The Indezents bloga >>
The Indezents bloga >> artikuluen jarioa
Ez, LOST-en ez zeuden denak hilda artaburua!! (Bonus Track!)
2016/03/15 - 16:02:10
Usopopez maitemindu ginen egunekoa
Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garagardoak edatea hain zuzen ere. Jende mordoxka bat gerturatu ginen Agorrekara eta hortik irakurri dudanez antolakuntzak ere ez zuen espero halako jendetzarik bertan. Zaila egin zitzaigun barrura sartzea eta kanpoan geratu ginen orain ere, garagardoak edanez. Adin guztietako jendea ikusi genuen bertan eta esan liteke hunkitu ere egin gintuela horrek. Jazpanan behin baino gehiagotan saiatu gara familiak eta jende heldua biltzen baina ez da erronka erraza izaten. Unama, Kide eta Tipul eta Putilen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen bertan. Hemen Artola jaunak ateratako bideo bat lagin moduan. USOPOP'13 - UNAMA (1) from borthuzai on Vimeo. Arratsaldeko kontzertuak amaitu aurretik gure DJ Seta prestatzera joan ginen (edozer gauzari deitzen diot DJ Seta…). Hasieratik garbi utzi nahi izan genuen ez ginela DJak baina, Bigotten kontzertua hasi bitarteko musika, ilusioz aukeratuko genuela. Uste baino azkarrago egin genuen guztia eta denbora egin nahian edo, garagardoak edaten jarraitu genuen. Lur Berri aretoan igaroko zen gaueko kontzertu sorta eta egia esan, bertako jendea bezalaxe, magiaz beteriko leku bat dugu. Usopopen aurkitu dezakezun guztia bezalaxe, gustu handiz jarria zegoen, azken detailera arte zaindua. Konturatzerako, gure txanda iritsi zen eta etxetik prestatua genuen kantu zerrenda martxan jarri genuen. Ordu eta erdiz zehar jarri behar genuen musika eta pop, folk eta rock lasai artean mugitzeko intentzioa genuen. Hala ere, jendea oso animatuta ikusi genuen (edo hori izan zen gure perzepzioa behinipein) eta azkenan, uste genuena baino sesio dantzagarriago bat izaten amaitu zuen. Ederki pasa genuen eta azkenean motz eta guzti egin zitzaigun (Aste bete barru edo jarriko dut hemen bertan jarri genuen kantu zerrenda). Bigott igo zen orduan eskenatokira eta hortxe hasi zen Lur Berriko benetako ikuskizuna. Blue Jeans diska berria bere osotasunean entzun gabe nuen oraindik eta egia esan, oso itxura ona zuela iruditu zitzaidan. Aurreko bi lanetan bezalaxe, aurrera pausu galanta eman du aragoitarrak eta ondoan duen bandarekin, horrek ez du arazorik suposatzen. Kontzertu ederra eskaini zuten eta jendeak ikaragarri gozatu zuen. Jazpanan izan genuen pasa zen urtean eta bi kontzertuak ikusi ondoren, Lur Berri bezalako leku batean efektiboagoa dela iruditu zitzaidan. Berriz ere areto batean ikusteko gogoz geratu nintzen. Hauek bukatzean, gure txanda iritsi zen berriz ere eta garagardo bat eskuan ekin genion lanari. Bigarren sesioa gogortxeagoa zen eta beldurra ere bagenuen gogorregia izango ez ote zen. Hala ere, berriz ere kale egin genuen eta azkenean, jendearen jarrera ikusita, sesioa gogortzen amaitu genuen. Lehen pintxaldia labur egin bazitzaigun, bigarrenak segundo bat esterik ez zuen iraun (ez da seinale txarra ezta?). Wilhelm naparrak prest ziren eskenatokira igotzeko eta azken unean garagardo bat barratik hartuta taula azpira gerturatu ginen. Bigotten azken lana osorik entzun gabe nuen bezalaxe, Wilhelm & The Dancing Animalsena buruz nekien. Kantuz kantu ikaragarri gozatu genuen eta bat eta besteraen artean (garagardoak) zerbait jateko probestu genuen aukera. Ikaragarria da talde honek eskenatokian askatzen duen energia positiboa eta hori, ikusleei kutsatzeko gai dira. Horrek ez du preziorik eta beraiek badakite. Hauen ostean, Vandapalium DJ Setaren txanda iritsi zen baina egia esatea nahi baduzue, hemendik aurrera nire oroitzapenak lausotuz doaz eta ateratako argazkiak okertzen… Laburbilduz, gure bizitzetako larunbatik hoberenetako bat oparitu zigutela esan dezaket hainbeste denbora kontzertuak antolatzen pasa ostean, rock izar sentiarazi gintuztelako egun batez. Zaila da Usopop hitz batean definitzea baina bat aukeratzekotan, artisau hitza aukeratuko nuke zalantzarik gabe, bere zentzurik onenean. Txikia da, eskuz egina ia-ia baina horrexek ematen dizkio ezaugarritzen duten izaera eta bakartasuna. Arima propioa duen jaialdia da Usopop eta sekula zalantzarik izan baduzue, urteren batean bertara gerturatzea gomendatzen dizuet. Guk datorren urtean, ikusle moduan bada ere, errepikatuko egingo dugu. Ziur. Hori bai, garagardo gutxiagorekin… Mila esker Joanes, Patxi eta kopainiari halako jaialdi bat sortu eta antolatzen jarraitzeagatik. 2016/03/15 - 16:02:10
Low cost garaiak
2016/03/15 - 16:02:10
Mila esker JAZPANA! Gora USOPOP!
2016/03/15 - 16:02:10
Mendira bake bila? Gorago igo beharko gara ba...
2016/03/15 - 16:02:10
Bat eta bat (VII)
Hemen duzue azken Bta eta Bata. 2016/03/15 - 16:02:10
Barraondoko elkarrizketak (XXI)
- Atsaldeon hi! Zer moduz? - Ba erreta, oso erreta!! - Ze pasatzen zaik ba? - Ze pasatzen zaieken? Ez al haiz udalaren azkenekoaz enteratu? - Ta ze in die ba? - Ba txoznak etxe azpian jarri! Gutxi iruituko zaik… - Bueno azpian… Zubin zijotzek ezta? Tabernan ondon. Bazian garaia herrira apur bat gerturatzeko… - Nola? Zoratuta hao hala? - Joe hi… Azken urtetan gertatzen ari ziana ikusita erabat ulertzekoa iruitzen zaiek. Han txokon ahaztuta jarraitu ezkero desagertu ingo zituan azkenen. Joan deken urten dirue galdu zien txozna jarri zien elkarte gehienek… - Eta nere errua al dek hori? Gainea, mozkor guztik etxe azpin eukiko dizkiat oain… - Bai, tabernata juten ditukenak fin-fin ibiltzen dituk… - Baino ez dek jende berdine… - Gu ibiltzen gintuan ba bat garai baten… - Ta nola ibiltzen gintuan… - Festak festak dituk hi… Urten bi asteburu besteik ez dituk. Gainea, kalen eoten deken bronkakin ez diat uste gehiegi somatuko dekenik ezberdintasune… - Hik esaten dek hori… Hobena, betiko lekun jartzea ta lixto! Inorri enbarazurik egin gabe. - Betiko lekun? Gogoratzen al haiz nun eoten zituan garai baten? - Bai, matadero hasieran… Ederrak botatakok gaituk han… - Ba oaingo distatzia berdinea zerean hire etxetik. - Baino… Ez dek berdine! - Zer? Txoznak, edo hi? - ... 2016/03/15 - 16:02:10
Sisifo harrijasotzaile
2016/03/15 - 16:02:10
Saioaren Natura edo goierritarroi harro egoteko aukera eskaini digun diska
2016/03/15 - 16:02:10
Bigott is back jeans urdin eta guzti
2016/03/15 - 16:02:10