Estitxu Elduaien
Zooozzoooakkk!
Zoozzoooakkk! Halakoak omen gara Azpeitiko futbol zaleak. Edo omen dira, ze, nire kasuan, Lagun Onaken partida bakar bat ikustera ere ez bait naiz joan. Beno, bai, behin, baina zestuarrekin, eta Zestoaren kontra jokatzen zuenean. Eta orduan ere ez nintzen Zestoako zale gisa joan eh, Zestoako zaleekin baizik. Baina bai. Harritu egiten nau kontu horrek. Iraetako futbol zelai berriaren inaugurazioan izan naiz zubian, eta herriko festak ematen zuten. Zestoarrek badiote maitasun, zaletasun edo ezdakit zer berezi bat futbolari. Urteetan inguruko futbol zelairik "eskasena" izanda ere (azpiegitura aldetik esan nahi dut), beti beteta, eta zaleak beti taldearen atzetik, hara eta hona. Hooliganak diruditela esaten diet nik askotan. Azpeitian, berriz, futbol zelai eder askoak bai aspalditik, baina Lagun Onakek ez du halako tiraizorik sortzen. Niri hala iruditzen zait behintzat. Uste dut garai batean zaleak erakartzeko ekimenetan ere erabili zirela zuzendaritzatik. Ez dakit zergatik den. Gipuzkoan, orohar, Realeko zaletuak ere epelak direla diote bizkaitarrek. Ez dakit. Baina, eta kostatu egiten zait hau horrela esan eta aitortzea, baina zestuarren aldean, futbol zale ZZZOOOOZZOOOAK garela edo direla azpeitiarrak ezin uka. 2011/10/08 - 05:47:06
Mahatsik xelebreenak
Mahatsarekin anekdotaren bat beti izaten da urte berria estreinatzerakoan. Etxe bakoitzean zeuenak izango dituzue, urteroko xelebrekeriaren bat. Baina aurten askok konpartitu izango genuen bat: San Mameseko irudia, hamar, beatzi, zortzi, .... hiru, bi, bat!.... ETB, ETB, ETB... ta kanpaien arrastorik ez! Mahatsak eskuan, danok elkarri begira eta ze gertatzen zen arrastorik gabe... Gure etxean lehengusu baten erreflejoek "salbatu" zuten egoera. Mandoa hartu, katez aldatu eta Puerta del Soleko azken bostak entzun genituen. Komekokosa han mahats danak janda eta nik mordoa oraindik mahai gainean. Bakoitzak ahal zuen moduan jan genituen sobrak eta aurrera. Baina onenak geroko espekulazioa izan dira. Inguruan entzun ditudan hoberenak bildu ditut hemen: 1. ETBkoek protesta egin nahi izan dute, kanpaikadak zuzenean ematen uzten ez dietelako. Protesta ekintza bat izan da. Gainera, are ausartago ibili dira, ze nahita Television Españolara egin dute konexioa inorri ezer esan gabe. (Hau nere familiako batena da, telebista katea lehengusuak aldatu zuela enteratu ez zen batena). 2. Euskal Herriaren egoeraren isla garbia da. ETBko buruen jarrera agerian gelditu da berriro ere: Independentzia eta euskal abertzaletasuna defendatu aho betez, baina gero, denak, Madrilen atzetik jartzen gaituzte. Baita mahatsa jaterakoan ere. 3. Egun horretan lanean ari zena honezkero langabezian da. Bestelako espekulaziorik? Urte berri on danoi! 2011/10/08 - 05:47:06
Zezenaren hileta aprobetxatuz...
Euskadi irratian behin eta berriz entzun dut egunotan Azpeitiko Karnabalen iragarkia. Asteartean zezenaren hileta egingo da aurten ere. Aurtengoa "berezia" izan daitekela bururatu zait. Zezenaz gain beste norbait enterratzeko proposamena egingo dut. Gure inguruan ez da giro: astearte horretan bertan, Goenkaleko Maria Luisa hilko dela esan dute, eta disgusto ikaragarria hartu duenik ere bada. 14 urtetan ia egunero afaltzen gurean izan den "kastako" emakumea hil egingo dela, alajaina! "Hori, hori, Maria Luisa, ez barkau!", sarri esaten zuen gure amama zanak. "Horrek jarrikoik ordena hor!", berriz, beste amama zanak. Gazteen batzuren "idoloa" ere badela badakit, baina, beno, badaezpada ez du izenik emango. Itziarko gaztetxean Goenkalaren kapitulo guztiak ikusten omen dituzte, eta Maria Luisak omen ditu fans gehien. Karnabaletako programan honela jartzen du: "Beltzez edo lutoz jantzitako herritarren partaidetzarekin zezenaren hileta egingo da plazan". Maria Luisaren argazkia ere ateratzeko proposatzen dut nik. Kontxu Odriozola herritarra dugula kontuan hartuta, gainera, ez dugu aitzakiarik. Horrelakoetan esaten den bezala: Maria Luisa Galardi. GOIAN BEGO! Ondo pasau karnabalak! 2011/10/08 - 05:47:06
Aparteko "apagar extra"
Gipuzkoarren herenak eginda jasoko omen dugu errenta aitorpena aurten. Hala jakinarazi du Diputazioak. Autolikidazio delakoak dira. Etxera korreoz bidaltzen dizkizutenak. "Suerte earra!" pentsatu nuen nik neuk orain dela 4 urte horietakoa iritsi zitzaidanean. "Ezer in berrik ez". Eurek bidalitakoa hartu, internet bidez onartu, eta lixto. Gauza bera pentsatu nuen orain 3 urte eta orain 2 urte ere. "Delaostia". Disgustoa gero etorri zitzaidan ordea. Orain urtebete ez zidaten bidali eta neuk joan behar izan nuen egitera. Joan naiz papel danak hartuta, egin didate, eta banindoala...: "aizu, hemen arazo bat dago". Aurreko hiru urteetan eurak eginda bidali zidaten deklarazioan erru bat dagoela, hipotekaren desgrabazioa gaizki egin didatela, eta gehiegi kobratu izan dudala. Ni harrituta. "Baina zeuek egin eta zeuk bidali ez didazue ba?". Bai baina batzuten hanka sartzen omen dute. "Igual" urtea bukatzerako aurreko hiru urte horietako diru hori itzultzea eskatuko didatela, gainera. "Igual" ez, seguru. Urtarrilean iritsi zitzaidan. 1.500 euro inguru itzuli behar izan nituen. Eta orain arte itzuli ez izanagatik interesak ere kobratu dizkidate. Erreklamazioak jarri nituen bazter guztietan, baina alper-alperrik. Eurak erratu arren nik onartu nuela autolikidazio hori. Eta interesak ere ordaindu egin behar. Niri inork diru hori zor nuela jakinarazi ez arren, azken urteetan ordaindu gabe edukitzeagatik interesak ere ordaindu egin behar. Hala omen dio legeak. Hilabeteak pasatu dira eta ahaztu bazait ere, haserrea berriro itzuli zait kanpaina berria badatorrela akordatzean. Alegia, autolikidazioa iristen zaizutenean badaezpada ondo konprobatzeko, Gabonak inguruan aparteko "a pagar extra" bat ez izateko. "Denok gara ogasuna" zioen lemak. Batzuk besteak baino gehiago garela dirudi. 2011/10/08 - 05:47:06
Al aguazil....
2011/10/08 - 05:47:06
Krisia
2011/10/08 - 05:47:06
Kutxazainen STOPak
2011/10/08 - 05:47:06
Guardiola Azpeitian
-Egualdi earra gaur eh? Igogailuan zenbaitekin zer esan ez dakidala gelditzen naizenean bezala, eguraldiaz hitz eginez itzultzea pentsatzen hasia negoen. Urtebete pasa da jada hemen agertu ez naizela, eta horrelakoetan izaten da lotsa edo antzerako sentipen bat... Baina, ez. Eguraldia majo portatzen hasi da eta, ze esangoizuet ba, Pello Zabalarenak egiten ez naiz hasiko dagoeneko. Ni neurera. Bartzelona futbol talde zalea naizela jada ez da sekretua. Egunotan zentimetro batzuk hazi naizela ere esan dit zenbaitek, adarra jotze aldera. Nahi bai! Baina ez naiz kopak zenbatzen hasiko. Pep Guardiola ekarriko dut gurera, orain urte batzuk hemen bertara, Azpeitiko kaleetara bera bere kabuz etorri zen moduan. Orduan oraindik jokalaria zen, eta oporraldi tarte batean Bustintzuriko errebalean ikusi omen zuten. Loiola ingurura zerbaitetara etorria omen zen, eta herrian omen zebilen ikusmiran. Errebaleko denda bateko andre batek ikusi, eta beregana jo omen zuen. "Aizu, horko tabernako jabeak oso Bartzelona zaleak dira, eta pena da zu ikusi gabe joatea". Oker tabernakoak ziren bartzelonistak. Baina taberna itxita omen zegoen. Guardiolak biharamunean ere Azpeiti aldean ibiliko zela eta itzuliko zela tabernakoak agurtzera esan zion dendariari. Eta esandakoa egin. Hurrengo goizean ere han agertu omen zen futbolaria. Okerreko tabernarientzat goiz antxean izan, ordea, nonbait, eta berriro ere atea itxita topatu omen zuen. Barre egin eta "lastima" esanez alde egin omen zuen Guardiolak. Okerreko orduko jabe bat Bartzelonako peña bateko kide da orain, Zestoan. Deskuidoan Guardiolari bertara bixitan joatea okurritzen bazaio ere, egunero despertadorea garaiz jartzen omen du. 2011/10/08 - 05:47:06
Millenium
B: -Bigarrenakin.Ointxe hasi naiz. A: -Buah, krixtona da, nei lenena baño geyo gustau ziten. C: -Hoi latie ematezuena liburu hoyekin! Nere ustez moda kontue besteik ez ta: oiñ hoyek onak omen die, asko saltze omen die, ta jende dana hoyetxek erosi ta letzea. A: -Ba ze nahi dezu esatie, nik aspaldi ez bezela disfrutau det letziekin. B: -Hirugarrenak erten tzunien Iratzar dendan goizien bakarrik 100 aletik gora saldu omen tzien, osea ke Azpeitin arrakastie badakebe behintzet. C: -Netzako dana komertzialismo kontue da, dirue eiteko bakarrik. Idazlie hil dala ta morbo hori aproetxauiez danak erosi ta erosi liburu hoyek. B: -Baleike holako zeoze izetiere, baño nik aurrena letu det eta hori baño geyo da. Liburue oso ona da. Eta Lisbeth Salander ezautuko bazenuke zeure engantxauko ziñeke, seguru! C: - Ba nik eztet pentsatzen letzeik. Gañea ze, oiñ pelikulie ta dana? Diru geyo ateatzeko dana. B: - Bai, aitortu ber det neuke eztetela pelikulie ikusi nahi, letutako liburu bat zinea eman deben bakoitzien krixton desengañue hartu det eta. B: -Eh, konturau al tzeate? Gure kuadrillan literaturaz hitzeitie lortu du behintzet eta hori ya latza da eh! C: -Kar kar, egiye, igual letzen hasi berkoet gañea! 2011/10/08 - 05:47:06
Azpeitiarrez ala batuan?
Elkarrizketa bereziye ein dibe gaur. Euskara batua eta euskalkien artean nolako uztarketie daon aztertzeko lan bat eiten ai da Alberto Barandiaran kazetaye Garabideantzat, eta azpeitiarra eta batua nola ezkondu dien jakin nahiyen, nereana jo debe. Idatzi, hemengo blogean, azpeitiarrez egiten detela. Egiye... tartien behin batuaz e ertetze bazate. Azpeitin azpeitiarra eta batua ondo uztartuta al dauden. Baietz esan diyobet nik. Registro bakoitze esparru ezberdiñetan ibiltzeala, ahozkuen ite deula azpeitiarrez, baño idatziyen, normalien, batuan, eta hori onartuta daola. Ta batuarekiko mespretxuik eo nabari al dan galdeu dibe gero. Eta ezetz esan diyobet. Ez dao, ez? Hitz eiñ hitze iñ, azpeitiarrez eite deula argi dago, eta batuan elkarrekin haste geanien parreuri emateigula re bai, baño mespretxuik ez, ez? Ala bai? Nere inguruen eztet nik halakoik somau behintzet... 2011/10/08 - 05:47:06