Matzorrianori kendute

Matzorrianoanak

Galipoan galapan

Galipoan espeziean ez gara danok bardinek ixiten. Kamino erdikoak jente serio ta behargine ixiten da, errobera ta makinakaz eukitten daurie tratue. Bazterreko galipoak barriz apur bat humanoagoak gara -azeratik hurre egonda zozer pegaten da- ta gustaten jaku arrimaten danagaz berba egitie, ahal bada klaro. Ta holan, lehengo egunien, eguenien pensaten dot, zapatilla batzuk plantau zirien baztarrien. Zapatak ta zapatilek preseagaz ibilten dire sarri ta ez daurie denborarik eukitten parrapladatxue botateko, baie honeik hantxe zegozan, inkata, asike esan geuntzen: - Epa ba! Kieto hamen ala? - Bai ba, galapan urteteko preparaute. - Galapan? Hamen? Zer da ba? - Ez dakigu geuk be, baina honek goikoak lantzien-lantzien behin egitten dosku holangon bat. Preparau, bazterrien parau, itxon, gero halango baten galapan urten, gedar batzuk bota ta handik hogei miniture paraten da jeneralien. - Bai, klaro, geu be fijau gara. Ez dakitt zenbat denporan behin, urtie baino gehidxago bai, holango zapatila kuadrilea paraten jaku ganien, emoten daurie ordubete edo itxadoten, arrimaten da kuadrile bat eskandalo baten ta gero karran urteten daurie danak derrepentien. - Bai, horixe. Ta zuek badakizue zer dan edo? - Ondo jakin ez baie hori pasaten danien etorten direz diferente berbetan batzuk, ez danak, bueno diferente, guk egitten dogunan antzera edo, ez dotziegu dana entendiduten baina antzera. Ta zapatilak ta zapatilak juntaten direz. Bueno, mokasinan bat be ibilten da, ta abarketan bat be bai. Ta gure artien berba eginde ta holan, pensaten dogu kanbiau gure dauriela berba egiteko modue, ta egiten daurie karran pensaten daurielako arin ibilitte arinago ikisten dala berba egitteko modu bet. Ez dakigu zelango resultadoa emoten daben. Batzueri igarten jakie zozer batetik bestera, baten batek gure antzera egiten dau berba be bai, baie danak ez. - Ba, ez dogu holan egundo pensau, baie hipotesis ona da. Oseake gure daurie zapatilan ta galipoan modure berba egin ta horregaitik dabiz galipoan ganien galapan ie zozer pegaten dan. Aitu! Bueno, hamen dator burrunbadie ta bagoaz. Ikusi arte. - Bai, agur.  2013/03/25 - 00:07:03

Kalendarixoan testamentue

Testamentue egitteko ordue ailegau jaku doan urteko kalendaridxori. Azken orridxe pasau doskue ta ez dago gehidxagorik ostien. Datorren astien zaraman akabauko dogu gehidxenok. Suerte apurtxu bategaz batzuk armaridxon bat forrateko ifiniko dittuez, ta beste batzuk, erretratu onak dekiezen bat iguel, baten bateri gustau ta bota egin beharrekoan markoa ifiniko dotzie edo fotoa gordeko dau kajoi baten, edo liburu artien. Iguel. Kontuek kontu urtie badoa ta gu beragaz, numero baltzak ta gorridxek, santuek ta fotoak, zubidxek ta iretargidxen fasiek, gure bizidxe, urtebetekoa. Penatxue sentiduten da, bai, baie zer egingo dogu ba! Ointxe dator hamahirugarrena ta harek ekarriko dituz beriek, barridxek... zubi barridxek, iretargi barridxek, santu barridxek ta foto barridxek... Aire barridxe be bai, segurutik. Ta zer gure dozue esatie ba? Horrek poztasune emoten dosku geuri be, ta ganera honeik Bertonekoak holango kalendaridxo mahatsorri txuloa egin dabela jakinik gehidxago, ta hori kalendaridxoa hiru euroan erositte poztasune emoteko modue dagoela ikusitte ondino gehidxago. Aiii... jubilazinoa gauze ederra da... ondinokarren!  2012/12/24 - 00:45:13

Hautsek

Persekuzino baten bixi ixiten gara gu: trapuek persegidute, plumeroak persegidute, aspiradoriek persegidute, euridxek persegidute... Humanoan zibilizazinoa zabaldu zanetik gugez eukin dau burruka mortala, kontraridxo printzipaletako bat. Haixea lagun batera ta bestera iblten gintzezan denbora baten, euridxek lupeztu, bainua, zikatu, baztar baten deskantsue ta atzera haizien pasajero. Humanoak ziudadeak egin zituezen sasoi baten, ta hareik okupaten zituzen bazter guztietarik gu gintzezan kentzeko lehehengoak. Bueltan etorten gintzezan egunero deskantsue erregututen, ta buletan bialtzen gintuzen haizetara trapuek atrapata, edo uretara desaguetan behera.Azkenokaz barriz hainbet bazter trankil topau doguz, han parau ta inok ez dau trapurik ekarten, ez gaituez lumakaz igurtziten, eskobarik ta aspiradorarik bez... Han egurran ganien deskantsu egunek, astiek, hilek.... juntaten gara, etzunda, deskantsuen.Lehenago guretzako batalla ta batalla zan lekuen pake santue. Zer pasau da ba? Horixe preguntaten dotzagu arkaleri, pozik baie estrainata ta gitxi dakigu, baten batek dino egun beten goizien atie jo euriela ta orduen danak urten zeurien etzetik, ta atie zarratu euriela kanpotik, ta atie zarratute egon dala ordutik, beste batek dino anpulu bat jausi jakola ganien, gedarren bat be entzun zala, ta bentanan bat zabalik egon ei zan azkenengo momenture arte.Bakien bizi gara gu.  2012/11/25 - 01:32:02

Rotondak

Gustue emoten dau ikustiek danak zure ingeruen pasau behar dauriela, danak, edonora doazela, bide bardina egin behar daurilea norbera erdidxen dala, munduko zentroa izatie azken baten. Ta gustue emon behar dau gulangoak ikustie, gero ta gehiago gara-ta. Bai, baie batzuetan pentsaten dot baten baten anbizinoan espilua baino ez gareala. Mundu guztidxe beran bueltan eukitie gure leukien bat, edonor edonora doala bere ondotik pasau beste erremediorik ez eukittie, kotxiek badirez errebuelta zarratuen umillau, oinezien dabizenak badirez bidea zabaldu ta semaforoakaz zarratu... danak beti beran ingeruen bera erdidxen, danak ikusten, danak berari umillaute, danak beran pentzuen... Tire, esango dotzuei trafikoa gobernateko modu onena gareala ta gure ingeruen buelta ta buelta jentie pozago bizi dala ta hori dana, baie pentsaten dot gugez felis dan bakarra gulango asmaziñoa buruen barruntau zoana dala, beran fantasidxe beteta ikuskeran. Ta hori ez littike txarra ixingo, ez, holango fantasiak dekiezenak gehiago ez balirez ta X denboran behin ez baletoz danak eureri begire ta euren ingeruen jantzan ifini guren.  2012/10/25 - 22:31:04

Fosforoberde

Ondino lotuten direz gure Matzerridxen modako dendak ta holan, gitxi baina gure izanezkeroan erosi lei hamen jantzitteko arropie. Ta iguel parau zarie eskaparatien aber ze kolore datozen oingo tenporadarako ta holan, ta ikusi dozuez prezidxoak ta markak ta klasie ta enparauek. Ta pensauko dozue aurton eroango dala gorridxe edo beixe edo beilegidxe edo burdeosa edo azulkobaltoa... Baie ez, aspaldidxen eroten dana ta eroten segiduko dana beste bat da: fosforoberdea. Dekozu munizipalan onbreratan, dekozu oteroan txamarrien, dekozu kotxeko txalekoan, dekozu kale erdidxen hilien behin apurtuten dan tuberidxe arreglaten etorten direzen biherginen indumentaria laboralien, dekozu bisten hainbet lekuten azken baten. Gero ta gehidxao. Ta diñourie batzuek, horreik konpiranoikoak esaten jakienak, ezer ez dala kasualidadie izaten ta horrek be beran esplikazinoa ekin behar dabela. Ta diñourie -bueno, aspaldidxen esan eurien- maiak mundue ensegidan akabau bihar dala, gabonak orduko edo. Ta pentsaten dogulez mundue akabakeran lehenengo gauzie pasau behar dana dala argi guztidxek amatauko direzela ta lotuko garezela ilun-baltz totalean -oingo telebisino batzuek dekien modura, baltz totala-, ba munduen akabuan ostien bakarrik lotuko garez fosforoberdiok. Ze, ointxe munduen inok ez bazaitu ikusten mundue akabaute dago zuretzat, laguntxu. Baltz totala.  2012/09/28 - 16:25:02

Letra gorridxen gaua

Egon zan behin hamen eskritore bat kontularidxe be izan zana, ta gabien eskriten zittuzen poemak ta holan. Ta neuk be egunien kontuek ta numeroak botaten dotez letra gorridxetan, autobus paradan ondoan inkaute. 48 5m 36 12m ta holangoak... Kontuek, numeroak ta minituek, ta halan ta guzti be eskritorien antzera beti lotuten naz neure numeroak inok leiduten ete dittuzen. Inok aittuten dosta niri Otxarkoagako autobuse zenbet miniture dabilen jakitteko? Egidxe esanta horrek preguntiek ez dosta ardura lar emoten, gehidxao da inketa dagoenan aburrimientoa krisi esistentziala baino. Gaba sartuten danien barriz umorea altxaten jata. Nire argi gorridxek gorridxago, bizidxago ta polittago dagoz fondo baltzan ganien, ezpan gorri pinttatuek emoten daurie, esateko ezer ez dekiela inoz baino ederrago nire letrok. Ta gorri-eder dagozela jantzan hasten dira letrok: Karrika okerrok korritu nituen oparo, luzaro, emaro; hemen urratu ziren ene zapatak eta ene ametsak ere... bateko, Damaso harentzat, bere ilobarekin batean, Jainkoa jaio zen Otxarkoagan, gau hotz haretan. Eta biharamunaren esperantzan, Otxarkoagara bihurtzeko promesan lokartu egin zen besteko. Eguzkidxek autobusak ixartu arteko parranda zoroan galduko dira letra gorri ederrok.  2012/06/21 - 00:44:07

Txinoan bonbilie

Esan zituzen gauze seridxoak Bilboko alkate jaunak lehengoan, txinoak etorri direzela, dendak ta bazarrak ifini ta han ibiliten direz gau ta egun, beharra ta beharra ez danean harek dinoen modure. Ni oin dala hogeita hamar urte desenpaketau ninduen, ta konjelauen denda baten tetxuen ifini ninduen beste lagun fluoreszente batzukaz. Konjelauanak urtetxu batzuetarako emon zoan, baie akabuen zarratu egin zan. Neberak kendu, lonjie hutsittu ta amatau egin ginttuzen. Emon genduen urtebete edo amataute, lonjie zarratute egoala. Egun beten barriz, atien giltzie sartu, zabaldu, interruptorari sakatu ta hantxei ixiotu ginen atzera. Hiru lagun sartu zirien, gora ta behera aittu, ta tratue egin eurien antza. Handik egun batzuetara txinoan kuadrilie etorri zan, atzera ixiotu, kukutxue egin zoskuen sano gengozan ikustierren ta handik aurrera ez eurien gorantza gehiago begittu. Hasi zirien estanteridxek ekarten ta montaten, gero jeneroa, dana bete arte. Ta egun gitxitten jentie hasi zan sartzen, dendie zabalik egoan ba. Orduek ta orduek emon doguz ixiotute handik hona, bazarran tetxuen, ta txinoak ikusten doguz estanteridxen artien, ta txinoak ez direzenak be bai, baie ez gaoz egun santu guztidxen ixiotute, ez. Argidxe amatau ta dendie hutsik lotuten dan momentuek be badagoz, danok deskansaten dogun momentuek. Baten baten agoak egin beharko leuken modure, lantzien behin deskansau.  2012/05/24 - 00:40:08

Kontenedoreko markak

Seguro fijau zariela zaramie botateko kontenedoratan zenbet kolore ta formakoak dagozen, beilegidxe, berdie, azule..., kristalana halango arraultzen puntie... Baina seguro ez dozuela ikusi be egin horreik danak beheko eskinetan marka batzuk dekiezela pintaute, zuridxek ta gorridxek. Bakoitzak bi edo. Holan antzera pintaten direz garajien errebajeak eta holangoak porrejenploan, trafiko kontuek ixingo direz, ta inok ez dau jakingo zegaitik direzen gorridxek ta zuridxek, ta zer esan gura daurien bez. Total, oin baztar guztidxetan ifinten zabizie arraia zuri ta gorridxekaz banderak ta pankartak da danerik, ta oingo hilien gehidxao ifiniko dozuez ganera, kaliek tapauko ete dozuezan gagoz bildurtute. Baie oin maietzien pasaten dana pasaten dala, seguro gaoz maietzetik aurrera horreik banderok ta pankartok kendu egingo direzela gehidxenak. Noberak kendute, haixiek edo euridxek eroanda, urretute edo ugertuta.... baie kendu... Hurrengo batera arte. Gu barriz ume bateri baloie eskapau ta kontenedore azpira joaten jakonean hortxe ikusiko gaituz umiek beti, zuri ta gorri zelai orlegidxen (edo beilegidxen, edo azulien...), San Mamesen pasaten dana pasaten dala.  2012/04/27 - 19:56:02

Banzai!

Egon zan denbora bat gauzek leku baten pasau ta han ez egon ez zanak jakin arte egunek pasau leikiazena. Ta, porrejenploan San Mamesen Athletic olgetan egoan, gola sartu ta igual han ingeruen ebizenak burrundarie entzunde pentsauko eureien zozer pasau zala, baie handik aurrerakoak geroago jakingo euren iguel. Gaur egunien barriz raroa ixiten da holango bat pasau ta handik bost miniture jakiten ez dabena: telebisinoa dala, ingeruko tabernatik eskandaloa datorrela, mobiletik botaten dotzuen tuita, guasapa edo matrakie, edo baten baten gedarra dala. Dana dala, hamen Bilbon aspaldin asmau zan komunikazino instantaneoko sistemia halangoetarako. Athletic-ek gola sartu ta bolanderie bota. Halan munizipidxoan ta ingeruen markadorien erdidxe jakiten eurien belarridxek eukozen guztidxek. Ta guasapa, paiperbieua ta guzti halan segiten dogu geuk ba, kamiseta zuri-gorria dekon batek Miserikordidxen edo Ingenierosen baloie sartuten daben bakotxien gutako bat sakrifikaten daurie erruki barik. Pentsaizue ba halango poza hartuten dozuen bakotxien plastikozko burue ta egurrezko paloagaz egiten dan unidade bat autoinmolau egin dala hori poza hartu deizuen, sakrifizidxoan burrundadie entzun orduko brinko ta gedar hasitte zagozien arren. Aupa Athletic ta Banzai!  2012/03/26 - 14:53:04

Rotuladorie

Gitxitten kenduten dostie txapela, jeneralien kajoi baten sartute bixi naz, neure moduko beste hiru, lau edo bostegaz, edo gehidxao igual, ez dakit, kajoien ez dago argirik, kaputxoie ifinitte dekogu ta ganera batzuk zikitu ta aspaldidxen hildde dagozela pentsaten dot. Holan ez dago ez modurik ez animorik inor ezegutu edo haregaz berba egitteko. Oingo denboran ixiten da kaputxoie kentzekoa, eneron. Esku bet sartuten da kaxoien, hartu ta argitarantza eroaten nau. Han kaskoa kendu dosta ta prezidxoak tatxaten ta kanbiaten ifinten nau. 99 tapau ta 59 eskribidu ta holan. Ta aurtengoan zozer barruntau dot, txarra. Igual inoz baino gauze gehiagon prezidxoa tatxau dogula, edo eskribidu dogun numeroa asko txikidxagoa izan dala, edo ... Ez dakitt baina ez dot bibrazino onik euki, tintie zikituten hasi jata.  2012/01/23 - 04:15:07

Nabigatu euskaraz