erraietatik

9/9

Bada egun bat non trikitilariek iratzargailu lana egiten duten, zanpantzarrek kaleko erritmoa markatzen duten eta ohiko moda txapel eta buruko zapiek baztertzen duten. Baten batek esaten zuen Iruñean sanferminen bezperan, "la víspera excita" . Irailaren bederatzia berezia da zarauztarrontzat. Prest dago trajea : txalekoa, alkondara, galtza marradunak, galtzerdiak, albarkak, gerrikoa eta txapela. Goizean goiz jantziko gara, argazkiren aterako dugu eta festa giroan sartuko gara. Txakolina, sagardoa, pintxoak eta dantza. Nahi ez duenak ere, ez du beste erremediorik. ------ Hay un día en el que los trikitilaris hacen de despertador, los zanpantzarras marcan el ritmo de la calle y la moda habitual es sustituida por las txapelas y los pañuelos en la cabeza. Alguien decía que la víspera de los sanfermines en Pamplona excita . El nueve de septiembre es especial para los zarauztarras. Ya está preparado el traje: chaleco, camisa, pantalones a rayas, medias, albarcas, gerriko y txapela. Nos vestiremos por la mañana, nos sacaremos alguna foto y nos meteremos de lleno en la fiesta. Txakolí, sidra, pintxos y bailes. El que no quiera tampoco tiene alternativa.  2008/01/10 - 23:08:29

Agur!

Hasten den guztia amaitzen omen da. Maiatzeko igande batean kamera aurrean jarri nintzenetik, ia hiru urte eta erdi pasa dira, eta iritsi da agur esateko garaia. Bai, lagunok, ZTB utzi dut, edo "Telezarautz", nire pixukideentzako. Lehendabizikoz egin nituen hemen "kazetari" lanak. Saiatzen nintzen behintzat. --- Han pasado tres años y pico desde que me puse delante de una cámara, y ya toca decir adios. Dejo ZTB, o "Telezarautz" para mis compañeros de piso. Fue el primer lugar donde hice de "periodista", o lo intentaba.  2008/01/10 - 23:08:28

Bekarioa naiz eta harro nago!

Esango nuke eraikin berriak ez duela argazkiko fotomuntaiaren antzik. Polita da, hala ere. Datozen hiru hilabeteetan, Radio Euskadin. ---- Diría que el nuevo edificio no se parece al del fotomontaje. Es bonito, de todos modos. Los próximos tres meses, en Radio Euskadi.  2008/01/10 - 23:08:27

Cocidito Madrileño

Denbora pixka bat baduzue, ikusi ondorengo bideoa. Radio Euskadiko "Cocidito madrileño" da. Iruñean nagoenez, zer hobeto Nafarroako hauteskundeei buruzko iritziak baino. Ez dakit barre edo negar egiteko modukoa den. ----- Si tenéis un poco de tiempo, dadle un vistazo al siguiente video. El el "Cocidito madrileño" de Radio Euskadi. Ya que estoy en Iruña, qué mejor que escuchar unas cuantas opiniones sobre las elecciones en Navarra. No sé si es para reir o llorar.  2008/01/10 - 23:08:26

Delorean

Azterketetan gaudenoi eskainita... Utzi estresak eta apunteak pare bat minutuz, eta hasi saltoka!! ---- Dedicado a los que estamos de exámenes... Deja el stress y los apuntes por un momento y salta!!! ::: DELOREAN - AS TIME BREAKS OFF  2007/09/09 - 03:34:37

Ha iniciado sesión...

Asmakizun interesgarria da messengerra, bai, baina... - Batzutan konturatzen zara: "Hara! Aspaldian X ez da sartu messengerrian!". Hainbat metodo erabiliz, zerrendatik kendu zaituela konturatzen zara. Gero kalean normal-normal egiten dizu kaso. - Beste batzuek ere zerrendatik kendu zaituzte, baina ezjakintasunagatik edo arratoiarekin "patoso" xamarrak direlako, zu ez zaude beraien zerrendan baina ikus dezakezu noiz sartu edo irteten diren. Beraiekin ere normal-normal egiten dizute kaso kaletik. - Badago hirugarren talde murritz bat, bizitzako gorabeherengatik bi helbide dituzten pertsonez osatua. Batzuetan batean sartzen da, eta bestetan bestean. Halako batean, horietako batetik ezabatzen zaitu. "Aizu, kalera noa. Hitz egingo dugu beste batean" esaten dizu lasai asko. Ez dakite, ordea, nire ikerketa zerbitzuek gezurretan harrapatu dituela. Ez dira kalera eta telebista ikustera joaten, beste helbidearekin konektatzen dira. Horiek ere normaltasun osoz jokatzen dute zurekin. - Eta, azkenik, elkarri hitzik egiten ez diogun jendea dago. Zerrendan daude, baina gero kalean "agur" ere ez diogu esaten. Uste dut batzuei arpegia jartzea ere kostatuko litzaidakela. Horixe da ba messenger zoragarriaren mundua. -------- Sí, el messenger es un invento magnífico, pero... - A veces te dices: "Mmm, tal persona hace mucho que no se conecta". Utilizando ciertos métodos, te das cuenta de que te han eliminado de la lista descaradamente. Te saludan por la calle con la mayor normalidad. - Hay otros que también te han borrado de su lista, pero no sé si es por torpeza o porque no se manejan bien con el ratón, siguen apareciendo en tu lista, se conectan, se desconectan... Éstos también te saludan por la calle. - Existe un tercer grupo que, por varias razones, tienen dos cuentas de correo. En un momento dado te eliminan de una lista. Te dicen: "Oye, que me voy a la calle. Ya hablaremos". Lo que no saben es que mis servicios de investigación les han pillado con las manos en la masa, y el dedo en el teclado. No se van ni a la calle ni a ver la tele. Se conectan con la otra dirección. Se comportan contigo de manera normal. -Y, por último, están esas personas con las que no te hablas, ni te saludas por la calle. Pero, a saber por qué, están en tu lista, y nunca has hablado o hablarás con ellos. Creo que me costaría ponerles cara a algunos. Así es, pues, el maravilloso mundo del messenger.  2007/09/02 - 03:19:12

Atlántica, la revista del ocio rural

Aupa zuek! Lan polita in deu! ¡Aupa vosotros! ¡Hemos hecho un buen trabajo!  2007/07/18 - 04:13:05

Jokuak...

Hauteskundeak pasa dira, eta denak dira irabazle. Ba ni ere bai, ze demontre! Hasteko, Itziar ren jokutxoari erantzunez: "Fermin Gerrikagoitia Bazterretxea 1960ko gabonetan jaio zen, egun ezin beroago batean. Joxeren aitaren izena aukeratu zuten euren lehen semeari jartzeko, eta halaxe bataiatu zuten St. Peters eliza katolikoan" Xabier Montoiaren "Baina bihotzak dio" ipuin bilduma batetik aterata dago. Guztiek lotura bat dute: protagonistak eta Euskal Herriaren artekoa. Kasu honetan, bi emakumeren istorioa kontatzen digu, ezkonduak dira eta umeak dituzte. Ordea, biak maitemindu egiten dira. Horietako bat bere sorleku Euskal Herrira itzultzen da, eta bere maitea berriz ikustea erabakitzen du. Amaiera zein den jakin nahi duenak, irakurri dezala. Edo galde diezadala. Besterik ez. Zoriontsu izaten saiatu, eta egin zoriontsu besteak ere. -------- La traducción en castellano...para mañana. Estoy demasiado cansado para esribir más... Mientras, podéis especular sobre lo que haya escrito, y chismorrear.  2007/07/03 - 15:27:05

Kontuan hartzeko esaldia

"No llores porque ya se terminó, sonríe porque sucedió". Hau amaitzera doa, eta laister jeitsiko da teloia. Irekiko dira beste batzuk, ez izan zalantzarik. Datorren larunbatean, Komunikazioko lizentziatura festa Iruñean. --- Esto se acaba, y pronto bajará el telón. Ya subirán otros, sin duda. El próximo sábado, fiesta de la licenciatura de Comunicación.  2007/06/19 - 03:00:05

Tunez... ikaragarria // Túnez... increíble

 2007/06/14 - 06:48:09

Nabigatu euskaraz