Atalbunkana

Zinea, telebista, antzerkia eta egunerokoa, librean

Titi, biberoi eta pardelen artean

Bai, halaxe nabil apirilaren 29tik hona. Gure Izaro munduratu zenetik. Eta beste ezertarako gogo gutxi gainera. Egunkari hau irakurtzeko betarik ere ez dut hartu. Goizean txintxo txintxo, ia beti behintzat, portalean uzten didate bere gomatxoarekin lotuta. Nik hartu eta etxeratzen dut. Iluntzean gomatxoa kendu eta paperak biltzen ditudan poltsan sartzen dut. Horrela azken hamabost egun hauetan. Eta koporu bereko baja lortuagatik harro jendea, aizu. Ez dakit ze arraio egiten zuten aitek orain artean. Hamabost egun ez hamabost hilabete hartuko nituzke nik. Ez da hainbeste luzatuko baina ez harritu hurrengo astetan blog hau berritzeko lan gutxi hartzen badut. Nahikoa lan hartuta nago ta. Eta egia esan, ez nau lanak inoiz hainbeste hunkitu.  2014/06/30 - 13:06:06

Kanpoan etxean baino lehen

Gaur iritsi zaigu "Cine por la red" interneteko boletinean Miren Azkaratek bere borondatez legebiltzarrean Telebista eta ikusentzunezkotaz arduratzen den batzordearen aurrean bere kabuz eskatutako agerraldiaren berri. Data apirilaren 10ekoa da. Eta guk, IBAIAn (Ekoizleen elkartea), boletin horren bidez jakin behar izan dugu. Behar bada Kultura sailean, aste santuko oporrak direla eta, pasa egin zaie horren berri ematea. ETBrekin harremanetan egongo direla espero dezagun. Sarean duzue gehiago jakin nahi izatekotan. Besteak beste, azaroak 10ean legebiltzarrean hartutako konpromisoaren berri ematen du. Baina berri handirik eman gabe. Badakizue, blog hau jarraitu baduzue, %5aren gainean hartutako ez legezko proposamenaz ari garela oraindik ere bueltaka. Maiatzaren 10ean bukatzen zaio Gobernuari zerbait egiteko epea. Baina agerraldian ez du egingo dutenaren gaineko pista handirik ematen. Hala ere bada deigarria egiten den esaldirik. (Gazteleraz, hori baita legebiltzarreko hizkuntza)"...y en el caso de que hubiese habido una diferencia entre la inversión obligatoria (...) y la cantidad efectivamente destinada..." Bla bla bla.... Ez al zen azaroak 10eko horretan hala dela nahikoa garbi gelditu bada? Nonbait oraindik zalantzak dituzte. Azkaratek berak onartzen du 2002tik hona 7´8 miloi euro inbertitu dituela ETBk, eta garbi asko dago, ETBren aurekontua hartu eta atera kontuak, "urtero" inbertitu beharrekoa 4 eta 5 miloi euro inguru dabilela. Zer nahi duzue, niri nahikoa kalkulo erraza iruditzen zait. Aspaldi samarretik dituzte Lakuan kalkuladorak izorratuta eta behar bada lotsa emango aitortzea. Zeren ez dut pensatu nahi aurrekontuak ez diela berriak erosteko ematen.  2014/06/30 - 13:06:06

Nazioarteko Antzerkiaren egunaren astean

Aste honetan Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi batzuk antolatu ditu ESKENAk (Antzerki enpresen elkarteak) Bilbon. Bezperatik egin genuen, prentsaurrekoan izan ziren kazetari batzuen harridurarako. Jakina, ospakizunn bakoitzak bere eguna dauka eta hortik ezin dugu atera nonbait. Tira, kontua da egun horretan beti zabaltzen dela manifestu bat. Ederra izaten da, asmo onez betea, antzerkiaren izate garrantzistua azpimarratuz. Baina normalean bere errealitatetik urrun samar geratzen da. Horregatik ESKENAtik gertuagora begiratuz ideia batzuk plazaratu nahi izan ditugu eta horrexegatik ere antolatu genuen "Antzerkia: etzi" izenburua zuen eta guztiz ineteresgarria gertatu zen mahaingurua. Antzerkiaren antolamenduak gaur egun duen egituraren sorburua orain dela 15-20 urte bilatu behar dugu. Orduan ezarri ziren gaur indarrean dauden baldintza batzuen betebeharra, antzerki taldeak enpresa bihurtu beharrekoa nagusiena, eta diseinatu ere gerora gauzatu diren egiturak eta diru laguntzak arautuko zituzten legeak. Eta ez dugu esango sabaia jo dugunik baina gauza berri handirik ere ez zen antzematen hortzemugan. Beraz, gogoeta eta ausnarketarako garaia iritsi dela uste dugu. Gaur egun duguna gainditzeko eta berria diseinatzeko tenorea heldu delakoan gaude. Imajinazio ariketa bat egin beharko genuke hemendik 15-20 urtetara nola egon nahi dugun jakiteko eta hori lortu ahal izateko beharrezkoak izango diren bitartekoak martxan jartzeko. Horixe izan da mahai horren helburua eta gure asmoa horrelako mahai gehiago antolatzea da. Gogoeta denbora bat ireki behar dugu, irudimenari eragin, amestu lasai, ondoren etorriko baitira mozketak. Baina guk ariketa libre bat egiteko ardura dugu. Eta gainera gogoetarako gai ugari dago. Antzerki eskola Ofizialarena pil-pilean dabil. Miren Azkaratek esan omen du aztertu egin behar dela ze behar dauden zenbat jende prestatuko den jakiteko. To, beste ikerketa bat! Antzerki Publikoaren inguruko eztabaida ez da ez ta plazaratu ere egin. Antzoki finko batean egoitza duten Konpainiena dago bestalde. Gurean martzianoa dirudiena eta Europan oso zabaldua den egitura. Tira, badago zeren inguruan ausnartu. Eta gogoeta bereziki inportantea bihurtzen da badirudielako KEP (Kulturaren Euskal Plana) abiadatxoa hartzera doala. Iragarri dute Behatokiaren hasiera, webgunea behintzat martxan da, eta Industria Kulturalen Institutoarena Ramon Zallok web berean aipatzen du, www.kulturakaria.com. Egia balitz! Jakin dut izan direla Espainian aurrekaria den Kataluinako ICICeko arduradunekin harremanetan. Garrantzitsua izango da bada, Administrazioak pausoak ematera doala ematen duen honetan, guk etxeko lanak, imajinazioa ariketa, txukun eta garaiz egitea. Zuhurtziaz jokatzea tokatzen zaigu beraz. Ez gaitzala egunerokoak jan geroaren kaltetan.  2014/06/30 - 13:06:06

Bi antzeslan

Bata Madrilen. Pasa den aste santuko egunak madrilen egin ditut eta lan aipagarri bat ikusteko parada ukan. Tony Kushner-en lana: "Homebody/Kabul" eta espainolez "En casa/en Kabul". Afganistango bonbardaketa eta okupazioa gerta aintzin girotua dago baina horrek ez dio batere gaurkotasunik kentzen. Horrela idazten du egileak eskuko programan: "Obra idatzi nuenean (Irailaren 11ren aurretik) sentitzen nuen harrokeriaren handitzeak, erasoenak, kaos eta odol isurketenak, ez zirela egokienak Herri afganarra zegoen egoera etsituari irtenbidea aurkitzeko". Zer pentsatuko ote du orain. Mario Gas-ek zuzendu duen lanak merezi du, bestalde nahiko merkea den español antzokiko, sarrera ordaintzeak. Eskenografia itzela izateaz gain, ez da erraza izango itzulian ikustea, baditu elementu erakargarri ugari, aktore arabiarrak tarteko. Baina/Eta batez ere Vicky Peñak egiten duen kristolako lanaz gozatzeko aukera paregabea eskeintzen zaigu. Obrak irauten dituen bi ordutatik ordu eta hogei minutuko bakarrizketak ematen dio hasiera eta ez dago alperrik galdutako segundo bakar bat ere ez. Badira lanak antzespenak zentzurik duela baieztatzen dizutenak eta horrelako baten aurrean izan nintzen. DONOSTIAN "Ezin dut egia esan" Bigarrena Donostian da eta hau barrutik ezagutzen dut. Jokin Oregiren lanak urte eta erdi darama teloia altxatzen, halakorik dagoen antzokietan. Eta arreta merezi duela iruditzen zait, ez neu bertan nagoelako baizik eta, hain urria den euskal eszenan eskertzekoa delako Jokin bezalako egileen agerpena. Euskaraz landutako textoa da nahiz eta ondoren erdarazko bertsioa ere prestatu. Donostian biak ikusi ahal izango dira. Ostiral eta larunbatean euskaraz eta igandean gazteleraz. Ez dira izango gipuzkoako lurraldean lana berriro ikusteko aukera askorik. Azkenetan ari baigara eta, lurraldetasunak indarra duenean oraino gure herri honetan, bizkaian sortutako lana izanik, eta komedia izan gabe, batez ere berton ikusi ahal izan da. LTHk zenbat kalte egin dion herri txiki honi, askotan gehiago txikituz oraindik. Jokin Oregik berak zuzendutako lan hau fina da guztiz, amodioaren puskekin osatzen den mosaiko xumea, publikoak berak osatzen duena. Beti kexu azaltzen gara euskal antzerkian komediak besterik ez duelako lekurik. Tartean taldeak egin zuen apostuak merezi tartetxo bat antzerkizaleen ajendetan.  2014/06/30 - 13:06:06

MARTIN, laster arte

Joan den ostiralean "Martin" telesailaren denboraldia bukatu egin zen. Goxo pasatu da, shareak maitatu du nahiz eta ez den erabat fidela izan. Maitaleen arteko edozein harremanetan bezala bere gora beherak izan ditu baina polito bukatu zen, 7´9 batekin. ETB 1erako ez dago txarto. Kate berdineko beste programa batzuk baina zalaparta gutxiago eragin du komunikabidetan baina hortxe egon da urriaren lehenengo astetik hona. Lehenengo aldia da, agian "Benta Berri" zena salbu, ez nago ziur, komedia baten 26 atal segidan eman direna. Eta guztira 68 atal joan dira dagoeneko.Ez zaio bukaerarik iragarri beste kateek euren telesailekin egin ohi duten bezala, nik ikusi ahal izan dudana behintzat. Merezi zuela uste dut baina tira... Merezi zuen bezala 26 atal segidan zihoazela iragartzea. Lantaldea dagoeneko ari gara denboraldi berria prestatzen. Orain arteko atalekin alderatuta berrikuntza dexente ekarriko du gainera. Baina guzti horren berri izateko uda heldu arte itxaron beharko da. 15 atal berri izango dira, 83 guztira, eta urrian bosgarren urtez euskaldunekin du hitzordua. Ordurarte gero arte goxo bat Manterolatarrei.  2014/06/30 - 13:06:06

Kanpoan etxean baino lehen

Gaur iritsi zaigu "Cine por la red" interneteko boletinean Miren Azkaratek bere borondatez legebiltzarrean Telebista eta ikusentzunezkotaz arduratzen den batzordearen aurrean bere kabuz eskatutako agerraldiaren berri. Data apirilaren 10ekoa da. Eta guk, IBAIAn (Ekoizleen elkartea), boletin horren bidez jakin behar izan dugu. Behar bada Kultura sailean, aste santuko oporrak direla eta, pasa egin zaie horren berri ematea. ETBrekin harremanetan egongo direla espero dezagun. Sarean duzue gehiago jakin nahi izatekotan. Besteak beste, azaroak 10ean legebiltzarrean hartutako konpromisoaren berri ematen du. Baina berri handirik eman gabe. Badakizue, blog hau jarraitu baduzue, %5aren gainean hartutako ez legezko proposamenaz ari garela oraindik ere bueltaka. Maiatzaren 10ean bukatzen zaio Gobernuari zerbait egiteko epea. Baina agerraldian ez du egingo dutenaren gaineko pista handirik ematen. Hala ere bada deigarria egiten den esaldirik. (Gazteleraz, hori baita legebiltzarreko hizkuntza)"...y en el caso de que hubiese habido una diferencia entre la inversión obligatoria (...) y la cantidad efectivamente destinada..." Bla bla bla.... Ez al zen azaroak 10eko horretan hala dela nahikoa garbi gelditu bada? Nonbait oraindik zalantzak dituzte. Azkaratek berak onartzen du 2002tik hona 7´8 miloi euro inbertitu dituela ETBk, eta garbi asko dago, ETBren aurekontua hartu eta atera kontuak, "urtero" inbertitu beharrekoa 4 eta 5 miloi euro inguru dabilela. Zer nahi duzue, niri nahikoa kalkulo erraza iruditzen zait. Aspaldi samarretik dituzte Lakuan kalkuladorak izorratuta eta behar bada lotsa emango aitortzea. Zeren ez dut pensatu nahi aurrekontuak ez diela berriak erosteko ematen.  2008/01/24 - 00:31:04

Titi, biberoi eta pardelen artean

Bai, halaxe nabil apirilaren 29tik hona. Gure Izaro munduratu zenetik. Eta beste ezertarako gogo gutxi gainera. Egunkari hau irakurtzeko betarik ere ez dut hartu. Goizean txintxo txintxo, ia beti behintzat, portalean uzten didate bere gomatxoarekin lotuta. Nik hartu eta etxeratzen dut. Iluntzean gomatxoa kendu eta paperak biltzen ditudan poltsan sartzen dut. Horrela azken hamabost egun hauetan. Eta koporu bereko baja lortuagatik harro jendea, aizu. Ez dakit ze arraio egiten zuten aitek orain artean. Hamabost egun ez hamabost hilabete hartuko nituzke nik. Ez da hainbeste luzatuko baina ez harritu hurrengo astetan blog hau berritzeko lan gutxi hartzen badut. Nahikoa lan hartuta nago ta. Eta egia esan, ez nau lanak inoiz hainbeste hunkitu.  2008/01/24 - 00:31:04

MARTIN, laster arte

Joan den ostiralean "Martin" telesailaren denboraldia bukatu egin zen. Goxo pasatu da, shareak maitatu du nahiz eta ez den erabat fidela izan. Maitaleen arteko edozein harremanetan bezala bere gora beherak izan ditu baina polito bukatu zen, 7´9 batekin. ETB 1erako ez dago txarto. Kate berdineko beste programa batzuk baina zalaparta gutxiago eragin du komunikabidetan baina hortxe egon da urriaren lehenengo astetik hona. Lehenengo aldia da, agian "Benta Berri" zena salbu, ez nago ziur, komedia baten 26 atal segidan eman direna. Eta guztira 68 atal joan dira dagoeneko.Ez zaio bukaerarik iragarri beste kateek euren telesailekin egin ohi duten bezala, nik ikusi ahal izan dudana behintzat. Merezi zuela uste dut baina tira... Merezi zuen bezala 26 atal segidan zihoazela iragartzea. Lantaldea dagoeneko ari gara denboraldi berria prestatzen. Orain arteko atalekin alderatuta berrikuntza dexente ekarriko du gainera. Baina guzti horren berri izateko uda heldu arte itxaron beharko da. 15 atal berri izango dira, 83 guztira, eta urrian bosgarren urtez euskaldunekin du hitzordua. Ordurarte gero arte goxo bat Manterolatarrei.  2008/01/24 - 00:31:03

Bi antzeslan

Bata Madrilen. Pasa den aste santuko egunak madrilen egin ditut eta lan aipagarri bat ikusteko parada ukan. Tony Kushner-en lana: "Homebody/Kabul" eta espainolez "En casa/en Kabul". Afganistango bonbardaketa eta okupazioa gerta aintzin girotua dago baina horrek ez dio batere gaurkotasunik kentzen. Horrela idazten du egileak eskuko programan: "Obra idatzi nuenean (Irailaren 11ren aurretik) sentitzen nuen harrokeriaren handitzeak, erasoenak, kaos eta odol isurketenak, ez zirela egokienak Herri afganarra zegoen egoera etsituari irtenbidea aurkitzeko". Zer pentsatuko ote du orain. Mario Gas-ek zuzendu duen lanak merezi du, bestalde nahiko merkea den español antzokiko, sarrera ordaintzeak. Eskenografia itzela izateaz gain, ez da erraza izango itzulian ikustea, baditu elementu erakargarri ugari, aktore arabiarrak tarteko. Baina/Eta batez ere Vicky Peñak egiten duen kristolako lanaz gozatzeko aukera paregabea eskeintzen zaigu. Obrak irauten dituen bi ordutatik ordu eta hogei minutuko bakarrizketak ematen dio hasiera eta ez dago alperrik galdutako segundo bakar bat ere ez. Badira lanak antzespenak zentzurik duela baieztatzen dizutenak eta horrelako baten aurrean izan nintzen. DONOSTIAN "Ezin dut egia esan" Bigarrena Donostian da eta hau barrutik ezagutzen dut. Jokin Oregiren lanak urte eta erdi darama teloia altxatzen, halakorik dagoen antzokietan. Eta arreta merezi duela iruditzen zait, ez neu bertan nagoelako baizik eta, hain urria den euskal eszenan eskertzekoa delako Jokin bezalako egileen agerpena. Euskaraz landutako textoa da nahiz eta ondoren erdarazko bertsioa ere prestatu. Donostian biak ikusi ahal izango dira. Ostiral eta larunbatean euskaraz eta igandean gazteleraz. Ez dira izango gipuzkoako lurraldean lana berriro ikusteko aukera askorik. Azkenetan ari baigara eta, lurraldetasunak indarra duenean oraino gure herri honetan, bizkaian sortutako lana izanik, eta komedia izan gabe, batez ere berton ikusi ahal izan da. LTHk zenbat kalte egin dion herri txiki honi, askotan gehiago txikituz oraindik. Jokin Oregik berak zuzendutako lan hau fina da guztiz, amodioaren puskekin osatzen den mosaiko xumea, publikoak berak osatzen duena. Beti kexu azaltzen gara euskal antzerkian komediak besterik ez duelako lekurik. Tartean taldeak egin zuen apostuak merezi tartetxo bat antzerkizaleen ajendetan.  2008/01/24 - 00:31:03

Nazioarteko Antzerkiaren egunaren astean

Aste honetan Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi batzuk antolatu ditu ESKENAk (Antzerki enpresen elkarteak) Bilbon. Bezperatik egin genuen, prentsaurrekoan izan ziren kazetari batzuen harridurarako. Jakina, ospakizunn bakoitzak bere eguna dauka eta hortik ezin dugu atera nonbait. Tira, kontua da egun horretan beti zabaltzen dela manifestu bat. Ederra izaten da, asmo onez betea, antzerkiaren izate garrantzistua azpimarratuz. Baina normalean bere errealitatetik urrun samar geratzen da. Horregatik ESKENAtik gertuagora begiratuz ideia batzuk plazaratu nahi izan ditugu eta horrexegatik ere antolatu genuen "Antzerkia: etzi" izenburua zuen eta guztiz ineteresgarria gertatu zen mahaingurua. Antzerkiaren antolamenduak gaur egun duen egituraren sorburua orain dela 15-20 urte bilatu behar dugu. Orduan ezarri ziren gaur indarrean dauden baldintza batzuen betebeharra, antzerki taldeak enpresa bihurtu beharrekoa nagusiena, eta diseinatu ere gerora gauzatu diren egiturak eta diru laguntzak arautuko zituzten legeak. Eta ez dugu esango sabaia jo dugunik baina gauza berri handirik ere ez zen antzematen hortzemugan. Beraz, gogoeta eta ausnarketarako garaia iritsi dela uste dugu. Gaur egun duguna gainditzeko eta berria diseinatzeko tenorea heldu delakoan gaude. Imajinazio ariketa bat egin beharko genuke hemendik 15-20 urtetara nola egon nahi dugun jakiteko eta hori lortu ahal izateko beharrezkoak izango diren bitartekoak martxan jartzeko. Horixe izan da mahai horren helburua eta gure asmoa horrelako mahai gehiago antolatzea da. Gogoeta denbora bat ireki behar dugu, irudimenari eragin, amestu lasai, ondoren etorriko baitira mozketak. Baina guk ariketa libre bat egiteko ardura dugu. Eta gainera gogoetarako gai ugari dago. Antzerki eskola Ofizialarena pil-pilean dabil. Miren Azkaratek esan omen du aztertu egin behar dela ze behar dauden zenbat jende prestatuko den jakiteko. To, beste ikerketa bat! Antzerki Publikoaren inguruko eztabaida ez da ez ta plazaratu ere egin. Antzoki finko batean egoitza duten Konpainiena dago bestalde. Gurean martzianoa dirudiena eta Europan oso zabaldua den egitura. Tira, badago zeren inguruan ausnartu. Eta gogoeta bereziki inportantea bihurtzen da badirudielako KEP (Kulturaren Euskal Plana) abiadatxoa hartzera doala. Iragarri dute Behatokiaren hasiera, webgunea behintzat martxan da, eta Industria Kulturalen Institutoarena Ramon Zallok web berean aipatzen du, www.kulturakaria.com. Egia balitz! Jakin dut izan direla Espainian aurrekaria den Kataluinako ICICeko arduradunekin harremanetan. Garrantzitsua izango da bada, Administrazioak pausoak ematera doala ematen duen honetan, guk etxeko lanak, imajinazioa ariketa, txukun eta garaiz egitea. Zuhurtziaz jokatzea tokatzen zaigu beraz. Ez gaitzala egunerokoak jan geroaren kaltetan.  2008/01/24 - 00:31:02

Nabigatu euskaraz