metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

BADAKIT

Badakit ez dudala zure atzetik ibili behar. Zertarako? Nire lagunen etsaia zara. " EZ DUK HIRETZAKO MODUKO NESKA" esaten didate, "EZ HAU ZORIONTSU EGINGO" . Bai, ondo pentsatuta, zertarako? Zertarako hainbeste letra, hainbeste zerbeza, ondo badakit sekula ez zarela nire atzetik etorriko. Baina, ez dakit. Batzuetan, mundua lo dagoenean, zure begiak ikusten ditut, eta " zatoz, min emango dizut baina zatoz; zatoz zorionik gordetzen ez dudan lekura" esaten didatela iruditzen zait. Ez dakit. Ez dakit zergatik, baina gauero, ilargiarekin ihes egiten duzunean, eskua poltsikotik kanpora edukitzen dut. donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/11/14 - 21:05:13

Gaur,

Euria eta eguzkiak elkarrekin egin dute dantza Leioako kanpusean, egunik ilunenek ere badute larrialdietarako irteera donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/10/30 - 20:19:04

BIZITZAK

Bizitzak ez du amore ematen inon inola aurrera egin gogo du atseden gabe zoraturik neurririk ez baitu. Bizitzak ez du etsitzen ezpada muga latzetan ezpadu egiten amets oihanarekin egiten du desertuarekin. Eta hala iraila garo gorridunak soilik elur soilik otso barren zabal eta izoztu izan nahiko zukeen. Eta izan nahiko zukeen eguzkiak argi huts eta zorrotz eguzkiak erleen memoria ahulean eguzkiak. Gaua berriz hastapenetako garaiaz oroitzen da bereziki orduan ez baitzen gaua besterik. Era berean sekula ez edo beti beti beti esanka dabil nire bihotza erabakitzen ditu zoritxarrez bere desira guztiak bi hitz bakarretan. B. Atxaga donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/06/22 - 15:56:03

TIME TO SCOOP OUT MYSELF

donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/06/13 - 11:32:04

begiz jo

Espia zaitzaten arrazoi nahikoak badituzu beste era batera ikusten duzu mundua. Zure gorputza eta begi zelatarien artean espazio bat sortzen da eta bi begi horiei gorputza jartzea besterik ez duzu nahi izaten. Uneoro ingurura eta zure gorputzera begiratzen duzu, frankotiratzailearen puntu gorriaren bila ariko bazina bezala. Pausoa lehen baino azkarragoa da, eta kalean egon bitartean ez dago deskantsurik. Jendearen begiradak inoiz baino pisutsuagoak dira, eta espazioaren barruan dauden guztiak dira susmagarri. Espia zaitzaten arrazoi nahikoak badituzu, amigo, akabatuta zaude. donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/05/26 - 18:40:05

MAMUAK

Gehienok mamuekin bizi gara. Ohitu egiten gara, beraiek ere gure barrunbeetara ohitzen diren bezala, eta dena ongi dabilela dirudi. Arnasa hartzen dudan bakoitzean oroitarazten didate nire hauspoari esker ari direla hegan; hauspoa itzaltzean ez direla gehiago biziko, eta bizi bitarteko instante bakoitza bere egiten dutela, nire burua bisitatzeko, edo memoriaren zati ilunen bat desestaltzeko. Mamuak dira, hori da beraien egitekoa, gustuko dute. Normala da. Ni nire barruan bizi naiz; beste batzuen barruetan ere bai. Zurean ere bai, adibidez. Zure ametsetan agertzen naiz batzuetan, nahiz eta esnatzean zuk ez oroitu. Ametsa ez baina agian esna zaudela nire hitzen bat gogoratuko duzu, edota kalean urrutitik agurtu zintudan hura. Momenturik arraroenean itzuliko naiz zugana, ez nauzu inolaz ere esperoko. Mamuak nireak dira, eta ni beraiena. Nik ere besteen hauspoak senti ditzaket, eta badakit horri esker egin dezakedala hegan. Mamuak gara, hori da gure izaera. Ustekabean topatzen nauzun/zaitudan hurrengora arte. donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/05/22 - 19:39:04

SHAMPOOING ET APRÈS-SHAMPOOING

Ideia batzuk hoteletako xaboiaren modukoak dira. Dutxan bakarrik topa ditzakezu, oso labainkorrak dira, eta zaborrontzian ez badute amaitzen lapurtu egin dituzun sentsazioa uzten dizute. Behelaino fin eta eguzki izpi ahuleko goizetan luzaroago eutsi ohi diot kafearen zaporeari. donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/05/21 - 11:16:09

Olas y naufragios, mar de aburrimiento y miedo, islas de placer bajo tu cuerpo a golpes de cintura donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/05/17 - 10:10:05

donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/05/10 - 18:24:04

GOGORATZEN..?

donostialdekoa literatura gazte eta euskalduna  2008/05/10 - 18:24:04

Nabigatu euskaraz