ZIRT EDO ZART

ZIRT EDO ZART artikuluen jarioa

Hemengo ajeak hangoak bezalakoak dira

Gaizki txo, gaizki. Aurreko asteburuan ez nintzen atera eta asteburu honetan Londreseko gaua ezagutzeko gogoarekin nengoen, baina horrela ez mutiko horrela ez... Argi dago Londreseko parranda ezagutzeko modukoa dela, baina asteburu honetan nire helburutik desbideratu egin naiz. Ingelesak ez du hobera egiten, baina hemengo bizi mailak bai. Ingelesez tutik ere hitz egin gabe, edozein lekura joatea oso erraza da, eta horrelaxe ibili naiz asteburuan, dirua gastatu, espainiar talde batekin atera eta Beasainen ibiltzen ginen bezala (edo okerrago) ibili. Egia esan oso ondo pasatu dut. Ostiralean, Zoo Bar-era joan ginen eta egia esan han zegoen larrualdi usaina ikaragarria zen. Neskak euren bertute guztiak azaleratzen eta mutilak ehizean edo ehizatzeko gogoarekin. Beasainen ez da horrelakorik gertatzen eta egia esan ume bat bezala ibili nintzen. Ondoren ezagun baten etxera joan nintzen, eta Bartzelonako tipo jator batekin goizeko 10ak arte egon nintzen Romako Inperioari buruz hitz egiten (besteak beste), Whiskya edan eta “dale ke te pego” isildu gabe. Larunbatean, berriz, techno festa pribatu batera, ez esan nola heldu ginen hara, nik ere ez baitakik. DJ-a Valladolidekoa eta bertan zeunden gehienak (leku txikia zen baina ondo egon zitekeen eta alkohola merke zegoen) espainiarrak. Berlinen egon nintzen festa ilegal baten antza zuen, oso underground. Hori itxitakoan after batera joatekotan izan ginen, baina eskerrak nire Lugoko lagunak burua hotz mantendu zuen eta azkenean, etxera joan ginen. Etorri naizenetik kilo dezente galdu ditut, baina nire patrikak are eta kilo gehiago galdu ditu asteburu honetan. Orain lana bilatzea tokatzen da eta hilabete batez etxean txintxo-txintxo izatea. Horiek dira aje egun batean egin daitezkeen hausnarketak, gaur aje metatu eguna baita, "ke me kiten lo bailao" esan eta hurrengoan gauzak ez ditudala era berean egingo esateko eguna. Azkenean aurkitu dut zerbait Beasaindik hona aldatzen ez dena eta hori aje nazkagarria da. Ea hurrengo astean nire ingelesaren hobekuntzari buruz hitz egiterik dudan, zuentzako aspergarria izango bada ere niretzako pozgarria izango baitzen benetan.  2025/02/21 - 03:43:02

Askatasunari abestia, The Clansman

 2025/02/21 - 03:43:02

The night confuse me

 2025/02/21 - 03:43:02

Argazki festa

Argazki batzuk borroso daude, baina argazkilaria ere halamoduz zihoan. Laura, ni eta super DJ. Koldo, Laura, ni eta Gallego bat. Laura eta ni. Axel, Luis, Ruben???? eta Natalia. Super Oihane eta ni. Axel, Luis eta ni.  2025/02/21 - 03:43:02

The wolfmother in Hammersmith Apollo

 2025/02/21 - 03:43:02

Marroia, asteko kolorea agi danez

 2025/02/21 - 03:43:02

Gitarra erakusketa Harrodsen

 2025/02/21 - 03:43:02

Txapandopikos

17 urte nituela hasi nintzen Hip-Hopa entzuten, Meswy izeneko tipo baten diskak liluratuta utzi ninduenean. Unibertsitatean Doble V edo Violadores del Verso entzun nituen Dani lagunak utzita eta handik aurrera behin eta berriz pasatu dira nire discmanetik eta orain nire Ipodetik. Ba orain Danik, Iker (alias Puter, Susper, Putermillas...) lagunarekin batera abesti bat grabatu du. Bere kutretasunean makina bat oroitzapen ekartzen dizkit abesti honek, Iruñan pasatako pasarte batzuen aipamena egiten baita. Hasteko, Mesa Nazional da "taldearen", nolabait esateko, izena. Iruñako residentzian geundenean dena espainiar fatxez josita zegoen eta gure kuadrillako gehienak euskaldunak ginenez (Jaime eta Ordax ziren espainiar bakarrak, nahiz eta euskal herriko batzuk oso euskaldunak ez izan), La Mesa Nazional deitzen ziguten. Han makina bat trinskantza egin genituen eta urte bikaina izan zen, ahaztezina. Orain izen profesionala eta guzti dute Danik eta Ikerrek, lehena Lemuel da eta, bigarrena, Susper. Musika edo basea euren bizilagun batek (txinoa da jatorriz, beraz ez dago kexatzerik) egin die eta euren asmoa tontoarena egin eta ondo pasatzea den (oraindik ikasten daude eta denbora librea soberan dute), nahiko lan txukuna egin dute Txapandopikos izenekoa (ahotsak nazkagarriak dira, Lemuelena batez ere, eta rapeatzen ere ez dira oso onak, baina letra barregarria da benetan). Badakik ez zaizuela asko gustatuko baina hau nire unibertsitate garaiko lagunei egin nahi dieten tributua da. GORA LA MESA NAZIONAL!!!!!  2025/02/21 - 03:43:02

Sanchez Dragorkia gehiago eta monarkia gutxiago

 2025/02/21 - 03:43:02

Faxismoa eta nazismoa indartsu ate joka

 2025/02/21 - 03:43:02

Nabigatu euskaraz