Trokatik

Troka latzeko kontuak

Jalgi hadi zelaira

Zapatu arrastia zapingean pasatzen duzunean futbola aurkituko duzu botoi sakadaren batean. Berdearen gainean kolore biziko kamisetak ikusi eta ez diot mandoko botoiari deskantsua ematen normalean, baina gaur irudi batek gelditu du rafaga. Hau: Edo hobeto esanda kamiseta hau futbolari baten lepoaren gainean. Hasikera batean halango kaligrafia ausarta erabili dutela pentsatu dut, diseinatzailearen kapritxoak edo, baina taldeko beste jokalarien izenak tipografia latindar argiarekin idatzita egon dira. Zer da ba? Futbol taldea identifikatu behar izan dut lehenengo. Almeria. Eta jokalaria? Ez dut jakin zein izan den, azal beltzekoa zela bakarrik. Plantila arakatu, eta hiruzpalau jokalari beltz dabiltza Almerian: M'Bami Kamerundarra, Uche nigeriarra eta Goitom suediarra. Alfabeto hori? Nik dakidala ez Kamerunen, ez Nigerian ez Suedian ez da horrelakorik erabiltzen. Lehenengo bietan alfabeto arabiarra espero zitekeen akaso, baina ez du arabea ematen, eta Suedian, ba... Eskandinabiako idazkera runikoaz zerbait entzunda nago, baina Goitom horrek, suediarra izan arren, bikingo planta handirik ez dauka.. Tira, sareari astindutxoa eman eta kamisetaren jabea konfirmatu dut: Goitom suediarra, baina 23 horren gainean dagoenak ez du bikingoekin zer ikusirik, Afrikako ekialdera joan behar dugu. Eritrea eta Etiopia estatuen artean banatuta dagoen tigrinyera hizkuntza da, Ge'ez alfabetoan idatzita. Eritrean du jatorria Goitomek, familiako norbaitek iradokita eta irakasle batzuen laguntzaz bere izena tigrinyeraz jartzea pentsatu eta Federazioak onartu egin dio bistan denez. Hor dabil beraz suediarra munduan Tigrayren berri ematen. Ze, seguru nago ez naizela bakarra izan Goitomen kamiseta ikusi eta hizkuntza horren berri izatera ailegatu dena. Zelaietako harmailetan bertan ohiko berriketagaietan jakin min linguistikoari tartetxoa egin dio Goitomek seguraski, jokoaren gorabeherak eta berdeguneko pertsonajeen familiaren ondraren artean. "Euskara jalgi hadi plazara" esan zuen batek 500 urte inguru dela. Tigrayarren batek ere esan du antzeko zerbait duela gutxi "jalgi hadi zelaira", eta zelatik mundura, zenbaki baten gainean letra batzuk jarrita. 6 milioi hiztun inguru ei ditu tigrinyerak. Eritrean eta Etiopian ez ezik, jatorrizko lurraldeetan, diaspora handia dute. Suedian edo Kanadan adibidez, kolonia handiak daude. Hizkuntzak Interneten zer presentzia duen tamaina hartzen ibili naiz eta zerbait badago, Wikipediaren bertsioa adibidez, edo ikasteko metodo eta material batzuk: hau, hau edo hau adibidez. Ematen du Interneten ez duela hedapen zabalik eduki oraindik, baina hor dabiltza. Ka Portzierto, euskarak askoz hiztun gutxiago (datuak datu) eta zenbat jenderi piztu dio jakin mina kirolari baten kamisetan edo izenean X, TX, TZ edo K grafien presentziak? Tira ba, ez dezagun burua psikolasto linguistikoekin nekatu. Kantu eta dantzako hizkuntza ere bada tigrinyera (danak legez):  2015/11/13 - 13:40:07

Blogger: kontuz helbideekin!

Duela aste batzuk Google-ek Blogger blog plataforman ("blogspot" famoso horiek) bertako edukien helbideetan aldaketa egin zuen. Adibidez, Nirebloga.blogspot.com helbidera bazoaz, Google-ek non zauden begiratu du (zure IPa), eta horren arabera bigarren abizen bat gehituko dio helbideari. Hala, Bilbon, Tenerifen edo Sanxenxon bazaude nireblog.blogspot.com.es agertuko da nabigatzailearen helbide-barran; Baionan, Itsasun, Nizan edo Calaisen bazaude nirebloga.blogspot.com.fr bat, eta suposatzen dut Palermo ",it", Setubalen ".pt" eta Antigua y Barbudan ".ag" bat agertuko direla. Honen guztiaren arrazoia lekuan-lekuko legeriaren arabera estatu batean ilegalak izan daitezkeen edukiak estatu horretako irakurleei baino ez mugatzea da, hau da, lekuan-lekuko legeak errespetatzea (eta norbera -Google- babestea), eta eduki horiek baimenduta dauden lekuetan eskuragai mantentzea. Erabaki horren zilegitasuna, etika, egokitasuna edo danadalakotasunetan ez naiz sartuko, helbideen dantza horrekin gerta daitekeen zerbait azaltzera mugatuko dut mezu hau. Baionan badut lankide blogari estimatua, Bea, eta hau da haren blogaren helbidea: http://hanetahemen.blogspot.com Ondo, orain helbide horretan klikatzen dudanean orria zabaldu eta helbide barran http://hanetahemen.blogspot.com hori http://hanetahemen.blogspot.com.es bihurtzen da, Bilbon nago eta Espainiako Erresumaren lurraldeetan egoitza fiskala duen Internet zerbitzuen hornitzaile baten konexioa erabiltzen dut eta. Bitartean gure Beak Baionan, eta seguruenik Frantziako Errepublikaren lurraldeetan egoitza duen Internete zerbitzuen hornitzaile baten konexioa darabilela, http://hanetahemen.blogspot.com hori http://hanetahemen.blogspot.com.fr birbataiatuta ikusiko du helbide-barran. Tira, eta hori da dena? Ba, izan liteke. Askori ez die graziarik egingo euren helbidean ".es", ".fr" horiek gehituta ikustea (kontuan hartu eranskin horrek irakurlea dagoen lekua adierazten duela, ez bloga edo blogariaren herrialdea), beste askok ez diote erreparatu ere egin segurutik, eta beste hainbatek ez diote garrantzirik emango. Baina beste arazo bat egon daiteke: Demagun: Beak bloga egin duela eta haren berri emateko blogaren helbidea bidaliko dit Baionatik Bilbora. Helbide barran ikusten duen http://hanetahemen.blogspot.com.fr hori kopiatu eta epostaz edo tweet batean itsatsita bidali dit. Hartu dut mezua, klikatu dut http://hanetahemen.blogspot.com.fr horretan eta .... "Zerbitzaria ez da aurkitu" diost nabigatzaileak. E! "Helbidea txarto dago" pentsatuko dute askok segurutik, eta bloga ezagutu gabe geratuko dira. Amore eman barik, inbestigatu dut apur bat eta konturatu naiz zer pasatu den. Helbideari .fr hori kendu eta, orduan bai, bloga ikusi ahal dut, ".es" bat gehituta ikusi ere: http://hanetahemen.blogspot.com.es. Blogaren berri eman nahi diot orain Iruñeko lagun bati. Helbidea neuk ere barratik bere horretan kopiatuta (despistea!) bidali diot eta berari ere http://hanetahemen.blogspot.com.es agertu zaio. Iruñeko lagun horrek http://hanetahemen.blogspot.com.es hori Hendaiako lagun bati bidali dio. Hendaiako lagunak http://hanetahemen.blogspot.com.es hartu, klikatu eta "Zerbitzaria ez da aurkitu" berriro. Bai, Google-ek kakanastea sor dezake mundu guztian. Gaur egun territorio soberano batetik bestera helbideak bidaltzea eta trukatzea ohikoa da hain zuzen ere, ohikoa izan eta gainera ez gara horri erreparatzen ibiltzen, ezta gehienetan erreparatzen zertan ibili izan ere. Hori saihesteko gauza batzuk egin daitezke: Blogger-eko helbide bat bidaltzean azken zati hori kentzea, edo helbidearen ondoren "/ncr" bat jar daiteke adibididez, baina endredo estra horiek guztiak gogoan edukitzea ez da erraza izango.  2015/11/13 - 13:40:07

Ezker aldea

Hiru asterik behin edo tertulia edukitzen dugu Euskadi Irratian, domeka goizean, hamaikak inguruan. Hamar eta erdietan metroaren ahoak Santutxun irentsi eta San Mamesen botatzen nau handik hamabost minutura. Termibus, Ingenieritza Eskola, Ospitala, EITB eta San Mamesen gerizpea. Estudiotik Ingenieritza Eskola berriaren hezurrak zelan jantzen diren estudioko leihotik ikusi, saio egin eta eguerdian kanpora @joxe ta @jozulinekin. Hiru gara, erronda bana han inguruan. San Mames inguru hori lasai-lasaia da lehoiak lo dauden domeketan. Parraplada tekno-sinsorgo batzuk, konspirazio bat txikitoko eta etxera bazkaltzen. Eguraldia lagun denbora egoten da buelta txiri-txiri oinez egiteko. Indautxu, Eliptika, Gran Via, Zirkularra, Buenos Aires edo Nafarroa kalea eta errekara ailegatu gara. Ezker aldea han amaitu da. Eta Areatzako arbolen arrimuan atzean halako atzerriren bat utzi dudan sentsazio moduko bat etortzen zait, inoren herrian ibili banintz bezala edo. Burua jiratu eta hegazkinaren leihotik turista ibili zaren herriari begiratzen zaion modura. Ez dauka azalpen logikorik, ezta behar ere akaso, eta kontu pertsonala baino ez da segurutik, baina betiko sentipena dut. Errekak halako muga egiten du neure herria eta udalerrian dagoen beste herri horren artean. Beti sentitu naiz apur bat arrotz Ibaizabalen ezker alde horretan hain zuzen, eta ez dut horrekin inongo elukubrazio edo erreibindikazio politiko, soziologiko, etniko edo ekonomikorik egin gura, sentsazioa da eta kitto. Akaso konparazioa egiten dut batzuetan: erroldatuta gauden udalerrian zenbat dira kapaz errekaren beste aldean dagoen herrira bisita egiteko, han arrotz sentitu arren turista modura baino ez bada ere? Edo lantzean behin erreka bazterretik hara begira geratzeko sikieran, kristalezko dorreen diztirarekin itsutu beharrean. Enpin, errekaren ezker aldera joaten naizen hurrengoan ahalegina egingo dut bisita luzatzeko.  2015/11/13 - 13:40:07

Urtebetea

Aktibitatea total bajatuta, hemen aspaldian idatzi barik nengoela bai, baina ikusi arte ez dut kuantifikatu: urtebetea. Tontamentean. Esatekorik ez, kantuak dioen modura? Ez, zer esana beti izaten da. Zikloa istea falta da akaso, nonbait apurtzen da katea beti. Berbak ez topatzea izango da kontua igual. Eta berbarik ezean, badira moduak gora begira ibili zarela kontatzeko bestela ere.  2015/11/13 - 13:40:07

Txarrikurioso!

Barretartia blogerako kolaborazioa. Halantxe esan zidan amak lehengoan, etxean bisitan zegoela alfonbraren gainera bota zituen lau papurren aipua eginda. Eta bai, lau papurtxo ziren, etxeko bazterretan kolonia prosperoetan finkatutako hauts aleen aldean hutsaren hurrengoaren ondorengoa. Hipokrisia mortala papurrekiko ardura hori hautsarekiko itsukeriaren ondoan. Eta garbitasunaren hipokritentzat berba bat dago haren hiztegian: “txarrikurioso”, eta berba horixe disparatu dio garbitasunaren hipokrita honi. Bete-betean jo du tiroak, eta zauriaren minaz trapu eta plumeroaren botika hartzea izango litzateke etikoena, baina etikoa une espezialetarako da, eta txarrikurioso perfektua -txarrikurioso linguista alegia- txarrikurioso terminoari hautsak kentzen hasiko da mahai-apaletako kolonietan Godzilla baten modura sartu gabe. Bai jauna, kuriosoa txarrikurioso hori. Gazteleraz ari den gaztelaniadun elebakar gaztelar baten ahotik etorri da berba, baina “hitz hori euskaratik dator” harrotxo sententziatuko lukete euskaralari askok, profesional nahiz diletante. “Txarri”, euskara izatea bete-betean eta duda barik betetzen duten gauzen kaxoian sartzen den hitza da. “Kurioso” euskara dela esatera gutxi ausartuko lirateke, ausartzen diren horien artean Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua osatu dutenak daude hala ere. Bai, etorri euskaratik datorrela ematen du. “Txarrikurioso” Bilbon, gaztelaniazko diskurtso baten erdian agertzen den terminoa da ordea, baina euskararen hiztegi kanonikoetan ez da agertzen, erdarazkoetan ere ez, hitz-zerrenda galduren batean ez bada. Eta horren moduko gauza asko agertzen dira euskarazko nahiz gaztelaniazko diskurtsoetan, gehienak ez baten ez bestearen kanonetan: “Txarrikurioso”, “dime, txiki”, “purrusalda para cenar”, “agur amante”, “medio kilo de gi(h)arra”, “ando larri” lehen… “el zulo”, “el txoko”, “los aitas y los aitites” gerotxoago… “la andereño”, “los ariketas”, “el azterketa” hurrengo fase batean… “de gaupasa”, “las jaias”, “una sagardo”, “mercenarios kanpora”… “daukazu un morro”, “nora zoaz con ese careto?”, “baina zu de que vas?”… azkenengoetan. Eta hori guztia zer da? Euskara ala erdara? Denetarikoak entzun daitezke, baina segurutik diskurtso askotan “… ez da garbia” estiloko zerbait botako da. Hau da, bazter batean hautsa kentzea ahazten zaigunean bezala, hizkuntza kontuetan ere txarrikuriosoak izaten gara sarri. Alfonbra azpikoak direla batean, armairu gaineko hautsak bestean, sukaldeko koipeak hurrengoan, kristalen distira bestean, kurioso izan nahi eta txarritik zerbait beti. Eta txarra da hori? Ez dakit ba. Igual hizkuntza kontuetan zailada beti-beti kurioso-kuriosoa izatea, eta horrekin tematzea komeni ere ez akaso, bestela alfonbra oinak gainean jarri eta goxo sentitzeko asmakizuna dela pentsatu beharrean, xurgagailua haren gainetik pasatzeko objektua baino ez dela sinestera ailegatu daiteke, ez litzateke lehenengo kasua izango gainera. Tira ba, sofan etzan eta oinak alfonbra gainean goxo-goxo jarriko ditut, eta ez ditut altxatuko papurrak kentzeko xurgagailua hartu, entxufatu eta pasatzeko, ez, orain behintzat ez…. gero… akaso… igual.. bueno… Ikusiko dugu, total, ez dira hainbeste… Jo! Ketxarrikesoi!  2015/11/13 - 13:40:07

Txarrikurioso!

Barretartia blogerako kolaborazioa. Halantxe esan zidan amak lehengoan, etxean bisitan zegoela alfonbraren gainera bota zituen lau papurren aipua eginda. Eta bai, lau papurtxo ziren, etxeko bazterretan kolonia prosperoetan finkatutako hauts aleen aldean hutsaren hurrengoaren ondorengoa. Hipokrisia mortala papurrekiko ardura hori hautsarekiko itsukeriaren ondoan. Eta garbitasunaren hipokritentzat berba bat dago haren hiztegian: “txarrikurioso”, eta berba horixe disparatu dio garbitasunaren hipokrita honi. Bete-betean jo du tiroak, eta zauriaren minaz trapu eta plumeroaren botika hartzea izango litzateke etikoena, baina etikoa une espezialetarako da, eta txarrikurioso perfektua -txarrikurioso linguista alegia- txarrikurioso terminoari hautsak kentzen hasiko da mahai-apaletako kolonietan Godzilla baten modura sartu gabe. Bai jauna, kuriosoa txarrikurioso hori. Gazteleraz ari den gaztelaniadun elebakar gaztelar baten ahotik etorri da berba, baina “hitz hori euskaratik dator” harrotxo sententziatuko lukete euskaralari askok, profesional nahiz diletante. “Txarri”, euskara izatea bete-betean eta duda barik betetzen duten gauzen kaxoian sartzen den hitza da. “Kurioso” euskara dela esatera gutxi ausartuko lirateke, ausartzen diren horien artean Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua osatu dutenak daude hala ere. Bai, etorri euskaratik datorrela ematen du. “Txarrikurioso” Bilbon, gaztelaniazko diskurtso baten erdian agertzen den terminoa da ordea, baina euskararen hiztegi kanonikoetan ez da agertzen, erdarazkoetan ere ez, hitz-zerrenda galduren batean ez bada. Eta horren moduko gauza asko agertzen dira euskarazko nahiz gaztelaniazko diskurtsoetan, gehienak ez baten ez bestearen kanonetan: “Txarrikurioso”, “dime, txiki”, “purrusalda para cenar”, “agur amante”, “medio kilo de gi(h)arra”, “ando larri” lehen… “el zulo”, “el txoko”, “los aitas y los aitites” gerotxoago… “la andereño”, “los ariketas”, “el azterketa” hurrengo fase batean… “de gaupasa”, “las jaias”, “una sagardo”, “mercenarios kanpora”… “daukazu un morro”, “nora zoaz con ese careto?”, “baina zu de que vas?”… azkenengoetan. Eta hori guztia zer da? Euskara ala erdara? Denetarikoak entzun daitezke, baina segurutik diskurtso askotan “… ez da garbia” estiloko zerbait botako da. Hau da, bazter batean hautsa kentzea ahazten zaigunean bezala, hizkuntza kontuetan ere txarrikuriosoak izaten gara sarri. Alfonbra azpikoak direla batean, armairu gaineko hautsak bestean, sukaldeko koipeak hurrengoan, kristalen distira bestean, kurioso izan nahi eta txarritik zerbait beti. Eta txarra da hori? Ez dakit ba. Igual hizkuntza kontuetan zailada beti-beti kurioso-kuriosoa izatea, eta horrekin tematzea komeni ere ez akaso, bestela alfonbra oinak gainean jarri eta goxo sentitzeko asmakizuna dela pentsatu beharrean, xurgagailua haren gainetik pasatzeko objektua baino ez dela sinestera ailegatu daiteke, ez litzateke lehenengo kasua izango gainera. Tira ba, sofan etzan eta oinak alfonbra gainean goxo-goxo jarriko ditut, eta ez ditut altxatuko papurrak kentzeko xurgagailua hartu, entxufatu eta pasatzeko, ez, orain behintzat ez…. gero… akaso… igual.. bueno… Ikusiko dugu, total, ez dira hainbeste… Jo! Ketxarrikesoi!  2015/03/05 - 16:39:02

Urtebetea

Aktibitatea total bajatuta, hemen aspaldian idatzi barik nengoela bai, baina ikusi arte ez dut kuantifikatu: urtebetea. Tontamentean. Esatekorik ez, kantuak dioen modura? Ez, zer esana beti izaten da. Zikloa istea falta da akaso, nonbait apurtzen da katea beti. Berbak ez topatzea izango da kontua igual. Eta berbarik ezean, badira moduak gora begira ibili zarela kontatzeko bestela ere.  2013/10/24 - 18:32:09

Jalgi hadi zelaira

Zapatu arrastia zapingean pasatzen duzunean futbola aurkituko duzu botoi sakadaren batean. Berdearen gainean kolore biziko kamisetak ikusi eta ez diot mandoko botoiari deskantsua ematen normalean, baina gaur irudi batek gelditu du rafaga. Hau: Edo hobeto esanda kamiseta hau futbolari baten lepoaren gainean. Hasikera batean halango kaligrafia ausarta erabili dutela pentsatu dut, diseinatzailearen kapritxoak edo, baina taldeko beste jokalarien izenak tipografia latindar argiarekin idatzita egon dira. Zer da ba? Futbol taldea identifikatu behar izan dut lehenengo. Almeria. Eta jokalaria? Ez dut jakin zein izan den, azal beltzekoa zela bakarrik. Plantila arakatu, eta hiruzpalau jokalari beltz dabiltza Almerian: M'Bami Kamerundarra, Uche nigeriarra eta Goitom suediarra. Alfabeto hori? Nik dakidala ez Kamerunen, ez Nigerian ez Suedian ez da horrelakorik erabiltzen. Lehenengo bietan alfabeto arabiarra espero zitekeen akaso, baina ez du arabea ematen, eta Suedian, ba... Eskandinabiako idazkera runikoaz zerbait entzunda nago, baina Goitom horrek, suediarra izan arren, bikingo planta handirik ez dauka.. Tira, sareari astindutxoa eman eta kamisetaren jabea konfirmatu dut: Goitom suediarra, baina 23 horren gainean dagoenak ez du bikingoekin zer ikusirik, Afrikako ekialdera joan behar dugu. Eritrea eta Etiopia estatuen artean banatuta dagoen tigrinyera hizkuntza da, Ge'ez alfabetoan idatzita. Eritrean du jatorria Goitomek, familiako norbaitek iradokita eta irakasle batzuen laguntzaz bere izena tigrinyeraz jartzea pentsatu eta Federazioak onartu egin dio bistan denez. Hor dabil beraz suediarra munduan Tigrayren berri ematen. Ze, seguru nago ez naizela bakarra izan Goitomen kamiseta ikusi eta hizkuntza horren berri izatera ailegatu dena. Zelaietako harmailetan bertan ohiko berriketagaietan jakin min linguistikoari tartetxoa egin dio Goitomek seguraski, jokoaren gorabeherak eta berdeguneko pertsonajeen familiaren ondraren artean. "Euskara jalgi hadi plazara" esan zuen batek 500 urte inguru dela. Tigrayarren batek ere esan du antzeko zerbait duela gutxi "jalgi hadi zelaira", eta zelatik mundura, zenbaki baten gainean letra batzuk jarrita. 6 milioi hiztun inguru ei ditu tigrinyerak. Eritrean eta Etiopian ez ezik, jatorrizko lurraldeetan, diaspora handia dute. Suedian edo Kanadan adibidez, kolonia handiak daude. Hizkuntzak Interneten zer presentzia duen tamaina hartzen ibili naiz eta zerbait badago, Wikipediaren bertsioa adibidez, edo ikasteko metodo eta material batzuk: hau, hau edo hau adibidez. Ematen du Interneten ez duela hedapen zabalik eduki oraindik, baina hor dabiltza. Ka Portzierto, euskarak askoz hiztun gutxiago (datuak datu) eta zenbat jenderi piztu dio jakin mina kirolari baten kamisetan edo izenean X, TX, TZ edo K grafien presentziak? Tira ba, ez dezagun burua psikolasto linguistikoekin nekatu. Kantu eta dantzako hizkuntza ere bada tigrinyera (danak legez):  2013/10/24 - 18:32:09

Ezker aldea

Hiru asterik behin edo tertulia edukitzen dugu Euskadi Irratian, domeka goizean, hamaikak inguruan. Hamar eta erdietan metroaren ahoak Santutxun irentsi eta San Mamesen botatzen nau handik hamabost minutura. Termibus, Ingenieritza Eskola, Ospitala, EITB eta San Mamesen gerizpea. Estudiotik Ingenieritza Eskola berriaren hezurrak zelan jantzen diren estudioko leihotik ikusi, saio egin eta eguerdian kanpora @joxe ta @jozulinekin. Hiru gara, erronda bana han inguruan. San Mames inguru hori lasai-lasaia da lehoiak lo dauden domeketan. Parraplada tekno-sinsorgo batzuk, konspirazio bat txikitoko eta etxera bazkaltzen. Eguraldia lagun denbora egoten da buelta txiri-txiri oinez egiteko. Indautxu, Eliptika, Gran Via, Zirkularra, Buenos Aires edo Nafarroa kalea eta errekara ailegatu gara. Ezker aldea han amaitu da. Eta Areatzako arbolen arrimuan atzean halako atzerriren bat utzi dudan sentsazio moduko bat etortzen zait, inoren herrian ibili banintz bezala edo. Burua jiratu eta hegazkinaren leihotik turista ibili zaren herriari begiratzen zaion modura. Ez dauka azalpen logikorik, ezta behar ere akaso, eta kontu pertsonala baino ez da segurutik, baina betiko sentipena dut. Errekak halako muga egiten du neure herria eta udalerrian dagoen beste herri horren artean. Beti sentitu naiz apur bat arrotz Ibaizabalen ezker alde horretan hain zuzen, eta ez dut horrekin inongo elukubrazio edo erreibindikazio politiko, soziologiko, etniko edo ekonomikorik egin gura, sentsazioa da eta kitto. Akaso konparazioa egiten dut batzuetan: erroldatuta gauden udalerrian zenbat dira kapaz errekaren beste aldean dagoen herrira bisita egiteko, han arrotz sentitu arren turista modura baino ez bada ere? Edo lantzean behin erreka bazterretik hara begira geratzeko sikieran, kristalezko dorreen diztirarekin itsutu beharrean. Enpin, errekaren ezker aldera joaten naizen hurrengoan ahalegina egingo dut bisita luzatzeko.  2013/10/24 - 18:32:09

Blogger: kontuz helbideekin!

Duela aste batzuk Google-ek Blogger blog plataforman ("blogspot" famoso horiek) bertako edukien helbideetan aldaketa egin zuen. Adibidez, Nirebloga.blogspot.com helbidera bazoaz, Google-ek non zauden begiratu du (zure IPa), eta horren arabera bigarren abizen bat gehituko dio helbideari. Hala, Bilbon, Tenerifen edo Sanxenxon bazaude nireblog.blogspot.com.es agertuko da nabigatzailearen helbide-barran; Baionan, Itsasun, Nizan edo Calaisen bazaude nirebloga.blogspot.com.fr bat, eta suposatzen dut Palermo ",it", Setubalen ".pt" eta Antigua y Barbudan ".ag" bat agertuko direla. Honen guztiaren arrazoia lekuan-lekuko legeriaren arabera estatu batean ilegalak izan daitezkeen edukiak estatu horretako irakurleei baino ez mugatzea da, hau da, lekuan-lekuko legeak errespetatzea (eta norbera -Google- babestea), eta eduki horiek baimenduta dauden lekuetan eskuragai mantentzea. Erabaki horren zilegitasuna, etika, egokitasuna edo danadalakotasunetan ez naiz sartuko, helbideen dantza horrekin gerta daitekeen zerbait azaltzera mugatuko dut mezu hau. Baionan badut lankide blogari estimatua, Bea, eta hau da haren blogaren helbidea: http://hanetahemen.blogspot.com Ondo, orain helbide horretan klikatzen dudanean orria zabaldu eta helbide barran http://hanetahemen.blogspot.com hori http://hanetahemen.blogspot.com.es bihurtzen da, Bilbon nago eta Espainiako Erresumaren lurraldeetan egoitza fiskala duen Internet zerbitzuen hornitzaile baten konexioa erabiltzen dut eta. Bitartean gure Beak Baionan, eta seguruenik Frantziako Errepublikaren lurraldeetan egoitza duen Internete zerbitzuen hornitzaile baten konexioa darabilela, http://hanetahemen.blogspot.com hori http://hanetahemen.blogspot.com.fr birbataiatuta ikusiko du helbide-barran. Tira, eta hori da dena? Ba, izan liteke. Askori ez die graziarik egingo euren helbidean ".es", ".fr" horiek gehituta ikustea (kontuan hartu eranskin horrek irakurlea dagoen lekua adierazten duela, ez bloga edo blogariaren herrialdea), beste askok ez diote erreparatu ere egin segurutik, eta beste hainbatek ez diote garrantzirik emango. Baina beste arazo bat egon daiteke: Demagun: Beak bloga egin duela eta haren berri emateko blogaren helbidea bidaliko dit Baionatik Bilbora. Helbide barran ikusten duen http://hanetahemen.blogspot.com.fr hori kopiatu eta epostaz edo tweet batean itsatsita bidali dit. Hartu dut mezua, klikatu dut http://hanetahemen.blogspot.com.fr horretan eta .... "Zerbitzaria ez da aurkitu" diost nabigatzaileak. E! "Helbidea txarto dago" pentsatuko dute askok segurutik, eta bloga ezagutu gabe geratuko dira. Amore eman barik, inbestigatu dut apur bat eta konturatu naiz zer pasatu den. Helbideari .fr hori kendu eta, orduan bai, bloga ikusi ahal dut, ".es" bat gehituta ikusi ere: http://hanetahemen.blogspot.com.es. Blogaren berri eman nahi diot orain Iruñeko lagun bati. Helbidea neuk ere barratik bere horretan kopiatuta (despistea!) bidali diot eta berari ere http://hanetahemen.blogspot.com.es agertu zaio. Iruñeko lagun horrek http://hanetahemen.blogspot.com.es hori Hendaiako lagun bati bidali dio. Hendaiako lagunak http://hanetahemen.blogspot.com.es hartu, klikatu eta "Zerbitzaria ez da aurkitu" berriro. Bai, Google-ek kakanastea sor dezake mundu guztian. Gaur egun territorio soberano batetik bestera helbideak bidaltzea eta trukatzea ohikoa da hain zuzen ere, ohikoa izan eta gainera ez gara horri erreparatzen ibiltzen, ezta gehienetan erreparatzen zertan ibili izan ere. Hori saihesteko gauza batzuk egin daitezke: Blogger-eko helbide bat bidaltzean azken zati hori kentzea, edo helbidearen ondoren "/ncr" bat jar daiteke adibididez, baina endredo estra horiek guztiak gogoan edukitzea ez da erraza izango.  2013/10/24 - 18:32:09

Nabigatu euskaraz