Konkista ezina dena ere existitzen delako...
"Rara temporum felicitate ubi sentire quae velis et quae sentias dicere licet." TÃCITO, Publio Cornelio
Bitxikeriak
Emakumezkoaren ahotsak nekea eragin ei du gizonezkoaren burmuinean. Hala dio Michael Hunterrek, Sheffield (Britania Handia) unibertsitateko irakasleak. Emakumeen ahots tonuak soinu konplexuagoak ditu, hori dela eta, gizonen burmuineko entzumen eremu guztia hartzen du, gizonen ahotsak soilik eremu subtalamikoa betetzen duen arren emakumeen burmuinean. Argibide hau eman da maiztasunez errepikatzen diren emakumeen kexuak justifikatzeko asmoz. Izan ere, aurkako sexuaren kontrako kexu nagusietako bat hitz egitean gizonek arreta galdu eta deskonektatu egiten dutela izan da beti. Beraz, arazo fisiologiko bati lotuta dagoela diote. Hori ere barkatu egin behar⦠baina egia da gure monotemekin elkarri asperrarazten diogula. 2016/06/02 - 15:30:02
Summer 2006: Sandown!
Duela hiru hilabete agur esan zigun Britania Handiko Wight irlara habiatzeko. Bertan eman du uda guztia, eta bere begietan ez da damu izpirik ageri. Beldurrez eta ausardiaz aldendu zen, ingelesa ikasi beharrak bultzatuta. Baina esperientziak hizkuntzaren ezagutza baino askoz gehiago eman dio; independentziatik ikasitako heldutasuna eta inoiz ahaztuko ez dituen lagunak. Lehen astean integratzeko arazoak izan zituen, atzerrian lan egitea ez da zeregin makala. Gauez, hondartzara joaten zen negar egitera eta Euskal Herrira bueltatzea ere pasa zitzaion burutik. Baina ez zuen amore eman eta handik gutxira lagunak egiten hasi zen, hoteleko logelatik alde egin zuen beste batzuekin partekatutako flat bat aukeratuz. Hortik aurrera gauzak aldatu egin ziren. Barbecue , buggy night eta Ramonâs party ditu gogoan orain. Baita ezagututako lagun zoroek eskainitako egun zoroak. Eta nola ez, Baptiste. Hitz eman diogu guk ere noizbait holako zerbait egingo dugula, jaioterritik urrun, inor ezagutzen ez dugun toki batean. Bitartean souvenir-ak eta postalak biltzen jarraitzen dugu. Horietako bakoitzak bere istorioak ditu atzean, eta era batera edo bestera gu ere protagonista gara, istorioaren hartzaile izan garen heinean. Horrela gogoratzen dut Dubrovnik-eko kaleetan zehar galdu zen lagunaren estualdia, Gioconda koadroari argazkia ateratzen ausartu zen lagunaren lotsagabekeria, ingelesen zikinkeria mugagabeaz hitz egiten duen lagunaren nazka⦠2016/06/02 - 15:30:02
Begirunez agurtutako irakasleak ekarritako oroitzapenak
Sudur zorrotz eta zango luzeak zituen. Bikain. Ekuazioek beti uzten zuten txantxarako tarteren bat eta guk ez genuen bat ere ez alferrik galtzen. Zuzendariaren bulegoa zen goieneko mehatxua eta baten batek ezagutu zuela uste dut. Baina ekidinezinezko une gogaikarrietan, klaseko heroia ere ez lirateke irakaslearen azalpenak hondatzen ausartuko. Beste plan bat genuen. Gai bat atera eta berriketan hasten ginen, irakaslearen parte-hartzea estimatzen zen. Gogoko genituen klasea bideratzeko egiten zituen alferrikako saiakerak. Bereizgarritzat, ia egunero eramaten zituen niki bitxiak. Serigrafia baten eskutik bere bidaietan ateratako argazkiez hornitutako nikiak ziren. Gizeh-ko piramideak, Taj Mahal⦠Garbigailuaren indarraz eta eguneroko erabileraren eraginez higatutako tela zati horiekin pena ematen zuen. Benetan. Irakasleari arropa berria erosteko diru bilketa egiteko gogoa sartzen zitzaigun. Horren ordez, izorratzeko, bidaiei buruz galdetzen genion, jakin-min eta interes handiz. Berak, ordea, zazpi ber bi berdin berrogeita zazpi eta antzekoak erantzuten zituen. Buruan âpaciencia, que es el dios de la ciencia â. 2015/03/05 - 14:48:08
(Normalmente) No vendo tabaco
Orokorrean ostalaritzan diharduen langileria aldatu dela esango nuke, eta aldaketa hori herririk txikienera ere heldu dela. Familiarteko negozio gutxi gelditzen da jada. Orain, tabernek ugazaba bakarra izaten dute eta honek zerbitzariak kontratatzen ditu. Amonaren etxera joan nintzen lehengoan, herri txiki bateko aparteko auzoan bizi da, bi taberna baino ez dituen auzunean alegia. Bazkalostean, zigarroaren deia sentitu eta taberna horietako batera hurbildu nintzen. Lehengo ugazaba ezagutzen nuen, betidanik herrikoa izandakoa, euskalduna eta atsegina. Erretiroa hartutakoan taberna saltzea erabaki zuen. Beraz, banekien ezezagun bat aurkituko nuela barra atzean. Hamar minutu inguru neramatzan itxaroten, bitartean barmana bueltaka zebilen alde batetik bestera. Ezer konkreturik egin gabe. Azkenean nire presentziaz jabetu zen eta disimula ezina egiten zitzaidan gogaitu aurpegiarekin begiratu nionean esan zidan: - Enseguida te atiendo . - ⦠Enseguida hori beste bost minutu luze bihurtu zirela isil nezake bukaezinak izan zirela irudituko ez balitzait. Patxada guztiarekin gainontzeko bezero igandezale guztiak artatu zituen eta azkenerako utzi ninduen. Pazientzia gutxi dudala dirudien arren erretzeko gogoek ihesari ekin eta nik neuk ere ihesari ekin nahi niolarik eustea lortu nuen. Egia esan ez nuen erretzeko beharrizanik. - Dime. - Chester pakete bat. - aingeru ahotsarekin, atzerapena ahazteko prest. - No vendo tabaco. - $% & â@$% & /"@!?!ª*, orduan bai, aurpegiko muskuluak deskantsatzen jarri nituen eta ez nuen nire disgustua mozorrotu. - ⦠- Tu no eres de aquÃ, verdad? De donde eres?- âEta zuri zer?â erantzuteko gogoak irentsi nituen. - De Gernika. - Y que te trae por aquÃ? â âLa profesionalidad inmediata y los servicios del bar seguro que noâ chip erdalduna buru barruraino sartuta. - He venido de bisita .- bestelako azalpenik eman gabe. - Bueno, normalmente no vendo tabaco, pero voy a hacer una excepción . â eta jarraian buelta eman eta tiraderetan arakatzen hasi zen, gogorregi epaitu nuela pentsatzen nuen bitartean. â Toma .- tabako paketea luzatu zidan eta nik bost euroko billetea eman nion. Diru soberakinak plater batean utzi zituen, luxuzko jatetxe bat balitz bezala eta irribarre zabal batekin begiratu ninduen. Uste dut esker onen zain geratu zela. Horrela, frantziar estatuan egongo bagina bezala, tipo espainiarrak hiru euroren truke saldu zidan kontrabandoko tabako amerikarra. Eta hori dena euskal paraje idiliko baten barruan. 2015/03/05 - 14:48:08
Hasiera guztiak: nekez
Goiz jaiki beharrak gutxitan dakar zer edo zer onik. Gaurkoan, urte guztietako gaitza pairatuko dugula iragarri digu iratzargailuak: opor osteko depresioa . Berriz ere errutinan sartu beharra. Izan ere, errutina ez da orain arte gozatu ditugun egun eguzkitsu eta patxadatsu horien lagun. Hori baino gehiago da. Errutinak, egunerokotasunean murgilduko garela esan nahi du. Lanegunak bata bestearen atzetik etengabe etorriko direla, atsedenik gabe. Ihesbiderik gabeko egutegi ia mugagabe baten preso izango garela. Errutinak ikasle bihurtzen nau. Eta bihurketa horrek beldurtu egiten gaitu. Gu geu izateari uzten baitiogu zeregin baten menpe geratzeko. Izena lanbideagatik ordezkatzen da. Baina kontu honetan desatseginena telebista iragarkiek itzulera traumatikoa tratatzeko duten era da. Iraileko aldapa eta bestelako terminoak erabiliz uda bukaera apokalipsiarekin konparatzen dute. Beste muturrean ordea, txikitan gorroto nuen El Corte Ingles-eko iragarki nazkagarria gogoratzen dut: âVolver a empezar⦠otra vezâ¦â . Bi kasuetan gehiegikeriak garaitzen gaitu. 2015/03/05 - 14:48:08
Ikerketa kualitatibo baten emaitza
Azken hilabetean nahaspila sortu da herrian zenbait kolektiboren aldetik. Balore historiko ukaezina duen plaza antzekoa dago Gernikan. Bertan, 1927an eraikitako eskola publikoak daude eta hauek eskaintzen dituzten arkupeak aterpe modura erabili izan dituzte gernikar guztiok egun euritsuetan. Gerra garaian, konkretuki Gernikako bonbardaketa gauzatu zenean, babesleku funtzio hartu zuten aipatutako arkuek. Pasealekuko ezker arkupeak Gaur egun eraikinak ia bere horretan dirau, gerra gainditzea lortu zuen, baina urteen poderioz pasealekuak bere forma aldatu egin du. Duela zenbait urte, erdian kokatutako musika kioskoa kendu zuten eta arkuen zati handi bat kendu egin zen hirugarren adinekoei taberna eta beste zenbait zerbitzu eskaintzeko asmoz. Helburuetako bat pasealekua haur, gazte, heldu eta adinekoen topagune bihurtzea izan zen. Eta lortu zelakoan nago. Urte askotan zehar kolektibo hauek inongo arazo gabe konpondu dira espazio publiko bat partekatuz. Herriaren erdian kokatutako plazak bizitasun berezi bat izan du hori dela eta. Baina pasadan urtean eskuma aldeko arkupeak ixteari ekin zioten zenbait langilek udalaren aginduz. Ia-ia isilpean eramandako proiektua izan da. Umeentzako jolas parke bat zabaltzeko asmoz leku publiko bat itxi eta itxuraldatu dute herritarren iritzirik kontutan izan gabe. Proiektua bukatzear dagoela, udalaren esku argitaratzen den aldizkari baten bidez jakin da beharrezkotzat jotzen duela horrelako haurtzaindegi bat, gurasoak enbarazu gabe gestioak, erosketa edo denbora libreaz gozatzeko. Lerro artean irakurri behar den arren, haurtzaindegi pribatua dela ulertzen da, lehiaketa baten bidez ekintza zerbitzuak bitartekoei emango zaizkielako. Beraz, herriaren toki publiko bat hartuz pribatizatu eta guztien onerako izango denaren aitzakia erabiliz bere burua zuritu dute. Arratsaldetan pasealekuan biltzen diren gurasoak obra guztien lekuko mutuak izan dira. Baina eztanda, duela hilabete ezker aldeko arkupeak ixten hasi zirenean gauzatu zen. Herriko Elai Alai dantzari taldearentzat entsegu lokal berri bat eraikitzeko aitzakiarekin bigarren obra bat hasi zen, pasealekua arkupe barik ixteaz gain frontoia desagerraraziz. Izan ere, ordu arte dantza taldeak hirugarren adinekoekin (yoga eta aerobik egiteko) partekatzen zuten lokalean ordutegi arazoak eman ziren eta azken hauen kexa baten ondorioz udalak denon onerako erabaki bat hartzeko asmoz beharrizanik ez dagoen lokal berri baten eraikitzeari ekin zion. Ezker arkupeko obrak Bigarren obra honek, ordea, bestelako eraginak gauzatu ditu. Zenbait kolektibok (pasealekuan biltzen diren haurren gurasoak, gazteria, dantza taldea) garaiz erreakzionatu eta kalejira errebindikatiboa ospatu zen, udaletxearen aurrean kazerolada zalapartatsu batekin bukatzeko. Herriaren ezadostasuna ikusirik udalak lokal berriaren obrak bertan behera utzi zituen eta dantza taldearekin lehen aldiz harremanetan jarri zen. Hitzarmen baten bidez dantza taldea estutu nahi izan zuen, baiezkoa emanez obren jarraipena aginduz eta ezezkoa emanez gero ziurgabetasunera kondenatuz dantza taldeak dituen 100 ume baino gehiagoren entsegu ordu eta tokia. Udaletxearen aurrean Behaketak ondorio batzuk dakartza. Batetik, udal hauteskundeak hurbil daudela ikusirik udalak jarraitzen duen politika ulertzera naramate. Hirugarren adinekoen botoak erosten dituzte kontzesio zentzugabeak eskainiz. Bestetik, herria bi multzotan banatzen dela ulertzera naramate, izan ere batzuk bertsio ofiziala murtxikatzeaz konformatzen dira eta udalaren boletin ofizialak dioenarekin pozik bizi dira. Besteak, aldiz, haratago ikusteko gai dira eta bere erraietan bizi dute gauzak aldatzeko ezintasunak dakarren amorrua. Ezker arkupeko obrak Eta zer da hori baino hobeago, Gernikako patrimonio urbanistikoa nola apurtzen duten ikusi axolagabetasunean murgilduta ezer egin gabe? Egun euritsuetan larunbat arratsean pasealekuan egiten diren dantzaldiak gogoratu beharko lituzke batek baino gehiagok⦠arkupeak egon ez balira⦠akabo ametsetako neskarekin dantzatzeko aukera. Lastima gazteok bizi ez ditugun garaiak izatea horiek. Estorsioa gai-zerrendaren parte da orain. 2015/03/05 - 14:48:08
Historia berreskuratuz
Gernikazarra Gernikako oroimen historikoa berreraikitzeko asmoagaz sortu zan elkartea da. 1937ko bonbardaketagaz batera udaletxeak su hartu eta ez da Gernikari buruzko dokumentu ofizialik existitzen. Elkarteko kide batek, Pasealekuko historiari buruzko informazio eta antzinako argazkiak erraztu deuskuz, bere jatorria eta garrantzia ulertzen laguntzen deuskuna: â Jatorriz, Erdi Aroa baino lehenago, Gernikako itsasadarra Juan Kaltzada kalerarte heltzen zanean, herriaren ingurune guzti hori lurraz betetzen hasi ziren paduretararte heltzeko. Lur hori Pasealekutik atara zan, Kosnoaga mendi-hegala zana. Hortik dator ilogikoa emoten daben ebakidura erradikala, izan ere mendiaren jaitsiera beti izaten da leuna. Gernikako udalaren eta Lumoko elizateren jabetzapekoa zan Pasealekuan sortutako zuloa, eta Gezur Aretz izenpean ezagutzen zan. 1854an Lumoko elizateak frontoia eraiki zuen harri-horma sendo bategaz eta bertan batzen zan herriko jendea eskupelota partiduak ikusteko asmoz. Gernika ezaguna izan zan eskupelota eta frontoia dala eta, bertan sortu zan Gernikako eskupelota eskola eta Euskal Herri osoan famatua izan zan. 1882an Gernika eta Lumoren bateratzea eman zan eta Pasealekuan ospatu zan, Paseo de la Union izena emon jakon. Hurrengo urtean eskuma aldeko eskolen eraikuntzari ekin eben, mutikoena izan zana. 1886an Luis Landetxo arkitektoak, Kaltzada Egoitza egitea agindu zuena eta Gernika-Zornotza bitarteko trenbidearen sustatzailea izan zenak, lorategi botanikoa egin zuen.1827an beste aldea eraiki zan, neskatoena izan zan eraikina, orduan frontoia estali eta gerraostean desagertu egin zen Pasealekuko balkoia egin ostean. 1932an bandarentzako musika kioskoa ipini eben. Edonolako ekitaldi sozial eta kulturalak ospatzen ziran Pasealekuan garai hartan. Geroztik, estruktura berbera mantendu dau 1990an kioskoa kendu, gora igoteko eskailerak eta hirugarren adinekoantzako egoitza egin eben arte. â 2015/03/05 - 14:48:08
B*C*N
Denbora asko ezer idatzi gabe, larregi agian. Beste gauza batzuk darabilzkit buruan... + Taxi eta autobusek ziztu bizian zeharkatzen dituzte hiriko kaleak, semaforoak nonahi. Etorkizuna nonahi. Nire zain. 2007/2008 2008/01/10 - 10:01:53
Aurkitu zaitut
Blogean aurkitu zaitut , gozo gozo, idatzitako edozer onartzeko prest. Askatasun, edozein blogetan zagoz! Masa hedabideek onartzen ez zaituzten arren, beso zabalik hartu zaituzte hemen, ez zaude sofistikazio ukituko hitz lirainak erabiltzera behartuta. Gauza bakoitza izendu dezakezu, irainak erabil ditzakezu arrunkerian erori gabe! Dagokion hitzez eratutako deskripabenen bidez egiaz hurbilago zaude. Mugarik ez duzu hemen askatasun, beraz, gelditu zaitez hemen, eta ez galdu inongo epaileren atzaparretan. Edozein hedabidetan galarazitakoa adierazi dezaket; Bush jauna putaseme. Eta ez da ezer gertatuko, zentsura gabeko gunea delako. Hedabide publiko batean, ordea, ezinezkoa litzateke honako adierazpena. Zibismoa oso hedatuta dago kazetaritza idatzian, horregatik harrigarria egiten zait zenbait ikerketek hiritarren artean gutxien baloratutako lanbide bezala agerraraztea. Hartzaileak manipulazioaz jabetu ondorengo dedukzioa dirudi, baina manipulazioak esku har dezan utzi eta gainera kritikarako gai dira. Inkestatuek nahiago dituzte poliziak kazetariak baino. Bitxia benetan. 2008/01/10 - 10:01:53
Non zagoz askatasun?
Estatuko komunikabideek ezkutatzen dutena Britania Handiko egunkariek salatzen dute. XXI. mendean gaude eta iritzi-adierazpen askatasuna oraindik ukatutzen zaigu, noiz arte? Irudiak ez du hitzik behar. New sentence (November 2006) 12 years, 7 months, for publishing two opinion articles in a newspaper . 2008/01/10 - 10:01:50