Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Barbarizazioa

Maria Reimondezen A casa do amo liburua iruzkindu nuenean honako hau esaten nuen: Liburuan bertan, Maria Reimondezek kritikatzen du Galiziako egoerari erreferentzia egiteko kolonial berba erabiltzea. Niri ere berba horrek askotan egiten dit kirrinka, batez ere, beste herri batzuen egoera geurea baino “latzagoa” delako. Baina berak darabilen argudio bat zeharo interesgarriak iruditzen zait: berba hori [ ] The post Barbarizazioa appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

10 ohar (arin) maorierari buruz

Hilabete pasa eman dugu euskaldun bik Aotearoako (izen koloniala Zelanda Berria) iparraldeko uhartean. Hau ez da ikerketa bat, ez dugu bertako aktibista linguistikoekin egon, ez dago horretan oinarrituta. Turismoa egiten ibili gara eta ohar hauek behaketa horretan oinarritzen dira. Kontuan hartu behar da, gainera, orain dela 8 urte egon ginela Aotearoan (baina Hegoaldeko uhartean non [ ] The post 10 ohar (arin) maorierari buruz appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Protestaka

Borroka galduetatik gatozela zioen Urtzi Urrutikoetxeak poesia liburu batean aspalditxo. Lagun poesiazale batek askotan esaten zidan esaldi hori eta nik erantzuten nion irabazietako borroketara goaz. Eta jo, batzuetan borrokak irabazten ditugu. Eta ez ditugu gogoratzen, eta ez ditugu oroitzen. Eskerrak tarteka baten batek horiek gogoratzeko lana egiten duen. Izan ere, prentsan irakurri dut Arte Ederretako [ ] The post Protestaka appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Lehen jabetze eskola sortu da Gasteizen

Dibulgazioa ez da izan blog honetan sarritan landu izan dudan gaia. Hala ere, modu batera edo bestera zeharkatzen du bloga bera, sarritan espezialisten diskurtsoa xeheago eta murtxikatuago ekarri baitut atari honetara. Eta ez hori bakarrik: aldarrikatu izan dut, eta jarraitzen dut horretan, dibulgazioak itzelezko garrantzia duela hizkuntzaren biziberritzean (soziolinguistika domestikoa hori baino ez da, azken [ ] The post Lehen jabetze eskola sortu da Gasteizen appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Artaburu berbakera

Maria Mendez Santosek berbaldi gogoangarria eman zuen Deustuko unibertsitatean, 100 bat ikasleren aurrean. Kaletik horrela berbetan ibiliko zara? izenburua izan zuen berbaldiak. Apunte asko hartu nituen eta amaitu orduko Elkarrera joan nintzen eta liburua erosi. Diskriminazio linguistikoari buruz egiten du berba liburuak, izan berbakera, izan hizkera, izan azentua edo izan hizkuntza. Mila adibide gertuko eta [ ] The post Artaburu berbakera appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

30 musker

Kanonikoa da soziolinguistikan corpus eta estatus plangintzen bereizketa. Blog honetan bigarrena landu dut batez ere (adiera zabalean ulertuta estatus plangintza, noski). Eta, bere sasoian, pelma samar ibili nintzen estatusa corpusaren gainetik ipintzen. Gaur egun, ostera, iruditzen zait bi plangintzek uste duguna baino elkar eragin handiagoa dutela, likidoa dela hein batean bien arteko bereizketa zurruna (badirudi [ ] The post 30 musker appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga

Praza agerkari galiziarrak ostiralero unha ducia izeneko sekzioa du (niri asko gustatzen zait eta euskaraz inork egingo balu, ni irakurle fidel bihurtuko nintzateke). Sekzio horretan, gai baten inguruko 12 gauza aipatzen dira, karrusel moduko batean. Ana Liste-k honako hau egin du orain dela gutxi: Unha ducia de probas de que co galego imos onde queiramos. [ ] The post Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Hots guztiak

Noemi Villaverde antropologoa da eta idazlea; bi liburu gogoangarri idatzi ditu gaztelaniaz: “Una antropologa en la luna” eta “La naturaleza que somos”. Horrez gain, zeharo gomendagarria den bloga ere elikatzen du: Una antropologa en la luna. Bi liburu horietan (eta, orokorrean, bere blogean) tesi bat elikatzen du egileak, aipurik aipu: biziraupenaren oinarria aniztasuna da naturan [ ] The post Hots guztiak appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Joan-etorri (xin-fan)

Maria Reimondezen “A casa do amo” liburua irakurtzen honako hau ezagutu nuen: Gramscik sardinieraz egiten zuela eta ez hori bakarrik, bere hegemoniaren teoria guztia hizkuntzen dinamiketan oinarritu zuela, zertarako eta politika egiteko! Eta hori irakurri nuenean, neure buruan zerbaitek egin zuen krak: zelan ez nekien nik hau? Batez ere, hegemoniaren inguruan artikulu batzuk idatzi ditudalako, [ ] The post Joan-etorri (xin-fan) appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

A casa do amo

Maria Reimondezek “A casa do amo” izeneko liburua idatzi berri du. Azpititulua honako hau du: galizierazko literaturaren diskurtso kolonial eta arrazistaren azterketa. Horixe egiten baitu liburuan zehar (hasierako azterketa baino ez den arren, asko sakondu daitekeen arren). Liburu deserosoa da (seguruenik han hemen baino gehiago). Hala ere, Mariak berak azken kapituluan ekintzarako deia egiten du. [ ] The post A casa do amo appeared first on Garaigoikoa .  2025/02/14 - 09:07:03

Nabigatu euskaraz