Maiteren txokoa

Just another WordPress weblog

Udan ere zinera

Bada denbora zinera joaten ez nintzela baina astebukaera honetan bitan izan naiz egin duen eguraldiarekin arraroa dirudi, ez bainaiz tokiren batean sartzearen aldekoa horrelakoetan, aire librean egotea dut gustuko!! Hala ere, horrela tokatu da oraingoan udan pelikula dezente estreinatzen dira, lehenengo Hancock izan zen ostiralean, sarrerak zozketa batean tokatu zitzaizkidala eta horixe, oparia aprobetxatu behar! entretenigarria pelikula atzo [...]  2008/07/22 - 18:00:06

futbolaren magia

Kontziente naiz gaur egun futbola negozioa dela batez ere, eta jokalari batzuk erregeen pare bizi direla eta hori dena oso injustua dela eta erabat ados nago. Baina futbolaren esentzia gaur egungo festa mediatiko horretatik kanpo geratzen da benetan bizi dugunontzat, hau da, talde baten jarraitzaile izateak sorrarazten dizkizun sentimenduak zirko guztitik aparte daude. Nik garbi daukat [...]  2008/06/10 - 10:34:01

Antzinako kondaira txinatarra

 2008/06/06 - 10:30:01

Poesiaz beteriko narrazioa

Orain egun batzuk agindu nuen istoriotxoa bidean da eta bitartean irakurtzen amaitzear nagoen liburu bati buruz hitz batzuk: " Ez da gaua begietara etortzen " , Felipe Juaristiren nobela, abenduan erosi nuen Durangoko azokan eta nahiz eta orrialdeei erreparatuz motza dela eta azkar bukatzeko modukoa dela iruditu, hilabete pasa bada hasi nintzela. Kontua da esaldi bakoitzaren pisuak atal bakoitza luze [...]  2008/06/02 - 10:24:02

HAU DA HAU! Azkenean bueltan!

Ez da gustura ez nengoelako, ez da aspertu egin nintzelako egunerokotasunak jan egiten gaituela eta hori da nire aitzakia bakarra. Lehenengo astebete ezer idatzi gabe, ondoren hilabete eta konturatzerako, denboraldi luzeegia nire txokoa abandonatua izan dut. Ikasturtea bukatzen ari denez, nire esperantza eta nahia da berriz ere biziberritzea. Gaur ikasle batekin landu dudan istoriotxo batek berpiztu du [...]  2008/05/30 - 10:19:03

Kros misto famatua

 2007/12/04 - 10:23:21

Azaroak 25

 2007/11/27 - 03:15:28

Hondartzaren beste aurpegia

Kanpoko jendeak Zarauzko hondartzaren argazki bakarra izan ohi du memorian baina herritarrok garai bakoitzean modu batera ikusten dugu. Udazkenarekin batera, urteen poderioz tradizio bihurtu diren plaieroen hasiera hurbil da. Atzo izan genuen lehenengo bilera taldeek eta aurten nesken ligak marka berri bat jarri du eta 12 edo 13 talde izango gara. Duela 3 urte hasi [...]  2007/10/02 - 04:04:05

Udazkena

 2007/09/24 - 03:52:15

Olaturik gabeko txapelketa

Gure herria duen hondartzagatik da ezaguna neurri handi batean eta orain dela urte batzuk, irailean ospatzen zen nazioarteko surf txapelketak ere jende asko erakartzen zuen. Gero, zenbait urtetan hutsune bat egon da baina aurten surfzale eta gainontzeko herritarrak, txapelketaren berretorrerari so geunden. Itsasoarekin ordea, ezin da ezer ziurtzat eman eta dena perfekzio osoz antolatuta ere, [...]  2007/09/14 - 03:40:05

Nabigatu euskaraz