(titulua)
Abeletxetik Internetera
Internet sare informatikoarekin ez dago mugarik. Edonora hel daiteke eta munduko edozein pertsonarekin kontaktuan ipintzea posiblea da, ordenadoreen arratoia sakatuz. Hori pentsatu zuen Aitor Solozabal, Elorrioko baserritar batek, Interneten Abeletxea web orria argitaratu zuenean. Beti idei ausarta izan ditut - komentatzen du Aitorrek - eta Internetek ematen dituen posibilitateak ikusi nituenean, nire buruari esan nion, [...] 2007/02/28 - 11:06:15
Mugikorrak, betaurrekoak, birziklapena eta solidaritatea
Egunero darabiltzagun eta oraindik baliatzeko moduan dauden gure produktuak baliabide ekonomiko urriagoak dituzten pertsonek erabil ditzakete. Murriztu, berrerabili, birziklatzea: horra hor, hiritar eta kontsumitzaile gisa, maizago praktikatu beharko genituzkeen ariketa ekologikoak. Etxean baliaturiko papera, beira edo plastikoa geroz eta gehiago birziklatzen bada ere, jokamoldea ez da horretara mugatu behar: ohiz erabiltzen ditugun beste hainbat produktuk ere [...] 2007/02/22 - 10:56:06
Gazte Zientzia komunikabideetan
Gazte-Zientzia-zaleok, berri onak dauzkagu: Gure webgunea gero eta ezagunagoa da, eta komunikabide batzuk gutaz mintzatzen dira. Google bilatzailean Gazte-zientzia ipintzen baduzue, ikusiko dituzue emaitzak. Eskerrik asko guztioi! 2007/02/08 - 10:41:03
EuskalNatura.net sarean
Euskal Herriko natura eta zientziaren gaineko informazioa euskaraz batzen duen EuskalNatura.net webgunea sarean da. EHUko ikasle gazte talde batek dihardu webaren etengabeko osaketa eta garapenean. Natura eta zientziak interneten duen presentzia urriari aurre egiteko asmotan sortu zen 2006ko urrian, bertan, ahalik eta informazio gehien batzeko asmoz. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle gazte [...] 2007/01/30 - 10:32:07
Miramongo Zientzia museora txangoa
Getxoko Aixerrota Institutuko ikasleek ondo pasatu behar izan zuten Miramongo Zientzia Museoan. Bideo bat zintzilikatu dute Interneten, zientziarekin ere gozatzea posiblea dela frogatzen: WPvideo 1.10 Zure zientziako bideoak ikusteko aukera eman nahi diezu gure irakurleei? Bidali e-posta bat gure helbideari: admin (a bildua) gazte-zientzia.com! 2007/01/30 - 10:32:07
Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoaren bila
2007an zehar gaztelania-euskara itzulpenak egitea ahalbidetuko duen aplikazio informatiko berria izango da herritarrentzat eskuragarri, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak iragarri duenez. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako egitasmoa ez da jendearen eskura jarri den lehen Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoa. Iazko maiatzaren 30an OpenTrad sistema ezagutzera eman zuen, euskara, katalana, galegoa eta gaztelania arteko itzulpen automatikoak egiteko aukera ematen. OpenTrad 2004 [...] 2007/01/30 - 10:32:06
Internet, Telebista eta Euskara: Denok batera
Euskaraz.tv izan zen lehenengo telebista euskaldun Internet bidez , bere arduradunen arabera, Proyección enpresa bilbotarra. Bere web orrira sartzen bagara, bideoak streaming sistemaren bidez on-line ikus ditzakegu. Era honetan, irudiak eta soinuak jasotzeko, Internet-era konektatuta egon behar dugu eta Real Video programa instalatuta izan behar da gure ordenagailuan. Baina gauza bera egiten du 2000ko martxotik Euskal [...] 2007/01/29 - 10:31:05
Internet sareak ehunka doako aplikazioak euskaraz eskaintzen du
Erakunde, enpresa eta informatikari boluntarioei esker, gero eta euskarazko aplikazio eta programa informatiko gehiago lor daitezke, eta Internet sareak ehunka doako programa euskaldunen eskuetan ipintzen du. CodeSyntax enpresako Luistxo Fernández-en iritzian, direktorio edo biltegi jakin batean gauzak aurkitu baino gehiago, onena dela gaurkotasuna segitzea, beti daude gauza berriak eta interesgarriak. Eta horretarako hor duzu erreferentziazko [...] 2007/01/29 - 10:31:05
Nork idatz dezake zientziaz?
Nork egin behar ditu zientziari buruzko berriak? Nork izan daiteke adituena lan hori garatzeko? Iritziak kontu horretan oso ezberdinak dira: Nicolas Skrotzky zientzia kazetari frantsesak uste du, zientziako gertaera, beste edozein giza gertaera bat bezala, pertsonek egindakoa da, kazetariak batez ere direnak. Manuel Calvo Hernando Espainiako Zientzia Kazetaritzako Elkarteko presidenteak gauza bera deritzo, nahiz eta uste [...] 2007/01/29 - 10:31:05
Zientzialariak eta kazetariak: elkar ulertzeko behartuta
Nicolas Skroztky ikertzaileak zientzialari eta kazetarien arteko harremanak berrogeita hamarreko hamarkadatik aztertu du. Autore honen arabera, nahiz eta egoera aldatu duen, harremanak ez dira berdinak ez zientziako atal guztietan ezta estatu guztietan ere. Bretainia Handian, adibidez, zientzialariak dibulgatzeko tradizioa daukate, Suedian zientzialariak eta dibulgatzaileak ezberdinak dira, eta Frantzian egoera ezberdina da atalen eta erakundeen arabera. [...] 2007/01/29 - 10:31:05