35mm

7.arteari buruzko informazioa eta bitxikeriak euskeraz gozatzeko webloga

Rocky Balboa

Joan den ostiralean, hilaren 12an estreinatu zen Espainian Rocky boxeolari mitikoari buruzko azken filma. Seigarren ale honetan, gainerakoen ildoa jarraituz, Sylveter Stallone aktore, gidoilari eta zuzendaria dugu protagonista, honekin batera, Burt Young, Geraldine Hughes, Milo Ventimiglia eta Antonio Tarver aktoreek hartu dute parte film berrian. Boxeolari enblematiko baten istorioa kontatzen du, ezer izatetik pisu astunen munduko txapeldun izatera heltzen den boxeolari batena, hain zuzen. 100 milioi dolar baino gehiagoko irabaziak lortu zituzten Rockyren bizitzari buruzko lehen lau filmek. Hala ere, bosgarren atalak ez zuen hainbesteko arrakasta izan, eta 40 milioi dolar bildu zituen. Film berriak, aldiz, 50 milioi dolar inguru bildu ditu dagoeneko AEBetan . Horretaz gain, Rocky I. pelikulak bi Oscar lortu zituen 1977. urtean, Zuzendari Onenaren eta Film Onenaren Oscar sariak , hain zuzen. Oraingoz behintzat kritika ezinhobeak jaso ditu sagako azken lan honek.  2008/01/10 - 12:55:18

Zinegoak 2007

Astelehenean, hilaren 22an emango zaio hasiera Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldiari. Zinegoak -en aurtengo edizioan, aurrekoan baino bost film gehiago proiektatuko dituzte, proiekzio-areto gehiago izango dira (Capitol zinema-aretoaz eta Bilborock ez gain, Fnac en ere izango dira ikusgai lanak) eta iaz baino egun bat gehiagoko iraupena izango du. Ohorezko saria, Rosa Maria Sardá aktoresari emango diote aurtengo ekitaldian, antolatzaileek,homosexualak, gay-ak edo transexualak laguntzen dituen ama bezala ikusten dutelako eta gay taldearekin lotutako filmetan parte hartu duelako. Bestalde, Eduardo Men dicutti idazleak ere parte hartuko du Zinegoak jaialdian. Eloy de la Iglesia hildako zuzendariaren omenezko zikloa aurkeztuko du Mendicuttik; ziklo horretan, de la Iglesiaren lau pelikula eskainiko dituzte. Jaialdia, urtarrilaren 22tik, 27ra bitartean luzatuko da.  2008/01/10 - 12:55:18

Blood Diamond

Ba al zenekien 4 milioi pertsona baino gehiago hil dituztela diamanteak aurkitzeko guda zikinean? 2005ean diamanteen industriak 60 bilioi dolare baino gehiagoko mozkinak izan dituela? Diamanteak erosten dituzten %100ak ez dakiela nola eta non lortzen diren harribitxi horiek? Ba al zenekien oparitutako edozein eraztun egiteko bizi bat baino gehiago galdu zela atzamar baten egotea posible izateko? Hauxe da Blood Diamond filmean ikusi daitekeena. Edward Zwick zuzendariak filmeak bizitzan merezi duten gauza guztiak erakusten dituela esan du. Batzuentzat filme politikoa izango da, beste batzuentzat, ordea, zine aretoak bete nahi dituen filme soila. Baina filme honen benetako indarra diamante baten bilaketan obsesionatuta dagoen gizona eta bere semea bilatzen ari den bestearen justaposizioan dago. Bi gai hauek dira filmearen bihotzean agertzen diren bi istorioak. 1990ko Sierra Leonako gerra zibilean kokatuta dagoen kontakizuna da Blood Diamond-en kontatzen dena. Djimon Hounsou , Jennifer Connelly eta Leonardo DiCaprio dira zinta honetako pertsonai nagusienak. Urtarrilaren 26an estreinatuko da gure zine aretoetan.  2008/01/10 - 12:55:16

Goya sariak inoiz baino lehiakorrago

Urtero bezala, abenduan ematen dira ezagutara hurrengo urtean Goya sarietan lehiatuko duten pelikulen zerrenda. Alatriste , Volver , El Laberinto del Fauno eta Salvador filmek 15, 14, 13 eta 11 izendapen jaso dituzte, hurrenez hurren, Goya sarietan lehiatzeko. Guztiak jaso izan dute estreinaldietan ikusentzulegoaren aldeko esker ona, beraz aurtengo edizioa inoiz baino lehiakorragoa izango da inolako duda gabe. Euskal Herrira bueltatuz, hiru donostiar ditugu ikusmiran, Alberto Iglesiasek batetik, Goya saria irabaz dezake Volver filmarentzat egin duen soinu bandarengatik. Marta Etura bestalde, aktoresa onenaren Goya saria irabazteko hautagai da Azuloscurocasinegro pelikulan egindako lanagatik eta Luiso Berdejo ere izendatua izan da La Guerra laburmetraiarengatik.  2007/03/12 - 10:55:03

Sunflower, fantasiatik ezabatutako pertsonaia

Bitxia suertatzen da Fantasia filmeak pilatutako zaletu guztiak. Bitxiak dira ere berean, urteen poderioz, filmeari buruz ezagutzen ditugun berezitasun eta kuriositateak. 'Sinfonia pastoral' pasartearen muntaia originalean, non Beethovenen musika zentauroak eta bestelako animalia mitoligikoek basoan egindako jaialdi batekin nahasten zen, Sunflower ageri zen fotogrametako batean . Kolorezko zentauroa beste zentauro bati ari zitzaion manikura egiten. Garai hartako (40. hamarkada) inplikazio arrasiztak kontutan hartuz pertsonaia hau muntaia finaletik ezabatu zuten . Hala ere, filmearen bertsio berrietan ageri da, berari dagokion tokian hain zuzen ere. Disney -k Sunflower-en existentzia ukatu duen arren, argi dago pertsonaia marraztu zela , argazkian ikus daitekeen bezala. Zer nolako zifra eskuratuko luke fotogramak eBay -en enkantean jarriz gero? Soilik Disney-en jarraitzaile amorratuentzako.  2007/03/12 - 10:55:03

The Dreamers, benetako Bertolucci

" Soñadores " da Bernardo Bertoluccik 2003an aurkeztu zuen bere azken filmea. Bertolucciren filmeak arinagotik ikusi dutenek hemen erabateko Bertolucci ezagutuko dute, eta lehen beren lehen aldia dutenentzat, ordea, istorioak kontatzeko duen moduaz eta erabiltzen duen estetikaz maiteminduko da. Isabelle ( Eva Green ) eta bere neba bikia Theo ( Louis Garrel ) bakarrik geratzen dira Parisen beren gurasoak oporretan doazen bitartean. Horrela ba, ezagutu berri duten ikasle amerikar bat gonbidatzen dute beren etxera hilabete hori pasatzera, Matthew ( Michael Pitt ). Hautamen askeari gogor lotuta, elkarrekin esperimentatzen dute beren emozioak eta sexualitatea , geroz eta zurgatzaileagoak izango diren joku psikologikoak gauzatuz. 68ko udaberrian eman ziren iskanbilen erdian garatzen den autoesplorazio istorioa dugu The Dreamers. Udaberri horretan, Europako hiri askotan gazteen ahotsa entzunarazi zen. Hiru gazteak elkar frogatzen dira muga zein den ezagutzeko asmotan. Zinea pixka bat gustatzen zaienei eta batez ere, zinefiloei pila bat gustatuko zaie filmea, identifikatuta sentituko dira beste hainbat pelikulei egiten dien erreferentziengatik batez ere. Gazteak direnak edo garai hori bizi izan dutenak ere identifikatuta sentituko dira hiru gazte ameslari eta askatasun bilatzaileekin.  2007/03/12 - 10:55:03

Von Trier kodigoa

30.000 koroa (4.000 euro inguru) eta Anticristo, bere beldurrezko lehen filman figurante bezala paper bat. Hau da Lars Von Trier zuzendariak eskaintzen duen saria The Boss of it All filmean ezkutatutako enigma dezifratzeko gai denarentzat. Komedia honekin , zuzendariak desafio berri bat lortu du , Dogma mugimendu iraultzailea beste genero batzuetara hedatzea lortu baitu. Ikusleak adi egon beharko dira filman agertuko diren lookey -ak (ingelesetik look for the key) nabaritzeko . Deskontestualizatutako elementuak dira, filmean agertzen den gainerakoarekin zerikusirik izan ez arren elkarrekin mezu ezkutu bat eratzen dutenak. Von Trier-ek esandakoaren arabera, lookey-ak perturbasio bisuala dirudite , iniziatuta ez daudenentzat akats bat dirudiena. Zuzendariak eskola sortu nahi du ela eta edozein egile zinematografikorentzat lookey kontzeptua eskura jarriko duela esan du. Baldintza bakarra jarriko du, filme bakoitzak bost eta zazpiren arteko pista kopurua edukitzea.  2007/03/12 - 10:55:03

2006ko filmerik arrakastatsuenak

Piratas del Caribe eta El Codigo Da Vinci izan dira joan den urteko filmerik arrakastatsuenak Espainiar Estatuan. Atzetik geratu dira Ice Age2 , Alatriste , Volver edota El laberinto del fauno besteak beste. Jack Spar row kapitainaren abentura berriak abuztuan heldu ziren zinema aretoetara. Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto pelikulan "Flying Dutchman" itsasontzi fantasmako kapitainarekin zuen zorrari aurre egin behar zion Sparrow-k. AEBetan arrakasta handia izan zuen, estreinatu zen asteburuan bertan beste pelikulek baino diru gehiago bildu baitzuen. El Codigo D a Vinci filmari dagokionez, zinema adituen susmo guztiak bete zituen. Dan Brown idazle iparramerikarraren liburuan oinarrituta dago pelikula hau. Elizaren kritikak jaso zituen arren, arrakasta handia izan du, 40 milioi ale baino gehiago saldu baitituzte mundu osoan. Robert Langdon sinbologian adituaren papera egin du Tom Hanksek . Liburuan bezala, Louvre Museoko zuzendariaren heriotzarekin hasiko da istorioa eta Langdonek, Sophie Neveaurekin batera, hilketa horren arrazoiak argitu beharko ditu. Espainiar Estatuan bertan ezkoiztutako filmeek ere zeresan handia eman dute urtearen bukaeran. Goya sarietarako hautatuak izateaz gain, atzerriko zenbait zine festibaletan izugarrizko arrakasta lortu izan baitute, Volver , Alatriste , Salvador edota El laberinto del fauno bezalako produkzioek.  2007/03/12 - 10:55:03

Tom Hanks da takillarako aktorerik erakargarriena

Gezurra dirudien arren, Estatu Batuetan Gallup -ek aurrera eramandako ikerketa baten arabera Sandra Bullock eta Angelina Jolie aktoresen artean Bullock-ek erakargarritasun handiagoa du ikusleen artean. Gauzak horrela Tom Hanks pantaila handiaren errege proklamatu dute, izan ere inkestatutakoen %44a joan litzateke aktoreak protagonizatutako filme bat ikustera. Jarraian Robert De Niro (%33), Julia Roberts (%29), Will Smith eta Sandra Bullock (biak %27) eta Mel Gibson (%26). Inkestaren arabera ikuslegoa gehien urrunarazten duen aktorea Tom Cruise da, inkestatuen %34ak sahiestuko luke bere filme bat ikustea.  2007/03/12 - 10:55:03

"Babel" Iñarrituren azken filma

Abenduaren 15ean estreinatuko den filmea dugu Babel ; Amores perros eta 21 gramos filmeen zuzendariaren eskutik, Alejandro Gonzalez Iñarritu . Aktore-multzo bikainaz baliatuz globalizazioak ekarritako despostismo ilustratua islatzen saiatuko da, elkarkidetzarik gabeko errealitate ikarati batean murgildutakoa. Lau historio, lau herrialde, sei hizkuntz... guzti horren antolakuntza ardura hartuz Iñarrituk minaren trilogia osatzea lortu du azken film honekin. Maitasuna eta mina bikoteak izango balira bezala, gizakiak bi sentimen horien bidez bateratzen direla hartu du abiapuntutzat. Sari ugari irabazi ondoren Oscar retan nolako oihartzuna izango duen zain geratzen gara.  2007/03/12 - 10:55:02

Nabigatu euskaraz