Mahats Orriak
Mahats Orriak komunitatearen bloga
Entzun Berton Bilbo Hirian
Bilbo Hiria Irratiko lagunek hilero egiten diote elkarrizketatxoa Hektor Bertoneko zuzendariari azkenengo zenbakiaren errepaso modura.Bilbo Hiriak bere programa asko sarean ere ipintzen ditu entzungai, eta horrela bada elkarrizketa hauetako pare bat dauzkagu han.105 zenbakia (entzun). Aldizkaria sarean.100 zenbakia (entzun). Aldizkaria sarean.Eta ez ahaztu Bilbo Hiria podcast erara ere entzun ahal duzuela.Badaezpada Bertonekoei egiten dizkieten elkarrizketekin podcast txikitxo bat ere egin dugu. Hemen behean daukazue entzungai, eta hemen harpidetzeko helbidea. 2008/03/04 - 20:25:04
Santutxuko jaiak eta Sangutxu gurekin
Aste honetan hasiko dira Santutxuko jaiak, larunbatean hain zuzen ere. Sangutxu dugu jaietako irudia, eta Sangutxu blogari ere badugu.Iaz bere blogetik jaien berri eman zigun egunez egun, eta aurten mahatsorriak.org honetatik egingo du.Sangutxu, ongi etorri! Gora Santutxuko jaiak!Ondo pasa! 2008/03/04 - 20:25:03
Gure blogak Gaur8n
Duela hilabete pare bat inguru hasi zen martxan Gaur8.info atari berria. Informazio eta komunikazio proiektu berritzailea Euskal Herrian, papera eta sarea batzen dituena. Interneteko atarian hiru atal nagusi daukate: albistegia, blog komunitatea eta blogosfera izenekoa. Azken honetan bertako blogariek barik, euskal blogosferaren rss agregatzailea antolatu dute eta hainbat blogen mezuen jarraipena egin daiteke bertotik, ataletan antolatuta. Euskal blogarien jarraipena eta zabalpena egiteko era interesgarria eta eragingarria. Hain zuzen ere, gure komunitateko blog batzuek seguraski igarri duzue bisita eta iruzkin gehiago eduki dituztela azkenotan, izan ere, blogosfera horretan sartu dituzte eta bertan agertzen dira azken mezuak, hauek hain zuzen ere: Pertsonalak atalean Mediaberri Hasier Teknologia atalean. Karrajua bi Ekimen interesgarria, Euskal Herrian lehenengoz (oker ez bagaude) komunikazioaren talde handi batek blogosfera era zabalean aintzat hartzen duena web2.0ren tresnak erabilita. Animoa ba! Orain publiko gehiago daukagu Gaur8ri esker. 2008/03/04 - 20:25:02
Arazoak ia konponduta
Jakin duzuenez, azken asteotan arazo tekniko handiak izan ditugu Mahatsorriak.org komunitatean. Batetik spam-aren eraso gogorra eduki dugu, eta bestetik, zerbitzari aldaketa egin behar izan dugu. Biak batuta ia aste pare bateko etena izan dugu. Arazoak konpontzeko bidean daude dagoeneko: Egunotan jasotako spam gehiena ezabatu egin dugu. Hortik zehar aurkitu ez dugun iruzkin kaparra horietako bat ikusten baduzue, jakinarazi eta garbitu egingo dugu. Captcha sistema ezarri dugu spama gelditzeko. Captcha erantzuna bota baino lehen tekleatu behar diren letra edo zenbaki horiek dira. Apur bat deserosoagoa da iruzkina botatzeko orduan, baina spama gelditzeko biderik efektiboenetakoa da.Arazo txikitxo bat daukagu oraindik, baina ez du komunitatearen martxa oztopatuko. Konturatzen bazarete, blog mezuen helbideak aldatu egin dira. Orain honelakoak dira: http://www.asapala.org/mahatsorriak/hasier?title=leku_isiltasunari_1 =1 =1 =1 =1. Lehen dotoreagoak ziren: http://www.asapala.org/mahatsorriak/hasier/080228/isiltasunari estilokoak. Hau zerbitzari aldaketak ekarri duen arazoa da, eta laster batean konponduko dugu. Ondo dabilen beste zerbait ikusten baduzue, jakinarazi mesedez. Bitartean barkatu egunotako endredo guztiak eta blogari egurra!!!! 2008/03/04 - 18:35:06
Entzun Berton Bilbo Hirian
Bilbo Hiria Irratiko lagunek hilero egiten diote elkarrizketatxoa Hektor Bertoneko zuzendariari azkenengo zenbakiaren errepaso modura.Bilbo Hiriak bere programa asko sarean ere ipintzen ditu entzungai, eta horrela bada elkarrizketa hauetako pare bat dauzkagu han.105 zenbakia (entzun). Aldizkaria sarean.100 zenbakia (entzun). Aldizkaria sarean.Eta ez ahaztu Bilbo Hiria podcast erara ere entzun ahal duzuela.Badaezpada Bertonekoei egiten dizkieten elkarrizketekin podcast txikitxo bat ere egin dugu. Hemen behean daukazue entzungai, eta hemen harpidetzeko helbidea. 2008/03/03 - 02:18:27
Santutxuko jaiak eta Sangutxu gurekin
Aste honetan hasiko dira Santutxuko jaiak, larunbatean hain zuzen ere. Sangutxu dugu jaietako irudia, eta Sangutxu blogari ere badugu.Iaz bere blogetik jaien berri eman zigun egunez egun, eta aurten mahatsorriak.org honetatik egingo du.Sangutxu, ongi etorri! Gora Santutxuko jaiak!Ondo pasa! 2008/03/03 - 02:18:26
Gure blogak Gaur8n
Duela hilabete pare bat inguru hasi zen martxan Gaur8.info atari berria. Informazio eta komunikazio proiektu berritzailea Euskal Herrian, papera eta sarea batzen dituena. Interneteko atarian hiru atal nagusi daukate: albistegia, blog komunitatea eta blogosfera izenekoa. Azken honetan bertako blogariek barik, euskal blogosferaren rss agregatzailea antolatu dute eta hainbat blogen mezuen jarraipena egin daiteke bertotik, ataletan antolatuta. Euskal blogarien jarraipena eta zabalpena egiteko era interesgarria eta eragingarria. Hain zuzen ere, gure komunitateko blog batzuek seguraski igarri duzue bisita eta iruzkin gehiago eduki dituztela azkenotan, izan ere, blogosfera horretan sartu dituzte eta bertan agertzen dira azken mezuak, hauek hain zuzen ere: Pertsonalak atalean Mediaberri Hasier Teknologia atalean. Karrajua bi Ekimen interesgarria, Euskal Herrian lehenengoz (oker ez bagaude) komunikazioaren talde handi batek blogosfera era zabalean aintzat hartzen duena web2.0ren tresnak erabilita. Animoa ba! Orain publiko gehiago daukagu Gaur8ri esker. 2008/03/03 - 02:18:25
Korrika dator Mahatserrira
Astelehenean iluntzean Santutxura sartuko da Iturribiden gora. Hau da ibilbidea: Santutxu-Zabalbide-Iturribide gurutzea Ritxi Enparantza Basarrate Sei Izar Artalandio-Julian Gaiarre Otxarkoagako plaza Artalandio-Oranilla Txomin Garat-Zabalbide (Tortila) Arabellako semaforoa Egirleta Artxandako stop-a Trueba ikastetxea Prestatu txandala, zapatilak eta txubaskeroa eta aukeratu zure hasiera puntua: tagzaniapastekorrika15 and mahatserria tagged map - Tagzania Technorati Tags: korrika, korrika15, mahatserria, santutxu, otxarkoaga, txurdinaga, begoƱa, bilbo 2008/03/03 - 02:18:24
Mahatsorriak.org
Gure komunitate honi ate berria ipini diogu, mahatsorriak.org domeinua hain zuzen ere. Momentuz, hori baino ez da, sarrerako atea. Oraingoz ez du blogen helbideetan eraginik izango. Adibidez, Mahatsorriak blog honen helbidea www.asapala.org/mahatsorriak/asapala.php da. Erabateko berbiberatzea egiten dugunean www.mahatsorriak.org/asapala.php izan beharko luke, baina oraingoz lehengo helbidearekin jarraituko du. Ate berria beraz, laster baten gelekin ere hasiko gara. 2008/02/22 - 17:37:21
Blog berriak: gure txokoa eta Hasier
Blog berri bi aste honetan: Gure txokoa eta Hasier-en bloga. Gure Txokoa berbalagun talde baten bloga da. 5 lagunen artekoa. Berbalagun talde baten lehenengo bloga izan daitekeena. Esperientzia berria eta interesgarria. Bestalde, Asapalak antoaltzen dituen Yoga tailerren irakasle ibili den Hasierrek eguneroko modura atondu du blog pertsonala, berak dioen modura literaturaz, konzientziaz eta ezerezaren kare-morteroaz arituko da. Blog pertsonal-pertsonala eta googetarako propioa. Ongi etorri beraz, bitartean Mediaberriko Mikel dabil jo eta su albiste interesgarriak eta beste inon topatzeko zailak plazaratzen. 2008/02/22 - 17:37:21
