Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua
L'esternut de migdia de la cabra
Mussche
Kirmen Uriberen bigarren eleberria irakurtzen amaitu berri dut, bikaina iruditu zait, detaile guztiak zaintzen dituena, betiko moduan, eta amaiera zinez borobila. Izan ere, aspaldian ez dut horrelako bukaerarik irakurri. Literaturaterapia gehiago: â2010eko azaroaren 28an jaio zen gure alaba Arane. 2011ko apirilaren 24an hil zen nire lagun Aitzol Aramaio. Elkarrekin egon ginen azken aldietako batean hauxe esan zidan Aitzolek: - Heroi baten istorioa kontatu behar duk. - Baina niretzat ez zagok heroirik. Pertsonen alde hauskorra gustatzen zaidak niri, ez balentriak. Beldurra ematen zidatek heroiek. - Ez nauk halako heroiez ari. Jende arruntaz ari nauk. Heroiak zaudek hor zehar, lehen eta orain, hemen eta mundu zabalean; heroi txikiak, jendea laguntzen dihardutenak. Isildu egin nintzen orduan. Gaur egun arrazoia ematen diot. Heroiak daude hor zehar, lantzean behin hil egiten zaizkigunak. Bada, hementxe duzu heroi baten istorioa, nire bihotzeko laguna â 2015/11/13 - 15:19:03
Searching for Sugarman
Pasioa eta zeure aukeretan eta egiten ari zarenarekin fedea. Horixe da Malik Bendjelloul zuzendari aljeriar-suediarrak transmititzen duena. Bere lehenengo dokumentalarekin 3-4 urte lan egin ostean, dirurik gabe, etsipenaren amildegi ertzera iritsi eta gero lan bikaina burutzea lortu zuen. Lan saritua, bere kategorian aurtengo Oscar preziatua tartean. Tartean Simon Chinn ekoizleak (âMan On Wireâ, 2008) beste istorio honek ere merezi zuela sinetsi zuelako: âSugar Manâ edo Sixto RodrÃguez 1970eko hamarkadako abeslaria izan zen, talentu handikoa baina bere herrialdean profeta izan ez zena. Mexikar-estatubatuarra, mugalaria bera ere, AEBetan lortu ez zuen arrakasta Hegoafrikan erdietsi zuen harrigarriki, apartheid garaian, Internetik gabeko sasoi hartan berak jakin gabe. RodrÃguez askatasun sinbolo bilakatu zen herrialde afrikarrean, baina 40 urte pasa behar izan ziren horren berri eduki arte. Dokumentalari esker. Pelikula bera bikaina da, baina âMaking ofâ ikustea/entzutea ere erabat gomendagarria da. Neu behintzat orain asko fijatzen naiz bestelako detaile hauetan guztietan, ondo ulertuko duzuenez⦠;) 2015/11/13 - 15:19:03
Basakeria terapeutikoa agintari gorenekin
Marcos Gómez Sancho erreferentziazkoa dugu zainketa aringarrietako arloan espainiar estatuan. Artikulu bikaina idatzi du Hegoafrikako presidente ohia eta apartheid-aren aurkako sinboloaren heriotza prozesuari buruz, "Nelson Mandela, la lenta agonía de los líderes" izenburupean. Bakoitzaren demokratikotasunaz edo totalitarismoaz, euren karismaz edo herri bakoitzak zien maitasunaz edo gorrotoaz komentatzea ez da kontua. Alferrik eta pertsonaren duintasunaren aurka bizitza luzatzeaz hitz egin nahi dut. Gazteleraz "encarnizamiento terapéutico" delakoaz edo basakeria terapeutikoaz, alegia. Besteak beste, Harry Truman (AEB ) 88 urterekin hil zen, hiru hilabetez medikuak "bere bizitzaren alde" borrokatzen ibili ostean. Josip Broz "Tito" (Jugoslavia) 88 urterekin ere bai, ia 4 hilabetez ospitalean egon ondoren. Tancredo Neves (Brasil) 75 urterekin eta hilzorian 39 egun pasa eta 7 ebakuntza pairatu eta gero. Franco (Espainia) 83 urterekin eta 35 egun pasa, 3 ebakuntza jasan eta 50 litro odol (!) jaso eta gero. Beste kasu batzuk egon izan dira historian, baina antza denez Nelson Mandela zerrendaren azkena da. Uztailaren 18an 95 urte egingo ditu (zituen), eta hori omen da helburua kosta ala kosta. Baina zein da prezioa? Ez al du merezi duintasunez bizi izan den gizon handi honek duintasunez ere hiltzea? 2015/11/13 - 15:19:03
Gero arte Patxi Lurra!
Zortzi urte dira ahuntza eguerdian doministikua egiten hasi zala, 2005eko uztailean hain zuzen be. "Goiena"-ko komunitatean sortu, trebatu eta geroago "Asapala"-koekin bat egin eban Patxi Lurrak, Debagoienetik Bilbora. Baina benetako jauzia 2011ko azaroan emon neban "Osatzetik arintzera" atalagaz, Patxi Lurrarengandik Iñaki Peñarengana bueltan. Izenburu bera deuko toki barriak, hamen topauko nauzue aurrerantzean: http://arinduz.org/wordpress/inaki/Osasuna! 2015/11/13 - 15:19:03
Musikoterapia
Zineterapia (hortan gabiltza). Literaturaterapia, klasikoen artean klasikoena. Eta musikoterapia, beste klasiko handi bat. Orain dela urte bat eta erdi lantoki dudan Gurutzetako Ospitaleak abiatu du ziklo bat, maiatzetik urrira luzatuko dena, "musika osasungarri" lelopean. Datorren asteazkenean (ekainak 19an), arratsaldez, mugikortasun mugatutako pazientearen zainketei buruz izango da hitzaldia, musikaz lagunduta. Arteak ez du sendatuko, baina arintzeko boterea begi bistakoa da. 2015/11/13 - 15:19:02
Searching for Sugarman
Pasioa eta zeure aukeretan eta egiten ari zarenarekin fedea. Horixe da Malik Bendjelloul zuzendari aljeriar-suediarrak transmititzen duena. Bere lehenengo dokumentalarekin 3-4 urte lan egin ostean, dirurik gabe, etsipenaren amildegi ertzera iritsi eta gero lan bikaina burutzea lortu zuen. Lan saritua, bere kategorian aurtengo Oscar preziatua tartean. Tartean Simon Chinn ekoizleak (âMan On Wireâ, 2008) beste istorio honek ere merezi zuela sinetsi zuelako: âSugar Manâ edo Sixto RodrÃguez 1970eko hamarkadako abeslaria izan zen, talentu handikoa baina bere herrialdean profeta izan ez zena. Mexikar-estatubatuarra, mugalaria bera ere, AEBetan lortu ez zuen arrakasta Hegoafrikan erdietsi zuen harrigarriki, apartheid garaian, Internetik gabeko sasoi hartan berak jakin gabe. RodrÃguez askatasun sinbolo bilakatu zen herrialde afrikarrean, baina 40 urte pasa behar izan ziren horren berri eduki arte. Dokumentalari esker. Pelikula bera bikaina da, baina âMaking ofâ ikustea/entzutea ere erabat gomendagarria da. Neu behintzat orain asko fijatzen naiz bestelako detaile hauetan guztietan, ondo ulertuko duzuenez⦠;) 2015/03/05 - 17:01:05
Mussche
Kirmen Uriberen bigarren eleberria irakurtzen amaitu berri dut, bikaina iruditu zait, detaile guztiak zaintzen dituena, betiko moduan, eta amaiera zinez borobila. Izan ere, aspaldian ez dut horrelako bukaerarik irakurri. Literaturaterapia gehiago: â2010eko azaroaren 28an jaio zen gure alaba Arane. 2011ko apirilaren 24an hil zen nire lagun Aitzol Aramaio. Elkarrekin egon ginen azken aldietako batean hauxe esan zidan Aitzolek: - Heroi baten istorioa kontatu behar duk. - Baina niretzat ez zagok heroirik. Pertsonen alde hauskorra gustatzen zaidak niri, ez balentriak. Beldurra ematen zidatek heroiek. - Ez nauk halako heroiez ari. Jende arruntaz ari nauk. Heroiak zaudek hor zehar, lehen eta orain, hemen eta mundu zabalean; heroi txikiak, jendea laguntzen dihardutenak. Isildu egin nintzen orduan. Gaur egun arrazoia ematen diot. Heroiak daude hor zehar, lantzean behin hil egiten zaizkigunak. Bada, hementxe duzu heroi baten istorioa, nire bihotzeko laguna â 2015/03/05 - 17:01:05
Musikoterapia
Zineterapia (hortan gabiltza). Literaturaterapia, klasikoen artean klasikoena. Eta musikoterapia, beste klasiko handi bat. Orain dela urte bat eta erdi lantoki dudan Gurutzetako Ospitaleak abiatu du ziklo bat, maiatzetik urrira luzatuko dena, "musika osasungarri" lelopean. Datorren asteazkenean (ekainak 19an), arratsaldez, mugikortasun mugatutako pazientearen zainketei buruz izango da hitzaldia, musikaz lagunduta. Arteak ez du sendatuko, baina arintzeko boterea begi bistakoa da. 2013/10/24 - 18:53:02
Basakeria terapeutikoa agintari gorenekin
Marcos Gómez Sancho erreferentziazkoa dugu zainketa aringarrietako arloan espainiar estatuan. Artikulu bikaina idatzi du Hegoafrikako presidente ohia eta apartheid-aren aurkako sinboloaren heriotza prozesuari buruz, "Nelson Mandela, la lenta agonía de los líderes" izenburupean. Bakoitzaren demokratikotasunaz edo totalitarismoaz, euren karismaz edo herri bakoitzak zien maitasunaz edo gorrotoaz komentatzea ez da kontua. Alferrik eta pertsonaren duintasunaren aurka bizitza luzatzeaz hitz egin nahi dut. Gazteleraz "encarnizamiento terapéutico" delakoaz edo basakeria terapeutikoaz, alegia. Besteak beste, Harry Truman (AEB ) 88 urterekin hil zen, hiru hilabetez medikuak "bere bizitzaren alde" borrokatzen ibili ostean. Josip Broz "Tito" (Jugoslavia) 88 urterekin ere bai, ia 4 hilabetez ospitalean egon ondoren. Tancredo Neves (Brasil) 75 urterekin eta hilzorian 39 egun pasa eta 7 ebakuntza pairatu eta gero. Franco (Espainia) 83 urterekin eta 35 egun pasa, 3 ebakuntza jasan eta 50 litro odol (!) jaso eta gero. Beste kasu batzuk egon izan dira historian, baina antza denez Nelson Mandela zerrendaren azkena da. Uztailaren 18an 95 urte egingo ditu (zituen), eta hori omen da helburua kosta ala kosta. Baina zein da prezioa? Ez al du merezi duintasunez bizi izan den gizon handi honek duintasunez ere hiltzea? 2013/10/24 - 18:53:02
Gero arte Patxi Lurra!
Zortzi urte dira ahuntza eguerdian doministikua egiten hasi zala, 2005eko uztailean hain zuzen be. "Goiena"-ko komunitatean sortu, trebatu eta geroago "Asapala"-koekin bat egin eban Patxi Lurrak, Debagoienetik Bilbora. Baina benetako jauzia 2011ko azaroan emon neban "Osatzetik arintzera" atalagaz, Patxi Lurrarengandik Iñaki Peñarengana bueltan. Izenburu bera deuko toki barriak, hamen topauko nauzue aurrerantzean: http://arinduz.org/wordpress/inaki/Osasuna! 2013/10/24 - 18:53:02