Tartaloren ikusmira
"Itsuen munduan, begibakarra erregea" >>>Ideiak, gizartea, zientzia, bitxikeriak eta bururatzen zaidan guztia XXI. mendeko euskaldun begibakar ospetsuenaren ikuspegitik<
sareko mafiak
Genbeta , softwareari buruzko bloga, plazaraturiko artikulu bat ez kentzeagatik zerbiztu ukapen (denegación de servicio gazteleraz, DDos ) eraso bortitza jasaten ari da. Honen ondorioz, momentu honetan, eta honela darama egun osoan zehar, Genbeta bloga erorita dago. Arazoa sortutako artikuluak, interneteko hainbat lekuk messenger-en betoa zeinek jarri dizuen erakustearen aitzakiarekin iruzurra egiten dutela salatzen zuen. Honen ondorioz, artikulua kendu ezean zerbitzu ukapen eraso masiboa pairatzeko mehatxua jaso zuten Genbetan. Mehatxua, egia bihurtu da. Ondoren, beste hainbat blogetan egin izan duten bezala, Genbetako artikulua topatuko duzue. Gazteleraz plazaratuko dut Canal PDA blogan topatu dudan bezala, inongo aldaketarik gabe: ¿Quieres saber quién te tiene no admitido/eliminado en el MSN? Pues no des tu contraseña a desconocidos Parece mentira que después de tanto tiempo (¡años ya!) del invento de este fraude todavÃa haya gente que siga cayendo en él. Es muy simple, y seguro que muchos lo conocéis, simplemente se trata de páginas que ofrecen el servicio de mostrarte quién te tiene como no admitido o te ha eliminado del mésenyer a cambio de que les des tu datos de conexión, es decir, tu usuario y contraseña. CreÃa que este negocio ya estaba más que muerto, pero hoy mismo un par de contactos mÃos me han saltado con la tÃpica ventanita que me acceda a una de esas páginas para que me lea el futuro. Como norma general, dar la contraseña de tu correo a alguien que no pertenezca a tu familia ya es un suicidio tecnológico, y en este caso serÃa como darle la contraseña de tu tarjeta de crédito a una persona desconocida para que te muestre el dinero que tienes. ¿Quieres saber qué es lo que hacen? La mayorÃa de páginas, después de mostrarte esa información, se conectan a tu cuenta varias veces al dÃa para molestar a todos tus contactos con spam descarado. Lo que es peor, esto puede colapsar tu cuenta y no serÃa raro que la perdieras para siempre, o al menos que la conexión sea pésima. Asà que ya sabes, no des tu contraseña a ningún sitio web, o atente a las consecuencias. Pero claro, ¡tú quieres saber quién te tiene como no admitido! Sorpresa: esos sitios, además de ser peligrosos, no funcionan. Microsoft cambió hace tiempo el protocolo para que los servidores de msn no difundieran esta información. Antes sà podÃas, pero ahora mismo ni siquiera puedes saber el estado de otra persona sin que ella te invite/admite o sin saber la contraseña de la cuenta (sin cambiar la configuración de la cuenta). Sin rebuscar demasiado, algunos sitios fraudulentos que siguen esta práctica serÃan: blockoo.com, scanmessenger.com, detectando.com, quienteadmite.info, checkmessenger.net, blockstatus, etc⦠Todos ellos son potenciales phishing, y ninguno funciona más allá de recolectar cuentas de correo. Disculpad los lectores avanzados que ya habéis dejado atrás este tipo de engaños facilones hace mucho tiempo, pero es que hoy me he vuelto a conectar al messenger por obligación y me he dado cuenta de que las cosas han cambiado muy poquito. Jasotako mehatxuak honela dio: Les comento que si no sacan esta nota [url de la entrada en cuestión] su pagina sufrira una denegacion masiva enorme, desde un datacenter de china, la cual no la podran detener, y es tan fuerte, que podra afectar toda la red donde alojan, es decir, a otros servidores dedicados. (â¦) El motivo es simple, la gente como ustedes me da por las bolas, se la pasan hablando sin fundamentos, o acaso auditaron algun servidor y tienen constancia alguna de que esas web hagan âpishingâ entonces para que hablan? (â¦) ASI QUE HASTA QUE NO LA SAQUEN, GENBETA.COM NO FUNCIONARA. CIUDAD DEL ESTE Y EL GRUPO CHINA SE ENCARAGA DE ESTO Honen bidez bat egiten dut adierazpen askatasunean aritzen diren blogari guztiekin. 2015/03/05 - 17:12:02
Ulertzen ez ditudan gauzak
Asko ahaleginduta ere ezinezkoa egiten zait ulertzea. Modu intelektual batean ulertzen dut, arrazoiaren bidez, nolabait esanda. Baina sakonean logika horrek disfuntzio sakona dauka, edo agian nire garuna ez da logika horrekin konpatiblea. Gauza da joan den astean jaungoikoaren bitartekariak, hots aita saintuak, infernua benetako tokia dela adierazi/jakinarazi/ohartarazi zigun. Niretzako horrek ez luke Ratikulineko bisitariek baino garrantzi haundiagorik, kontraesan honi eman zaion ohiartzunagatik izango ez balitz. Izan ere, bitartekari xume horren aitzindariak infernua espaziodenboratik atera eta espazio freudiarrago batean, nolabaiteko arimaren "egoera" bihurtu zuen (egoneza edo kakalarriaren antzekoa baino intentsitate eta luzaera haundiagoaz, akaso, infiel baten begietara). Infernuaren ikuspegi freudiar honek, esan beharrik ez dago, Ratzinger jaunak ezarri duen deabruz, sufrez, eta torturaz betetako nozioa kontraesaten du erabat. Karol Józef WojtyÅa, jainkoaren bitartekari hura, oker ahal zegoen? Eta hura zuzen bazegoen, oker dagoena oraingo aita santu kontserbatzailea (kontserbatzaileagoa esan beharko nuke agian) ahal da? Biak dira oker daudenak, hala biak zuzen? Agian infernua, elizburu ezberdinek esan bezala, aldatuz joan da, auskalo. Azkenengo kasu honetan, zer dela eta aldatu da infernua? Zer gertatzen da arima bekatari hoiekin infernuaren migrazioan? (informatikarien hizkera erabiliz). Are eskandalagarria izan zen, beti ere ene eritzi xumean, linboa esistitzen ez zela esan zenean . Ehunka urtetan (eta hemen zihuraski hanka sartuko dut, ez bait nintzateke harrituko linboaren kontzeptua hainbat alditan berritu izanaz) kristau fededunek beldurrez ikusitakoa bat batean desagertu zen. Akabo hainbat mezatan esanak, akabo beldur eta hildako semealaben gurasoen soberako sufrimendua. Bat batean linboa ezereza da, esistitzen ez den zerbait. Ez da desagertu, ez du arrastorik utzi, ez da esistitzen eta kitto. Hare gehiago, inoiz ez da esistitu (Rosa Monteroren Temblor eleberriko eskolan, erabili gabeko solairuekin gertatzen zen bezala bezala). Eta okerragoa dena, inork ez du azalpenik eskatu. Zer gertatu da linbora joan zirenekin? Desagertu dira? Beste nonbaitera iza dira bidaliak? Ez ziren inoiz joan linbora? Eta hala bada, zergatik esaten zen bestelakorik? Zergatik diote linboa ez dela esistitzen? Zertan oinarritu dira? Egia, erlijioa fede kontua da. Entzun, sinistu eta errepikatu. Arestian esan bezala intelektualki ulertzen dudana. Baina hogei eta bat garren mendeko giza semeak horrelakoetan azalpenik ez eskatzea, edo galderarik ez egitea behintzat, bete betean irenstea, zaila egiten zait barneratzen. Baliteke erlijioa zaharkitua egotea, XXI. mendean Erdi Aroan bageunde bezala jokatuz. Baina baliteke ere gurasoek emandako erlijiorik gabeko hezkuntza kritikoaren erruz nire garuna fedearen egiaren aurrean itsu izatea. Edozein kasutan, ño, kontraesan hauek karraka egiten dute nire garunean. Eta zuenean? 2015/03/05 - 17:12:02
eliza vs gizarte ekintzak
Egin dezagun kalkulu xume bat. Atzo, Noticias de Navarra egunkarian errenta airtorpenetik eliza zein gizarte ekintzetara bideratzen den diruaren eboluzioaren berri ematen zen. Antza, errenta airtorpenetik gizarte ekintzetara bideraturako diruak lehenengo aldiz gainditu omen du Nafarroan elizara bideratzen dena. Berria osoa (bertsio digitala behintzat, paperezkoa landuagoa zegoela uste bait dut) hemen irakurri dezakezue, eta ondorioz hau ez da sarrera honen gaia izango. Baina bai izango dela egunkari honek eskeintzen dituen datuen analisi xumea. Ikus dezagun. Errenta aitorpena egiterakoan lau aukera daude. %7 elizari eman, %7-a gizarte ekintzetara bideratu, %1,4-a erdibana elizari eta gizarte ekintzetarako bideratu, eta azkenik ezer ez aukeratzea. Egunkari honek aukera bakoitza zenbat pertsonek autatu zutenen datua ematen digu, bai eta aukera bakoitzak eramandako dirua (ikus taula). pertsona kopurua milioi euro hutsik 68.114 82,52 giza ekintzak 193.775 675,88 eliza 180.625 644,80 biak 20.335 76,83 osotara 462.849 1480,03 Datu hauetatik azkar batean kalkulatu dezakegu pertsona bakoitzak zenbat diru eman duen bai eta guztizkotik, batezbestekoa. Honela, aukera bakoitzean pertsona bakoitzak zenbat diru eman duen batezbestekoarekin zatitzen badugu datuak normalizatuko ditugu. Hau da, talde batekan pertsona bakoitzak emandako dirua batezbestekoaren berdina bada, bateko balioa izango du. Batezbestekoa baino gehiago emandakoek bat baino gehiagoko balioa edukiko dute eta batezbestekoa baino gutxiago emandakoek bat baino gutxiagoko balioa izango dute. Ikusi taula. euro/pertsona normalizatua hutsik 1211,50 0,38 giza ekintzak 3327,57 1,04 eliza 3741,90 1,17 biak 3778,21 1,18 batezbestekoa 3197,65 1 Taulan idatzitakoa askoz argiago ikusiko dugu azpian dagoen bezalako grafika batean. Zer da, bada, grafikoa honek esaten diguna? Lehenik, azpimarratu behar da bakoitzak emandakoa norberaren errentaren araberakoa dela. Beraz, kalkuluak zuzen badaude (eta egunkariak eskeinitako datuak zuzenak badira) atentzioa deitzen didan lehenengo gauza ondokoa da, hots, inongo aukerarik markatu ez zutenak batezbestekoa baino errenta arras baxuagoa dutenak dira (batezbestekoa baino %60 baxuagoa). Bestalde, Elizarentzako edota eliza gehi gizarte ekintzetako dirua bideratu zutenen errenta batezbestekoa baino %17 eta %18 altuagoa da. Azkenik, gizarte ekintzetarako bideratutakoen errenta batezbestekotik oso urbil dago, %4 altuago izanik. Odorioak zuen esku uzten ditut. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago analisi estatistikoa egin ezean (eta horretarako datu gordinak beharrezkoak lirateke) zenbaki hauen signifikatibotasuna ezin dela jakin, eta ondorioz emaitzok kontu handiz hartu behar direla. Dena den, eta analisi xume honen muga guztiak kontutan hartuta, ez duzue uste gizartearen kuantifizazioaren seinale izan daitekeela? 2008/11/29 - 15:16:06
Ongi etorria Oppy eta Spirit-i
Mars Phoenix-en ixilaldiaren ondorioz (betirako ote?), aurrerantzean marteko robot gurpildunen abenturak jarraitu ahal izango ditugu gure blog kuttun honetan. Gozatu! 2008/11/29 - 15:16:06
Mars Phoenix, goian bego
Mars Phoenix zundaren twitterraren berri eman genuenetik luze izan ez bada ere, gaurkoan Marten dagoen (eta betiko egongo den) zundaren agurraren berri eman beharrean gaude. Marteko ipar polora negua iritsi da eta emeki tenperaturak beheruntz joango dira , negu gorriko -128ºC arte. Berogailuak martxan jartzeko beharrezko duen eguzkirik gabe Phoenix izoztu eta atal elektronikoak kraskatu egingo zaizkio, udaberrian berpizteko aukerarik gabe geratuz. Twitterreko mezuak jarraitu duzuenok jada honen berri izango zenuten, bai eta une honen zain egonere. Izan ere, azken asteotan bere hilartitzaren bila egindako lehiaketaren berri eman digu: Not everyone gets the chance to read their own epitaph(s). So many great entries, I feel so loved :-) The winners: http://tinyurl.com/5myfz6 1:52 PM Nov 5th from web Bere egoera kaskarraren berri eman digu, The team has me on extreme "bed rest" to recharge power supply. There's cautious optimism about pulling out of this in a few days. 7:46 AM Oct 31st from web agurrak luzatu dizkigu @ PhotoMomT Alex, it's very unlikely I'll wake up next spring (see: http://is.gd/6tkx ) but if I do I'll call home. Good luck w/ your project 10:30 AM Nov 9th from web in reply to PhotoMomT eta azkenik bere heriotzaren baieztapena: [From Phoenix mission ops: Phoenix is no longer communicating with Earth. We'll continue to listen, but it's likely its mission has ended.] about 23 hours ago from web Goian bego uda hontan Martera iritsitako robota. Hiru hilabete iraun beharrean, lanean bost eman zituena, Marten ura dagoela baieztatzen duten frogak bilduz. Gure agurrik beroenak. Iturriak: Phoenix twitterren , agurra Gizmodon , zehaztapen gahiago Ojo Cientifico-n , NASA-n misioa bukatutzat ematen dute . Gehigarria: Baiezkorrak zaretenok (arrazoi guztien gaindiko baiezkortasuna duzuenok , agian) Marteko datorren udaberrian Phoenixen mezuen zain egon zaitezkete. Marten sasoiak Lurrekoen bi halako irauten dutenez, urte osoa itxoin beharko duzue (udaberria 2009-ko Urriaren 27-1n hasiko da ). Gehigarria 2 (frikikeri apur bat): Auskalo, hemendik ehunka urtetara, Enterprise espazio untziak "Phnix" izeneko adimen batekin topo egin lezake, bere Twitterreko jarraitzaileekin berriz hitz egin nahian dabilena. Auskalo. Ondo lo egin, Phoenix. 2008/11/12 - 02:12:04
Mikroberriak: Bananak urdinak dira.
Bai, agian zuk ez zenekien (eta harrigarria badirudi ere zientziak orain arte ez omen zekien), baina bananak urdinak dira. Baina lasai, ez gaitezen daltonismoa detektatzeko testak egiten hasi, ez bait da daltonismo arazoa. Izan ere, banana guztiak ez dira urdinak. Banana helduak besterik ez. Baina sukaldera bazoaz eta saskian dituzun banana helduei so egiten badiezu, betiko kolore horia ikusiko duzu, betiko orban beltz eta marroiekin. Saia zaitez orain denok poltsikoan daramagun argi ultramorearekin. Bai, argi ultramorearekn banana helduak urdinak ikusiko dituzu orain. Bitxia? "Fruta heldu guztiek izango dute kolore urdina argi ultramorearen azpian", entsatuko duzu. Ba ez omen da horrela. Badirudi bananekin bakarrik gertatzen dela trukoa. Eta zer dela eta egiten dute bananek horrelako bitxikeria? Zientzia poliki poliki doa aurrera, eta oraingoz horretarako erantzunik ez badauka ere, hipotesiak ez dira falta. Oxidazioa ekiditen duten molekulek sortzen duten efektua agian, intsektu zein beste animali fruitazale gautarrak erakartzeko sistema agian... Auskalo. Baina trukoa ona denik ezin uka daiteke. Iturria: New Scientis t . 2008/10/27 - 03:03:02
Morroi gaiztoek neskak eramaten dituzte
Bagenekien, baina noski, eguneroko bizipenek eskeintzen diguten jakituria ez du zergatik errealitatearekin bat etorri behar. Baina badirudi oraingoan bat etorri dela. Denen ahotan egon da, betidanik, baina jada ez da soilik mutiko zintzook emakumeekin izan dugun arrakasta eskasa justifikatzeko aitzakia. Morroi gaiztoek eramaten dituzte neska guztiak. Japonian egindako Human Behaviour and Evolution Society biltzarran aurkeztutako ikerketak hala erakusten du behintzat. Esandako ikerketan Hiruko Iluna (ez, ez du PNV-EA-EB hirukoarekin inongo zerikusirik) eta sexu jarrerak aztertzen zituen. Hiruko Iluna kontzeptuak kaleko hizkeran "morroi gaiztoa" deitzen dugunaren psikologia arloan darabilten sinonimoa litzateke eta hiru nortasun ezaugarri biltzen ditu, hots, nartzisismoa (norberaren ganako gehiegizko amodioa), sikopatia (edo jokabide antisoziala eta) eta makiavelismoa (ingurukoen engainatzea eta manipulazioa). Nortasun ezaugarri hauek, test batzuen bidez, pertsona batzuen sexu ohiturekin matematikoki erlazionatu ziren (bikote kopurua eta harreman laburrak edukitzeko joera, beste batzuen artean). Emaitzek herri jakituria baieztatu zuten, hots, Hiruko Hilunaren ezaugarrietan puntuazio altuagoa zutenek bikotekide gehiago edukitzeko eta harreman laburrak izateko joera handiagoa omen zuten. Bitxia, korrelazio hau, gainera, gizonengan ematen dela bakarrik. Joera hau, gainera, kulturaz gainekoa dela dirudi, izan ere, kultura faktorea kontutan hatzen duten beste ikerketa batzu ere emaitza hauekin bat datoz. Nartzisismoa, sikopatia eta makiavelismoa berez gizarte batentzako kaltegarriak diren ezaugarriak, giza populazioan zergaitik diraute azalduko luke aurkikuntza honek. Izan ere, abaintailarik eduki ezean, laister desagertuko liratekeen ezaugarriak lirateke. Azalpena ez dago erabat itxia, izan ere oraindik ez bait dakigu zer dela medio hiru ezaugarri hauek diren hain erakargarriak H. sapiens espezieko emeentzako, ez eta zergatik ezaugarriok ez diren populazioan gehiako barreiatu. Bitartean, emakumeak erakatzeko ahalmen negatiboa dugunok badugu kontsolatzerik, izan ere, esan dezakegu burusoil, lodi, argalak, itsusi zein aspergarriak, bahintzat ez garela ez narzisistak, ez sikopatak eta ezta makiabelikoak ere (ligatzeko estrategia bezala balioko ote du argudio honek?). Hau kontsolamendua. Iturria: New Scientist . 2008/10/11 - 19:46:04
Phoenix-ek elurra ikusi du marten
Eta hala jakinarazi digu Twitter-en bidez. Zoragarria, elurra marten, Phoenix errobotak ikusi eta Twitter-en " argitaratu " duena. Ederra izan behar du marten elurra nola egiten duen ikustea, ondoan errobota lagun duzularik. Iturria: Microsiervos . 2008/10/01 - 00:36:11
Jarrai ezazu Mars Phoenix-en bizipenak Tartaloren Ikusmiran
Aurrerantzean Mars Phoenix-en bizipenak eta aurkikuntzak jarraitu ahal izango dituzu zure blog kuttun honetan. Eskuineko zutabeko goiko aldean, Eguneko Astronomia Irudiaren gainean, Mars Phoenix-ek Twiterren kaleratutako azkenengo sarrera ikusi ahal izango duzu. Denak dira abantailak Tartaloren Ikusmira irakurtzen dutenentzako! (eta bide batez, zientzia kazetari frustratu baten bihotza poztuko duzu). 2008/10/01 - 00:36:11
Eguzkiaren antzeko izarraren inguruan biraka dabilen planetan guri begira inor balego...
Ikusi duzue eskuinean dagoen irudia? Eguneko Astronomia Irudia da. Ingeleraz Astronomy Picture of the Day deitzen dena (edo APOD, anglesa hiztunek hain gogoko duten akronioak erabiliz). Tira, eguneko astronomia irudia NASAk egunero plazaratzen duen astronomiarekin zerikusia duen irudi edo argazkia da ( izenak berak dioen gauza bera baino apur bat luzatuta, azalpen itxura izan dezan). Argazki interesgarriak orokorrean, zientziaren gertaera berrienekin zerikusia dutenak gehienetan, eta oso ondo azalduta guztietan. Gaurkoan (2008ko Irailaren 19-an) gurea bezalako izar baten inguruan biraka dabilen planeta baten lehenengo argazki zuzena (orain arte zeharkako arrastoak erabili izan dira) erakusten dute . Txundigarria. Gure begiradaren aurrean hortxe dago planeta. Hain urruti (500 argi urte besterik ez!) eta hain antzekoa. Eta aldi berean hain desberdina izan daitekeena. Badirudi, imaginazioaren begiarekin fito fito so egiten badiogu, planeta horretan, txundituta ere, guri begira dagoen hizaki bizidun bat dagoela, bere buruari gu nolakoak garen galdezka. Berehala ordenagailutik (edo dena delakotik) altxa eta bere betiko zeregin estralurtarrekin, arrotzekin jarraitzeko. Izugarria. Zoritxarrez estralurtar horren planetaren inguruan biraka dabilen izarra (eta ondorioz planeta bera ere) gazteegia da (milioi urte gutxi batzu besterik, gure eguzkiaren 5000 milioi urteen ondoan) bizitza eta are gutxiago adimena edukitzeko (planeta ere handiegia da, gure Jupiterren 8 aldiz halakoa). Ze pena. Baina hor egongo balitz... Hemendi aurrera, zuen blogik kuttunenean, Eguneko Astronomia Irudia izango duzue egunero ikusgai. Ez ezazue Eguneko Astronomia Irudia Tartaloren Ikusmiran egunero bisitatzeko aukerarik galdu gero! 2008/09/19 - 23:30:22