Kafeteritza
5 axola
Erbinnuriaren aztarnak jarraituz, niri ere tokatu zait idaztea. Niri buruzko bost sekretu, edo jendeak ez dakizkien gauz horiek idazten ditut. Egia esan, jendeak gero ze pentsatuko duen 5 axola.1.- Txikitan, etxeko ganbaran mamuak zeudela pentsatzen nuen. Amak arropak zabaltzen zituen Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
Justifikazioa
Eztut nire burua justifikatzen hasi nahi blogean gutxi edo batere ez idazten dudalako. Baina zahartzen ari naizela esan dezaket artikulu hau irakurrita. Bloga daukat, hain zaharra al naiz? Beraz inor ez dadila haserretu. 2012/07/25 - 10:43:02
Etxe mina II
Orain gutxi iritsi naiz Oiartzuna, Donostian nengoela amak deitu dit. Mirari, zatoz azkar etxera igotzeko, seguruena oinez joan beharko dugu eta. Autobusa hartu eta azkar herrira, baina hemen berri ona. Osaba etorriko da bere todoterreno dotorean gure bila. Horrek gauzak Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
Utzikeria
Ez dakit zenbat denbora pasa den azken aldiz idatzi nuenetik. Lotsagatik ez dut begiratuko badaezpada. Gauza asko pasa dira ordutik, euri asko egin du. Gaur ari duena baino gehiago. Leioako kafetegia itxi dute, dirudienez betirako. Ni ere ez naiz unibertsitatera Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
Azterketen ondoren Kuba
Lanbide zikloetan ikasten gabiltzanak azterketa garaia dugu hau. Aste honetan lau egin ditugu eta azkena asteartean izango dugu.Azterketa egunetak denak ibiltzen gara aztoratuta eta asteburuan pixkat lasaitzeko aukera izango dugu.Gure klasekide batek astelehenean hartuko du Kubarako hegazkina. Bi hilabeterako doa Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
5etako Diligentzia
Bakeroen pelikuletako izenburua duen irratsaioa da 5etako Diligentzia.Agin Rezola kazetariak aurkezten du Info 7 irratian. Irauli Uhinak irratsaioko aurkezle izan da pasa den ikasturtera arte. Orain erronka berriari heldu dio, ordu beteko diligentzia astelehenetik ostiralera.Kirola, bertsolaritza, sendabelarrak, iritziak, kritika, umorea, Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
Hanka sartzeak
Mila aldiz entzun eta irakurri izan dugu, ikasleek azterketetan jartzen dituzten astakeriak. Bai irakasleek gutaz barre egiteko erabiltzen dituzte eta inguru osoan jakinarazi ohi dute. Akats barkaezinak direla eta ez direla.Kontua da, gure karrera horretan ere badaudela irakasle batzuk akats Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
Denboralea
Baten batentzat denboralea elurra egiteari utzi zioenean bukatu zen. Baina inor ez zen gogoratu ikasleak oraindik denborale gogorrenaren zain geundela. Pasa da, eskularrurik, bufandarik, txapelarik eta katiuska gorririk gabe harrapatu ninduen denborale honek. Bai atzo bukatu nituen azterketak, bi aste Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:02
Etxe mina
Elurra, elur txuria eskiatzaileentzat, elur beltza errepidean dabiltzanentzat. Bi aurpegi ditu elurrak, goitik behera jauzten diren bi aurpegi. Malutaz-maluta etortzen dena, malutaz-maluta batzuen desirak betetzeko bidean, malutaz-maluta besteren amets gaiztoa bihurtzeko.Niri sekula ez zait elurra gustatu, elurraren erruagatik eskolarako bidearen Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:01
Santo Tomas
Santo Tomasak badute fama, Bilbon eta Donostian. Bilbon bizita bertan geratzea zela onena esaten zidaten bertako lagunek. Kuadrilakoak aldiz Donostiara joateko, giro onena bertan egoten delako. Baina azkenean ez batera eta ez bestera, Azpeitira joan nintzen Santo Tomasak ospatzera. Zergatik? Jarraitu irakurtzen 2012/07/25 - 10:43:01