Harribolas-etik zuzenean...

Harribolas Errepublika Utopikoa

Txikitako teoriak

Herrialde ezberdinetan prezio ezberdinak daude, eta ni beti galdetu izan naiz zertan oinarritzen ziren herrialde bateko prezioak altuagoak ala baxuagoak izateko. Hau da, zein arrazoi dago hemen etxe batek 300.000€ kostatzeko eta Kroazian 100.000€? Erantzuna, nola ez; ogia. Konprobatuta nuen urtean ogiaren prezioa antzinako peseta batzuk igotzen zela, eta horrela egiten zuten gainontzeko gauzen prezioek ere, harrigarria. Herri ezberdinetan ogia egitearen kostua ezberdina izango zela suposatzen nuen, lehengaiak merkeagoak zirelako. Garia adibidez, Suedian eta, garirik dagoen duda dut eta hementxe bertako prezioak garestiagoak izatearen arrazoia. Eta noski, gainontzeko prezioak ogiarekin zerikusia dutenez, han ere etxeak, autoak eta prakak garestiagoak dira. Ogiaren prezioarekin proportzioan. Guzti hau, txikitan pentsatzen nuena da, pixka bat hazi eta ekonomia eman baino lehenago hain zuzen ere. Umeak mundura etortzearen kontuari buruzko beste teoria interesgarri bat nuen, gutxi gora-behera ondo betetzen zena. Gurasoak ezkondu eta bi urtetara jaiotzen ziren umeak, ala egin nuen nik behintzat. Inguruan ere gutxi gora-behera berdina ikusten nuenez, horrela zela konbentzituta nengoen. Baina zazpi edo zortzi urte nituela... nire lehengusuak, ezkondu gabe ez ezer ume bat izan zuen. Guztiz paranormala niretzako, eta ez orduan ezkondu gabe umeak izateak gizartearentzat suposatzen zutelako, baizik eta ez zirelako bi urte igaro ezkontzatik. Eskema guztiak hautsi zizkidan horrek. Beste fundamentu bako teoria bat... Gerotxoago ikasiko nuen umeak zelan heltzen ziran mundura.  2016/06/02 - 21:13:01

Ekaitza Stansted-en

Ingelesek pertsona gelberen fama dute, eta hala dira, asko behintzat bai. Stansted-eko aeroportura heldu ginenean entzuten zen gauza bakarra isiltasuna zen, eta han heldu ginen gu, nire herrian esaten den bezala “sardiñero kuadrillie”, isiltasun hori haustera. Hileta batean bezala guztiak lutuz zeudela zirudien, eta horrek ez zuen aeroportu normal baten itxurarik ematen. Harritzekoa egin zitzaigun herrialdera sartzeko NAN-a soilik erakutsi behar izatea, 2005eko metroko atentatuak eta 2006 udako atentatuen huts egitearen ondoren batez ere. Ekaitzaren aurreko barea besterik ez zen, ordea. Erresuma Batutik irteteko ilara kilometriko, amaigabeko kontrol eta hegaldia galtzearen ekaitza igaro behar baikenuen. Bi ordu lehenago heldu ginen aeroportura, beharbada pixka bat lehenxeago, eta maletak fakturatu ondoren patxada guztiaz kanpokaldera irten ginen gure azken sandwichak jan eta zukuak edatera. (...) Ilaran jarri ginen, eta zein luzea zen ikusita pixka bat larritzen hasi ginen, baina ez askorik. Lehenengo kontrola igaro ondoren Port Aventura eta halakoetan egoten diren beste ilara luzeetako bat gelditzen zitzaigun segurtasun kontrola igaro aurretik. (...) Denbora aurrera... hegazkina irteteko 20 minutu falta. Katxeoa. Eta gure poltsa “susmagarriak” beste montoi batera. Guztiei poltsa ireki eta miatu niri izan ezik, nireak montoian segitzen zuen. 10 minutu hegazkinak alde egiteko. Urduri. Txakurren moduan tratatu gintuen, batzuei beste batzuei baino gehiago. Lagunek beraien poltsak berreskuratu eta Security biak beren postua utzi zuten eta nire poltsak multzoan jarraitzen zuen... 7 minutu. Gero eta urduriago. Hiru lagun korrika joan ziren aurrerantz hegazkinak ni eta nirekin gelditu ziren bi lagunei itxaroteko. “the black, the black please!” 5 minutu hegaldia galtzeko eta nire poltsa hartu zuten. Guztua miatu, kleenex paketea, argazki kamera, pillow-a, kartera, riñonera, grapagailua (bai, grapagailu batekin sartu eta irten nintzan)...eta pumba! Motxilan ahaztuta nuen kolonia muestra bat atera zuen security-ak, atzekin hartu eta harridura ikurrarekin begiratzen zidan. Nire estutasun ta larritasunarekin “For you, for you” ta arazo gabe jarraitu zuen, baina oooossssoooo astiro. Amaitu zuenean 17:54 edo izango ziren, eta 17:55ean irtetzen zuen hegaldiak (eta ez nago exageratzen). Lagun batek NAN-a eta biletea hartu, besteak opariren bat eta ni motxilako kremailera irekiarekin eta gauza guztiak aireetatik irteteko zorian zoro batzuen moduan hasi ginen Stansted-eko aeroportu santu hartatik korrika gure Gate 15 aurkitzen. Guztiak harrituta gelditzen ziren guru begira. Gu korrika. Ezkerrera biratu ta zer, ta lanzaderako ateak! Metro itxurakoa hartu behar genuen beste terminal batetara joateko! Hainbeste lasterka egin ondoren eta urduritasunagatik ni asma atakearekin, bestea San Juaneri errezatzen ta hirugarrena gu konsolatzen eta hegazkina galdu genuela sinistuta. Hala ere terminalera heldu ta zoroen moduan jarraitu genuen korrika. “Gate 15, gate 15!!!” “Over there, hurry up”. Inortxo ere ez atean. Eta bapatean, bazter batean azafata bat. Arin, sartzeko esan zigun, biletea makinatik ere ez genuen pasatu. Tubo, pasarela, pasilo eta eskaileretatik barrena sartu ginen, laberinto baten antza zuen eta amaigabea egin zitzaigun. Pistan agertu ginen, iluntzean, euri txaparrada. Eta aurrez aurre ikusi genuen gure hegazkina, eta gure beste hiru lagunak eskailera goikaldean barrura sartzeko, guri agurtzen. Korri. Euria. Eskailerak igo eta... HEGAZKIN BARRURA SARTU!!! Barruan zeuden guztiak guri begira geratu ziren, arnasestuka, izerdituta, bustita eta eskandalua egiten sartu bait ginen. Ta ez zen gutxiagorako izan, garaiz heldu ginen! Beno garaiz... Londresen gainean egon zen ekaitz bati esker atzeratu zen hegaldia. Eta paradoxikoena agian, Erresuma Batuan egon ginen denbora guztian oso eguraldi ona izan genuela da, heltzean eta joaterakoan besterik ez zuen euririk egin.  2015/03/05 - 16:03:03

Udalekuak (betiko izango balira)

Txikitan, ume gehienak bezala, udalekuetara joandako umea nauzue. Lagun berriak egindakoa, ezkutuan nesken logelara joandakoa, piztinan hondokarriak egin dituena eta baita jaso dituena, gauerdian monitoreak altza arazi zuten horietariko bat ere, “diskotekan” taldeko neskaren batekin lentoak dantzatutakoa ere...guztiak bezala. Eta hor egoten ziren, gu zaintzen, entretenitzen, irakasten...monitoreak, ze ondo pasatzen genuen beraiekin, eta beraiek gurekin, nolako buruko-minak ematen genien... A ze nostalgia! Orain urteak irakurri nuen Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren -en liburuaz gogoratu naiz. Mutil batek udalekuetan dituen gora-beherak kontatzen dituen pozez betetako liburua da. Mutilak 12, 14 eta 16 urte dituela udalekuan dituen esperientziak kontatzen ditu, batez ere lagun eta familiari bidaltzen dizkion gutunei esker. 12 urterekin udalekuetara lehen aldiz doan umearen esperientzia kontatzen du, 14 urterekin, udalekuetan maitemintzen eta bihurrikeriak egiten diren etapa eta azkenik, 16 urterekin kontrako papera betetzen duenaren ikuspuntutik, begiralearena hain zuzen ere. Asteburu honetan, pasa den urtean bezala, aterpetxe batera joan gara monitoritza ikastarotik . Atxondora eta besteetan bezala oso ondo pasatu dut (parte handi batean Ondarruku zan beste taldigatzik ta baitte bi hizlarixekaitzik). Asteburua joan eta gero, ikastaroa amaitzeko bloke bat gutxiago geratzen dela gogora etortzen zait, laster ni izango naizela umeekin (eta beraiek nirekin) ondo pasatuko duen begiralea, eta baita buruko min piloa izango duena. Eta badakizue zer? Guzti hori, beste aldetik baldin bada ere, berriro bizitzeko irrikaz nago. Behinik behin, aste-bukaera honetan herriko ludotekan praktikakegiten hasiko naiz, ea zer moduz doakidan...  2015/03/05 - 16:03:03

Aldi baterako agurra

??? Egon lasai, (oraindik hona sartzen denari idazten diot...) oraingoz atsedenaldi bat besterik ez dut hartuko. Aspaldian ez dut astirik hemen idazteko (unibertsitatea, ingelesa, italinoa-klasetik denboran agertu ez arren-, monitoretza, ludoteka, ikastaroak...) ta hainbeste balio duen denbora pixka bat errekuperatu arte fotologean arituko naiz. Mila esker denbora honetan irakurri nauzuen guztioi, uste nuena baino gehiago, ta hori beti da pozteko arrazoi. Beraz, geroarte, izanen gara... laister ( espero dut).  2008/01/10 - 09:58:20

Indiako ipuin bat

Liburutegian apunteak irakurtzen nenbilela ( ba zen zerbait egiten hasteko ordua) honako testu honekin aurkitu naiz Santi Urrutia-ren Gizarte Ikerkuntzarako Metodoak eta Teknikak ikasgaiaren liburuan. Zin dagit orain ez urte asko nik ere antzeko teoria bat nuela, inolako jainkosarik gabe, noski. Unibertsoa jainkosa baten ametsa da, jainkosa hori loak hartu bezain laster unibertsoa jaio egiten da, eta gero eta handiagoa hazten joan. Bere ametsean sakonago murgilduta dagoen unibertsoaren zabalkunde handiena erdiesten da, inoiz baino gauza eta izaki gehiago eta desberdinagoak agertuz. Ametsa aurrera doala unibertsoaren zahartzaroa etortzen da, bizidunak hil eta materia desagertuz betirako. Azkenean, jainkosa itzartzen denerako, unibertsoa ezer ezean geratzen da, hurrengo ametsera arte. Halere, jainkosa eta bere ametsa eta unibertsoaren jaiotza eta heriotzaren kontu guzti hau gizaki baten ametsa besterik ez da.  2008/01/10 - 09:58:19

The Dreamers

Paris, 68ko udaberria. Neba-arreba frantsesak (Theo eta Isabelle) eta Matthew amerikarra. La Cinémathèque-eren itxiera. 3 gazte, 3 ameslari. IKUSI EZAZU, EZ ZARA DAMUTUKO Gehiago  2008/01/10 - 09:58:18

RUBIK kuboa

Gaur ere, ohiko blogen ronda edo blogosferatik paseiatzen nenbilela, sarritan irakurtzen dudan Nagore ren blogean El efecto Rubik ( y el poder del color rojo ) laburmetraia ikusi ahal izan dut. Ez da izan ikusi dudan laburmetrairik onena baina tira, gustatu zait. Interesgarria kolore gorriaren kontu guzti hori, baina gaiz aldatuz, gazteagoa nintzenean izaten nuen (eta inoiz konpontzea lortu ez dudan) rubik buruhauskarria etorri zait gogora. Zenbat aldiz ahaleginduko nintzen buruhauste hori egiten... batek daki. Zuetako inork lortu al du inoiz Rubik-a osotzea? (eta ez du balio peganitak tokiz aldatzeak, jeje)  2007/06/27 - 02:04:23

... [ez dakit ze izenburu jarri]

UR BASO BATEAN ITOTZEN ARI NAIZ Zeuretzat  2007/06/27 - 02:04:19

35mm

Blog berri bat jaio da euskal blogosferan. Oraindik aurrera zineari buruzko informazioa euskaraz irakurri ahal izango da 35milimetro blogean. Ane, Matxalen eta ni neu, Ugutz, izango gara bloga astero 3 aldiz gutxienez bitxikeri eta informazioz hornituko dugunak. Hirurok zinearen maitaleak. Hirurok kazetaritza ikasleak. Eta baita ere hirurok baldin ez bagara ere, gutxienez bi zinemagileak (edo antzeko zerbait). Ongi etorri ba, zinea euskaraz gozatzeko txokora!  2007/06/27 - 02:04:17

FREUD

GOGOAN ZAITUGU FREUD  2007/06/27 - 02:04:16

Nabigatu euskaraz