Mendiko behatokia
Orain hiru hilabete
Oraintxe 90 egun, iazko abenduko 3tik 16ra arte, bizpahiru egunek kale-ttiki bat egin bazuten ere, zeru garbiekiko egun ederrak eguzki betekoak izan genituen. Orduan, esan beharrik ez dago, eguna bere laburrenetan zebilen eta, oraingo aldean bi ordu ta erdi gutxiago zituen egunargiak. Orain berriz, goizetik ordubete eta arratsetik beste bi ordu eta 25 minutu harrapatu dituenean, -laister baikara egun ta gau hamabina ordukotan-, eguzki orduak atseginak eta gozagarriak bilaka dira. Beste alderdi batetik begiratuta, bitxia da udazkenak bere azken pausoetan halako eguzki egunak eskaintzea, eta bestehorrenbeste, juxtu negu ofiziala amaitzean, ez hain ustekabean etorri zaigun antizikloi giro garbiko egun sorta oraintxe fortunatu zaigunak. Halere, egun bakoitza ez dela loteria hutsa, -behin eta berriz aspaldi errepika nuen kontua-, baizik badakarrela aurrekoekin lotura eta ahaidegotxo bat gogoratzeko, ez daukagu azken hilabeteotako jardunari begiratu besterik: aipatu abendu hasierako egunak bazuten zeru garbiekiko lotura; hurrena, ez dago esanbehar handirik, neguak hegomendebalaren 31 eskutik zuela, 74 egunetako soka luzean ekarri digun haizeboladadun emana ta erasana; bazuten, bazutenez, haize ahaidego galanta; eta hegomendebala normalean laburki mendebaltzen den bezala, ihauteri igandeak hasi bazuen hasi, astelehen-astearte eta asteazken, mendebalari azken errebuelta lapurtar ikuttuz kiribildu zitzaionean, hara: lau egunen artean, oraingoan ere ahaidegorik bazuten bai, bikiak ziruditen eta⦠ba, lauen artean, ez zizkiguten ba, 148 litro bota??? Parentesko seinalatuegiak, ezta? Eta, azken galdera: zenbateko ahaidegoa, zenbat anai-arreba segidoko, koska ttikikoak, ote dakartza ongietorria emanberri diogun antizikloiaren txapel gustagarri honen peko egunetan neurtuta� 2015/03/05 - 15:11:02
Otsailtxo, otsailtxo!
- Zer egin ditek aurten hire aldameneko hilabete hanpurus biek� Urte gutxitan, oso banakakotan gerta ohi denez, aurtengo urtats eguna, eguerdian ilberri ttikia pizten hasten zela inaugura zitzaigun. Jakina, horrek zer esan nahi du? Urtarril amaierarako, 30 iñularrean juxtu, han zetorrela bigarren hilberrittoa. Eta otsailtxoak bere egun guztiak, 28ak ahaleginean luzatu arren, 8 orduren faltan gelditu behar izan duela, bihar goizeko ilberri ttikia ezin harrapatuz. Otsailtxo, oso gutxitan bezala, hara, ilberririk gabe, edo ilberri faltan fortunatu zaigu. Horregatik ote gaur agertu nahi izan digun eguraldi giro hain haserrea?... Baina ez da hor amaitzen ilberrien kontua. Bihar martxoan baikara. Eta martxo hogeitamaikeroak, urtarrilaren gisaberean, bihar hasierakoan eta 30ean izango baititu beste bi ilberritto ttikiak. Ez naiz akordatzen nola den atsotitza, erranairu iparraldekoa; baina nago, berezi xamarra gerta ote ohi den bi ilberri dituen hilabetearen eguraldi adarretakoren bat edo beste. Ez dut berezitasun posiblerik seinala nahi, baina, tarteko hilabete gajo penatua inbiri-malkotan plako utziz, bi aldameneko ipurtaundiok, beren kolkorako bina negoziatuz aprobetxatzen direnean, zer esan� Ez noa nire pentsamentuak azaltzera, lapurreta gehiegirekin akordatzen naiz eta⦠2015/03/05 - 15:11:02
Milioi jaioberri
Ahalketurik ta lotsaz lotuta uzten zaitu gure mundu xelebre honen abelerak. 15 urte beteberritan nobizio gaxterik ikasi genuen meditazionetan barruntatzen eta otoitzbidean barrua bete ahala sentimenduak neurtu eta kalibratzen. Ia 60 ordu daramat triste kolorea barrutik ezin haizatuz. Milioi haur hiltzen zaizkigu jaioberritan, eta ez gosez preseski, erditze eta erditzeondoko laguntza faltaz baino. Sorta bat, jaiotze ordua aurreratu zaielako; ia erdiak, jaiotzean emagin laguntzarik izan ez dutelako⦠gehienak bizirik genituzkeen, hala amak nola haurtxoak laguntza egokirik izan balute. Haurren sorrera horrenbeste inporta omen zaigunean, milioi jaioberri baztertuta hiltzen uzteko gauza gara? Buruak edo bihotzak, edo biek, pitzatu ederrik badu gizarte arin eta ustel honetan⦠âJaioberriaren lehen eguna da garrantzizkoa eta arriskuz betea, eta hara zenbat amatxok, beren etxean lurrean etzanik, inork lagundu barik, dakarten mundu trixte honetara beren umetxoa negar zotinetanâ¦â dio David del Campok. âKontakizun gehitxo jaso ditugu, negarrez kontatu diguten amatxo gajoengandik, zenbat kilometrotan ibili behar izan duten lagunduko dien emaginaren bilaâ. Afrikako hainbat eskualdetan, jaioberrien erditatik gora, inoren laguntzarik gabe jaio ohi dira. Etiopian 10etatik batek bestek ez du lagunduko dionik. Afganistan kastigatuan bertan, 10 mila biztanleko emagin bakarra omen daukate, auskalo zenbat kilometrotan zehar. Kongo aldean eta beste herrialde batzutan, laguntza jaso duen amatxo gaxteak, hilabete mordoska bateko jatenetako beharko lukeena ordaindu behar izaten du: haretxen bularrak bai estimazioa, haurtxoa zotinka, asko ohartu gabe ere, gozatzen saiatzen denean⦠Zer gehiago esan? Isiltzea hobe⦠2015/03/05 - 15:11:02
Bi aste pasa
- âTodos al suelo!âka sartu zeneko urtemuga genian atzo, ezta? - Bai, bai. Arma eskuan, bibotepeko doinu altuan, hura huan jendea lotsarazi ta makurtarazi beharra, hura! - Ba, egun gutxin pausajean, hainbeste lots trixte pasarazi digutenik ez neok akordatzen aspaldi hontan⦠zuek bai, akaso?... Elkarri begiratu, keinutxo bat egin eta zer esan ez dakigula hor ginen gaur gosarittikian⦠- Aizue, ba goizeko albistegian entzuna honakoa: bi aste pasatxo direla Burgosko kartzelan hildako beste preso lagunarena... halaxe enteratu nauk, alajainena! - Ez dek posible, motel! - Jakina, Arkaitzena pasaberritan, lotsa gutxi nonbait eta⦠- 22 urte besterik ez zituen gazte bat gorpu, aizueâ¦? - Ta dirudienez, duela 15 egun ta gehiago hilik... - Bere buruaz beste egin omen dik⦠Donostiarra ote dan, edo⦠gertukoa. - Baina hilabete tâerdi besterik ez duk bizkaitar gazte bat ere presondegi horretan bertan, Burgoskoan akaatu zela⦠- Eaarra martxa, earra⦠urtarril ta otsail erdin⦠3 gazte presondegitan akaatuakâ¦! - ⦠⦠⦠- ⦠⦠⦠2015/03/05 - 15:11:02
Laurden koskan
Udaberrian sartu aurretik justu, ilargiaren bi ibilde neurrien koska azaldu nahi nuke. Abendu hasieran, han seinalatu nuen nola egun berean abiatu ziren ilgora eta ilberria. Baita ere, seinalatzen nuen nola handik sei hilabetera, udan alegia, bi koskak oso bestelako agertuko ziren: alegia, ilgora hastean, nola ilbetea egongo zen ilbeheraren azken egunean. Zergatik zen ere argitzen saiatu nintzen: nola ilgora-ilbeherek 13 bider igo ta jaisten zituzten gora-beherako pendizak; eta bien bitartean, ilberri-ilbeteek 12 aurpegi gizenaldi nahiz flakialdi. Eta, sei hilabetetik sei hilabetera, batak bestea erdibidean harrapatzen badu, argi egon leike, burua zentzatzea nahikoa, 3 hilabete inguruan, erdibidearen erdian, alegia, laurden koskan egongo dela. Eta halaxe da. Herenegun genuen ilberritxoaren laurdenka: aurpegi erdia potolotzen hasi zen. Atzo goizean, berriz abiatu zen ilbehera. Gaur hor de goian, lehen behera pausotxoa emanik ilargi amandrea. Beheraka doan bitartean, gero eta beteagoa ikusiko dugu, gero eta matrail zuriagoa. Datorren igandean, ilbeherakoaren erdibidean, orduantxe iritxiko da ilbete biribil zuria osatzera. Beraz, giro dotorea iritsi zaigunean, ilargia betebidean dugu, alde batetik, baina atzotik martxoaren 23 igandera arte, ilbeherako lanak egiteko eta aprobetxatzeko eran. 2014/06/30 - 12:35:05
Laurden koskan
Udaberrian sartu aurretik justu, ilargiaren bi ibilde neurrien koska azaldu nahi nuke. Abendu hasieran, han seinalatu nuen nola egun berean abiatu ziren ilgora eta ilberria. Baita ere, seinalatzen nuen nola handik sei hilabetera, udan alegia, bi koskak oso bestelako agertuko ziren: alegia, ilgora hastean, nola ilbetea egongo zen ilbeheraren azken egunean. Zergatik zen ere argitzen saiatu nintzen: nola ilgora-ilbeherek 13 bider igo ta jaisten zituzten gora-beherako pendizak; eta bien bitartean, ilberri-ilbeteek 12 aurpegi gizenaldi nahiz flakialdi. Eta, sei hilabetetik sei hilabetera, batak bestea erdibidean harrapatzen badu, argi egon leike, burua zentzatzea nahikoa, 3 hilabete inguruan, erdibidearen erdian, alegia, laurden koskan egongo dela. Eta halaxe da. Herenegun genuen ilberritxoaren laurdenka: aurpegi erdia potolotzen hasi zen. Atzo goizean, berriz abiatu zen ilbehera. Gaur hor de goian, lehen behera pausotxoa emanik ilargi amandrea. Beheraka doan bitartean, gero eta beteagoa ikusiko dugu, gero eta matrail zuriagoa. Datorren igandean, ilbeherakoaren erdibidean, orduantxe iritxiko da ilbete biribil zuria osatzera. Beraz, giro dotorea iritsi zaigunean, ilargia betebidean dugu, alde batetik, baina atzotik martxoaren 23 igandera arte, ilbeherako lanak egiteko eta aprobetxatzeko eran. 2014/03/10 - 20:43:07
Hi, bertsolari
https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/01-hi-bertsolari-kanta-iezaguk?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz Janari bikainak prestatu zituen Bitorianok Gabon kontu ta kantuekin. Asko ziotsan hari Eguberriko misterio ta ospakizunak. Hainbeste zuenez esateko ta zer pentsa eskaintzeko, janari horiek non ta nola zerbituko ere asko pentsatzen zuen eta tankera askotara entseatu. Gaurko hau bertsolaritzaren menuetan enkajatu nahi digu. 1983koa da. Bertso doinua prestatu nion, gaia emanik abestu behar bailuan. Gure bertsioan, bertso bakoitza abesten dugu, gaia bakoitzean emana bailitzan. Entzun HI, BERTSOLARI, - Hi, bertsolari, konta iezaguk, Abendu hontan zer berrl? - Abendu hontan ere jendea larri asko herriz herri; lotuta ere hain lotu gaude hainbeste gauza alferri non ta pobreentzat burla baitira Gabon eta Eguberri. Krisialdia, langabezia, errealitate gorri, alferrikako gastuak ere gehi iezazkiozu horri; tentelkeria eta itxura aza berberaren orri, "El Corte Ingles" inbidiarik kentzera ez zen etorri. Txanpana eta burgeskeria, gustatzen zaizkigun gauzak, kontsumoari emanak gaude nahizta ingresu eskasak; anuntzio ta milikeriaz telebista eta plazak, gluztiak dira bizimodua endredatzeko matazak. Alde batetik luxua eta bestetik heldu-ezina, jende umil eta pobreentzat ez da gurutze arina; pentsatzen ere ez gara jartzen, ahaztu dugu examina, non ote dugu justiziaren egarri ta gose-mina? Berri Onaren Mandatariak estalpean du jaiotza, Haren altzari eta konforta aska dira ta agotza; premiadunen aurrean berriz sentibera du blhotza, haientzat dizu bere promesen esperantzazko ahotsa. Kristoren ahots kristauok gara, geure jokabidea da, geure bidez du gauzatzen Kristok justiziazko bultzada; aurrean dugun ikuskizuna onartzekoa ez bada, beste bide bat beharko dugu hautatu badaezpada. Geure pozaren gerrira datoz Gabon eta Eguberri lekurik presta bageniezaio hain gertakizun ederri; pobreen amorez utzi beharko hainbeste gastu alferri, jai hain ederrik gerta ez dadin inoren lotsari berri. 2014/01/05 - 23:16:01
Gabon dut anuntzio
https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/21-gabon-dut-anuntzio?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz Anuntzio izenak lotu zion Bitorianori aspaldiko kinkilari bandoemale ozen haien akordua. Herrixka ta auzo, han botatzen omen zuten plazan tente, astotxo saski-kargatua aldamenean zuela, zekarten generoaren proklama potentea. Estanpa horren harira josi zuen hiruko anuntzio-dei tronpetero hau. Noski, erronda pixka bat zabaltzen eta soinu sona hartzen zihoanez, koruak osatzen zuen, kanona asmatuz, etxe bakoitzerako gabonketa. Deiak, ozen dadin, laguntza gutxi behar du: koruak, aldiz, ahots nahasketaz erantzungo du. Entzun Gabon dut anuntzio Gabon dut anuntzio desinteresatu; Eguberri poza dut nahi erregalatu: Gabon-Eguberrien berria haizatu, doan dadin jendea munduan gozatu. GABON TA EGUBERRI DITUT ALDARRIGAI, BELENGO BERRI ONA DAKARKIT GOZAGAI! Ez dut anuntziatzen merkatuko gairik, ez naiz komertziante sinestedun baizlk. Dakardan merkantzia, hain dakart doanik, nahi duenak har beza konpromezu barik. GABON TA EGUBERRI DITUT ALDARRIGAI, BELENGO BERRI ONA DAKARKIT COZAGAI! Gabon pozaren karga dakarkit Belendik, Eguberriren karga gozoa dakarkit: Jainkoa haur egin da guganatu nahirik zenbat maite gaituen agertzeagatik. GABON TA EGUBERRI DITUT ALDARRIGAI, BELENGO BERRI ONA DAKARKIT COZAGAI! 2014/01/01 - 23:47:05
Bitara dira ospatzen
Trikiti sonetarako pentsatu zuen Bitorianok ahapaldi hauen ekarria. Mutikotan Mendatan entzundako koplen gomuta sarri piztu ohi zitzaion. 1984an listo zuen kristandade zabalean kristauak bitara sailkatuta, halaxe ikusteak sortzen zion saminaren fuitu, errepika koplatuan azpimarraz utzi zigun hau. Errondara girotuz, agudo prestatu genion, pandero laguntzaz airoso abesteko moduan. Lehen urtetan, 8-10etan sarri abestu genuen. Berriagoek hartu zioten txanda. Entzun Gabonak kristandadean Gabonak kristandadean, Bitara dira ospatzen, Gabonak kristandadean: Aberatsak ugarian, pobreak pobre-legean; Gabonak kristandadean. Gabonak kristandadean. Gabonak kristandadean, aberatsak ugarian, Gabonak kristandadean: handia da pobreen saila pobreen pobreza-legean; Gabonak kristandadean. Gabonak kristandadean. Gabonak kristandadean, handia da pobreen saila, Gabonak kristandadean: aberatsak ugarian, pobreak pobre-legean; Gabonak kristandadean. Gabonak kristandadean. Bitara dira ospatzen Gabonak kristandadean bitara dira ospatzen: aberatsak ugarian, pobreak pobre, Gabonak bitara dira ospatzen aiene, kristandadean. 2013/12/23 - 01:13:02
Paper-de-plata
Paper-de-platan adornu susmagarri margodun diztizaria zen estalki engainugarriari. Hala zioen Bitorianok, ttikitatik ikasi zuela halako paper mota guztiekin gibel-beldurrez mesfidatzen. Oraintxe 30 urte asmatu ta landu zuen paper-de-plata horren barne-maminetan gorde ohi zen gabon-kontuekin. Urtero abestu izan dugu Eguberri bezperako errondan. Halakoxe talde emana daukazu hemen, klikatuz aise entzun dezakezunez: koadrillako abeskera da, hartantxekoa. Entzun ETA GABONAK ETA GABONAK, ETA GABONAK: ZELOFAN, PAPER DE PLATA. Gabonak datozela-ta jendearen tarrapata Gabonak datozela-ta erosketa da nagusi, adornua ta zarata. Eta Gabonak, eta Gabonak: zelofan, paper de plata. Gabonak datozela-ta zelofan, paper de plata, gastatu dugu soldata; nahiz epetan, nahiz zorretan, kapritxorik ez da falta. Eta Gabonak, eta Gabonak: zelofan, paper de plata. Gabonak datozela-ta txanpon-txanpanak botaka, itxura hala dela-ta. Letra ederrik helduko zaigu, Gabonak pasa-ta. Eta Gabonak, eta Gabonak: zelofan, paper de plata. Gabonak zetozela-ta bota genuena falta. Bukatu da tarrapata. Ez da erraza izango urtarrileko aldapa. Eta Gabonak, eta Gabonak: zelofan, paper de plata. Gabonak zetozela-ta zelofan, paper de plata, tontakeria galanta: ogi ta gatzetarako behar dena ere janda! Eta Gabonak, eta Gabonak: zelofan, paper de plata. 2013/12/20 - 19:29:11