Belarrondoko kontuak
Ametsetan izan nintzen bart...
belarrondoko
Benito Lertxundi (Orio, 1942) euskal kantagintzako erreferente garrantzitsuenetakoa da, azken lau hamarkadetan euskal musikagintzari eginiko ekarpen oparoari esker. Ostiralean kontzertu gogoangarria emango du Eibarko Coliseon, abesti berriekin batera aspaldiko kanta zaharrak eskainiz. - Nolako kontzertua eskainiko diguzu ostiralean eibartarroi? Une honetan kanta berriak egiten ari naiz, eta beti gustatu izan zait egiten ditudan kanta berri horiek [...] 2007/11/01 - 02:04:26
aitor_cano01.jpg
Aitor Cano eibartarrak Topalekuan izan duen erakusketaren ateak itxi berri ditu, eta esperientzia erabat baikorra izan dela aitortu digu. Bertan bere 35 lan egon dira ikusgai, margo eta tailu lanak denak. Esperientzia honek etorkizunean beste erakusketaren bat antolatzeko animatu duela adierazi digu artista gazteak. - Nolatan hasi zinen margotzen? Betidanik izan dut margotzeko zaletasuna, baina sarritan ez [...] 2007/10/27 - 01:40:09
ildiko_debre.jpg
Ildiko Debre hungariarra da, baina orain dela ia bi hamarkada gurasoak han utzi eta gurera etorri zen senarrarekin eta bi alabekin. Hastapenak gogorrak egin bazitzaizkion ere, orain Eibarren oso gustura bizi dela aitortu digu. Hala ere, egunen batean Hungariara itzultzea gustatuko litzaioke. - Nola sortu zen Eibarrera etortzeko aukera? Arrate Eskubaloi taldeak nire senarra, Victor Debre fitxatu [...] 2007/10/27 - 01:40:05
depardon02.jpg
Argazkilari gazte batek bere bizitzari argazkiak ateratzeko kontzientzia eta ausardia izan behar ditu. Oso betebehar gogorra da, bere buruaz bakarrik arduratzen dela esango baitiote, baina uste du, norberari buruz hitz egiten denean, besteei buruz ere hitz egiten dela Villefranche-sur-Saône izeneko herrixkan 1942an jaioa, Raymond Gruyaert oso gazte ohartu zen ez zuela bere aitak bezala lurra lantzetik [...] 2007/10/27 - 01:40:05
abelardo.jpg
Liburuzalea, poeta, editorea zaila da Abelardo Linares (Sevilla, 1952) definitzea. Argi dagoena da liburuak maite dituela, bestela ez lituzke milioi bat liburu erosiko New Yorkeko enkante batean, 1994an. Gaur egun irakurzaletasunak, poesiak eta liburuak duten osasunaz hitz egiteko aprobetxatu dugu Eibarrera egin duen bisita. - Zeri buruz hitz egin zenuen maiatzaren zortzian Eibarren eskaini zenuen hitzaldian? Komedia [...] 2007/10/27 - 01:40:04
marc_riboud02.jpg
Badaude une miresgarriak, non baldintzarik onenetan begiradak ikustearen benetako gaitasuna duen. Argazkiak ateratzen ditut abeslariak abesten duen bezala. Paisaia bat begiratzea musika entzutea edo poesia irakurtzea bezalakoa da; bizitzen laguntzen du. 1923an Lyonen jaioa, Marc Riboudek bere lehenengo argazkiak 1937an egin zituen, bere aitaren Vest-Pocketarekin. 1943-1944an Erresistentzian murgildu zen eta Vercorseko borroketan hartu zuen parte. Injineru [...] 2007/10/27 - 01:40:03
sardexka01.jpg
Argazkiak ateratzerako orduan, objektuarekiko distantziak harreman zuzena dauka enfokearekin. Sarritan gertatzen zaigu argazki bat ateratzeko prest gaudenean, pausu bat aurrera edo atzera ematen dugula, eta ondorioz, ateratzea nahi dugun pertsona edo objektua desenfokatu egiten da. Arazo honi aurre egitea erraza da; argazkia era manualean ateratzen badugu, eskuarekin enfokea mugitu beharko dugu, eta argazkia enfoke automatikoan [...] 2007/04/21 - 02:01:36
sahara01.jpg
1976. urtean, mende oso batez kolonizatuta eduki ostean, Espainiak Mendebaldeko Saharako lurretatik irtetzea erabaki zuen. Madrilgo akordioaren ostean, Maroko eta Mauritaniaren esku gelditu ziren lurrak. Gaur egun, Marokok Mendebaldeko Sahara bere osotasunean dauka indarrez hartua, Fronte Polisarioak bere independentzia 1976. urte hartan bertan aldarrikatu bazuen ere. Orduz geroztik Marokok sistematikoki urratu ditu nazioarteko hainbat erakundek [...] 2007/04/19 - 02:06:15
Ispiluaren blokeoa
Gaurkoan, aspaldiko partez, argazkilaritzari buruz idatziko dut. Izan ere, interneteko foroetan sarritan irakurri dudan ezaugarri bat nire kamerak ere baduela deskubritu dut: ispiluaren blokeoa. Oso gutxitan erabiltzen den sistema da, eta gainera erabiltzen dutenak oso tikismikisak edo perfekzionistak dira, baina nire kameratxoaren ezaugarri guztiak ezagutzeko nahiak betetzera dator deskubrimendua. Esan dizuedan bezala, oso kasu berezietan erabiltzen [...] 2007/04/16 - 16:48:08
Mezu galduaren bila
Euskaltel eta Orangeren arteko liskarra sortu zenean, nahiko argi izan nuen nik lehenengoarekin jarraituko nuela. Ez dut ezer Orangeren kontra, baina Euskaltel hemengoagoa sentitzen dut. Gainera, arazo teknikoren bat izanez gero, operadoreekin euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen dit Euskaltelek, eta ez dut uste Orangek aukera bera eskaintzen duenik. Hileek aurrera egin ahala ordea, nire erabakiaz [...] 2007/04/13 - 10:39:02