, Lurrran egon dan bizkarkoirik handiena gara. Beste bizkarkoiekaz daukagun ezberdintasun bakarra gure asmakizun gaitasun handiagoa da -argitasun deitzera ez naz ausartzen-, eta luzaro izan garela kapaz baliabideak luzatzeko eta gure patua ekiditeko. Ester Boserup izeneko ekonomista baten ustez, gizakiok baliabideen gainean egiten dogun sakadak gure burua argitu eta baliabideak hobeto erabiltzeko sistema sinesgaitzak asmatzera garamatza, biziraupena izeneko lasterketa ero honetan aurrera jarraitzen lagunduz. Dinoena egia da, baina muga baterarte. Baliabideak ez dira agortezinak, eta potentzialki izatera heldu zitezkeen arren, giza argimena ez da amaitezina. Paradisu barria aurkitu dabela diote, nire ustez gaur Paradisuaren heriotza bizi izan dogu. Urruneko Indonesiatar Ginea Berriko leku hau lehenik zientzilarien esuektatik igaroko da, geroago neurona gitxiko eta zapata handietako turistei zabalduko da. Indonesiako gobernuak, elkarte ezagun baten laguntzarekin, garapen mantengarriko plan bat aurkeztuko dau. Baina leku honek atzo ez zuen inolako planik behar. Bere burua gidatzeko kapaz zen. Historia behin eta berriro errepikatzen da, zerekin errepikatu ez daukagun arte.  2007/04/16 - 02:13:06

Egunerokotasuna txuri-baltzean margozten.

Argazki poesia. Hori da Chema Madoz-ek eskaintzen deuzkuna oraingoan aurkezten dauan antologian (2000-2005). Eguneroko objektuen arteko erlaziotik abiatuta eraikitzen dau, atal bezala existentziaren zati kasualak erabiliz; deseraikuntza hutsetik "margozten" dau, edozein errealitate edozein unetan konposatu eta eraldatua izan daitekeela erakutsiz. Badirudi Madoz-ek artistaren izaera iragankorra, bere alderik samaritarrena, bereganatu dauala. Arteak planteatu egiten dau, inoz ere ez imposatu. Berak badaki, onartu egiten dau eta hastapen honegaz lakrikuntzen dau. Imposaturiko ordenu naturalei burla egiten deutse, magia pragmatikoaz erakutsiz agian dana ez dala posible, baina asko bai.Ikuspuntu zuzenetik behatzeagaz nahiko da. Margolan handi eta nabardura goxo, piano eta xake-irudien elkartrukaketa baten -ikuslearen begietara laburregia- logikaren oinarriak apurtzen dira. Edozein hormatan iltzatutako iltzetik eskegita egon daiteke sumendi bat, eta inorentzat ez da harritzekoa. Liluratu egiten dau. Dana dago danaren menpe eta ezer ez da mugiezina. Madoz, argazkilaritza sari nazionala, negatiboarekin berean dabil eta argi emariak menperatzeko gai da, bere abestiaren laguntzaile egiten dauzan arte. Lausoki eskaintzen deutsaz ikusleari ikuspuntuak, eraikitako bakuntasunera salto egiteko abiapuntua. Lerroetana garbitasuna bilatzen dau, galdekatuta izaten ari dan objektuan erdiratzea arreta, une horretan merezi dauan nagusitasuna eskaintzea. Eraikibidean dabiltzan munduekaz amestarazten dau, proposatzeagaz bakarrik dana sortu eta eraldatzeko aukeragaz. Urtetzean, madrildar Bide Nagusiko zaratak eguneroko errealitatarea bueltarazten gaitu, baina esperientziak merezi izan dau. Maiatzak 21erarte, Fundación Telefónica-ko erakusketa gelan.  2007/04/16 - 02:13:06

London and the others

"Excuse me", "Sorry", horrek izan dira azken egunotan gehien entzun ditugun hitzak. Taxiak nonahi eta bi pisutako autobus gorriak. Londresen ibili gara. Laster, hainbat hitz.  2007/04/16 - 02:13:06

Altxorra Thames ibaiertzean

Tate Modern galeria, orain dala sei urte eskas zabaldua -2000ko maiatzak 12- milurte barriaren ondorioz, Londreseko ikusgarri nagusi eta mundu mailako arte garaikideko galerien artean erreferentzia-gune bihurtu da. Museoaren eraikina, Thames ibaiaren uhertzean eta Saint Paul ezaguna aurrez aurre duen zentral termoelektriko zahar baten dagoena, galeriako kontzeptuaren preludio eta metafora da. Etengabeko harridura. Bilboko Guggenheim edukinagatik baino edukiontziagatik ezagun dan heinean, Tate-k jakin izan dau bide arriskutsu hori baztertzen.Kanpotik zikindutako adreilu koloreak Herozg eta De Meuron-ek ondo apaindutako industrializazio bortitza iragartzen dau. Barrutik, ordea, begiak ia ez dira kapaz ikusten ari direna gordetzeko.Artelan ikaragarriak lan faraoietarako prestatutako hall batean. Goiko solairuetan planteamendua arruntago bilakatzen da, baina erakargarria edozelan ere. Baliabideak anitzak dira eta lan konplexuenganako apostua egin da. Berorrek sofa eroso batzuetan bota eta hall nagusiko handitasunean geldi dezake begirada, edo buelta emanik, Cyti londontarraren soslai kotorrari aurre egin kristal asentimentalaren babes bakarrarekin. Zentzuetarako nahikari, indiferentziarako sendagai, norberaren dogmak isilarazi eta besteen lanean bere kezkak isladatuta ikusiz galderak esnatu nahi dituenarentzat derrigorrezko bisita. Adi: Tate Modern-a, sarrerako kartelak diotenez, "is changing". Une honetan artelan guztiak lekuz aldatzen dabiltza, eta baliteke hainbat gela itxirikk egotea. Baina edozerrek du alde positiborik. Gaur arte gordeta egon diren lanak ikusgai dira. "Poesia eta Ametsa", hirugarren solairua, aukera paregabea da. NOTA: Berez gaztelaniaz idatzitako artikulua.  2007/04/16 - 02:13:06

Nabigatu euskaraz