Gaztetxie

Iruñerriko euskarako ikasleekin batera, tailerrak izango dira Gaztetxean larunbatean

Datorren larunbatean hainbat tailer izango dria Gaztetxean. Iruñerritik AEKko 80 bat ikasle etorriko dira Azpeitira, besteak beste, mintz-praktikak egitera. Mintzalagunak behar dituztela azpimarratu dute, eta horretarko antolatu dira tailerrak. Mahai jolasak, esku lanak eta bestelakoak ikasteko aukera izango da, euskaraz ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko soltura ematen laguntzearekin batera. Ez dagoukatzerik meritu galanta daukatela Iruñerrian euskaraz ikasten ari direnek. Gure aldetik laguntza eskaini behar diegulakoan gaude Gaztetxetik, beraz, herritar guztioi dei egiten dizuegu tailerretan parte hartzeko, eta mintzalagun gisa aritzeko. Ongi pasatuz, eta zenbait gauza ikasiz, gure hizkuntza ikasten ari direnei lagunduz, arratsalde bikaina pasatuko dugu. Gainera, gogoratu 18:00etan pintxue ta trague euro 1en izango dela 22:00ak bitartean.  2012/02/03 - 02:02:30

Joan den ostiraleko mus txapelketa eta larunbateko kontzertuak

 2012/02/01 - 02:15:02

Presoen aldeko mus txapelketa osiralean

Datorren ostiralean, urtarrilak 27, Egin Dezagun Bidea ekimenak azken ostiralero antolatzen duen pintxo poteoaren ondoren, Mus Txapelketa izango da Gaztetxean. Azpeitiko Gaztetxeak eta Egin Dezagun Bideanek elkarlanean antolatu dute txapelketa eta zahar eta gazte gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko dira (pertsonako bost euro, beraz), eta saria bertako produktuez osatutako saski bikain bat izango da: Arkume osoa, gazta, baba gorriak, intxaurrak, txakolina eta beste hainbat opari. 21:30ean hasiko da izen ematea gaztetxean bertan, eta 22:00ak inguruan hasiko dira partidak. Beraz, Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen alde antolatu dugun mus txapelketara etortzeko eta parte hartzeko deia egin nahi dizuegu hau irakurri duzuen guztioi. Kontzertuak larunbatean Horrez gain, larunbaterako ere hainbat ekimen antolatu dira gaztetxean. Ikasturte honetan larunbatero egin den bezala, 18:00etatik 22:00etara bitartean pintxoa eta trague euro batean eskainiko ditugu. Horren ondoren, kontzertuak izango dira 22:00etatik aurrera. BC BOMBS (Disko berria aurkeztuko du) eta HELL BEER BOYS (Streetpunk Goiherri) taldeak izango dira giroa berotzen, hain zuzen.  2012/01/25 - 02:58:02

Martxan gara berriro ere!

URTE BERRI ON GAZTE! Gabonak bukatu eta martxan jarri gara berriro. Urtea jaiotza alternatiboen erakusketarekin bukatu genuen. Abenduaren 24an sanagustinpen egon ziren erakusgai iritzi kritiko baten inguruan eginiko jaiotzak, orijinaltasunari bide eginaz. Ondorengo bi asteetan ere urte zahar eguna eta urtarrilaren 7a egun kolosala izanagatik, gaztetxea ez genuen ireki larunbatero bezala, baina aste honetan, urtarrilak 14, berriro izango da 'trague ta pintxue euruen!' Beti bezala arratsaldeko 18:00etan hasi eta 22:00ak arte dastatu ahal izango dituzue pintxo goxo-goxoak nahi izanez gero. 22:00etatik aurrera, berriz, hiru kontzerturen txanda izango da; Belar Txarrak talde azpeitiarra, Gazte Iraultza eta The Convicts, azken bi hauek Aretxabaleta eta Arrasatetik. Sarrera doakoa izango da. Beraz, ez dago aitzakiarik aste honetan gaztetxetik bueltatxo bat ez egiteko .. ANIMATU HADI!  2012/01/11 - 04:19:03

Elektrizitate tailerrak astelehenetan izango dira

 2011/12/30 - 05:29:01

Elektrizitate tailerra Gaztetxean

 2011/12/27 - 05:42:04

SANTO TOMASEZ BLAI!

Santo Tomas eguna euritsua izan bagenuen ere, ez zen umorerik falta izan gaztetxeko karrora inguratu zirenen artean, berau, eguerdiko hamabiak inguruan abiatu zen gaztetxetik eta kaleetan zehar giro apartaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan gazte mordoak hartu zuen parte eta arin-arin eta fandangorik ez zen falta izan. Gazte hauetako batzuk gaztetxeko dantza ikastaroan ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten eta bikain aritu ziren! Euria zela eta, barrutik eta kanpotik busti ginen kaleak dantzan jarriz!  2011/12/24 - 05:56:24

Jaiotza alternatiboen erakusketa larunbat arratsaldean

Datorren larunbatean, abenduak 24, jaiotza alternatiboen erakusketa egongo da 17:00etatik aurrera Sanagustinpen. Edozer gauza izan daiteke jaiotza alternatiboa; herritarrek gabonen inguruan zerbait "alternatiboa" adierazi nahi badute, hementxe dute aukera paregabea. Dituzuen edozein ideia batu eta jaiotzan jar ditzakezue. Hasi burua astintzen! Hemen bideo kozkor bat Denok dakigunez, gabonak kontsumismoan zein erlijio katolikoan oinarrituriko "oporraldiak" ditugu. Honen inguruan sortzen den hipokresia eta kontraesanak salatu nahi dira, besteak beste. Urtero bezala, lehengai pilo bat xahutuko ditugu, hondakin izugarri sortuz eta gure amalurra gehiago suntsituz. Egun bizi dugun sistema patriarkal, kapitalista eta eskuindarraren oinarrietako bat den Elizaren gabonak ospatzen ditugu, azken batean. Urte berri on guztioi!  2011/12/21 - 06:09:03

PINTXO POTEOAK ERANTZUN ONA IZAN ZUEN LARUNBATEAN

 2011/12/06 - 07:16:03

Kontu Lepo berria kalean da!

Dagoeneko kalean salgai da Kontu Leporen 13. alea. Denetariko gaiak ikutu ditugu hil honetan ere. Azpeitiko Matxinadaren bigarren zatia; Kukutzaren desalojo eta eraistearen inguruko erreportajea; 20 urte greban daramatzaten EHUko irakasleei elkarrizketa; Greziaren inguruko erreportajea... Euro exkax baten truke eskuratu daiteke ale berria betiko tokietan; Gaztetxean, Etxe Zurin, Orkatzen, Intzen, Zuhatzen, Txarrantxan eta Urtzin. Bestalde, sarean ere jarri dugu alea ikusgai. Ikusteko klikatu hemen .  2011/12/04 - 07:23:31

Nabigatu euskaraz