(titulua)
This domain is expired. If you're the owner, you can renew it. If you're not the owner, search for your next domain and then build your website for free on Dynadot.com! | Buy this domain |
Kaixo... eta agur!
Urte hasi berri den honetan, eta guztiari eta guztiei ongi etorria ematen diegun honetan, agur esatera natorkizue. Bi urte badira, ezezkoa esaten ez nekiela, eta matrakakoen eskariari erantzunez, barrukoak hustutzen saiatuko nintzela agindu nizuela. Lan zaila zela ni bezelako lotsati batentzat barruko horiek azaleratzea, baina 2006tik 2008rako bidean, apurtxo bat bederen ikasi dugu. Azken aldian, ordea, txapel bakar batekin bi buru tapatzea nahikoa lan zaila dela jabetu naiz. Lehendik ere banekien, baina gogoak eta ilusioak zailtasun guztiak gainditzen laguntzen dute maiz. Baina lotsatia ez ezik, gure buruarekin zorrotzak ere bagara (edo banaiz, edo txapel beraren azpian dauden urko desberdinak halakoak dira, pluralean), eta horregatik, gauzak gaizki egitea baino, hobe ez egitea. Urte berrirako asmoen artean, horixe, egindakoa, behar bezela egitea, eta momentuz, nire txapel azpian sasi-eguneroko honentzako tokirik ez dagoela ba. Burua handia dugu, eta toki handia behar neronenak. Besteenak, gerorako utzi behar horrenbestez. Penatuta, baina satelitea itxi beharrean nago horrenbestez. Denbora batez bai bederen. Batek daki denborarekin txapel handiagoa egiten asmatuko ote dugun, edo txapelik gabe ibiltzera ausartuko ote garen... ordura arte, behintzat, eskerrik beroenak beste aldean izan diren txapeldunei! Adiorik ez! 2008/01/04 - 16:21:08
Nerea
Ez du ezustean harrapatu. Zorigaiztoko eguna iritsiko zela bazekien. Noiz? Auskalo! Itxaronaldia bera luzea izan da, gezur sortaren aria bezain luzea. Zama areagotu baino ez du egin horrek. Sasoi desberdinak bizi izan dira. Norabaide batean jotzen zuen haizeak batzuetan, kontrakoan besteetan. Haize-orratzak bira asko eman ditu urte hauetan, eta azkenean, norabide okerrenean geratu da trabatuta. Indarra ere, uste baino handiagoa. Haize bolada zakarrak izan dira asteburu honetan. Zakarregiak. Bai, egia da: ertuko zuhaitzaren abarrotsa ozenago entzun ohi dugu apartekoa baino. Horregatik, asteburu honetako ekaitzaren ostean, Nerea dut gogoan. Anaia ez, txikiegia delako oraindik, baina Markel txikia aurki hasiko da galderak egiten. Ulertezina dena ulertarazten ez du lan makala bere amatxok. Nola azaldu semeari, ziegako zirrikitutik sartzen den haize hotzari egin beharko diola aurre aitak? Elkartasun oihuaren zurrumurrua barreiatuko al du ditxosozko haizeak! Iritsikmo al zaie! Bitartean, besarkada estu bat eta muxu handi bana Nerea guztiei! 2007/12/04 - 09:44:12
Goian bego!
Atzo arratsaldean, ordenagilu aurrean ari nintzela, lehiotik begiratu, eta sekulako ezustekoa: ehorztetxeko kotxea pare parean. Berehala sartu zuten zerraldoa. Nor ote zen? hariak lotu nituen laister batean. Nire etxe parean bizi den aiton-amonetako bat behar zuen seguraski. Baina zein? ezin jakin. Hiru urte badira bertan bizi naizela, eta harez geroztik egunero egunero ikusi izan dut, aitona ez bada, amona. Bietako bat behintzat bai. Nire familikoek eta lagunek ere badakite haien berri. Maiz hitz egin izan diet pareko aitona-amonetaz. Lehiotik begiratu, eta mendiaren kaxkoan, etxetxo dotore batean bizi dira. Bizi ziren. Edo bizi zen, bietako bat behintzat. Aldapa malkartsuan butano bombona ezin eraman ari zirenean pentsatu izan nuen bateonbaten laguntza behar zutela. Baina lehioko kristalak harresi lana egiten zuen. Zakurrak ederki zaintzen zituen/zuen/du. Haien eguneroko ohiturak ederki ezagutzen nituen. Arraroa zen lehiotik begiratu eta ikusten ez nituen eguna. Atzo berriz, azkenekoz ikusi nuen haietako bat. Baina zein? Ezin zehaztu aitona edo amona ote zen, eta tristeena, ezin argitu izena nola zuen. Ez izena, ez izana. Oheratutakoan konturatu nintzen ezaguna bezain ezaguna zela nire bizilaguna. Gaur egunkaria hartu eta eskelari erreparatu beharko diot.. Azken unean bada ere, izena jartzeko aukera bakarra horixe izango dut. Bitartean, goian bego bizilagun ezezagun hori! 2007/11/03 - 04:13:11
Gure zoria
Barealdiaren osteko ekitza izaten da beti, ekaitzetan bortitzena, barealdiak sortutako poza momentu batetik bestera, asperen bakar batean zapuzten duelako. Aurreko batean, "La suerte de Emma" izeneko pelikula alemaniarra ikusi nuen. Ezohiko maitasun istorioa kontatzen du filmak. Enamoramendu guztiek ez dutela zertan berdinak izan, eta sekulan probatu gabeko formulek ere funtziona dezaketela, alegia. Baina argi geratu denez, gurean ez. Ez diogu/diote "maitasun" horri inolako aukerarik eskeini. Emma izenekoa, neskato gogorra da, bakarrik bizi da, lagunik ez du, eta bere jenioa, sekulakoa da. Bere ikuiluko zerriak hiltzerako orduan, teknika berezia eta xelebrea erabiltzen du. Zerriak, azkena gertu duela jakin ez dezan, laztandu egiten du, maite-maite egiten dio, eta aberea bere magalean duenean, izkutuan duen labana atera, eta oharkabean, lepoan zas! Odol jarioa sekulakoa, baina garraxirik ez... Bestelako maitasun istorio horietan sinisten genuen/dugun nafarroi ere gauza bera ez ote diguten egin... magaleraino eraman gaituzte, labana sartu digute... garraxia behintzat entzungo al da! 2007/08/05 - 21:42:41
Pailazoak
Garai batean telediarioa aurkezteari utzi, eta Farola saltzen jarri beharko zuela eta pozik jarri ginen gehienak, justizia egiten zelakoan edo. Baina orduan, inor gutxik espero zuen, pertsonai mediatiko bihurtuko zenik. Bera eroso ikusten da ordea paper horretan. Harez geroztik, Ana Obregonen telesailean hartu du parte, bakarrizketa lehiaketa batean aritu da, eta azkena, atzo ikusitakoa: itxura goitik behera aldatuta, kamera ezkutuko saio batean agertu da. Egin beharrekoen artean, kongresura joan eta bertako politikariak elkarrizketatu behar izan zituen Urdazik itxuraldatuta. Garai bateko Espainiako Telebistaren albistegi zuzendariaren gaineko iritzia eskatu zien, galdera egiten zuena bera zela jakinarazi gabe: haietako batek, kazetari naparra pailazoa zela. Eta bera harro. Platoan bertan aurkezleak sudur gorria eskeini, eta berak gustora hartu. Munduan den lanbiderik politenetakoa da pailazoarena, besteak zoriontsu eta alaitu egiten dituen einean. Baina ez da farre eginaraztea lortzen ez duen pailazoa baina gauza tristeagorik, eta urdazik ez digu farregurerik sortzen. Batzar aretoko bolloekin txiste txarra egiten duen Usandizaga andereak ere ez. Gaur auzitegi aurrera iskanbila sortzera jaon diren fatxek ere, irri baino, negar eginarazten digute. Aurreko batean Oreka Zirko Eskolakoekin klownen inguruan aritu nintzen solasean. Klownek ikutu melankonikoa eta batzuetan tristea ere bazutela eta, porrotaren komedia zela haiena. Beste hauena, ordea, ez dakit komediaz mozorrotutako porrota ote den, edo euren komedia, gure porrota. Gaur telebistan egindako elkarrizketa batean beste pailazo ilustre bati, Jimenez Losantosi entzun diot berak besteak zirikatzen aritu, eta ziria itzultzen diotenean, orduan irabazi duenaren seinale dela. Guk, tamalez, gero eta gehiago entzuten dugu santu txikia goizez... gero eta gehiagotan dugu ahotan, harek esandakoak errezago larrutzen ditugu... bera eta bere emparauak. Arrakastaren bidean diren seinale. Eskerrak, oraindik orain, Pirritx eta Porrotx geratzen zaizkigun... hauek bai pailazoak, eta ez beste horiek. 2007/05/15 - 05:05:12
Pailazoak
Garai batean telediarioa aurkezteari utzi, eta Farola saltzen jarri beharko zuela eta pozik jarri ginen gehienak, justizia egiten zelakoan edo. Baina orduan, inor gutxik espero zuen, pertsonai mediatiko bihurtuko zenik. Bera eroso ikusten da ordea paper horretan. Harez geroztik, Ana Obregonen telesailean hartu du parte, bakarrizketa lehiaketa batean aritu da, eta azkena, atzo ikusitakoa: itxura goitik behera aldatuta, kamera ezkutuko saio batean agertu da. Egin beharrekoen artean, kongresura joan eta bertako politikariak elkarrizketatu behar izan zituen Urdazik itxuraldatuta. Garai bateko Espainiako Telebistaren albistegi zuzendariaren gaineko iritzia eskatu zien, galdera egiten zuena bera zela jakinarazi gabe: haietako batek, kazetari naparra pailazoa zela. Eta bera harro. Platoan bertan aurkezleak sudur gorria eskeini, eta berak gustora hartu. Munduan den lanbiderik politenetakoa da pailazoarena, besteak zoriontsu eta alaitu egiten dituen einean. Baina ez da farre eginaraztea lortzen ez duen pailazoa baina gauza tristeagorik, eta urdazik ez digu farregurerik sortzen. Batzar aretoko bolloekin txiste txarra egiten duen Usandizaga andereak ere ez. Gaur auzitegi aurrera iskanbila sortzera jaon diren fatxek ere, irri baino, negar eginarazten digute. Aurreko batean Oreka Zirko Eskolakoekin klownen inguruan aritu nintzen solasean. Klownek ikutu melankonikoa eta batzuetan tristea ere bazutela eta, porrotaren komedia zela haiena. Beste hauena, ordea, ez dakit komediaz mozorrotutako porrota ote den, edo euren komedia, gure porrota. Gaur telebistan egindako elkarrizketa batean beste pailazo ilustre bati, Jimenez Losantosi entzun diot berak besteak zirikatzen aritu, eta ziria itzultzen diotenean, orduan irabazi duenaren seinale dela. Guk, tamalez, gero eta gehiago entzuten dugu santu txikia goizez... gero eta gehiagotan dugu ahotan, harek esandakoak errezago larrutzen ditugu... bera eta bere emparauak. Arrakastaren bidean diren seinale. Eskerrak, oraindik orain, Pirritx eta Porrotx geratzen zaizkigun... hauek bai pailazoak, eta ez beste horiek. 2007/02/14 - 10:43:01